Bizkaiko herri gehienetan jardun da. Lopategiren maixu izan da


2021eko uztailaren 23an
lturri Bertsolaria
Bizkaiko herri gehienetan jardun da. Lopategiren maixu izan da
«Basarri»ren omenaldian erabaki zen bezala Balentin Enbeitari egingo zaio hurrengo gorazarrea. Ordurako uzten dugu honi egingo diogun elkarrizketa.
Ondo aukeratuak izan dira orain arteko guztiak. Baina jendeak askotan ez daki nor hurrengorako aukera. Jendeak ez bait ditu zenbait bertsolari behar bezala ezagutzen. Ezta berauen premiak ere. Hori gehiago gerta ez dadin zenbait bertsolariren berri emango dugu urtean zehar.
ITURRI bertsolariarekin hasi gara. Elbarri bait dago ia hiru urte hauetan hiru haurren guraso gaztea. Jakin dugunez ezin egin ahal izan zitzaion Gernikan agindu zitzaion omenaldia. Zarautzen diote egitekoa bertsolari gazteekin, Uztailean, ezeren okerrik gertatzen ez bada. Auteskundeetan ere, jakin dugunez, hau geratu zen bigarren, Balentin Enbeitaren hurren.
–Nor bizi zarete baserrian?
–Nere ama eta senar-emazteok hiru haur txikirekin
–Zenbat urte gaixorik?
–Urte bi eta erdi. Datorren Azaroaren 4an beteko dira hiru urte min hartu nuelarik.
–Min haundiak edukitzen al dituzu?
–Orain ez hainbeste. Baina min hartu nuenean itzalak, ikaragarriak. Inork ez zuen uste honela irtengo nuenik. Dena lotuta geratu nintzen. Ez nuen ezer mugitzen. Ezta ahorik ere. Orain ikusten duzunez behatzak eta besoak mugitzen ditut. Ondo ez baina, jateko ere moldatzen naiz. Barcelonan egin nituen sei hilabeteak on haundia egin zidaten.
–Nola moldatzen zarete baserrian ?
–Senideak etortzen zaizkit asko. Hoiek laguntzen didate erraz. Baina inor ez gaude lanerako. Ni ez naiz gauza ezertarako. Edo ohean edo txirringadun aulki hontan egoten naiz beti. Ama ere beti gaixorik. Gernikara goaz laster.
–Egunak luze joko dizu?
–Bai, asper asper egiten naiz. Horregatik nahi dut kalera joan. Han gehiago solastuko naiz edo jokoan edo lagunartean. Betiko pentsamentu goibel hauek uxatzeko egokiera gehiago izango dut.
-Segurotik edo jasotzen duzu zerbait?
-Orain dela sei hilabete hasi nintzen zerbait jasotzen. Baina hortarako hauzi gogorra jokatu behar izan nuen.
–Gaitzak eta ezbeharrak alde batera utzirik, noiz hasi zinen bertsotan?
–Hamabost urte baino lehenago. Balentin Enbeitarekin hasi nintzen. Honen aita, Kepa, "urretxindorra" ni mutikoa nintzela hil zen. Neuk eraman nuen honen hiletan lore-koroea. Zortzi edo hamar urte izango nituen.
–Asko ibili al zara bertsotan?
–Bai, asko ere asko. Gipuzkoan gutxi. Arrasaten, Motrikun, Eibarren, Deban, Zestuan. Barru aldera batez. Baina Bizkalan ia herri bat ez da izango. Herriz herri ibili naiz Bizkaia osoan.
–Diru asko atera al duzu bertsolaritzatik?
–Ezer gutxi. Gazteak deitzen ziguten, herriaren alde zerbait egin nahi zuten gazteek. Diru gutxi zuten hoiek. Guk ezin kendu dirurik. Geu beti Euskal Herriaren alde lanean ari ginenak izan eta nola dirua eskatu? beste horrenbeste egin nahi zutenei?
Bertsolari al zen zure aita?
Ez. Baina bertso asko zekien buruz. Anaia dut bertsolari. Aita zenak esatera ni baino hobea, baina poztutzeagatik esan ohi zion. Gutxi ibiltzen da.
Zu oraindik ibiltzen al zara?
Ni ibili ez naiz ibiltzen. Ni eraman egiten naute. Bai, orain ere hiru edo lau herritatik deitu didate didate. Jarduten naiz oraindik apurtxo bat.
–Nola egin zinen bertsolari?
–Gogo haundia nuen. Bertso zaharrak ikasten nituen. Balentin Enbeitarekin jarduten nintzen. Baina horretaz kanpora astero astero biltzen ginen Muxikako bertsolari guztiok tabernan. Gai bat jarri eta astero bertsoak idatzirik eraman behar izaten genituen. Gero dena bertan behera utzi behar izan genuen, debekatu egin bait ziguten biltzea.
Bertsolari asko al zarete Muxikan?
Enbeita aita semak, Lopategi, Sardoy anaiak, gu bi anaiok... Zortzi edo hamarren bat bertsolari. Nik aurrera aterea da Lopategi. Neregana etortzen zen ikastera ia iluntzero. Nik eraman nuen aurreneko aldiz plazara. Artean ez zuen inork ezagutzen. Entzute haundiko bat nahi zuten, baina nik oso ondo egiten zuela eta nerekin eraman nien. Ajangis ego Anjigis herrian jardun ginen biok. Donostiako txapelketara ere neuk lagundu nion aurrenekoan.
–Kanta iezu bertso bat Muxikako bertsolariei.
Muxikan badira
Ainbat bertsolari
-Eta guztien zugatz daukagu
Enbeita ezaugarri,
Haren frututik etorririkan
gu gabiltz herririk herri.
Baina eskerrak eman bearra
nola daukagun berari.
Txapelketetan hartu izan al duzu parterik?
Bai. Zortzi urtetan errezkan egin zen txapelketa Bizkaian. Urte batean Enbeita atera zen txapeldun. Beste batean Ajuria. Lopategi, berriz, bitan geratu zen txapeldun.
Kantatu al dezu behin ere Uztapiderekin?
Bai, egin izan dut bertsotan Uztapidererkin. Oso lagunak gara biok eta biok gaude elbarri.
Zer opa diozu zure lagun Uztapide zaharrari?
"Gogotik izan zera
zu maitagarria.
Naiz erri eta erbesten
oso txalogarria.
Bertsoz alaitu dezu
zuk Euskal Erria.
Berriz nai nuke ikusi
zure eztarria"
Gipuzkan beste inorekin jardun al zara?
Natxituan jardun nintzen behin Basarri eta Lizasorekin. Baina ni batipat Bizkaian eta Bizkaikoekin aritu naiz. Balentin Enbeitarekin jardun naiz asko. Jai eta aste ibili izan naiz.
–Hurrengo omenaldia zure adiskide eta lagun zaharrarena dugu. Balentin Enbeitarena, alegia. Eskaini iozu bertso bat orduko ordez.
"Ainbat urtean ibilia da
Nerekin kantatzen.
Enbeita jaunare nik
biotzez maitatzen.
Bere omenaldian
gaude gu pentsatzen.
Merezi dun gizon au
ia deun jasotzen"

Ezin gehiago nekaraziko zaitugu. Kepa. Ea zure omenaldi haundi hori nozbait ikusten dugun. Aurrera doala uste dugu Zarauzkoa. Merezi duzu. Zorretan dago zurekin Euskal Herria. Hamaika ibili eta jardun egin duzu utsaren truke herriagatik. Ez zaduka ahazturik.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaITURRI1
PertsonaiazITURRI1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude