"Euskal Herriak Baduala Euskail Kultura bat Agertu Nahi Dugu"


2007ko otsailaren 21ean
Juan Antonio Galparsorori elkarrizketa
Jakintza Astea
"Euskal Hertisk Baduala Euskail Kultura bat Agertu Nahi Dugu"
Aurten ere eratu digute ordiziatarrek euskal jakintza aste eredugarri bat. Arras txunditurik geratu naiz programa irakurtzean.
Hori dela ta, eratzalletariko batengana jo dut: Juan Antonio Galparsororengana hain zuzen ere. Berak, berehala ta serioski erantzun die ene galdera xinpleei. Beste gabe, hona hemen gure elkar-hizketa.
ðNor da jai hauen eratzaile?
ðHerriko zenbait elkarte jator eta gazteen laguntzarekin, JAKINTZA S.A.-k eratu du. Ihaz Jakintza elkartekoek bakarrik izan ginen eratzaile, eta horregatik zoritxar anitz izan genituen. Hori zuzendu nahirik, aurte Udaletxearekin zerbait baturik ibiliak gaituzu. Baimenak errezago lortzeko, eta abar.
ðAurtengoa zenbakarrena duzue?
ðLaugarrena dugu aurtengoa.
ðZer egin da gutti gor-behera aurreko bi urte horietan?
ðIhaz, "MARIÑELAK" zartzuela, euskal kanta jaialdia, dantzarien saioak, erakusketak eta hitzaldi bi ere programatu genituen, bainan ospatu ahal izateko baimena ukatu egin zitzaigun.
ðNoren burutapena ukan zen Jakintza Aste hauek eratzea?
ðGure herri honetan euskal giro bat sortu nahirik, gazteria izan zen aste hauen behar edo promiaz konturatu zena.
ðZe hutsune bete gura duzue aipaturiko astearekin?
ðBegira!: Euskal Herria euskaldundu nahi dugu, eta horretarako herri mallan behar dugu hasi.
ðAurtengo urterako prestatu duzuen programa, zelan laburtuko zenduke?
ðLaburturik honela geratuko litzateke hitzaldiak, filmak, jaialdiak, erakusketak, eta abar.
ðZe hitzaldi dituzue?
ðBata euskal liburu eta aditorialetzaz mahai biribila, Euskal Herriko Ekonomiaz beste bat. Baita Euskal Ikastola Gaur" gaiaz ere.
ðHitzaldi horiek, arras interesgarriak, norentzat eratu dituzue?
ðUnibertsitario eta herri xeheari begira eratu ditugu.
ðTa jaialdiak? Herri xehearentzat, agian?
Bai, herri xehearentzat.
ðZe jaialdi dituzue?
ðEuskal kantariena, dantzariena, ihaz hain harrera ona ukan bertsolariena, eta azkenik pastural bat.
ðPastural hau zer duzue?
ð"PETTE-BERETTER" deritzan pasturala ekarri behar dugu. Goteingo Zuberoa taldeak prestaturikoa da Pierre Etxahunek idatzia da eta Lougarotek zuzendua. Berrogei ta bost antzeslarik hartzen du parte bertan.
ðEta, esanen al zenidake nor dugun PETTE-BERETTER?
ðErdi-haroko euskaldun iaio eta borrokalari bat dugu. Eta pastural hau, garai horretako bakarra dugu Europa guztian.
ðJaialdi horiez gainera, beste zerbait antolatu al duzue?
ðBai. Erakusketa bi: bata euskal arteari buruzkoa eta bestea euskal liburu eta diskena Baita "Nafarroa eta lau haroak" filma ere. Haurren literatura txapelketa eta margo lehiaketa; baita bikote dantza txapelketa bat ere.
ðJendeari dagokionez berriz, zer? Ongi erantzun al du lehengo urtetako saioetan?
Bai, oso ondo erantzan du.
ðBatipat zeri?
ðJaialdiei hobekiago erantzun ohi die entzulego eta ikuslegoak.
ðOrdizian, urtearen egun hauetan, betidanik eratu izan ohi al da festaren bat?
ðBai. Lehenengoz, barazki eta ganaduen ferien artean literatura txapelketak eratu ukan ohi ziren. Eratzaile D'Abbadie izan zen. Gerra garaian ordea, Euskal Herri osoan bezala, hemen ere gauza on hanek galdu eta ehortzi egin ziren. Eta horrela, euskal giroko gauzarik gabe alegia, duela hamarren bat urteetara arte. Garai honetan orai deseginik dugun "Laguntasuna" elkartea hasi zen euskal kutsu bat jai horietan itsasten. jaialdi, antzerki eta beste ezarriaz. Geroago, herriko Udaletxearen baitan geratu zen, eta berriro ere euskal kultura saioak galdurik barazki eta ganadu azoka soil bilakatu zen. Eta duela lau urte, herriko gazteria eragile zelarik JAKINTZA-ren eskuetan erari zen, eta berak darama bere pixua eta lana gaur arte
ðDiruari dagokionez berriz, zelan moldatzen zarete?
ðOso gaizki ibiltzen gara. Ihaz zorrak egin genituen. Aurrezki kutxa munizipal, probintzial eta lankideen aurrezki kutxak zertxobait ematen digute. Baita ere Udaletxeak. Herriko komertzio eta tabernek ere zertxobait eman ohi dute, ez asko
ðAurtengo Jakintza Aste honetan, beste urtetakoetan nabarmentzen ez den osotasun bat dakusat Beste era batetara planteatu ditu zue aurtengo saioak. Zer dala ta?
ðGure asmoa eta gogoa beste gauza batzuen artean zera izan da: hots, herriko gazteria osoak zerbaitetan parte hartzea. Ez orain arte bezala, entzule edota ikusle. Horregatik hau ere esan beharrekoa dela deritzat. Alegia ez dugula folklore jai soil bat eratu nahi izan; euskal kultura aste bat, baizik. Euskal Herriak baduela euskal kultura bat agertu nahi dugu. Eta euskal kultura hori, euskaldun sentitzen garen orok behar dugu ezagutu.
Horregatik, eta gaiak hobekiago sakontzearren, egun oso-oseak gai baten inguruan eratu ditugu.
ðEta amaitzeko: "JAKINTZA S.A.", elkarte honek, ba al du aurrerantzerako beste asmorik?
ðBai, noski! Gure asmoak ez dira urtean behin jakintza aste bateratu eta kitto! Ez, inolaz ere ez Iozorroan egoteko asmorik! Urte guztian zehar, euskal kulturaren zerbitzurako lanean aritzeko asmoa dugu: dela ikastola, eta abar.
Beno Juan Antonio, mila esker zure erantzunengatik eta programatu dituzuen jai eta ekintza guztiak ospatzeko zoria izan dezazutela. Jendeak berriz. ea ongi erantzuten duten hainbat eta gehiago merezi duten kultura saio hauei. Halaxe izan dadila!
TRIKUARRIETA
7

Gaiez\Kultura\Ekitaldiak\Jardunaldia
Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Ekitaldiak\Besteak
Pertsonaiaz\GALPARSORO1
Egileez\TRIKUHARRI1\Kultura

Azkenak
2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Gazako genozidioak urtebete: gertaera nagusiak

Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.


2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


2024-10-04 | Gedar
Gasteizko udaltzainek ere taser pistolak izango dituzte

Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Garbitzaile batek gurpil-aulkian ekin behar izan dio lanari Iruñeko Mendigoiti ikastetxean

Maria Elena Escudero 56 urteko emakumea azkenean Mendigoiti ikastetxeko bere garbitzaile lanera itzuli behar izan da ostegun honetan, Iruñeko Mendillorri auzoan. Asteazkenean ez joateko esan zioten Zaintzen enpresakoek eta ostegunean berriro baietz, aurkezteko lantokian.


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


Uri Tzafon mugimendua: Jainkoaren izenean, Libano kolonizatzera

Uri Tzafon 2023ko martxoan sortu zen, ehunka batzuk kide dira, baina milaka jarraitzaile ditu jada eta tinko jarraitzen du bere ideia nagusia saltzen: Libanoko Litani ibaitik hegoalderako lurraldea Galilearen iparraldea da, beraz, "koloniza dezagun".


2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


Nafarroako Gobernuak etxebizitza publikoen eskariaren %3 baino ez du asetzen

Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]


Eguneraketa berriak daude