Ate joka diru eske


2021eko uztailaren 28an
Jose Luis Lizundiarekin Euskaltzaindiaz
Euskaltzaindia
Ate joka diru eske
Denok dakigu edo jakin behar genuke behintzat zer den EUSKALTZAINDIA, Euskal Akademia. Hau baitugu geure Herriaren mintzairaren alde lan egiteko dugun Erakunde edo Instituzio lehena.
Erakunde honek dei dago Euskal Herriari diruz lagundu dezaion. Dei larri hori zabaldu duenarengana jo dugu, hau da Jose Luis Lizundiagana. Jaun hau Euskaltzaindiaren idazkari-ordea dugu; Erakunde honen bulegoko arduradun eta eragilea.
Jose Luis Iruiñean jaio zen. Abadiñon bizi zaigu. Gizon gazte honek kazetalaritzan eta irratian egiten du lan: La Gaceta del Norten eta Bilbaoko Herri frratian. «Anaitasuna» aldizkarian gogatsu irakurtzen ditugu beronen euskal artikuluak.
Diruz urri dabila Euskaltzaindia berari dagozkion euskal lanak egiteko. Diru kontua aipatu dugu ausarki beraz, egin diogun elkarrizketan.
–Diru eskean kanpaina bat egiteko asmotan zarete. Zer da hori?
–Oraintsu urte bete Euskaltzaindiak batzorde bat izentatu zuen, finantza plan bat prestatzeko. Batzorde hori jaunok osatzen dute: K. Santamaria, Manu R. Urrestarazu, J. San Martin jaunek eta lauok. Bilkura zenbait egin genuen. Zenbait urrats urratu ere bai. Azkenik eskema bat egin. Diru eskea egiteko pertsona egoki bat derrigorrezkoa zela ikusirik eta bestalde, pertsona egoki hori aurkitzea aski zaila zela sumaturik, aurtengo martxoko euskaltzain osoen batzar berezian neu izendatu ninduten lan horri lotzeko. Batzarreko agiriak dioenez "ekonomia eragile" eginik nauzue.
–Herriari dei egin beharrik bai ahal zen?
–Egoera normal batetan honelako Erakunde batek ez luke deirik zertan eginik. Herriak herri erakunde eta zerbitzuei eusteko ordaintzen dituen zergen bidez biziko bai litzateke Euskaltzaindia. Herriak bere zergak ordaintzen ditu baina diru hoiek hor nonbaitera jotzen dute. Eman bai hartu ez. Ondotxo dakigunez, Euskaltzaindia lau Diputazioek sortu zuten. Orain dela 54 urte. Garai hartan Bizkaiko Diputazioko Buru zen Adolfo de Urkijok, Julio Urkijoren anaiak alegia, horra zer zioen: "Las Diputaciones de Navarra, Guipuzcoa, Alava y Vizcaya contribuiran al sostenimiento de la Academia en la proporción y forma que se fije de común acuerdo" (Ikus R.I.E.V.I. urtea, 1907, 1. zenbakia; 31 orrialdea; eta "Euskera" 1. urtea, 1. zenbakia 1919-1920, 38. orr.).
–Diputazioek zenbat ematen dute?
–Diputazioek? Bizkaikoak 100.000 pezeta; Gipuzkoa eta Nafarroakoak 25.000 aurtenarte –hemendik aurrera 50.000 ernateko dira, urte askotan deus eman gabe egon ondoren igaz 50.000 pezeta ematen hasi zen Arabakoa –erdia Euskaltzaindiaren kutxa nagusirako eta beste erdia Arabako Ordezkaritzaren beharretarako.
Orain dela 50 urte Gipuzkoako Diputazioak 10.000 pezeta (orduko pezetak! ) ematen zituela ikusirik, gaurregun, 1973an Diputazinek ematen dutenaz bakarrik Euskaltzaindia ezin ditekeela bizi, gauza nabaria du. Urrik eman ere! Lehen udal edo Aiuntamientu batzuek ere laguntzen zuten. Orain, 15000 pezeta besterik ez bada ere ematen ditu Donostiakoak. Aurrezki Kutxa butzuek ere zertxobait ematen dute. Bizkaikoak 40.000 pezeta eman ditu baterako eta besterako; Bilbaokoak 20.000 eta "Caja Laboral Popular"ek 10.000.
–Hainbesteko gasturik izango duzuenez, zer nola konpontzen zarete?
–Liburuen salmentatik, zenbait jaunek ematen duen laguntzatik eta noizean behin hortik eta handik datozen eskupekoetatik. Konpondu beharko. Ze erremedio! Alogera urri batzuk pagatzeko eta etxeko utzi ezinezko gastuak garbitzeko ozta-ozta iristen zaigu.
Lehendik ere diru kanpainak eginik zarete, ezta?
Bi egin genituen. Eskabide berezi-bereziak zien. Etxea berriztatzeko eta egokitzeko egin genuen, erabat lotsagarri baitzegoen. Astiz euskalzain laguntzaile eta euskaltzale adiskideak eta biok eratu genuen lehen kanpaina.; bigarrena berriz, Irigoyen liburu zainaren laguntzaz egin genuen liburutegia hornitu eta egokitzeko asmotan. Bai batean eta bai bestean oso ondo erantzun zuen herriak, herri xeheak, herri langileak.
Nori zuzenduko zaio eta nora zuzenduko oraingo kanpaina?
Lau sailetan banatzen dut Euskaltzaindiaren ekonomia arloa. 1.Diputazioena dugu lehen iturria, gaur hainbeste ur ematen ez badu ere; 2. Beste ofozial erakundeena:: Estaduko instituzio, Euskal Herriko Udal , Aurrezki Kutxa eta bestelakoak; 3. Enpresena: banku etxe, industri etxe, komertzio etxe eta abar (enpresa etxe batzuek jadanik lagundu digute; enpresa gizon batek igaz esan zidan, euskal industri gizonek, "Tráfico de Empresas", "Utilidades", "Licencia Fiscal" eta horrelakoetatik aparte, zertxobait bederen eman behar izango luketela Euskaltzaindiaren beharretarako); 4. Partikularrena, hots edozein euskaldunena.
Liburuto edo folleto bat prestatu dugu. Lehenengo saila, Diputazioena alegia ondo gogoan dugularik ere, ez diogu ezer horietaz liburuto honetan. Beste hiruei dagokie folletoa. Lehen lau kapituloetan noiz eta nola sortu zen Euskaltzaindia , zer eta zertarako den, zer egin den, zer egitekorik duen, zer egoeratan aurkitzen den esaten da. "Euskaltzaindiaren zeregin nagusiak gaur" aipatzen da liburuaren erdialdean eta ondoren"Egin ahal izango liratekeen lanak" behar beste diru balu, esaten da. Liburutoaz batera eskutitz bat bidaliko da: 2. Eta 3. Sailekoei dagokiena bat, eta bestea partikularrei zuzendua. Laguntza erak erraztu eta sistematizatzeko txartel-orri berezi bat bidaliko da. Dena dugu prest; datorren hilabetean, irailean hasiko gara zabaltzen epeka Euskal Herri osoan barena.
Zabalkundea zeuk bakarrik egingo ote duzu?
Oraingoz gehienbat bai. Euskaltzaindiaren funtzionari bakarra neu naiz. Euskaltzaindiko lanek, kazetalaritza eta irrati lanek ez didate nik nahi beste denborarik utziko. Hori dela eta askoren laguntza nahita ezkoa duket, hainbeste leku eta zereginetan barreiaturik dauden euskaltzain oso eta laguntzaileena batez ere.
Dei horrek harrera ona izango duela uste ahal duzu?
Badut optimismorik, nahiz eta optimismo relatiboa izan. Erlatiboa diot, izan ere aldez aurretik baitakit, alde batetik ez dela hemen honelako kanpainak egiteko Katalunian dagoen bezalako tradiziorik. Han, "Omnium Cultural" delakoak urtero miloinada bat biltzen du. Han apaldidanik daude kargututa eta ohiturik estamentu ofizialen hutsunea betetzen, eta badakit Bilbaon bizi den batek urtero 20.000 pezeta ematen dituela. Hemen ez da horrelakorik. Bakoitzak bere taifa erreinutxoari ematen dio eskupekoa, eta erakunde edo instituzio bati ematen zaionean halako baldintza batzuri lotzen bazaio emango zaio, hots zientzia erakundea edo zientzia gizona ezjakintasunaren subjetibismo nabarmenaz bere gogora makurtu nahi izaten da. Kapritxozko laguntzak ere izaten dira gure artean. Honela, prioridade arazoa ere ikusi ez da ikusten. Iñork irakurriko ez dituen Shakespeare-ren lan guztiak argitaratzeko laguntza bilatuko da, eta bien bitartean, euskarak mintzabide izaten segitzeko beharko lituzkeen ikastoletarako textuak eta abar egiteko diru eskasiz ibiliko gara. Baina dena dela, gure Herriak Euskaltzaindiari ondo erantzungo diola uste dut, katalanen tradizioaren antzeko bideak hartuko dituela alegia.
Ze presupuesto du Euskaltzaindiak?
Igaz 750.007 pezetarena. Baina azterketa llabur bat egin dut eta normalki ibiltzeko lau milloiko minimum bat beharko luke. Euskaltzaindiaren Etxeko eta Ordezkaritzetako bulegoetako gastu eta alogerak ordaintzeko. Esate baterako, Donostiako Ordezkaritzako idazkari Zeruko ARGIAKO lankide duzuen Xalbador Garmendia duzue; bere lana dunban egiten du. Zenbat lan egingo lukeen Xalbadorrek bere kargua normalizatuz gero. Era berean beste lankide askok. Batzordeen lan guztiak. Aditz batzordeak han eta hemen bilkura eta saio asko egin du. Bilera guzti horiien fruitu bat aditz batua. Den-dena duban egin dute. Bestalde Symposium eta abarretan parte har ahal izateko sosa behar da. Berdin EUSKERA errebista maizago eta hobeto ateratzeko. Batzarretara joaten direnei guttienez dieta bat emateko, beste Akademietan egiten den bezala. Textu zaharrak bir argitartzeko eta ikastaroak eratzeko, nahi eta nahi ez dirua behar da.
Ametsetan murgildua ez ote dakusazu Euskaltzaindia?
Ez! Orain artestian aipatu dudana eta gehiago behar baitu Euskaltzaindiak. Alogerak hiru hilabete atzeraturik eta fakturak urte bete beranduago ordaintzea, errenka ibiltze da. Hogeitaka lagun ordaindurta, batzuk linguistikan, besteak lexikografian, halakoak atlasgintzan, honelakoak burokrazi eta beste antolakizunetan ikus ditzagunean, orduan bai, "bizidela" Euskaltzaindia, esango dugu. Euskal Herriak eta Euskerak honelako premiarik ez duenik ez ahal dit inork ukatzen!
Zerbait gehiago esan nahi ahal diezu Zeruko Argiako irakurleei?
Euskaltzaindiaren Zuzendaritzaren izenean eskerrik asko laguntzaile guztiei. Arazo honi dagozkion galdera guztiei erantzuteko prest nauzue euskaldun guztiok. Norbaitek gure folletoa nahi badeza eska bezaigu. Aipamen berezi bat egin nahi diot Karlos Santamaria lankide jaunari, bera baita asmo hauen asmatzailea. Eskerrak bide batez Zeruko ARGIAren zuzendariari eta Euskal Herriari begiratzeko eta mintzatzeko leiho eder hau eskeini didalako. Besterik ez.
ERRIALDE

Jose Luis Lizundia, Euskaltzaindiaren idazkari-ordekoa.
1

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
PertsonaiazLIZUNDIA1
EgileezHERRIALDE1Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude