Illunabarrean Aritzen Da Iduzlanean. Ez Du Itz Utsetan Federik


2021eko uztailaren 23an
Martin Iturbe olerkariari elkarrizketa
Martin Iturbe
Illunabarrean Aritzen Da Iduzlanean. Ez Du Itz Utsetan Federik
Ogeita zazpi urte Martin Iturbe ezagutu nuela! Adiskide min izan dut gaiñera. Amabi urte egin genituen elkarrekin ondotik kendu gabe, elkarrekin. Gieroztik ere askotan egon gera biok elkarrekin.
Lau lagun bildu ginen bart, azaroaren 2an, Martinekin afari batez sari au ospatzera. Nahiko lan izan du errotak afaria ehotzen Kontu zahar asko esan dugu Ondarrabia ederreko txoko zoragarri batean Ogeita zazpi urtetara jakin dugu bere lagunik onenok, Martin olerkari dela. Ezin sinesturik gaude.
Bagenekien Martin idazle txukuna zela. Lan asko egin dugu elkarrekin. Euskera erraza, borobila, errikoia du. Bagenekien Ipui Sari batzuk ere irabazi zituela. Badu bertsolari sena. Behin baiño gehiagotan jarduna da lagunarteko batzarretan bertsotan.
Amabi urtetan ez nuen izlari bezala ezagutzeko egokierarik izan. Ahalmen ori geroztik ezagutu diot. Izlari egokia, bizia, azkarra, argia eta garbia. Entzule gutxi du Martinek aho-zabalka jarria, asko ordea aho-zabalik edukia.
Orain, berriz, olerkari dela jakin dugu. Bigarren aldiz irabazi du Irungo Saria. iaz eta aurten. Bada zerbait eta norbait ogeiren artetik lehen saria irabazi duena.
Afaltzen ari gera bere kontura. Borborka doazkio galderak Ez diogu pakean uzten.
–I, Martin, guk ez diagu orain arte olerkari aizenik jakin. Muga ertzean bizi aiz eta i ere ez ahal intzan trapukerian asiko? Ez ote dituk mahaiburukoak erosten?
–Elkar ondo ezagutzen diagu. Bazekiat adarra jotzen asi zeratela. Bestela muturreko ederra jasoko zenuen.
(Arrazoi du Martinek. Ez du usteletik ezer. Baratzuria bezain biña da).
–Asko idazten al duk?
–Ez. Nik itzegin egin beñar izaten diat. Ondo edo gaizki, xarraka xarraka or aritzen nauk. Igandero lau itzaldi egin behar izaten dizkiat. Astegunez beste bi. Ahal dudan guztia kaleko arremanetan ere. Itzegin asko, idatzi gutxi. Itzulpen bat edo beste egiña diat, baiña gehiena neronen lanerako behar ditudan gaietan.
–Nolaz aurtengo saria, Martin?
–Onelaxe izaten dituk gauzak. Nik badaezpada ere bidaldu egin nizkian urtearen buruan izaten diran tarte galdu oietan pixka bat idazten aritu izandu naizenak. Egiña neukan esku-arteko lana, luze-zabalean neurrietara irixten zala-ta, Irunera agertzea pentsatu nian. Gaia eta mamia zer nolakoak ziran, mahaikoen esku.
–Olerki asko irakurtzen al duk?
–Gutxiegi. Ez diat betarik, zoritxarrez. Nik lerro bat, itz bat edo beste irakurtzea nahikoa izaten diat. Besterik gabe buru-errota lanean jartzen diat.
–Noiz idazten dituk?
–Illunabarrean. Orduan ere, etorria daukadanean. Batzutan ezer idatzi gabe geratzen nauk.
–Zertaz jarduten aiz?
–Gizonaren kezkaz. Gizenak dituen galderaz. Orregatik jarri ziet aurtengoei ASEKAITZ deitura.
-Irratian ere egin diate elkarrizketa bat. Bai al duk denentzat erantzunik?
–Galdetzen zaidanari ahal dudan egokien erantzuten saiatzen nauk. Guztiak galdera berdintsuak egiten zizkidatek. Baiña zuek aiña galdetu didanik iñor ez diat izan.
–Ez duk arritzekoa, Martin. Ondo ezagutzen augu. Iru gaituk gaiñera galderak egiteko eta ondo afaltzen ari gaituk. Ez gaudek baraurik. Aspertu egin al augu ala?
–Ez orixe. Lagun zahar onekin ez duk aspertzen
–Lehen itzulpenetaz mintzatu gaituk. Zer itzulpen duk argitaraturik?
–Ez diat uste itzulpenetaz mintzatu nintekeenik. Aipatzekoa danik ere ez diat uste. "Margo Ederdun Enziklepedia"ko ale bat diat itzulia.
–Zenbagarrena?
-Amalaugarren alea: xomorroen mundua, ain zuzen ere.
–Neketsu gertatzen al zaik itzulpen lan ori?
–Bai arraiotan. Izkuntza bateko idazkia bestera bihurtzeak, bi izkuntzak ondo ezagutzea eskatzen dik. Eta gaiñera, egilleak eskeiñi nahi duan muiña ezagutzeak ez dik lanik txikiena ematen. Orrelako lanen bat baldin baduzue ni baiño beste norbait iaioago batengana jo zazue mesedez. Lan oietarako gizon trebe asko dituzue or goi alde oietan.
–I, Martin, guk geuron kontura ikasi behar izan genian euskera. Baina izan genian "Ofizialki" astean behin ordubetetxo bat ematen zigun maixu bat. Erakutsi baiño ez erakutsi nahiago zuan bat. Nota ona eman al zian?
–(Denok algaraz jarri gaitu galdera onek. Izan ere euskeraz gehiena genekienoi txarrenak eman zizkigun. Neri "zazpiko" bat eman zidan. Eta nik bere lana euskeratu nion lagunari "zortzikoa" eman zion ). Amarrekoa izan ohi uan geienekoa. Griego-izkuntzan "bederatzikoa" jaso nian. Euskeran, berriz, "seiko" koxkerra.
–Zer iritzi duk ire izkerari buruz?
-Erreza eta samurra erabiltzen saiatzen nauk. Erriarekin itzegiten dudana. Eskeintzen dudan gaia entzuleak jaso dezala duk nere kezkarik haundiena. Lan ederra dala uste diat, gaiñera, euskera samurrean euskera aberats bat egitea. Nere ahalegiñak ortik ziaztek.
-Euskera lanean ari direnei, zer esango iekek?
-Jarrai dezatela lanean. Ez ditezela aspertu. Lanak badik bere etekiña. Itz utsetan ez baiño lana egitean zeukat nik fede guztia. Modu batera edo bestera, lanean ari diranak, elkar asko aberastu zezaketek.
–Idazten jarraitu behar al duk?
–Noski. Beti bezalaxe. Tarteka-marteka.
–Euskeraz ala erderaz pentsatzen duk?
–Euskeraz pentsatzen diat. Beti ala egin izan diat gaiñera. Guk geure ikas-lanak gaztelaniaz eta latiñez egiñak dizkiagu. Garai aietan ere, erderaz edo latiñez irakurri behar zana irakurri eta gero nere kontura euskeraz pentsatzen jarraitzen nian.
–Bai al duk sarietara gehiago azaltzeko asmorik? Orain zer?
–Orain? Eguzkia betiko lekutik irtengo dala, besterik ez. Nik neure egitekoa artua zeukat eta berari erantzun behar. Zerbait jator eraman nahi baduk gaur ez zegok berriketarik. Gauzak ondo antolatzen saiatu beharra zegok eta orrek denbora asko eskatzen dik. Nik behintzat denbora behar izaten diat. Ez diat nolanahi jendearen aurrera azaldu nahi izaten. Ni lotua negok, erabat idaztera jartzeko. Baina berriz ere ahal badiat sarietara agertuko nauk.

Eskerrik asko, Martin. Busti diagu aurtengo sari au. Urrengoa ere ez duk lehorrik geratuko. Ik jarrai sariak irabaziz.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakITURBE5
PertsonaiazITURBE5
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude