Amarako Euskal Haurtzaindegia


2021eko uztailaren 16an
Amarako Euskal Haurtzaindegia
Lau Milloi Eta Erdi Beha Dituzte
Ikastolaren Hazitegi Izatea Nahi Lukete
Beharrezkoak ditugu euskal haurtzaindegiak Euskal Herrian. Nahitaez ugalduko dira erdal "guarderia"k. Gero eta etxekoandre eta neskame gutxiago izango bait da etxea eta umeak zaintzeko. Gero eta ama gehiago doaz lantegitara lanera. Gero eta neskatxa gutxiago dago mirabetzarako prest dagoena.
Habia goxoa eta beroa behar du haurrak. Zail da amaren eta aitaren altzoa bezain habia goxorik eta berorik aurkitzen. Bestelakorik ere ezagutu izan dugu, jakina. Izan ohi dira amaren eta aitaren Itzo hotz askoak. Bada amaika guraso nolabaiteko eta moldakaitz haurrentzat bazterretan.
Baina halere zail da amaren zuloa betetzen, gehienetan. Berehalaxe igerri ohi zaio umezurtzari. Hutsune nabarmena du honelakoak bere bizitzan eta hezieran.
Haurtzaindegiak, ordea, ez dira sukaldeko giroa eta gurasoaren habia epela hozteko. Alderantziz, baizik. Haur bakoitzaren etxea goxoagotzeko dituzu.
Lehen gertatzen ez den gauza bat gertatzen da gizartean. Lanera joan beharra dauka nahitaez zenbait emakumek, familia aurrera ateratzeko. Bestalde, oso gogorra zaio ezkongaietan lantegin ohitutako emakumeari etxe barruan geratzea.
Horretaz gainera jende asko etxe berrietan, etxe txikietan eta aurrerapenez hornitutako etxetan bizi da. Gaur ez dira familietan haurrak dozenaka sortzen, banaka eta binaka baizik. Besterik gabe lana asko urritu da etxekoandreentzat. Eta aldi berean bai amentzat eta bai haurrentzat itolarria sortzen duten etxeak eta etxejirak dauzkagu. Ez dute haurrek nahiko lekurik etxe barruan jolaserako. Gainera, senide gutxi direnez gero eta zaharrena ikastolara edo eskolara joaten denez gero, askotan bakarrik, oso bakarrik, geratu ohi da txikiena. Kalean bakarrik aurkitu ditzake bere kidekoak jolaserako. Baina nola bidali haurra bakarrik kalera, zenbait herritan?
Horregatik esan dugu goraxeago, hau xoagotzeko dela haurtzaindegia.
Haurrak lagunartea behar du Bere kideko lagunak behar ditu. Bestalde, gaurregun pedagogia etasikologiak aurrerapen haundiak egin ditu, nahiz eta oraindik doi-doi jakin.
Beraz, ondo eratutako haurtzaindegia bezalakorik ezer ez, etxeko giro goxoa ,galdu gabe haurrak hazteko.
Ugaltzen ari dira guarderiak eta haurtzaindegiak Euskal Herrian. Guk ikastolaren hazitegi izan nahi dutenetaz bakarrik hitzegin nahi genuke. Ezagutzen ditugu hortan lanean gogatsu ari diren batzuk. Baina, agian, ez denak. Horregatik ez dugu, bereziki, inor aipatzen.
Bakarra aipatu nahi genuke Donostiako Amarakoa. Izan ere sekulako diru-zorretan sartzera doaz.
-Amara Zaharrekoak zarete zuek, noski.
-Guk ez dugu beste Amararik ezagutzen. Hau da Amara. Amara Berri esaten zaion hori ez da Amara. Hori beste zerbait da. Baina elkarrekin nolabait hitzegiteko, Amara Zaharra deitzen utziko dizugu.
-Oraindik orain irakurri ahal izan dut DONOSTI BERRI elkarteak donostiarrei zuzendutako eskutitz irekia erdal egunkarietan. Ikastolaren eta haurtzaindegiaren arazoa aipatzen zute han. Haiek berak al zarete ala beste talderen bat?
-Guk geuk egin genuen eskutitz hura. Ez da beste talderik. Aspaldikoa da DONOSTI BERRI elkartea. 51 urte ditu sortu zelarik. Hil aldi gogorra izan zuen, baino berriro piztualdia du.
-Esango al zenidake, hitz bitan, zertan ari zareten?
-Oso pozik. Ez dugu non bildurik, ez dugu lekurik. Halare, zerbait egiten dugula uste dugu. Karmelitek uzten digute lekua zenbait gauzetarako, ez bait da San Roke gure parrokian, euskal arloarentzat laguntzarik. Ez dugu meza bakar bat ere euskeraz. Udaletxeak ere ez digu lekurik utzi. Baina ez gaude geldirik. Euskerazko ikagaiak ematen ditugu egunero urte guztian. 150 ikasle ditugu eta 10 irakasle 3 urtetik hasi eta 42 urte artekoak dauzkagu euskera ikasten. Bi ekinalditan ematen ematen ditugu Lehenengo saioa 8'30tik 9'30 ra. Hamaika talde dauzkagu.
-Besterik zer egiten duzue?
-Dantzari talde bat eta mendizale sail bat dauzkagu. 100 haur dabiltza euskal dantzak ikasten. Mendizaleen taldean, berriz, 130 dauzkagu.
-DONOSTI BERRI elkartearen barruan sartzen al dituzue ikastola eta haurtzaindegia?
-Ez. Hortarako, LANDETXE elkartea sortu dugu bereziki. Hala du izena erosi dugun etxeak. San Roke eta "La Cumbre"ren tartean dago. Aldapetaruntz. Oso leku ona da. Hiru bizitza ditu. Mila metro kuadro dauzka atarian, jolaserako. Egutera eguteran dago. Leku zoragarria da haurrentzat.
-Etxe horrek dirua ere ona eskatuko du, noski?
-Lau milloi eta erdi eskatu dizkigute. Bi hillabete barru ordaindu behar ditugu gainera.
-Nondik atera behar duzue horrenbeste diru?
-Amaran langile jendea bizi da batipat. Halere, dagonekoz, milloia eta hirurogei mila pezeta bildu ditugu. Dendariak izan dira gehien lagundu digutenak. Oraingoz ez gara Amaratik kanpora diru eske atera, oso ezagun batzuetara izan ezik. Oraindik ez dugu diruetxe, Diputazio, Udaletxe eta abarretara jo. Badugu asmoa. Izan ere bi miloi behar ditugu lehenbait lehen eskuan, kredito bat atera ahal izateko. Halare nahiko lanak izango ditugu, ateratzen ditugun bi milloi eta erdiren interesei hilero erantzuten. Interesetan bertan 30 mila pezeten erantzunbeharra izango bait dugu hilero.
-Nolako harrera izan du Amaren susmo onek?
-Ezin eta hobea. Hortarako, bertako bizilagunen iritzia jakiten saiatu ginen. 3.500 eskutitz zabaldu genituen. 500 erantzu jaso ditugu. Denak oso aldekoak. Denak daude horrelako zerbaiten egarriz.
-Nola eratzeko asmoa duzute?
-Hiru hilabetekoetatik hasi eta sei urte bitartekoak hartzeko asmoa dugu. Euskeraz izango da heziera guztia. Erderaz hezi nahi dituenak badute nahiko aukera. Ikastolarentzat hazitegi izatea nahi genuke haurtzaindegi hau. Haurrak aurrena ikasiko duen hizkuntza euskera izan dadila, nahi dugu. Hitzegiten ikasteko garaian zaintzen ez baditugu geure haurrak, gero oso zail da hoiek euskerara jartzea. Ez dugu erdera ikasi gabe geratuko diren beldurrik.
-Zer bete behar jartzen ditu legeak honelako haurtzaindegi bat irekitzeko.
-1945garrenean atera zen legean daude baldintza guztiak. Etxe egokia, txukuna, jolastegiak eta zaintzaile tituludunak. Hiru urte bitartekoentzat aski da edo "puericultura" edo "asistente" edo "enfermera" bat. Hortik gorakoentzat irakasle titulua duena behar da. Guk inude deituko genieke hiru urte bitarteko haurrak zaintzen dituztenei. Izan ere, hori da inudearen eginkizuna: haurra inutu edo janaritu , haura zaindu edo hezi. Hiru urtetatik goragoko haurrak zaintzen dituztenei, berriz, amdereño deituko genieke, ikastola-aurreko irakaskintza eta heziera ematen ari bait dira haurrei.
Zer eskatuko zenikete zuen haurtzaindegiko inudeei?
Haurtzaindegi bat legez irekitzeko aski da norbaitek lehen aipatu ditugun lau titulu hoietako bat edukitzea. Tituludun bat edukiz gero, guk nahi ditugun laguntzaileak aukeratuko ditugu. Baina guk ez ditugu nolanahiko inudeak behar. Euskaraz ondo dakitenak, haurrekin ondo moldatzen direnak, esku ona dutenak, eraman haundikoak, haurra ezagutzen dakitenak, sena eta begi onekoak, ume-maiteak behar ditugu. Hortik aurrera aurkituko ditugu behar ditugun pedagogo, sikologo eta sendagileak. Guk, batez ere, neska euskaldunak eta jatorrak nahi ditugu, inudetzarako.
Ez al zaizue haur hoiek etxean, amaren ondoan, hobeto egongo lirakeela iruditzen?
Ez dugu uste. Emango diegu etxean egoteko nahiko beta haurrei. Etxearen pusketa bat izatea nahi genuke haurtzaindegia. Etxean bezain goxo eta maite edukitzea nahi genuke. Etxean iolaz ere ezin duten heziera, harremana eta jolasgiroa izango dute gainera, honela, taldean bildurik. Begira bestela zeinen pozik joan ohi diren gure haurrak ikastolara. "Etxe-ordeko" izatea nahi genuke haurtzaindegia. Inudea, berriz, "ama-ordeko"

Euskaldun izan nahi du Amarako jendeak. Hortarako hartu dituzte zama eta lan hoiek denak.
Haurtzaindegiak direla, uste dugu, haurak euskalduntzeko biderik errazen eta egokiena. Ez da hain zaila oraingoz "puericultora" edo inude tituloa ateratzea. Irakaskintza horiek egiteko lekua aurkitzea da zaila. Lekua halako lau aldiz gehiago bait dira hori ikasi nahi dutenak.
Ez da erraza, zenbait andereño laguntzailerentzat, batxillera egin eta "magisterio" amaitzea.Agian, hementxe daukate legearen aurrean beren ogibidea zuritzeko bidea. Ez bait da titulu hau ateratzeko batxiler beharrik. Urtebetean ateratzen da aginera.
Guk dakigukarik, Gipuzkoan, Azpeitian bakarrik atera diteke. Berrogeintzat bakarrik da lekua ere.
Bilbon hiru leku daude. Bi mojaetxe eta "sanidad"ek daukan ikastetxea. Guztira ehun eta hirurogeiren batentzat bakarrik dago leku hiruretan.
Ez dakigu Iruñean eta Gasteizen badagoenik. Baina, dena den, saiatuko gintzaizkioke argibide gehiago ematen, hortaz kezkaturik dagoenari.
ERRIALDE

«Etxearen pusketa bat izatea nahi cenuke haurtzaindeaiA~
Erosi berri duten "Landetxe" etxea
12

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakBesteak
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude