Arantzadi Elkartea mintzo da


2021eko uztailaren 20an
ARANTZADIkoei elkarrizketa.

Iberduero eta Deba bailara
Arantzadi Elkartea mintzo da
Nuklear indarrak izan dezazkean ondorioez kezkaturik
Ezaguna da ARANTZADI Elkartea. Ez dugu zer den esan beharrik, Ezta zein jakintsuek osatzen duten ere. Lege eta diru aldeko zailtasunak badituzte ere gogotsu eta tajuz ari dira lanean ARANTZADI Elkarteko lagunak.
Zazpi nuklear etxe jartzera doa Iberduero Bizkaian eta Gipuzkoan. Lehen ere aipatu dugu Zeruko Argian arazo hau, Abenduaren 16koan, hain zuzen ere.
ARANTZADI elkartea izan da arazo hontaz hitza atera duena gure artean. Ez du bere protesta arrazoitzeko betarik eta dirurik eskuartean. Halere eginahalak jotzera doa.
Ez du arazoa soziologia eta ekonomia aldetik aztertzen, biologia aldetik baizik. Alferrik ditu gizonak aurrerapen eta ondasun guztiak lurgainean bizigirorik eta biziarnasarik ez badu.
ARANTZADI hontaz kezkaturik dagoenez gero San Telmo aldera inguratu gara gai honi jorratu on bat emateko asmoz. Arantzadiko mordoska batekin egoteko aukera izan dugu.
G.-Nola jokatu du Aranzadi Elkarteak egoera honen aurrera?
E.-Zentral hoien proiektoa atera bezain laister eta epea bukatu baino lehen inpugnazio bat egin genuen, Industriako Delegaziora.
G.-Zer esaten zenuten zuen inpugnazio hortan?
E.-Ezer guti esan ahal izan genuen.
G.-Zergatik?
E.-Inpugnozioa egiteko denbora guttiegi eman zutelako, batetik. Gaia, arazoa, guretzat berria zelako bestetik. Estudio sakon bat egiteko denborarik ez zegoen eta ahalik eta azkarren zerbait esan nahi izan genuen; proiektoan bizidunetan zer gerta zitekeanaz ez zen ezer esaten eta arrisku haundiak ikusten genituen guk.
G.-Zer zion zuen inpugnazioak?
E.-Hitz bitan esateko, alderdi hauek aipatzen genituen:
a) Inpugnazioa egiteko epea motxegia zela. Holako proiektoentzat beste alderditan, Ipar-ameriketan esate baterako, urtebetetik gorako epea ematen dute. Hemen berriz hilabetekoa izan da.
b) Itsasoko ura hartu, berarekin reaktorea freskatu eta berriro itsasora botatzeko asmoa agertzen da proiektoan. Reaktorea freskatzen bada, sartzen bada, sartzen den ura berotuaz da. 30.000 litro ur hartzen du segundo bakoitzean eta beste hainbeste ur bero bihurtzen itsasora. Ur-berotze honetatik etor daitezkeen arriskuak azaltzen ahalegindu ginen.
d) Nuklear zentrala egiten bazen, "torre de refrigeración" delakoak jartzeko eskatzen genien, horrela itsasora doan ura hoztua joan zedin.
e) Honelako zentralek duten arazorik nagusiena proiektoan agertzen ez zenez gero guk galdera hau egin genien: "Zer egin behar duzue zentralean sortzen diren radioeragina, edo radioaktibitatea duten hondakinekin" Izan ere zentral hauetan, uranioa desegitean, beste sustantzi batzuk sortzen dira eta hauek ere radioaktibitatedun dira. Radioaktibitateak ondoren txarrak ekartzen ditu bai gizon eta bai beste bizidunentzat. "Inolaz ere ez zitzatela itsasora" bota eskatu genien.
G.-Erantzunik izan al duzue?
E.-Bai, eta alde askotatik gainera.
a) Industria delegazioak gure inpugnazioa ahula zela esan zigun. Bainan beste idatz-lan bat prestatzeko eta, inpugnazio epetik kanpo bazen ere, beraiei agertzeko. Ez dakigu ezertarako balioko duen edo ez, bainan lanean hasi ginen. "Enbidoari", "euki" esan genion.
b) Iberduerok erantzun xelebrerik azaldu du han eta hemen: Itsasoko ura gradu batez baino gehiago ez dela berotuko eta aldaketa honek ez duela hango bizigunetan eraginik izanen.
G.-Eta zuek zer derizkiozue?
E.-Gradu bat igoko dela? Nongo ura? Itsaso osokoa Garestiegia denez, "torre de refrigeración" delako hori ez omen dute jarriko. Merkera joanez, tubo batez hartuko dute itsasoko ura eta beste tubo batez itzuliko. Irteeera unean ura oso bero egonen dela uste dugu, nahiz eta gero, urrutira, hozten joan. Beraz, non igoko da gradu bat?, handik kilometro batetara?
Ez duela ondorenik izanen?, Nolaz dakite hori? Zer ikasketa egin dituzte? Proiektoan esaten dutenez, hemengo giroa IKASIKO omen dute; Dagoeneko ikasi ote dute?
G.-Beste ezer esan al dute?
E.-Bai, zentral hauek itsaso aldetik bakarrik ikusiko direla turismoa ez omen dute uxatuko. Bapo motel! Noiztik da ikustea beharrezko, kaltegarri izateko? Ikusten ez denari ez al diogu beldur gehiago? Eta intentzio okerreko galdera bat egin daiteke hemen, zergatik aukeratu dituzte hain leku izkutuak, eta azpi-lanen bidez?
Gure azken galderari honela erantzun zioten: radioeraginik duen edo radiaktibitaterik duen hondakinik ez omen dute zortzi urtetan inora botako. Konforme. Eta gero? Radioeraginik duten sustantziek urte askotan irauten dute "bizirik" eta ez dago inolaz ere "hilazterik". Batzuk milaka urteko bizia dute. Zer konpontzen ote digu zortzi urtetan jasotzeak?
Aberiarik ere ez omen dute izanen, garantia osokoak omen dira. Honelako zentraletan aberia edo akzidenterik izateak, itsasoa radioaktibitatez betetzea ekar lezake. Itsasoa radioaktibitatez kutsatuz gero, hango landare edo arrain edo moluskoak jaso eginen lukete eta berauek janaz, gure gorputzera sartuko. Aberia eta akzidenterik izanen ez dela ez lezake inork ziur esan.
Bukatzeko, eguneroko batek Aranzadi Elkartea Gipuzkoako industrializazioaren aurka jokatzen ari dela esan du. Hauxe besterik ez genuen falta; gu gizarajoon beldur dira benetan! Gure beldur dena, zer bidetatik ote dabil? Industrializazioa aipatu dugunez, soziologo eta ekonomistei egin nahi genieke dei. Mintza ditezela, Euskalerriari erregalatu nahi dizkiguten zazpi zentral hoiek zein ondoren ekar ote lezaizkiguketen. Gu biologo bezala mintzo gara.
G.-"Enbidoa" jaso zenutela esan diguzue. Zertan ari zarete orain?
E.-Haruntz-honuntz mogitu gara. Biarritzko "Itsaso Museoan" jo dugu atea; Barcelonako biologi-ikasleek egin dute lan bat; Barcelonan den Margaleff Jaunak ere -munduan den ekologorik ospatsuenetako bat da hau-, agindu digu beste lan bat; Ipar-ameriketara ere bidali ditugu eskaerak, zai gaude.
G.-Eta, zein soluzio bide aurkitzen dituzue?
E.-Guk, gizarteko edonork bezala, protesta eskubidea badugu eta gure egitekoa hori da oraingoz. Proiektoaren eusleak ere galdera hori bera egin izan dute, jendea ixilerazi eta nahasteko. Ez genuke tranpa hortan erortzerik nahi. Soluzioak, hortarako agindua eta dirua hartu duenak eman hebar ditu. Eta inoiz, soluzioak emateko gu gauza garela iruditzen bazaie, ,eman dezaigutela agindua eta dirua eta gogoz eginen dugu lan hori. Bitartean ahalik eta protestarik jatorrena ta serioena egiten saiatuko gara.
Ez al dago argindarra sortzeko beste bide aurreratuagorik eta hobeagorik? Nuklear indarra egin behar bada ere beharrezkoak al ziren Euskal Herrian horrenbeste etxe? Hartuko al du Iberduerok nuklear indarrak dituen arriskuak zaintzeko behar bezalako neurririk?
ARANTZADIk galderak egiten ditu. Iberduerok eman behar ditu erantzunak. Baina, zoritxarrez, galdera hauei etantzunik eman gabe ari da dagoenekoz nuklear etxea jasotzen Lemonizen.
Ez dago eskubiderik. Herriak behar luke hitza honelako arazo larrian. Ez zaio aukerarik eman. Ez dute herri hontako jakintsuek azterketa betarik eta dirurik izan. Ez daiteke honelako arazo larrian azterketarako hilabeteko epea bakarrik eman.
ERRIALDE
Deba herria eta bere inguruak
Honek ere zerbait balio du, bai osasunarentzako eta bai gizartearen onerako.
Biologia aldetik bakarrik azterturik ere...
Itsas aldetik bakarrik ikusiko omen dira...
1, 12


GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEnergia nukBesteak
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude