Aubitxa Eta Udalekuak


2021eko uztailaren 23an
Aubitxa udalekuari buruzko elkarrizketa
Aubitxa Eta Udalekuak
Herri honetarako berriak azaltzerakoan ez dezakegu utzi Aubixa inguruko aizeen berri eman gabe.
Elgoibarren egun dela urte bat aurretik oso gutxi batzuek ez ezik ezagutzen ez genuen baserria. Azken bolara hontan, hitzetik hortzera darabilkigun Kalamua bizkarreko baserriaren izena da Aubixa.
Aubixa inguruko giroaren berri jakiteko zer hobe hau errealidade bihurtu duten gendearekin elkar hizketa bat izatea baino?
Honetarako bildu gara Juango Araolaza, ideia hau ekarri zuen guraso bat. Antonio Albizu, ideia hau hartu eta baserria dagoeneraino jarri duten taldeko bezte guraso bat. Eta haurren egoera antolatu eta begirale egon diren unibersitario, irakasle eta gazte bat.
–Nundik jaio zen baserri bat hartzeko ideia?
Zarautzen zerbait honelako ezagutzen genduenez, eta honen inguruan jazoten ari ziren ezperientziak arras interesanteak iruditu zitzaizkigun. Eta giro honek bortzatuta lehenbizi Angel Lertxundi ekarri genduen Zarauzko taldeak beren Goiazko baserrian jasotzen ari ziren esperientziak ager arazteko hemen bildu zen guraso multzoari. Eta hemendik sortu zan baserria behar bezela jartzea posible egin duten guraso taldea.
–Zer pauso eman dituzue baserria dagoen bezala ipintzeko?
Lehenbizi dirurik ez genuen lan honi ekiteko eta etxe, denda, eta lan tokietan bastertzen diren paperak batu eta gero zalduaz dirua atera zezakeala bururatu zitzaigun. Baita ere lanari gogoz ekin, herri guztiak lagundu du uste ez genuen neurrian paperak ezkeiniaz. Pozgarria izan da guretzat asteroko paper biltze, pakete egiten eta kamioa kargatzen. Ehun ta berrogeita -hamarretik gora adin guztietako gendeak parte hartu dutela ikustea Zazpi hilabetetan 81.000 kilo paper batuaz 141.000 pezeta ezkuratu dugu, gurasoen aldetik 60.000 pezeta inguru ere jaso dugu, baita ere beste zenbait eskeintza izan dugu material aldetik: zemento, baldosa ta abar. Esku lan aldetik ere berdin. Asesoramentu eta laguntza teknikoa izan dugu herriko arkitekto jator baten gaitik. Baserrian lana garratz egin beharra egon da aurtengo udalekuak antolatu ahal izateko. Lan gogorra egin beharra izan dugu baserria dagoen bezala jartzeko baina orain ikusten dugu merezi zuela lan hori egitea. Pozgarria ere guretzat uzte ez genuen hainbat gende izan dugulako gurekin lanean herrigintza lan zail hontan. Etxearen sail bat taixutu dugu eta datorren urterako beste asmoak darabilzkigu gure buruetan.
–Nola izan da aurtengo udalekoak antolatzea?
Hiru txanda izan dira, lehenengoan hogeita lau, bigarrenean hogeita bots eta hogeita lau irugarrenean, zazpi urtetatik hamarrera bitartekoak. Aurretik honetaz zerbait experientzia genuen gazte talde, irakasle eta guraso batzuen artean osatu dugu egunerako egitaraua eta abar. Udaleku hauek igaro ondoen konturatzen gara zenbait hutsunetzaz eta experientzia hau nahi dugu aprobetxatu nabaitu ditugun hutsuneak hurengorako betetzeko.
–Zertan nabarmendu dira hutsune hauek eta pentzatu ahal duzue hauek betetzeko posibilitatea?
Urte barruan ikastolako ikasketetan motz gelditu ohi diran zenbait gai. Hotz. Hizkuntza, hiztegia, artea eta abar dira ikusi ditugun hutsuneak. Irakasleekin hartu eman eztuago baten bidez ikasketa hauek ondo antolatu genezaskegula itxaroten dugu.
–Eguna nola igaroten zenuten baserrian umeekin?
Egun bakoitzari gai bat jartzen genion, adibidez. Egun bat gipuzkoarena, bestea bizkaiarena, elgoibarrena eta onela euskal herriko alderdi guzienak. Egunari zegokien hitzaldi bat ematen zuen begiraleen batek, gero umeak gaiari buruzko marrazkiak eta idazlanak egiten zituzten, honela euskal herriko alderdi guzien berri zerbait ikasi ahal izan dute. Baita ere ospatu ditugu abereen eguna, hauek ezagutuaz, inguruko mendietara ibillaldiak, jolasak, abestiak, eta abarrez igaroten genuen eguna. Udaleko hauen alderdi interesantea nabaitu dugu umeen eboluzioan lehenengo egunetako comportamentua oso berekoia izatetik azken egunetekoa zabalagoa eta jatorragoa zela garbi ikusi dugunean. Posgarria izan dela ume guzientzat izan uten esperientzia, beurak aitortu dutenez eta guk nabarmen ikusi dugunez.
Azken galdera guraso ekintzaileari.
–Udalekuak igaro dira, esperientzia onuragarria izan da umeentzat, orain epe luzea dago hurrengo udara arta, ez ahal legoke gurasoentzat zerbait horrelako egiterik? Honetaz zerbait pentsatu ahal duzute? Asmo berezirik bai al duzute hemendik aurrerako?
Gauza asko darabilzkigu gure asmoetan, baina gauza zeatzik ez dugu oraindik. Erabakitzen dugunean berri, emango dugu.
HARRI
11

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakUdalekuak

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude