Hogei Arroako Harria Jaso Nahi Du. Bost Anaiek Dute Jokatzeko Asmoa


2021eko uztailaren 23an
Joxe Manuel Agirre, "Endañeta" harrijasotzailearekin
Joxe Manuel Agirre, "Endañeta"
Hogei Arroako Harria Jaso Nahi Du. Bost Anaiek Dute Jokatzeko Asmoa
Bigarren aldia dut "Endañeta" baserrira igotzen naizela. Aurrekoan ez nuen etxean aurkitu gure harrijasotzaile sonatua. Beasaina joana zen bere indarrak erakustera. Gaur bai, etxean aurkitu dut, jakinaren gainean bait zegoen. Zai dago gizonak bezala.
Endañeta baserria, herriz Deba eta elizaz Zumaia dugu. Bista izugarri onak omen ditu. Baina guk ez dugu handik bazterrak ikusteko zoririk izan. Lañopean gertatu gara bietan.
Badaezpada ere bi akolito hartuta joan naiz: Juan Aldasoro eta Juan Bernaras. Ez dut beharrik izan. Gizon onradua da Endañeta. Harriekin bakarrik borrokatzen da. Baina lagun hauen indarraren beharrik izan, ez badut ere, mesede egin didate. Biak ere zein baino zein zirikatzaile hobeak balt ditugu. Tarteka galderaz josi dugu hiruron artean Endañeta.
Harriak gordetzen dituen lekuan jardun gara. Hogeita hamarretik gora dauzka galgan galgako harriak.
Zenbat arroako daukazu haundiena?
Hemeretzikoa.
Jasotzen al duzu?
Ba...
Zenbatekoa jasotzeko asmoa duzu?
Hogeikoa jaso nahi nuke plazan. Ez dakit iritxiko naizen. Baina hori jasotakoan utzi egin behar diot lantegi honi. Ari naiz aspertzen.
Lehendik ere bai al zen, zure aurrekoetan, hontarako griñarik?
Ez, nik ez dut etxean nire gurasoengan honelakorik ezagutu. Hamairu-hamalau urtez hasi nintzen. Hamar arroakoa jaso nuen. Isilka-misilka ibiltzen ginen. Halere, ordea, etxekoek igerri egiten eta beti erritan jardutzen zitzaizkidan. "Jokoa ez zela errenta". Jokalaria izatea txarra zela etxerako. Gu, senideok, isilik ibiltzen ginen, geren ustez, baina amak laster ikusten zituen gure gorputzean edo jantzietan harri-markak. Askotan, edo bizkarra odoldu zaizula edo alkandora puskatu duzula edo, berehalaxe igertzen dizue etxean.
Urtainekin jokatu al duzu behin ere?
Ez. Bagenuen jokatzeko asmoa. Seiñaleak ere bota genituen. Baina Urtain behatzeko minez zegoelako ez genuen jokatzerik izan. Seiñaleak galdu zituen. Gehiago ez genuen jokatzerik izan, soldadu joan bait ginen. Baina, egia esan, Urtain alboan egoteak eragin zigun jokoan. Arruarrak ere harro samar eta guk ere zerbait baginela uste. Bi bailaran elkarren arteko zimak apustura eragin zigun.
Jaso al duzu inoiz Amezketako "Albizuri-aundi" hari baldarra?
Zuk badakizu "Arteondok" jaso zuela 72 urtez jaso gabe egon zen harria.
Bai jaso dut. Harri hila, gabea, arraultzaren antzekoa duzu. Hari heltzea da zaila, baina 170 kilo besterik ez ditu eta gehiago jasotzen ohitua dagoenarentzat ez da hain zaila jasotzea.
Zure iritziz noiz izan duzu indarrik gehiena?
Hogeitabostetik seira nerekiko. Agerre hirugarrenak jo zuen Elorriotik erronka. Diru asko zen eta ez ginen heltzen ausartzen. Altzaldi batean nork karga haundiagokoa jaso zen apustua. Lagun batzuk etorri zitzaizkidan hamazazpi arroakoa jasoko ahal nuen galdezka. Baietz esan nien. Inork jakiterik nahi ez eta gauez joan ginen harrobi batera. Hemezortzi arroa eta bi kiloko harria jarri zidaten, bat ere eskulekurik gabe, jasotzeko. Kosta zitzaidan heltzea, baina behin heldu nionean ondo jaso nuen. Hurrengo ostegunean joan ginen Agerrerengana seinaleak botatzera. Agerrek seinaleak galtzea nahaigo izan zuen apustua jokatzea baino. Oraindik bizi da harri hura.
Askotan jarduten al zera etxean harri hauekin borrokan plazarako gertutzearren?
Jokoren bat egina dudanean astean bi aldiz. Baina bestela behin ere ez. Asko dut herriz herri harri jasotzen ibiltzea.
Asko ibiltzen al zera herriz herri zure indarrak erakusten?
Bai, asko. Igaz ere berrogeita zortzi aldiz atera nintzen plazara. Aurten are gehiago.
Zurrutean eta parrandan asko ibiltzen al zera?
Ez dugu balio ere hortarako. Baina zaindu beharra dago ezer egongo bada. Beti martxa batean, beti zuzen, ibili behar da. Inoiz afariren bat edo lagunartean egiten badut hurrengo goizean ederki igertzen diot gorputzari.
Egin al duzu inoiz tongorik?
Ezta bururatu ere. Hasieran azaldu zitzaizkidan bai, tranpa egitea nahi zutenak. Baina etsi zuten. Orain inork ez nau zirikatzen. Badakite alferrik dela. Tranpatik bide motza dago. Egun batean irabaziko dituzu ehun edo berrogei mila duro, baina han geratzen zera. Jendeari behin sartuko diozu ziria. Gainera hori ez da gizatasuna. Sarrera ordaindu duenak errespetoa merezi du. Jokora, plazara, eginahalak jo tzera joan behar da galduko bada ere. Ahaleginak egindakoan galtzeak ez du lotsarik.
–Irabazteak poza ematen du, baina jokoan tartean beti dirua ibiltzen da eta ez al dizu galtzaileak errukirik ematen?
–Beti ematen du pena, baina an bakoitza berea egitera joaten da. Gainera gu geurok ez gara jokalari. Besteak ere jokatzea daukate.
–Zu lanera joaten zera, igaltserotzara. Ez al du harrijasotzeak ematen?
–Ez dago neuk esatea ondo, baina harrijasotzetik nik hainbat egindakorik inor gutxi izango da. Exibizio asko han eta hemen. Jokoa egindakoan ere plaza betea beti. Sarrera asko. Baina hau urte gutxirako da eta lanera joan beharra dago.
–Elkarte edo soziedaderen baten bidez egiten al duzu dirujartzea?
–Ni aspertu nintzen soziedadeekin. Ez dakizu izkutuan zer dagoen. Ez dakizu zer harrazten dizuen. Gu senideok moldatzen gara behar den dirua osatzeko.
–Zuek senide asko zarete. Ez al duzue plazan marka on bat jarri behar?
–Bost anaiek dugu plazara batean ateratzeko asmoa. Gutxienkoa jasoko du.
–Beti harriekin ibili behar al duzu? Ez al duzu andrerik hartzeko asmorik?
–Guk ere hartu beharko dugu, noski. Baina oraindik hogeita hamar urte besterik ez dut. Badago oraindik astia.
–Oso serioa zarela esan ohi dute neskek! Hala al zara?
–Ez dut uste. Baina gu asko ibiltzen gara eta ezin hasiko gara neska guztiei kaso egiten.
–Zure indarrez harroturik al zaude? Uste al duzu mende hontan inork zure marka hautsiko duenik?
–Ez dut uste nere indarrez harroturik nagoenik. Eta ez dut pentsatzen nere markarik inork egingo ez duenik ere. Zergatik ez du bada sortu behar nik baino gehiago jasoko duenik?
–Non duzu zure ustez indarrik gehiena?
–Nere ustez, iztarretan eta gerrian dut indarrik gehiena. Beste batzuk besoetan izan ohi dute. Nik ez. Horregatik egiten dut erraz gerritik bizkarrekoa.
–Merezi al du gogorik gabe dirua irabazteagatik harrijasotzen ibiltzeak?
–Ez diteke diruagatik harrijasotzen hasi. Nik, egia esan, hemezortzi urtekin ez nion diruari bat ere begiratzen. Harria jasatzeko grina besterik ez nuen. Orain joan zait honela ibiltzeko gogoa, baina urte pare batean edo merezi duela uste dut honez gero.
"Endañeta" Euskal Herrian ez ezik Australiako euskaldunen artean ere ezaguna da. Nerekin etorri den Bernaras Australian ibilia da orain dela lau urte arte. Handik jakin zuen "Endañeta"ren berri. Bazuten hango euskaldunek "Endañeta"ren ezaguera.
Nahikoa zirikatu dugula eta sukaldera eraman gaitu sagardo piska bat edatera. Lanerako ere giro haundirik ez eta sukaldean daude aita-amak eta anaia bat eta arreba. Hor egin dugu beste hitzaspertu bat. Denak eta batez ere amak, bere seme Joxe Manuelek, harriei pakean uztea nahi luke. Hori ez ote den martxa ona derizkio. Guk ere hartu beharrekoak hartutakoan geuron etxeetara jo dugu agur eta eskerrik asko esanaz.
ERRIALDE
1

GaiezKirolaHerri kirolHarri-jasotHarrijasotz
PertsonaiazENDAÑETA1
EgileezHERRIALDE1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude