Lehengo Eta Oraingo Artista. Eibartar Peto Peto Batekin Elkarrizketan

Joxe Kareaga pintoreari elkarrizketa
Joxe Kareaga
Lehengo Eta Oraingo Artista. Eibartar Peto Peto Batekin Elkarrizketan
Pintura zaletasunak inoiz ez bezalako eragina eta arnasberritzea izan du azken urteotan Eibarren. Pintatzalle ugari da, eta beren lan-ondorioa aski ezagutarazi da Euskal Herrian barrena. Joan zeneko urrian, berriz, hogeita zazpi pintatzaile eibartarren erakusketa bat antolatua izan zen Arrate Hotelean, Mogel Ikastolaren alde. Hontaz eta hartaz jakiteko Joxe Kareagana jo dugu.
Eta, Joxe Kareagagana jo dugu, harako hogeita zazpiren artean berau adiskideena izateaz gainera, Eibarko pintatzalle errepresentatiboenetariko bat delako, eta, bere berrogeita hiru urtetan, lehengo eta oraingoen arteko lokarri aparta.
Joxek hamasei urtez ekin zion pintatzeari, familiatik zetorkion artearekiko zaletasun batek eraginik baina, lau urteren buruan, ganoragabekeria eta ardura ezaz utzi zion, parranda eta lagunarteko joan etorriak tentagarriagoak zirelakoan.
Hogeita leu urte zituelarik, berriz, biriketatik gaixotu, eta besterik ezean edo, berriko ekin zion pintatzeari, denbora pasa aldera batez ere. Sendatu eta etxeratuz gero, ez zuen ordea berriz ere pintura utzi, aitzitik, Paulino, Iraegi, Murua eta beste hainbatekin bildu eta egungo Eibarko pinturaren lehen pausoak urratzen hasi zen.
Guzti honetaz mintzatzen zaigu, eten gabe, bere Errekatxuko tailerrean, eta eibartarren etorri jori eta azkar horren artean zenbait gauzatxo bildu ahal izan dugu elkarrizketa hau moldatu asmoz. Elkarrizketa, bestalde, burutu den bertako euskara "pro-pixuan" moldatu dugu, bastela ezin egin zitekeelakoan. Gure Eibarko euskara bihotzekoa ez ahal dugu urtean behin plazara aterako?
- Hi, Joxe, ointsuan, juan zan hillean hain zuzen, hogeita zazpi pinttore eibartarren esposiziño bat organizau dok Arrate Hotelian. 27 pinttore pinttore asko dittuk. Zer esan heike hik horretaz?
ðBueno, 27 pinttore pinttore asko dittuk, bai, errazoia daukak: baiña honek etxok esan gura gebixago be eztaguanik. Batzuk pentsatzen juek danak pillatzen jardun dogula, edozein baztarretan daguan edozein ekartzen, eta, izatekotan, aldrebes izan dok, ze politto asko jiharduan bat baiño gehixago laga izan juagu aztuta. Etxakixat oin zein aittatu, baiña, bihar bada, ba. Iriondo gaztia berabai behintzat. ointxe gogoratzen jatana.
ú Hik diñuanez. ba, 27 pinttore baiño gehixago dogok gaur egun Eibarren. Lehen, ostera, oin dela urte batzuk, etxeguan holakorik, oso oker espanago behintzat.
ðEz, ezta hurrik emon be gero. Girua asko be asko kanbixau dok. Gu "zinkuentaikuatruan" hasi giñuazen pinttatzen. Lau katu baiño ez giñuan, lau katu lotsati gaiñera. Nahiko tipo raruak giñuazen. «Opinio popularra» etxeguan gurekin. Minorixa baten biharra zuan, eta sasoi haretan, pinttatziak kaskajo usaiña edo jeukan.
- Eta zelan konsegidu dozue ba hain urte gitxittan horrelako kanbixua?
ðBai, kanbixua demasa izan dok, bai. Lehen maixu bakoitxak bere akademixatxua jerabixan. Markano, Lukas, Marful... sasoi haretuak dittuk. Biharrian jardun biharrak, ostera, alkartu egin giñuan. Lehengo esposiziñuak montatzen hasi giñuan. Zuloagari bere zentenarixuan, Olabe, Markano, Beobide, Elgezua eta beste batzueri ein izan jakuezak esposizinuak. Horrez gaiñera, guk geuk be agertu izan jittuagu lantzian behin geuriak, nahiz Deportivuan nahiz Arratian. Eibarko pintturaren agertzaille nahi izan juagu izan, geuk euki ez dogun aukeria gu baiño gaztiagoeri emon, pinttura plazara etara eta bide batez plaza gizonak ein.
-Hau guzti hau primeran dagok, jakiña, esan biharrik be ez. Baiña hik esandako danori mobitzeko ez ote dozue pentsau soziedaderen bat sortzia edo pentsau?
ðPentsau bakarrik ez, ein be bai. Agrupaziño Artistiko bat einda jaukagu, sozio eta guztikua gaiñera. Oindikoan legalizau barik jaukagu baiña hori be etorriko'k denborian puruz.
- Eta zein uste dok hik izan leikiala agrupaziño horrek ekarri leikian konsekuentziarik balixozkuena?
ðDudarik barik danok alkartzia. Lehen esan deuaten lez, oin dala urte batzuk bakoitxa bere - aldetik hebillen. Oin, ostera, alkartuta gauaz. Honek baloretu eitten gaittu, eta Euskal Herrixan zihar destakatzeko aukeria emon.
- Hasierian aittatu dogun Ikastolaren aldeko esposiziño horretar zenen agrupaziño horrek hartu jok parte eta ez neurri txikittan parte hartu be. Zeiñi gogoratu jakok holakorik ?
ðBueno, neri aittatu jesten ia holakorik ein ete geinkian. Nik agrupaziñokuen artean proponidu najuan eta esan naetsen ikastolan asmua. Ikastolan alde zala-ta, danok konforme, ezta berba erdi be.
- Jo daigun beste alde batera. Eibarren pinttore asko daguala ikusi juagu. Asko bai; baiña, onak ala txarrak? Bata bestiaz zer mailla edo ketegorixatekuak?
ðMailla nahiko ona... edo, nahiko barik, ona... bai ona. Eibarko pinttoriok nahiz Bilbon nahiz Donostian bape lotsarik barik agertu izan dittuk takian potian. Txopitea gaztiak ointsuan Bilbon izan dan "Certamen de Pintura Vasca" horretan erabazi dauan premixuak nik esan gura neikiana baiño askoz be gehixago esan gura jok.
Horrez gaiñera, Euskal Herrixan, bata bestiaz, hogeiren bat "konkurso al aire libre" organizatzen dok urtian barruan, eta beti agertzen dok lelenguen artian eibartarren bat. Izan be, rarua izaten dok eibartarren bat ez agertzia. Honek zeozer esan gura jok ezta?
- Oin Txopitea aittatu dok, eta lehen, berriz, Iriondo. Gazte asko dagok ala ?
ðAsko edo... mordo bat bai behintzat. Txopiteak hogeitalau urte baiño ez jittuk. Iriondok hamasei, Iñigo Lopez de Gereñuk beste horrenbeste. Gaztiena Goenaga gaztia dok, Goenaga pintiorian semia. Hamalau urte jakaz oindiokan.
- Hi hogeitalau urtekin ixa hasi barrixa hintzan, eta lotsa lotsa einda hiharduan. Honeik, gaztiok, ostera, kalez kale jiharduek. Badagok gero aldia e doxe?
ðEztok ba egongo! Geure sasoian hamasei urtekin konkursuetan parte hartzia... ezta pentseu be... tira, baiña eztau pentsatu be gero! Etxian ezkutauta edo, pektua balitz letxe.

Bueno, oin, pintturia danera be laga barik, jo daigun beste saltutxo bat, eta ikusi daigun Eibarko pintturian zaletasunan hasiera. Hik esan oker najabillen ala ez.
Eibarko damaskiñaua fama haundikua izan dok. Urte onak izan jittuk, eta politto tratau eta erabili izan dok asuntu hau. Damaskiñau ttarako eta grabatzen jarduntzeko dibujante onak bihar izan dittuk. Eta oin neure galderia, dibujatzen ondo jakitziak erreztu ete jok pinttura zaletasana Eibarren?
-Nahiko konplikaua haizi... hauxe hau galderia... etxakiat... bihar bada, bai eta ez.
Beira, alde batetikbai, ze dibujatzen ikastia, grabatzen jakitzia eta damaskiñauttan jarduntzia, halako arte modu bat lantzia dok. Eta arte giro baten bizi danak beti izango jok, gitxi edo asko, beste edozenbat arte ezautzeko jokeria.
Beste aldetik, ostera, nahizta dibujatzen jakin arren, teknika aldetik diferente diferentiak dittuk bat eta bestia, eta izan leikek baten oso ona eta bestian txar txarra izatia.
Grabadoriak, trazo txikixak, detalle fiñak, dibuju landu eta ondo eindakuak ein bihar izaten jittuk. Dibuju urrixa, leku txikixan gauza asko sartu. Gaur eguneko pintturiaz berba eittekotan, ostera, terminuak inbertidu leikiaz. Pinttoriak area haundixak behar dittuk, erremintta haundixak, sarrittan galantak. Pintturia detalle txikixak eliminatzera joiak, eta erretratu konkretu bat baiño, efectu batzuk jirau nahixan jarabik.
- Orduan, etxaukak zer ikusirik bata bestiaz?
ðKontxo, bihar bada, giruan aldetik, artia sentitzian aldetik, bai. Teknika aldetik, ostera, bapez. Bihar bada kalterako
- Kalterako ?
ðBai, kalterako. Nik ezautu izan juan lehengo zar bat baiño gehixago, pintturia balixo bako artetzat jeukenak. Eurendako benetako artia ondo baiño hobeto grabatzia zuan. Nolan pentsatze honek ez jeuskuk bape mesederik ein.
Horrez gaiñera, pintoriantzat beretzat, arte bixak erabiltzia eztok bape erreza. Esan gura juat, zera, bata eitteko bestia aztu ein bihar dala. Hor daukak, esate baterako, Paulino, astegunian lupiaz gubillian, eta domeketan, berriz, ixipu garauaz. Zelan arraixo hartu neurrixa .
- Zenbat pinttore zarie lehen grabadore ibilittakuak?
ðEz larregirik. Paulino Larrañaga, Dionisio Murua, neu... etxakixat besterik duguanik.
- Hi be grabadoria haiz orduan?
ðBai, nere ofiziua horixe dok. Aittak hamaika urtekin jarri ninduan dibujatzen. Hamairukin grabadore. Galtzaidua eta metal guztiak tratatzen ikasi najuan. Besterik ez naekixan eta ez jesten be erakutsi. Pintturian aspektua gero etorri zuan. Edozein modutan, aitta izan najuan maixurik onena, esijentiena eta gehixen arduratu zana.
Aitta be grabadoria, jakina..
ðBaitta aitxitxa be!
-Eta heure semerik?
-Ba... hamar urteko granujiak bajiharduk pinttatzen
-Eztagok txarto! Eta, amaitzeko, anekdotatxoren bat?
ðAnekdotak, ipuiñak eta holakoak ez jakuaz Eibarren falta. Dana dala, azkena kontauko deuat oin hurrengo nere semiari gertauta. Galdakanon giñuan, «konkurso al aire libre» baten. Bajiharduan nere semiak eta, halako baten galdetu jestan: "Aitxa, hau zelan ein biot (egin behar dot)". Eta han inguruan jeguan bertako andra batek, harrittuta edo, galdetu jetsan:
ðBaiña, euskeraz dakizu ala?
ðEztot ba jakingo!
-Zelan dozu izena?
ðAitor.
ðHatoz Aitor laztan bot emon doizudan.
Eta esan eta ein, emon ein jetsan
Amatiño
16

Gaiez\Kultura\Artea\Pintura\Pintoreak\KAREAGA1
Pertsonaiaz\KAREAGA1
Egileez\ARANBERRI1\Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude