Saltoki San Pedro Koperatiba (1923-1973)


2021eko uztailaren 23an
Rafael Atxurra Saltoki Kooperatibaz
Saltoki San Pedro Koperatiba (1923-1973)
Aurtengo Apirilean bete dira 50 urte Zumaiako Langileen Saltoki Koperatiba sortu zela. Hori dela eta Ekainaren 17an antolatu zen jai berezi bat. Meza, batzar nagusia, ondoren amaiketakoa joan ziren bazkide guziei, eta azkenik bazkaria batzordekoek, bertako langileek eta beste zenbaitek. Ez noa igande hortan izan ziran hitzaldi, omenaldi, erregalu banatzia eta abar, aipatzera, luzeegi aterako litzake eta. Gainera oraingoz interesanteago bilatzen dut, Koperatiba zergatik, nork, nola eta zein helbururekin sortu zuten azaltzea. Dudarik ez dut jartzen orduan arkitu zituzten arazoak ez zirela nola-nahikoak izango. Horregatik pentsatu dut ez duela merezi nere kontura jarraitzerik eta sortzalle batekin elkar-izketa bat egitea erabaki dut. Norena joango, eta Zeruko Argiaren harpidedun zintzo den Rafael Atxurra-rengana azaldu naiz. Izatez Lekeitiarra, 79 urte, gizon alaia, sasoikoa, nahiz bizitza bat gure artean igaro, ez zaio Bizkaiko hizkera ahaztu.
–Kaixo Rafael hemen natorkizu lehen aipatuta bezela Z. A.-ko San Pedro Koperatibaz galdera batzuk egitera.
–Ondo da, zuk galdetu nahi du zana eta nik erantzuago dizut dakidana.
–Zergatik sortu zenuten Saltoki Koperatiba?
–Ikusten bai genuen sortuta zeuden herrietan langileentzat zituen alderdi onak, salneurri eta baita sozial ekintzetan ere.
–Baziran horretaz Gipuzkoan zuek baino lehenagoko Saltoki Koperatibak?
–Bai, Zarautzen, Azkoitian eta gehiago. Batez ere azkenengo hau izan genuen maixu
–Nola maixu?
–Hango aministradoreak asko lagundu zigun Zumaitarroi. Gure artean sortzen ziran kezka eta gora-beheretan bati laguntzeko prest zegoan gizona bai zan. Horregatik deitzen genion "maixu".
–Nor edo nortzuk izan zinaten Koperatiba jartzea pentsatu edo erabaki zenutenak?
Sortzaileak elkarte bezela solidaiuak izan ziren. Hauen lana, aurreneko bideak urratu eta sortzea bakarrik izan zen.
–Horretaz politika aldetik ere izango ziran nahaspilak, solidaiuak sortu zutela eta
–Bai zera. Ikusi zen lan ona zela eta politika-alderdi guzietakoek onartu zuten. Gero gainera, sozioak sortzean horietatik junta bat jarri zen. Aurreneko presidentea Erroxil izan zen eta Uribe sekretarioa.
–Ezan duzu herrian ondo erori zela asmo hura. Horretaz bazkideak bilatzen lan errexa izan zen.
–Bai orixe. Hasieran ehun izan ginan, eta nik dakidana nire numeroa berrodeita-bederatzigarrena dela eta lehenengo arratsaldean emana dut. Beste gainontzekoak ondorengo egunetan.
–Bakoitzak zenbat ordaindu zenuten bazkide izateko?
–Hogeitabost pezeta, eta beste lau edo bost Zumarragako federaziorako.
–Garai haietako diru asko izango zen, baina hala ere denda berria dela, hura preztatzia, jeneruak zirela, dena berritik hastea izango zen, eta badakigu letrak ere berehala etorriko zirela. Diru horrekin osatzen ahal zinaten dena ordaintzeko?
–Bai zera. Nik dirua ordutik honera batetik berrogeitamar jotzen dut. Hala ere izan ziran bat edo beste letrak ordaintzeko dirua aurreratzen zutenak.
–Ordutik honera ze alderdi bilatzen duzu?
–Orduan dena prolema zen. Baina denak anaiak bezela ginan. Batzuek dirua aurreratu, bosteek beren lantokitik kanpora dendan lagunduaz. Orain herriz diru aldetik ondo doa eta horrek ere badu bere prolema, zenbat eta diru gehiago elkartasun gutxiago.
–Hala da. Lehnengo denda nun, éta lehenengo langileak zeintzuk ziran?
–Lehenengoa, orain Elena denda dena. Langileek berriz Pako Romatet eta orain Koperatibako presidente denaren izeba, Juanita Aizpurua, Aizarnako konpitteokoa ezkondu zena.
–Badakit zenbat galdera hainbat erantzun dituzula, baina bukatu beharra daukagu. Zerbait badezu esateko Urrezko Eztaletako jaialdiaz?
–Oso ondo pasa genuala elkartasun ederrean. Bazkari denboran esan nion lendakariari, pozik ikusiko nuela Etxabe IV gure artean kafia artzen. Lehen Hotel Iriondo, gaur Azkoinek denda daukan tokian, Juanito aitak ibiltzen zun, eta bilerak egiteko lehenengo gela han zan. Etxabe IV mutil gaztea zelarik mahaiak eta silak tolestatzen eta txukuntzen jarduten zen, eta gaur bazkaria ere bere etxean dugu. Baina bada igande hortan beste zerbait gustatu ez zitzaidana, alegia, hil diran sozioen alde izan zan mezatan oso bazkide gutxi ikusi nituala; beste igandetan bezala gutxi gora-behera. Hori bai, asanblean behin ere ez bezelako jendetza. Orain, lagun bati esaten nion bezela, jandea zergatik etorri ote da? Asanbleagatik ala amaiketagoakatik.
–Arrazoi duzu Rafael Jendeari gauzak eginik emateak ondoren horiek dakazki. Eskerrak zure laguntzagatik eta berriz ere ez harritu beste galdera batzuk egitera etortzen banaiz.
–Etorri nahi duzunean edo joango naiz zuk esandako lekura.
ZEHOR
13


GaiezEkonomiaKooperatibaKooperatiba
PertsonaiazATXURRA1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude