"Dauden Barkuentzat Arrain Gutxi". "Lehorrean Ere Arrantzaleen Alde Zer Egin Haundia Dago"


2021eko uztailaren 23an
Ondarrabiako Itsas Ertzean. Rafael Anzisar Arrantzalearekin
"Dauden Barkuentzat Arrain Gutxi". "Lehorrean Ere Arrantzaleen Alde Zer Egin Haundia Dago"
Rafael Anzisar Ondarrabiako mariñela duzue, beste zen bait mariñel bezalakoa. Langilea, ordu eta egun luzetan itsasoan bere eginbide neketsu horretan jardun ohi duen arrantzalea. Gazte zelarik itsasorako joera hartu behar izan zuen eta geroztik bertan jarraitzen du. Goizeko hamarretan lehorrera iritsi zazikigu eta arratsaldeko lauretan berriro barkura, itsasontzira joan beharko du, egun batzutarako. Etxean igaro dituen sei ordu eskas horietako bat eskaini digu. Ordu luzea igaro dugu elkarrizketan. Egia esan, guk entzun baino ez diogu egin. Zer gauza hoberik arrantza eta arrantzaletaz hitzegiteko egunero hortan ari den mariñel bat baino ? Eta zenbat eta zenbat horrelako gure itsasertzean?
Mariñelen Bizitza Gero Eta Latzago
Elkar agurtu bezain laster hitzegiteari ekin diogu:
–Adizu Rafael azken aldi honetan itsasertzean sortu izan diren zenbait istilu, oporraldi, borroka dela medio, arrantzaleetaz, arrantzoaz, asko hitzegin da azken egun hauetan. Problema gogorrak dituzue esku artean nonbait?
–Gaurregun arrantza gero eta gogorragoa, zailagoa, neketsuagoa gertatzen zaigu. Honen inguruan korapilo asko da askatu premian. Izan ere problemak ez dira itsasoan bakarrik sortzen. Lehorrean ere arrantzaleen alde zer egin haundia dago.
–Itsasoa eta lehorra aipatu dizkiguzu. Dana batera ezin bada aztertu eta itsas egoerari, mariñelak itsasoan aurrez aurre dituen problemez hitzegin dezagun. Zein dira arazorik nagusienak?
–Arrantzaleaz, itsasoaren haserre aldiaz, gure bizitzaren alderdi garratzak aipatuz asko hitzegin eta beste hainbeste idatzi du. Gai hauetaz gauza berriak esatea osa zaila du.
–Baina azkenaldi honetan behin ere baino gehiago hitzegin izan da.
–Hara, hemen, esku artean daukagun arazorik larriena arrainik ezaren arazoa dugu. Barkuak ugalduz joan dira, barkuak arrantza gehiago arrapatzeko tresnaz hornitu zaizkigu, baina orain arrain eskasia sumatzen du. Lehenago, adibidez, antxoa Kantauri itsasoan non nahi arrapatzen zen. Bai Asturias, bai Santanderko arrantzaleek ez zuten arrain bila luzaroan ibili beharrik izaten. Orobat gertatzen zitzaigun guri ere. Orain ordea, amaitu, bukatu dira hango antxoak. Orain itsas kolko honetara, gure iparraldeko itsasertzera jo ikusten dugu, beste erremediorik ez dute izaten.
–Honek ondoren txarrak ekarriko ditu bada.
–Egoera honen ondorenak guztien begion bistan daude. Itsuak berak ere ikusten ditu, noski. Hemen zenbait alditan sekulako barku pila biltzen du, eta jakina, ez da denentzat behar hainbat arrain izaten. Iparraldean bertan, kanpotik hainbeste itsasontzi inguratzen dela ikusirik itsas mugari eusteari gogor ekin diote. Indarrean eta gogor eutsi ere. Bestela arrainik gabe geldituko diren bildur dira. Eta badakizu, bakoitzak bere opilari su ematen dio.
–Gauzak horrela daudelarik, zer moduz konpontzen zerate iparraldeko arrantzale euskaldunekin?
–Periodiku eta izparringiek amaika saltsa harmatu dute behin baino gehingotan. Guk geureari begiratzen diogu eta iparraldekoek beren eremua zaindu nahi dute. Bakoitzak bere ogipide eta irabazpideari begiratzen dio. Gainontzean oso ondo konpontzen gara, hemengook ondo konpontzen geran bezalaxe. Baina zer gertatzen da? Gure barkuak arraina atzematen badu, guretzat gehiegia den arrain pila hori bestek ere bertan arrantza egin dezaten abisurik emango genuke. Baina gero, hainbeste barku inguratzen zaizularik ia hutsean gelditzen zera.
–Zuen elkartasuna, beraz, ez da erabatekoa ?
–Zoritxarrez ez. Arrain ugari balego gauzak diferente izango liraké baina lehenago esan dudan bezala, dauden barkuentzat hainbat arrainik ez dago.
–Arazoa nola konpon diteke?
–Horixe da neronek asmatu ezin dudana. Bide berriak aukeratu beharko dira, erabaki sendeak hartu beharko. Baina asmatzen ez da erraza. Rentabilidade batek eskatzen duen arabera eraberritzen zaila da. Itsas barruan gero eta konpetentzia haundiagoa da. Gure bizitza gero eta latzagoa, ilunagoa ikusten dugu.
Lehor Inguruko Problemak
-Dirudienez eta ikusten denez lez horrean ere badute hauzirik. Utz dizaiogun Rafaeli berak honen berri emango digu eta
–Lehorrean konpondu beharrezkoa diru arazoa da. Itsasoko jarduna ia alferrikoa izaten da lehorrean ondo ordaintzen ez badizue. Istiluak sarri sortzen dira. Hemen bertan, kanpora arraina bidaltzea guretzat probetxuzkoa izango litzake irabazi hobea izango genuke Erosleak ere elkartzen dira eta sarritan indargabe bezala gelditzen gera. Hau lehenbai lehen znzendu behar da.
–Ez da bada, kaletarrek gutxi ordaintzen dutelako izango
–Badakit arraina garesti ordaintzen duzuela, erosterakoan behin baino gehiago ezinean gelditzen direla. Hori besterik da. Beste problema bat, komertzializazioarena, hain zuzen. Arraina arrapatzen denetik eroslearengana, etxeko andrearengana iritsi orduko hiruzpalau bitarteko izan ohi ditu gutxienez. Bitarteko horiek ez dira, dirudienez, musutruk ibiltzen eta zuen sukaldetara iristen denean arrain garestia jan behar. Baina, itsasoan, ikus dezakezunez, inor gutxi aberasten da. Lehorrekoak, agian
–lnstituzioak, kofradiak edo beste zerbaitek ez ahal zaitue babesten?
–Babesa, babesa, gure elkartasunak eman diezaigukeena bakarra dugu. Instituzioak itsasuntziak egiteko, eskuratzeko prestamenak, kreditoak egingo dizkizu. Baina gaur gauzak dauden bezala ez dezakegu gure itxaropena inorengan ipini.
-Eta kofradiak?
-Kofradiak aipatu dituzu eta zerbait egin dezaketelakoan gaude. Baino gaurkoz paper arazoak baino konpontzeko ez dizu laguntzen. Kofradiek indar har dezaten, beste bide batzutatik abia daitezen gure esku dago gehienbat. Gure problemak ez dira, esan bezala, itsasokoak bakarrik. Lehorrean lan asko, etengabeko lana egin behar da. Horretarako egitura edo erakunde batzuk sortu behar dira edo gainontzean lehengoak indartu posible den neurrian behintzat. Dirua beharrezkoa dugu, baino pertsonak beste sail batzuk jorratu behar ditu.
.-Orain uda partean, lanpetuak zabiltzate. Ez daukazu hori bi aldiz esan beharrik. Baino, neguan denbora libre gehixeago izango duzue. denbora hori arrantza arloan eta eta beste zenbait gauzetan mariñela prestatzeko erabiltzen ahal duzue?
-Gu, erabat itsasoari loturik bizi gatzaizkio. Hortaz kanpo ez dugu ezertarako gogorik eta umorerik izaten. Zer egin handia dago. Bada zer ikasia. Beste erritako arrantzaleak, Euskalerriaz kanpo erabiltzen diren teknika aurreratuak, aurre aurrean dabiltzan estaduak arrantzaz zer dioten, nola baliatzen diran eta abar, jakitea komenigarria da. Mariñelak ez du gaur gaurkoz hainbesterainoko kemenik. Bestalde, premiazkoa denik, ezin uka.
Ondarrabiari Begira
–Hiztuna dugu Rafael, itsasoaz, hango problemetaz, luzaz mintzatzen jardungo litzake. Itsasoa bezain luze zabalak bait dira bertako problemak. Hala ere, lehorrekoari begira, Onrdarrabiaren egoera aipatu beharrean gaude. Kostako zenbait herritan arrantzarekin batera industria indártzen eta sendotzen ahelegindu zaizkigu Batzutan arrantzaren inguruan sortzen da industria. Bestetan beste industria mota. Gaurko arrantzaleen seme alaben etorkizuna nolakoa ote da? Arrantzale baten iritzia Anzisar ondarrabiar arrantzalearena, jaso dezagun.
–Etorkizunaz pentsatzeko astirik ere ez dugu izaten askotan. Familia aurrera ateratzearren ari gera jo eta ke. Nik halabeharrez itsasora jo nuen. Baina itsasoan ez dago etorkizunik.
-Rafael, gazteek ez al dute itsasoa gogozko?
-Gaztea, gazte den bitartean, arrantzoari lotuko zaio. Izan ere gazteak, lehen momentutik besteek bezela irabazten du. Urtetan lanean ari den arrantzaleak urtean berrogei mila duro irabazten baditu, gazteak beste hainbeste irabazten ditu. Honek gazteen buru-bihotza pizten ditu. Gerora izaten dira kontuak, eta neure burua ez dut oraindik zahartzat jotzen. Arrantzale gehienok ez genuke, inolaz ere, gure semeek itsasoan lanean jarraitzerik nahi.
-Eta Ondarribian, honen inguruan, bizibide berririk sortzen ari ahal da?
-Galdera horri herriko arduradunak hobeki erantzungo lioteke. Nik ez bait dut ezeren daturik, ez gai honetaz berri zehatzik. Hala ere hauxe esango nizueke: hemen ez dut gauza garbirik ikusten. Ondarrabian turismoa nagusitu zaigu. Onek bere alderdi onak baditu, baina bai txarrak ere. Ondarrabiar gazteek kanpora jo beharko dute ogi bila. Bertan ez bait da lanik sortuko. Ondarrabia atsegina izango da zenbaitentzat uda partean, baino hemen urte osoan bizi behar dugunok ez dugu giro izango.
Herritar baten kezkak dira, herritar soil baten iritzia. Baina dirudienez gauzak ez doaz oso ongi. Zainik gabeko landareak ez du lurrik hartzen, ez da indartzen. Turismoa gaurregun antolatua dagoen neurrian eta eran ez du urte guztiko ogirik ekarriko. Beste horrenbeste Ipar Euskalerria ezagutzen dugunok, ez genuke Ondarrabian horrelakorik gertatzerik nahi.
Bai baserritarrek, bai kaletarrek zer esan haundirik badute gai honetaz. Gaurkoz mariñel batek esan dizkigunak jaso ditugu. Guk ere abesti hura dugu gogoan
Baionako barraraiño..»
«Itsasoan lano dago
Ondarrabia partean, itsasoa lañopean, eta lehor ingurua ilunpean, argitasunik eskaintzen ez diguten bitartean.
MIKEL UGALDE
1

GaiezEkonomiaLehen sektoArrantza
PertsonaiazANZISAR1
EgileezUGALDE1Ekonomia

Azkenak
Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute

Satorralaiak plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


12-18 urteko ikasleak zaintzaz gogoetatzen jarri ditu Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoak

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]


Punto de Vista: mundua pantailan ikusteko beste modu bat

Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Paxkal Indo
“Apaizek jipoitzeko beldurrez, isiltasunak sekulako lekua zuen Betharramen”

Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]


Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


Eguneraketa berriak daude