Lasarteko Umeen Euskal Jaialdia


2021eko uztailaren 16an
Lasarteko Umeen Euskal Jaialdia
Azaroak hamaika. Lasarte zinema leporaino beterik dago jendez. Argiak itzaltzen dira, isiltasuna sortzen eta ilunpearen barrendik txalapartaren hots liluragarriek sorgintzen gaituzte. Foko bizi baten argiz bi mutiko baizik ez ditugu nabari ttan-kun ttan-kuttun ritmoan murgildurik.
Gero, aulkietatik entzun eta ikusi genuena aztikeria baten jarraipena izan zen: hogei eta hamalau neskato-mutil ttipi eszenarioan haruntz honuntza eten gabe, noiz taldeka, noiz bakarka, kanta eta dantza, argi eta itzal, foko, altaboz eta soinu, ekiñalditik ekiñaldirako husgunerik gabe guztia sinetsi ezin sinkronia batetan... Honela bi saio.
Ikusleen artean haur asko zen. Zenbait besotako ere bai. Amen magaletan ikusten nituen xalto eta tsalo, ritmoaren eraginez egon ezinik. Gibeletik hala zioen guraso batek: "Badu meriturik hauk honela zuzendu eta hezi dituenak. Mirari bat dirudi".
FA, MI, FA, SOL
Bixente Beltran ari da bere etxapeko garajean lauren bat umetxori solfeoa eta txistua irakasten. Arratseko zortzi eta erdiak dira eta hotz egiten du. Urte bete pasatua da Donostiako San Telmon Argia dantza taldearen ensaiotan ezagutu nuela.. Beti adoretsu, euskaldun eta musikari.
Bixentek badaki zertara etorri natzaion, eta biok goiko bizitokira goaz. Ezkonberri da. Etxea ere berria du. Baina oraindik gela asko ditu hutsik, geroaren esperantzaz beteak. Dirua ere behar eta...
Arratsaldeko zazpiak arte lan egiten diat bizi beharrak behartutako lanetan. Geratzen zaizkidan orduetan bakarrik gustokoetan.
Eta orduan debalde?
Debalde
Nola sortu duzue igandeko jaialdi eder hori?
Ingalaterrara egin genuen irtenaldi batetan era horretako haurren jaialdi bat ikusi nian. Bai gustatu ere.
Zergatik?
Bereziki, haur beraren nortasuna desarroilatzen zuelako; musika, dantza, sorkerazko artegintza...
Eta hasi?
Begenekien Lasarten bazela ikastolako zenbait ume, kanta eta dantzekin elizan jarduna.. Gau batez deitu genitian, eta norberari burura zitzaizkion kantagai eta dantzekin egin diagu jaialdia. Beraz, jaialdia umeengandik sortua izan duk. Guk egitaraua eta kinponketa besterik ez diagu egin.
Ikuskizun honetan izan den gauzarik berezien eta meritugarriena zera izan duk ene ustetan: esan duan konponketa eta koordinatze hori.
"Baga-biga"ren teknika izan diagu begien bistan. Lan honetan ez zigutek gutti lagundu Oiartzungo "Intxixu" taldekoek, eta, batez ere, zuzendari duten Eujenio Arozenak.
Eta hain danzta egokiak?
Ikastolako dantza-maisu ezaguna den Felix eta Felixtarrei zor zizkieagu.
Beste norbaiten kolaboraziorik?
Bai. Donostiako Mari Eujenia Eguzkizarena kitarra eta soinuarekin.Juan A. Urbeltz, Argiako zuzendaria ere gogora nahi niake "soinu zaharrak" delakoaren dantzaera berari zor diogunez.
Eta "txakolin" dantza?
Dantzaera interesgarria diagu hauxe: pausoz eta musikaz Lasarten bertan dantzatzen zena, aintzinatik datorkiguna, eta zuzenik Pello Zuaznabarrek guri irakatsia, zein eta Iztueta Zaldibitarrak honen eta "soinu zaharren" aipamena aspaldi egin zigun.
Besterik?
Kolaborazioaren hizpidea ekarri didak, eta benetan aitortu beharrean niagok jaialdi hau ez dela pertsona edo talde askorena baizik. Funtsean Ikatolarena. Gurasoak ere hor erabili genitian antzokia prestatzen larunbatez eta igandez. Esan zezakeagu denok hartu dugula parte, jaialdi hau elkartasunaren erakuskizuna izan dela. Oraingoan ume gehiago erabili ahal izan ez badugu, hauen gurasoak egon daitezela lasai. Denetara iritsi nahi geniake.
Ondo ziagok, Bixente. Umeak aipatu dituanez gero, umeen bila noakik.
HAURRAK BERRI-EMALE
Ez dut jaialdiaren artikulua egiten jarraitu beharrik. Oinarri heziketako bosgaren eta seigarren ikastaroko euskaldun haurrek batzarre bat egin dute ikastolan, jaialdiaren berri emanaz periodistagintza ikastearren. Interview kolektiboaren ondoren artikulu asko irten dira. Hona hemen bat:
"Lasarten hilak 11, eguerdiko hamaika terdietan, Ikastolako haurrek antolatutako jaialdi bat izan zen. Bertso, abesti zahar, dantzak eta gauza asko egin zituzten. Gure artean elkarrizketa bat egin dugu eta honela hasi eta bukatu da:
-Jende asko joan al zen?
-Gutti gora behera 600.
-Zein joan zen gehiago, haundia ala ttipia?
-Bietatik asko.
-Zenbat ensaiatu zenuten?
-Udan hasi eta azkenaldian aste osoa.
-Zenbat ordu?
-Batzutan 7etatik 10etara eta bestetan guttiago.
-Ensaioetan nazkatu al zineten?
-Bai, baina jaialdian ez; jaialdian oso pozik geunden.
-Zer ikasi duzue jaialdiaren ondoren?...
-Gauza asko: jendearen aurrean lotsarik gabe azaltzen, dantzan hobeki egiten eta abar...".

Eta abar eta abar... Arantxa Bengoetxteak, gure periodista ttipiak, izango ahal du bihar edo etzi Euskal Herriko jaiez zer hilketaz eta tristeziaz mintzatzeko. Saia gaitezen lanean.
IÑAKI USABIAGA
6

GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
EgileezUSABIAGA2Kultura

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude