"Kultura Proletarioaz"


2007ko otsailaren 21ean
Joxe Azurmendiri elkarrizketa.

Joxe Azurmendirekin
"Kultura Proletarioaz"
Etengabe idazten eta eta ikasten ari zaigun gizona dugu Joxe Azurmendi. Oso ezaguna da ZERUKO ARGIAren irakurleentzat. Baita hain gogoko ez duten aldizkarientzat ere.
Alemaniako lurretan dago Joxe. Baina bihotzez eta buruz Euskal Herrian bizi da. Euskal Herriari eskainia daduka bizitza osoa. Jaioterriari begira ikasten eta idazten du guztia.
Agian, ez ditu arazoak bertan bizi denak bezain bero eta itsu ikusten. Ez da ondo irakurtzen sudurra liburuaren gainean delarik. Tartean, saltsaren erdian, dabilenean, ez da gauza garbiegi ikusten.
Urrutixeagotik garbiago ikusten dira askotan. Urrutiegitik ere ez dira behar bezala ikusten beti. Onenean, urrutiegi bizi da Joxe. Baina akats honek kalte baino mesede gehiago du gure egoeran.
Durangon irabazi zuen "accesit"ak eman digu elkarrizketarako bide.
G.-Z. Argiaren bidez jakingo hukeanez aipamen bat irabazi berria dik hire "Kultura Proletarioaz" liburuak. (JAKIN liburu sorta, 9). Hori dela eta, galdera batzuk egitera etorri natzaik.
E.-Nik ez zedukat, egia esateko, zer esanik. Nik esatekoak artikuloetan esan ohi dizkiat.
G.-Nik, ordea, badiat galdera bat edo beste. Hire liburu hori nahikoa eztabaidatua izan duk. Ondo zegok hori, bainan zenbait irakurlek ondoren xelebre samarrak atera ote dituen susmoa zeukeat nik. Idazlearen iritzia huke...
E.-Esan, esan.
G.-Marxismoaz ondo eskolatua hagoken sona duk hik gure artean. Bainan, antimarxista samarra ote haizean susmoa ere bazegok. Zera ziotek batzuk: marxismoari egurtzeko bestetako ez diokala heltzen hik.
E.-Egun, edozeri buruz mintzatzean oso kritikoa izan beharra zegok. Marxismoarekin, eta honakin bezala, humanismo klasikoarekin edo lehendik datozkigun erizkera humanista guziekin. Kulturaren krisiaz oso kritiko izanaz bakarrik mintza zitekek. Antimarxista ote naizean hori txotxolokeria bat duk.
G.-Marxismo gaian nazio eta hizkuntza arazoei heldu hieken lehenik. Bigarrenez kultura arazoa azterkatu duk. Zer dela eta arazo hau hain zuzen?
E.-Esan diatenez, kultura guzia zegok gaur krisian. Marxismoak kulturarentzat dituen esplikazioak ere historia bidez sortuak izan dituk, eta hemen ere krisian zegok. Neomarxismo eta ezker berri guziek erakusten ditek hau. Nik; kultura proletarioa baino lehenago, arazo filosofiko general batzuk tratatu nizkian Joxeba Arregirekin batean. Kolakowski liburua argitara genien orduan biok. Linea horri jarraituz kultura proletariaren arazoa plazaratu nian nik. Beste zenbait gai ere bazeuzkeagu estudioan. Erlijio arazoa azterkatzen ari gaituk talde bat, eta egungo zienzia naturalek gizonaz irakasten digutenak marxismo klasikoari zer ondoren dakazkion ere aztertu nahi genikek denboraz.
Prolema handia duk gaurkoa eta planteamentu orokor bat eskatzen dik. Konklusio batzuetara baino lehenago plantenmentu batetara iritxi nahi nike nik. Kultura proletarioaren arazoa beste zenbait baino lehenago aztertu badet, berriz, arrazoi pragmatiko hutsez izan duk.
G.-Hire liburua irakurrita proletarioen kulturarik ez ote daitekean pentsatu diate batzuk.
E.-Hala entzun diat. Beste norbaitek liburua harrika bota omen zian gorriegia zelako. Ez zekiat zer pentsa. "Kultura proletarioaz" diarduen liburu hori irakurri duenak bazekik liburuak ez diarduela proletarioen kulturaz, "kultura proletariaz" baizik.
G.-Bereizketa xelebre samarra ez ote den ere hori...
E.-Azterketa bat egiten duenak ez dik historia bat baduten konzeptoak nahi duen erara erabiltzeko eskubiderik. Hik, Felipe IIgarrenari buruz lan bat idatziko bahukea, ez nikek nik ahal dela "felipetar" deituko, Felipe horren kontutan oso jantzia haizeala adierazteko. "Carlos Primero" gustatzen zaikelako ere ez diat karlista deitzen. Hori duk dena. Kultura proletarioa fenomeno historiko konkreto bati deitzen zaiok. Izena duk. Liburu horretan nik, fenomeno mugatu hori azterkatu diat eta fenomeno horrek zedukan teoria. Eta teoria hori bizirik dagoen neurrian eta teoria horretan oinarritzen den neurrian egungo proletkulturalismoa ere bai.
G.-Bai al dago, beraz, proletarioen kulturarik?
E.-Galdera horri ez zioat nik liburuan heltzen. Hemen heldu zezaiokeat nahi badek. Orain asko mintzatzen gaituk artzantzaren eta laborantzaren eta beste zenbait talderen kulturaz. Gure artean ere hola mintzatzen dituk etnologoek. Bistan zegok, sentidu horretan proletarioen kultura bat badagoala. Beste sentidu honetan ere bazegok proletargoaren kultura une batean kulturaren kontenido batzuek onuragarri zaizkiok proletargoari, eta beste klaseetakoeri behar bada kaltegarri. Gaur berdintasunaren predigoa proletargoaren alde zijoak zuzen zuzen. Berdin personaren dintasuna predigatzea ere, askatasunarena ere bai hein handi batean.
G.-Zer sentidotan hartzen ditek, bada, langileen kultura hori hik aztertu dukan "kultura proletario" fenomenoan?
E.-Proletario berek eta proletarioentzat bakarrik eginiko kultura guziz berri bat huke hauek bilatzen eta defenditzen zutena. Asmo honen astakeriaz ez nauk ni bakarrik konturatu. Lenin Stalin eta Trotzki-k nik baino lehenago kondenatu ziaten. Sobiet Batasunaren gaur proletarioren kulturari sozial-errealismoa edo kultura iraultzailea deitzen ziotek, ez kultura proletarioa. Konzepto hau mugimendu konkretu hari lotua zegok.
G.-Guri, egia esan, ez zaiguk mugimendu haren egokitasuna edo egokitasunik eza gehiegi ajola. Hau duk gure galdera; nola egin zitekek proletargoaren kultura bat?
E.-Lehenengo nola ez dagoen egiterik esango diat. Arazoa ez dik planteamentuan bertan faltseatu behar. Begira zak: Artzainen kultura bat bazegok, ikazkinen kultura bat ere bai. Bainan ez dik oraindik inork esan kultura hoiek kultura-artzaina eta kultura-ikazkina direnik. Inork ez dik esan artzainek edo ikazkinek berek sortua ez den guzia, hoiei kaltegarri zaienik, ez da nahitaez arrotz zaienik ere, eta gutxiago kanpotikako zerbait onartzen badute gehiago artzain edo ikazkin ez direnik.
Horrelakorik lehenengoz "kultura proletario" horretan gertatzen duk. Marx bera ere kanpora uzten ziaten hauek, burgesa zelako. Hortan logikoak hituan. Teoria hau azkeneraino eramanda langileen kultura zein pobrea litzakean ez zegok sumatu ere egiterik.
G.-Bainan nola egin daitekean ez didak oraindik erantzun.
E.-Kulturak dituen langileen aldeko kontenidoak indartuz, lehenengo. Bigarrenez, langileari berari kultur-produzioan eta moldaketan parte-hartzera eraginaz. Alfabetatzea beti iruditu zaidak egiteko garrantzizkoa, eta ez euskeraren salbatzeko bakarrik. Guzi hau zehatzkiago nola aurrera eraman daitekean ez zekiat, eta hori azterkatzen laguntzea duk nere ilusioa. Besteengandik ezberdin izateari bakarrik garrantzia emateak eta besteen ezer onartu nahi ezak, defensiban dagoela bat agertzen dik. Teoria zaharren berpiztea ere ezinaren defensiba larri bat besterik ez duk. Ez, hori ez duk bidea.
G.-Hik marxismoaren zenbait azterketatan agertzen dukan agresibidadea bera ere, ez ote duk azkenik defenditu nahi bat?
E.-Zerengandik eta zer defenditu? Ez duk bada esan nahiko, kristau zaizealako marxismoaren aurrean defenditu beharrean arkitzen naizenik?
G.-Bai, holako zerbait. Hire intelektual-kutsu guziekin ere praile koxkor bat haizeala azkar antzematen omen zaik. Eta beste guzia, bueno, bainan hori barkatu ezin diatenak bai omen dituk.
E.-Edozein irakurlek dik nere psikoanalisi bat egiteko eskubide. Badituk halare, nere psikoanalisia egiten dutelakoan beren prejudizioak azaltzen bestetan ez dakitenak. Dena den, ondo zegok. Begira zak: Neretzako egungo marxismo klasikoa eta kristautasun klasikoa zera dituk: elkarri xuabe xuabe eskutik heldu su-baxtarrera joan eta ia entenditzen ez duten mundu moderno hau maixeatzen, kondenatzen eta salbatzen ahalegintzen diren borondate oneko bi amonatxo ttipi xahar xahar.
G.-Zergatik iruditzen zaik hori?
E.-Arrazoi askogatik. Behar bada batetan bil nitzazkek denak: humanismoak hil direla. 18gn mendean azkenengo biztualdi bat ezagutu ziaten. 19garrenean krisian erori hitukan eta 20garrenean pikutara joan dituk. Hori nabar-nabarmena duk. Seinale bat; humanisten beren karraxiak dituk. (J. M. Gonzalez Ruiz: "El cristianismo no es un humanismo"; Althusserrek: "marxismoa ez da humanismorik"). Protesta hauek egunotan sortu badituk, kasualidadeak ez dik parterik.
Amona xahar hoien denbora pasatu duk. Puliki puliki hil nahi ez badute, arras berritu beste erremediorik ez ditek. Tontoenak ere konturatu dituk, marxismoaren eta kristautasunaren elkarrekiko etsaigoak ez duela gaurko munduan ezertxo ere pintatzen.
Hontaz jardun beharra harrigarri gertatzen zaidak, benetan. Gaur defenditu behar dena ez dek ez marxismoa eta ez kristautasuna. Etorkizuna duk defenditu beharrekoa, eta, izatekotan ere, kristautasunak eta marxismoak etorkizun horretan parte hartzea. Gaur gaurkoz, bata bezala bestea indar konserbadoreak dituk.
G.-Elkarren arteko burrukan bizia emateko pronto daudenak badituk ba gure artean. Bataren aldeko bezala bestearen aldeko...
E.-Bai, karlismoa ez duk nunbait gure herrian hilko sekulorum sekulotan.
ELURREKO
Antimarxista xamarra ote haizean susmoa ere bazegok...
Etorkizuna duk defenditu beharrekoa
12


Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\AZURMENDI3
Pertsonaiaz\AZURMENDI3

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude