Iñaki Zubizarreta Eta Pako Sagarzazu Gutxi Landua Dagoela Uste Dut Haundiri Zuzenduriko Ipuigintza


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iñaki Zubizarreta eta Pako Sagarzazu, "Irun Ipui Saria"ren irabazleei elkarrizketa
"Irun-Ipui-Saria"ren Irabazlek
Iñaki Zubizarreta Eta Pako Sagarzazu Gutxi Landua Dagoela Uste Dut Haundiri Zuzenduriko Ipuigintza
Donostiako herri irratian lan egiten dute Iñakik eta Pakok. Lehenengoak 25 urte ditu eta bigarrenak 32. Iñakik irratiko lanetatik at "Filosofía y Letras" jakintza saileko "Románicas" ataltxoa ikasten du gauetan.
Biak ere oso ezagunak dira Euskal Herrian. Halere aurpegiz baino eztarriz gehiago, irratiko hizlari bait dira.
Irakurleok ez dugu hauen idazlanen berri haundirik. Irrati entzuleak, ordea, dabakite ondo asko zenbat lan egiten duten. Lanean dihardute goizetik gaueraino irrati-entzuleentzat. Baina irratian hitzegiteko ez da ahoa zabaltzea aski. Haruntz-honuntz ibil behar da berri bila. Irakurri egin behar da entzuleei zerbait jakingarria eskaintzeko. Idatzi egin behar da, aurrez, entzuleek euskera errazean eta txukunean esandako guztia jaso dezaten.
Ez ditu, ordea, irrati lanak bakarrak asetzen. Zerbait gehiago ere egin nahi izaten dute Herriaren alde. Herrian sortzen diren ekintza guztiei indar eman nahi izaten die.
Aurten "Irun Sarirako" egin dute lan. Ipui asko azaldu da. Hogeita hamairu ipuin aurkeztu dira. Oso ipuin onak ere bai omen ziren. Halere Iñakik eta Pakok atera dute aurreneko saria.
Bidezko da, beraz, gure aldizkari hontan bi hauei leku ematea.
«Irun» ipuin saria irabazi berria duzue. Noiztiz zaituztegu ipuinlari? Han ahal da zuen lehenbiziko ipuina?
PAKOK: Beti izan zaidala atsegin idaztea uste dut, eta beti idatzi dudala uste dut. Hamalau edo hamabost urte nituenean tebeetarako gioiak idazten nituen. Barcelonako editorial batek argitaratzen zituen Gioi bakoitza mila errial ordaintzen zidaten. Orain, urtez osatuago, zaila egiten zait haurrentzat idaztea; horregatik noiz behinka idazten ditudan ipuinak haundientzat izaten dira.
IÑAKIK: Nik ere atsegin dut idaztea, bainan orain arte gutxi idatzi dut. Ipuirik berriz, ez dut batere idatzi, oraingo hau idatzi arte, eta hau ere era berezian, nere lana itzul izan bai da.
IRUN sarira zuen lan bat aurkeztea, NOLAZ bururatu zitzaizuen?
IÑAKIK: Pako Sagarzazu, nere laguna, ipui bat idazten ari zen euskal herriko gaurko egoeran girotua, eta ipui hau euskeraz nahi zuen agertu, mamiari zegokionez Orduan, idazten ari zen bitartean neri agertu zidan bere asmoa. Ondo iruditu zitzaidan, eta amaitzeko lehenbai lehen bere ipuia esan nion, nik euskeratuko nuela gero ,eta ondo gelditzen bazen IRUN sarira agertuko genuela Beraz ipui hau euskaldun batek burutua da Gertatzen dena: ikasten ari arren euskaldun honek ez daki oraindik ondo euskeraz, eta horregatik laguntza eskatu beharra izan du oraingoz, eta nik pozik eman diot laguntza hori
–Zaila ahal da ipuin bat idaztea?
PAKOK: Neri gertatua kontuan hartuz bakarrik erantzun dizaioket galdera horri. Ipui bat idaztea nobela bat idaztea bezain erraxa edo zaila izan litekeela, uste dut. Zure barnekoa idatziz agertzen ikasiz gero, ideia argiak edukitzea da garrantzikoa, eta ipui horrekin esan nahi duzuna garbi jakitea. Erabili behar duzun gaiaz zenbat eta gehiago jakin, hobeto zuretzat eta ipuiarentzat.
–Zein idazleren obrarekin du antzik zuen ipuinak?
PAKOK: Egiaz esan, ez daukat idearik. Nere bizian asko irakurri dut, idazle desberdinenen lanak Gertatzen zaidana hau da: irakurtzen dudan ia guzia atsegin bait, edo gutxienez dibertitzen edo zerbaitegatik interesatzen nau. Baina ez dut uste idazle jakin batzuek kutsatzen nautenik, eta hori arrazoi bategatik. gauzarik gehienak asko kostatzen zaizkidalako hartzea edo asimilatzea.
–Oraindik, jakina, ez dugu irakurri zuen ipuina; erraza ahal litzaizueke lukeen argumentoaz zerbait aurreratzea?
PAKOK: Egoera konkretu bat da, era konkreto batean guziei dagokiguna. Ez dago lau hitzetan esaterik Ipui bat bera ere ez da noski nahikoa
–Irrati lanetan zabiltzatenok izaten ahal duzue patxadan idazteko aukerarik? Patxadan egina ahal da zuen "Ja zaharra, Ja Zaharraren Semea, Jo eta Ni"?
PAKOK: Zorionez, ondo zatitua dago gure irratian bakoitzaren lana, eta, horri esker bakoitzak berari dagokion lana egiten du Bai ipuia patxadan idatzia dago, bere gaiak objetibidaderik haundiena behar bai du eta objetiboak izateko gauzak patxadan ikasi behar dira.
IÑAKIK: Bai, ipuia patxada haundiz egina izan da, bai Pakoren aldetik eta bai nere aldetik. Zati batzutan oso poliki ibili beharra izan nuen. Pakoren idazkera aberatsa eta adierazkorra bai da oso.
–Nork argitaratuko du?
IÑAKIK: Gipuzkoako aurrezki kutxa probintzialak berak argitaratzen ditu sarituriko lanak. Orain artekoak urte betera argitaratu izan ohi ditu; aurtengo hauek ez dakit noizkorako argitaratuko dituen. Behar bada urte bete barru, orain arte bezalaxe.
–Zer deritzazue gaurko euskal ipuin egoerari?
IÑAKIK: Egia esateko, ez dut gehiegi aztertu gure egunetako ipuin-egoera. Hala ere zerbait esan nahi nuke Gutxi landua dagoela uste haundiei zuzenduriko ipuigintza. Ipuin batzu badira, azken garai hanetan argitaratuak, bainan oso gutxi, eta nere iritziz ipuina oso bide egokia da gure barnekoak aditzera emateko Irungo sariketa honetan gertatu denak ere nik diodana baiezten dit. Hogeita hamairu ipuin aurkeztu dira. Hauetatik sei oso onak omen ziren, bainan sei hauetatik, gurea ez besteak haurrei zuzenduak emen ziren batez ere.
–Irratian egin behar izaten diren girotze edo anbientazioak ere lagunduko zizuen zuen idaz-lanean.
PAKOK: Irratian asko idatzi beharra izaten dugu, asko eta azkar. Honek, zalantzarik gabe asko laguntzen du; lagundu bakarrik ez, erakutsi ere bai.
IÑAKIK: Bai, halaxe da Ahal den bizkorren eta erarik bizkorrenean idazten dugu irratian, eta ugari gainera. Urte guztian idatzitakoak bilduko bagenitu majiñabat liburu haundi osatuko litzake, eta hori beti da lagungarri beste idazlanak egiteko ere, eta hauen artean itzultze-lanak ere bai noski, gure irrati-lanean egunero itzuli behar izaten bai dugu zenbait albiste eta idazlantxo
–Idazten jarraitzeko asmorik bai ahal duzue?
PAKOK Bai, zerbait idazteko dudan bakoitzean.
IxAKIK: Bai, badut idazten jarraitzeko asmorik, nahiz eta denboraz urri xamar ibili: irratian lan egin eta horrekin batera «Románicas» ikasteak eguneroko orduak betetzen dizkit.
Pako Sagarzazu Badiola Donostian jaioa dugu Iñaki Zubizarreta Muxika, berriz, Azpeitian. Donostiak eta Azpeitiak ipuigintzan bat egin dute.
Probintziko hiriburu dugu Donostia. Euskerarena, beriz, Azpitia dela esan dezakegu.
Pakok eta Iñakik, Donostiak eta Azpeitiak, elkar hartu dute Zorionak eta jarrai elkar-lanean eta elkar-lanari eragiten
ERRIALDE

Patxi eta Iñaki
12

GaiezKulturaLiteraturaSariakIrun Ipuin
PertsonaiazUBIZARRET1
PertsonaiazSAGARZAZU2
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


Volkswagen: Alemaniako itxierek kezka barreiatu dute Nafarroan

María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.


2024-11-08 | ARGIA
Sindikatuek Confebaski egotzi diote absentismoa arazotzat hartzen duen kanpaina egitea

Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


2024-11-08 | Leire Ibar
Farmazia enpresen erdiak baino gehiagok adimen artifiziala erabiltzen du

Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-08 | Euskal Irratiak
AirBnb motako epe laburreko alokairuen abantaila fiskala murriztu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.


2024-11-08 | Irutxuloko Hitza
KASen kontrako elkarretaratze berria egingo du LQNTCDD taldeak datorren astelehenean Donostian

Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


“Atera ala hil”, Gaza iparralderako Jeneralen doktrina

Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Eguneraketa berriak daude