Gipuzkoako Ikastolen Elkarteaz Elkarrizketan


2021eko uztailaren 28an
Iñaki Olarte, "Gipuzkoako Ikastolen Elkarte"ko lehendakariari elkarrizketa
Iñaki Olarte Lehendakariarekin
Gipuzkoako Ikastolen Elkarteaz Elkarrizketan
Ez da aspaldikoa, baina ezta gaurkoa ere «Gipuzkoako Ikastolen Elkartea», Amaitu zaio lehendakaritza epea Iñaki Olarteri, Berritzera doa Elkarte honen batzorde den "Talde Bateragilea" hirugarren aldiz. Ez da, beraz, gaur goizean labetik atera den opil beroa.
Halere zenbait jendek ezer gutxi daki «Elkarte» hontaz, Inkili-mankala dabilen gurdi zahar bat bezala jotzen du zenbaitek. Ikastola bakoitzari ezer gutxi ematen ote dion susmoa du jendeak,
Susmoak susmo eta akatsak akats beharrezkoa dute gure Ikastolek ERAKUNDE jator bat. Behar horrek eraginik jo dugu Iñaki Olarterengana, mutil gozo, zuzen, arretatsu, kezkati eta leial honengana.
–Sakabanaturik egotea baino ezer hoberik ez elkartasunaren beharra sumatzeko. Bada Gipuzkoan ikastolen elkarte bat. Nola eratua dago?
–Badaki eta ohartu ere ohartzen naiz, gaur Elkarteaz hitzegitea eta are idaztea, labaingarri dela. Halaz ere eta beldur naizela, banoa jakin gabean aurkitzen direnak zertxobait argitzera.
Beraz, "Ikastola-Elkartea" nola dagoen eratua'' Gaurkoz honela dugu:
–IKASTOLA BAKOITZA ETA BERE BATZORDEA: Guztiok dakigu nola diren sortuak gure herrietako Ikastolak eta bakoitzak berekiko duen Batzordea ere, Ikastola bakoitza bere buruaren jabe delarik, bere Batzordearen egitekoa, noski, gauza nabaria da: ikastola honen arazoak zuzenduaz irakaskintzalegeak agintzen duen harira ikasurte horiek prestatzea, alegia.
–BAILARAREN OSAKETA ETA BERE BATZORDEA: Kideko ikastolak bilduaz, osatzen da bailara. Bere batzordea, bailara hori osatzen duten ikastola bakoitzetako ordezkarien bidez eratua da. Batzorde honen egitekoa, ballarari dagozkionak dira; "Oinarri-Heziera" delakoa –6tik. 14era. bitartekoa, alegia ongi prestatzea da batez ere, eta bereziki bere egitekoetan lehenengoena.
–TALDE BATERAGILEA: Bailaretako ordezkarien bidez osatzen da. Talde honen zenbatekoa mugatua dugu; gaurkoz 23koa da. Talde hori, berriz, nundik eta nola eratu? Talde Bateragileko batentzat edo bakoitzarentzat kopuru bat izendatzen da. Hortik, –kopuru honen arauera, alegia– ballara batzuek besteek baino ordezkari gehiago izatea ere. Kopuru hau aldakorra da. Elkarteko haur guzien eta 23ko. horren arteko zenbakia baita. Talde Bateragile honen egitekoa, Elkarte osoari dagokion ekintzetan datza. Nagusiki hauetaz arduratzen zaigu: Pedagogiaz/ gurasoen hezieraz diru arazoaz/ Kristau hezieraz/ udalekuez/ irakasleekikoaz/ Legeez/ Euskalkirolez.
Talde Bateragile hau, lana egiteko dugu eta bere lanen berri, ballaretatik etorri diren edo izendatuak diren ordezkarien bidez, berriro Ikastola bakoitzetara ematen duela; –baldin-eta bailarek bizirik irauten badute behintzat– Nagusiki ordea, bere ekintzen eta asmoren berri Batzar Nagusian eman ahal izango du; honek here ekintzetarako eskubide eta askatasuna ematen diala. Talde Bateragilean auteratuko da, hauteskundeen bidez Elkarteko Lehendakaria.
–BATZAR NAGUSIA: Elkarteko Araudiak dioenez, hiru hilabetez behin eginen da. Elkarteko Ikastola guzietatik bina etorri datozela, biak hitzarekin. bat ordea autarki edo botoarekin. Ikastola bakoitzak du eskubide eta askatasuna BATZAR NAGUSI horretara bere izenean nor bidal aukera egiteko.
Batzar Nagusi honetan hartuko dira Elkartearekiko eta aurrera eraman beharreko ekintzen azken erabakiak, bai eta Arandiarekikoak ere.
Elkarteko Idazkaria Batzar Nagusiak aukeratzen du.
Honela, eratua da beraz gure Gipuzkoako Ikastola-Elkartea. Ordea, Elkarte hau Gipuzkoako Eliz barrutiaren babesean jaioa zaigunez, Talde Bateragile horretan badu Elizak –Gotzaiak edo bere ordezkoak izendatua– bere ordezkaria, Batzar Nagusietan ere bere ordezkaritza gorde edo zaintzen duela.
Huxe dugu nagusiki eta gaingiroki ikusita, gure Gipuzkoako Ikastola-Elkartea.
–Ez ote duen laguntza gehiegi ematen "Elkarte" honek esan ohi da herri bakoitzeko ikastoletako; batzordeetan. Zer derizkiozu?
–Gure Jainko ona! Elkarteaz keja hau entzun bakoitzean, bai egina eta egin gabe guzia ere, aurrean jartzen zait. Beraz zer eta nola erantzun galdera horri? Ba, egia da, izan behar lukeenik ez dela, hots, egin behar lukeenik egitera ez dela irixten –orain arte behintzat–. Eta hau, kritika hau, zentzu onez egina denean, apaltasunez onartu behar dugula deritzat. Besterik ez zaigu gelditzen!
Halabaina, nor EZ horren errudun? Nor EZ horren nekepeko? Aurreko galderan Elkartea nork asotzen dugun ikusi dugu; GUZTIOK, alegia. Eta inor kutsatze hau ez dut egin nahi neronen errutik ez dakusadalako, aitortzen ditudalarik, –agian behar hainbat ez bada ere– GUZTIONA DA errua; Guziona denez Elkartea Guztiok, geure ganza bezala har eta ardura gaitezela eskatuko nuke.
Bestalde, berriz, –eta hemen datza nirekiko akatsik handien eta larriena– ez dakigu taldekako lanean; lanean esatean, berriz, buru-lan eta eraketaz edo organizazioaz ari naiz. Eta zer dugu Elkartea, TALDE HANDI bat ezik? Taldean beraz, ikasi behar lan egiten. Honetantxe dakusat geure arteko akatsik eta ikasteko ere beharrik nagusiena. Nolabait ere horretatik eta geurok hasi behar lebenbizi eskolatzen. Baldin-eta gero zerbait baliotsurik egingo badugu behintzat
--Erraza da hutsuneak ikustea Zer egin beharko luke behar bezala erantzuteko?
–Bai, beti ere errazagoa baigu batez ere BESTEREN hutsegiteak ikustea eta neurtzea, geurok zerbait tajuzkerik egitea baino. eta dagigun apartxoa, berriz besteren kritikarako dugula. Bidenabar, galdera hau aurrekoarekin lotzen dut. Honela, "zer egin beharko luke" galderari, lehen esan bezala eta aurrez emandako erantzuna damaiodalarik; alegia, GEUROK gauzaz GUZTIOK ARDURATZEA eta JABETASUNAK eskatzen duena BETETZEA. Behetik, –ikastola bakoitzetik. noski– indar, bultzada eta iritziak ere ematea. Hau egiten ez dugun bitartean GUZTIONA DA ERRUAeta ez inor BAKARRARENA.
Era honetan, bakoitzak ipintzen duen alearen neurrian izanen da gure Elkartea eta dagigun kritika, berriz, geurontzat, hots, bakoitzarentzat gertatzen.
--Zer bide urratu beharko lituzke eta noraino iritxi amets piska bat eginez?
–Nik uste galdera hau guztiz zabala dela, ahalik egokien erantzuten saiatuko baldin banatzio ere. Izan ere, bideak ez baitira bakarrak izaten eta ametsak, ametsetan gelditzeko arrixkua baitu.
Aurrenik eta nirekiko behintzat, hain beharrezko eta urtero egiteke gelditzen zaizkigunetatik hasi –eta hainbat dira– geuron artean lirakeen ezberdintasunak saihestuaz, geurongan baino haurtxoen biharkoaz gehiago pentsatu eta ekin. Gaurko haurrak biharko gizon eta Herri-gidari ditugunez eta biharko giroan eta munduan bizi beharrean izanen dutenez, prestatu egin behar ditugu. Hau da gure Elkarteak bere baitan duen egitekorik nekezena eta serioki landu beharrekoa. Horretarako, berriz, –bestengandik ere zer ikasia badugu-ta– ERAKUNDE guztiz jator. zentzuko eta ongi eratu bat behar dugu.
Ekintzarik premiazkoenak hauek ditugu.
–Han-hemengo eskolak ikustatuz eta beuren pedagoji aurreratuak, material eta- gainontzeko ere zainduaz, geureganatzekoak geureganatu.
–Gure Euskal Herriko eskualdeetan ditugun beste Ikastolekin harremanak izan.
–Gure Ikastolen egoera eta geroa aztertuz, azterketa soziologiko bati guztiz beharrezko deritzat.
–Diru arazoa, berriz, astuna dugunez gero, guztiok behar dugu berarekiko erantzuna. Ordea nundik eta nola bil?
Honatx bide batzuk:
–Herritarron artean
–Lantegien aldetik
–Diru-Etse edo Banka, Aurrezki Kutxa (hauei gupirarik gabe eskatu behar zaielaketan nago )
–Diputazio etab. (Honetan Nafarroakoa eredu dugu).
–Azkenik, –Jakina. diruaren menpekogauzaok ahalik egokien presta ditzagun, bestetarako gabe bizpahiru askatu.
Besterik ere esan daitekeelarik, aski litzake hauek tajuz egitera iritsiko bagina. Arian arian, bizitzak eta ekintzak berak irakatsiko du ametsa nola egia bihur.
–Irakasleekin harreman hobeak izateko garaia iritxi dela ez ahal zaizu iruditzen?
–Guztiei atsegin izanen zaien erantzuna eman ahal izateko, galdera zail xamarra ez ite didazun egin nago. Erori gabe kontuz ibili beharra baitago, gero nora-ezean ur gainean ibil ez gaitezen.
Beti da egokia eta beharrezko irakasleekin giro oneko eta adiskidetasunezko harremanak izatea. Gaurregun baditugu bai, gure artean irakasle iaio eta konfiantzakorik. guraseak ere pozik dituztenak, eta heuren egitekoaz Jabeturik, beren baruak-kulturaz hornitu eta dagozkien egitekoak ere ondo baino hobeto betetzen ari direnak. Horrelako horiek har bitza ta nire txa!o eta zorionik beroenak.
–Zer eskatuko zenioke irakasle eta herrietako batzorde bakoitzari "Elkartea sendotu eta zabal dadin?
–Nahiz bata nabiz besteari, elkarren arteko itzal eta begirunea. Eta bakoitza bere ardurapean duenari, benetan, gizenki eta zuhurki lot eta atxiki dakiola. Orduan beteko baitugu EUSKALDUNTASUNAREN BETETZEKOA ERE-TA.
Eta azkenik, guztioi hauxe bakarrik, oztopeak oztopo EKIN ETA JARRAI.
ERRIALDE

Iñaki Olarte
12

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakKonfederaziBesteak
PertsonaiazOLARTE1
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


2025-04-24 | ARGIA
Bere etxearen aurkako erasoa salatu du Aritz Otxandianok, eta berriztagarriekin duen jarrerarekin lotu du

Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor kooperatibako jasangarritasun arduradunak.


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. NATOko idazkari nagusiak "eskerrak" eman dizkio Sánchezi gastu militarra 10.000 milioi eurotan areagotzeagatik.


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Madrilgo mugimendu ekologistan infiltratutako beste polizia bat atzeman dute

2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Militarizazioan beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak: 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu Defentsara

Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.


Ukrainarako “irtenbidearen” bila, edo ez?

"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Gipuzkoako klub batean jokatzeko ez da derrigorrezkoa izango eskola kirolean parte hartzea

EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]


Eguneraketa berriak daude