Kantari Berri Baten Pozak Eta Kezkak


2021eko uztailaren 28an
Jon Bergaretxe kantariari elkarrizketa
Jon Bergaretxe
Kantari Berri Baten Pozak Eta Kezkak
Jon Bergaretxe eibartarra dugu, «Koldon semia» hainbatek esango lukeenez. Hamazazpi urte baino ez du. C.O.U. ikasten ari zaigu Eibarko Unibersidad Laboral delakoan
Betidanik ezagutu izan dut Jon. Nere anaiarik gazteena eta bera ikastolara joan ohi ziren garai hartatik bai behintzat. Ikastola sortu berria genuen Eibarren Jon dugu lehen haur andana berti hartako bat, eta fruiturik umoenetako bat dirudienez Ikastolan ibilitako haurrak gizontzen ari... bada hemen zer pentsatu eta zer ausnartu.
Jon ezagutzen nuen bai, baina ez nenkien, ordea, kantatzen hasia zenik. Hauxe sorpresa Abenduaren lehen egunetan Eibarren kantatu behar duela eta, beregana hurbildu naiz zerbait galdatu nahirik
Jon giputzez mintzo da, ama zarauztarra eta ohi denez, giputx-bizkaitarrok elkarrekin tono egiten dutenean giputxok beti nagusi. Halaxe gertatu da oraingoan ere Bergaretxetarren baitan, Eibarko Arrabal kalean gertatu ere,
- Hi, Jon, jakin dudanez abenduaren 8an. S C.R. Arrate elkartean eratuko den jaialdi baten parte hartuko omen duk. Nola duk hori?
–Ba bai. Arrateko Euskal Kultur Batzordeak kanta saio bat eratzen dik egun horretan eta nik parte har dezadan nahi dik.
- Zein kantarik osatuko dik kanta saio hori?
–Lertxundik eta Lupek.
- Nik, egia esan, ez diat jakin oraintsu arte kantari hintzanik. Hau izango ahal duk hire lehen kanta saioa ?
–Ez bigarrena. Lehendabizikoa Zarautzen izan huan, irailaren 7an., Zinema Frontoian. Hibai, Larramendi, Lupe, Oihartzunak, Etxamendi ta Larralde, Josu eta nik kantatu genian.
-Zer dela eta hasi haiz kantatzen?
–Nik neuk betidanik izan diat zaletasun apur bat. Hala ere, zerbait serio egiten orain dela bi urte hasi nintzuan. Tonto, tonto hasi ere. Diru puzka bat nian aurreratuta eta gitarra bat erosi nian nere arreba batek eraginda. Laster konturatu nintzuan, nik uste hain gaizki ez zuela egiten eta...
-Eibartarra izanik nola kantatu huan lehen aldiz Zarautzen?
–Bueno, hik dakian bezalaxe ama diat zarauztarra. Sasoi hartan Zarautzen nintzuan. Euskaldun baten heriotzaren urtebetetzean meza kantatuko ote nukeen eskatu egin zidaten... hau igande baten zuan, hurrengo larunbatean ere Frontoian kantatzeko esan zidaten eta... hara nola.
–Eta orain berriz bigarrena. Jarraitzeko asmórik ba ábal duk?
–Oraingoz bai, behintzat. Gero ez jakin. Geroak esan beza.
–Zergatik kantatzen duk?
–Gustatu egiten zaidak. Gustora kantatzen diat. Parte hartu nahi diat. Zerbait egin, esan edota eskaini. Ez duk txorakeria hutsa. Zer bait gehiago duk. Ez zekiat nola
- Zer kanta mota kantatu ohi duk ?
–Bueno, oraindik ez diat sekula nererik kantatu. Badiat nik burututakorik baina oraindik erabat biribildu eta taxutu gabe. Zerbait falte zaie. Falta zaiela ohartzen nauk eta gainontzekoa etorriko duk, goiz nahiz berandu.
Beste zenbait kantarirenak kantatzen dituk, beraz. Norenak?
–Xabier Leterenak gehien bat. Laboaren bat edo beste ere. Eta beste zenbait guti.
–Eta Xabierrek ezagutzen ahal hau?
–Bai.
–Eta zer ziok?
–Orain dela hamabost egun egon giñuan elkarrekin eta orduan jakin izan huan kantari hasia nintzela. Irakurri omen huan Zarauzko programa, baina ni nintzenik ezta sumatu ere.
-Eta bere kantek kantatzeaz?
–Ez zidan gauza askorik esan. Ondo iruditu zitzaion nonbait... Iagunduko zidala esan zidan.
- Hire ustez eta gustoz, Xabier Lete ote onena euskal kantarien artean?
–Gustoa gusto, geien aldetik bai, neretzat behintzat. Gai desberdin asko dik. Non aukeratu bazeukak. Bere estilo eta kantaera ere oso atsegin zaidak.
–Zabier, Laboa... orain dela hamar urteko kantariak dituk. .Ez dok amairu. talde berri harek egundoinoko indarberritze bat eman zioan euskal kantari. Sasoi hartan hik sei zazpi urte huan. Geroztik ez dirudi kantari gazte askorik sortu denik~ Zer deritzak?
–Horretaz zer esan asko zegok. Alde batetik, berek izan hituan lehenak, eta lehenak badik beti halako abantaila eta balio bat.
Bestetik, Iriondok lehenagokoan esaten zidan bezala, sortu sortzen dituk kantari berriak, baina arrazoi batez zein bestez pot egiten ditek heldu aurretik.
Bada besterik ere ene ustez. Behar bada kantari ezagunak direnen aldetik ez zegok laguntza handirik ere. Beren artean ondo konpontzen dituk... ondoegi. Betiko programak ari dituk. Beti izen berdin butzuk. Programa hoitan sartzea ez da erraz izaten. "Ez dok amairu" taldekoek fama ditek, eta jendeak famadunak nahi dizkik entzun.
Esate baterako, nik Eibarren, Elgoibarren, Planetxian eta inguru horretan kantatzen badiat inork guti ezagutuko nau. Behin édo birritan «Ez dok amairu» taldearekin kantatuz gero, ordea, berehala izango nauk errazago «onartua».
Dena dela, esan beharra zegok bai, zaletasuna oso ondo dagoela bai, hasieran, baina gero salatu etz ahalegindu beharra dagoela. Profesionaltasuna oso zail da euskal kantarien artean, eta guztiz sakrifikatu beharra zegok aurrera jerraitzeko. Honetaz exenplu ona eman zigurek orain dela hamar urteko gazte hoiek.
–Eta hire kantei buruz?
–Lehen esan bezala. badiat mordoxka bat baina oraindik erabat biribiltzeka. Gitarra jotzea eta doinu berriak asmatzea ez zait, egia esan batere zail. Zailena letra duk, neretzat behintzat. Ez diat nere burua poetatzat eta horra hor koska. Beste zenbaitez poesiaz baliatu beharra zeukat eta aukera egitea ez duk beti erraz.
–Oraindik gaztea haiz eta nolabait aurkituko duk bidea. Ez ote'
–Ba... hasi berria nauk bai, eta oraindik guti baino ez diat euskal poesia ezagutzen, ez zaharra eta ez berria. Bazeukat arlo honetan ze egin eta ikasirik ugari. Esate baterako, hik barre egingo duk, baina egun hauetan "Otsalar" poeta deskubritu diat...
-Ez duk txarrena gero, ez horixe! Jarri ba Jon, eta ez etsi.

Jon Bergaretxe
13

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakBERGARETXE3
PertsonaiazBERGARETXE3

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude