Imajinazioa Askatu Nuen. Haurtzaroko Esperientziak Gorde Nahi Ditut


2021eko uztailaren 23an
Anjel Lertxundi idazleari elkarrizketa
Anjel Lertxundi
Imajinazioa Askatu Nuen. Haurtzaroko Esperientziak Gorde Nahi Ditut
Hogei ta bost urteko mutil gazte ameslaria dugu Angel Lertxundi. Orion jaio eta Zarautzen bizi den gazte ezkongaia gainera. Gaurregun ikastolako irakasle. Lehen, orain eta gero, berriz, idazle. Eta idazle ona eta amorratua.
Agian, ez gara euskaldunok liburu bat eskutan hartu eta gure gelan sartzekoak. Ez gara literaturaz arduratu.
Ongi da. Baina bai ahal du literaturak halako garrantzirik? Bai ahal du literaturak euskera batasun bideetan jartzeko kemenik?
Anjel Lertxundirengana jo dugu. Eta ez irabazi berri duen «Urrezko Luma»gatik, literaturaz zerbait esateko gauza delakotan baizik.
-Berezitasun ugari egin beharreko galdera da. Literatura goi mailako olerki eta narratibagintza bakarrik ahal da?
-Hori bai, bainan ez hori bakarrik. Literatura hori baino gehiago da, herriaren espresibitate guzia bereganatzen du. Haurzarotik zaharzarora arte. Ikuspegi bereziak sortzen ditu literaturak. Ez da absolutoa, bainan ez dugu horregatik baztertuko. Soziolojia absolutoa ahal da? Guk, euskaldunok, izadiaz izan dugun ikuspegia sentimentala da oso, oinarririk gabea, gizonarekin loturarik ez duen ikuspegia. (Ikus Onaindiaren "Milla euskal olerki eder"). Batasun bat dago ikuspegi horretan. Bainan batasun urratua da, hila, joana. Eta joanak joan, batasunberdinarekin, ikuspegi berdinarekin, literatura berdinarekin jarraitu behar ahal dugu egun ere? Hemen dago kakoa. Era horretan, literatura zabal bat martxan jarriko bagenu, ez genuke euskera bakarrik batasun bidetan jarriko. Baita Euskal Herria ere.
-Eta nundik sortzen da, orduan, gaurko gure arteko puskaketa?
-Garbi dago. Puskaketa lehengo batasun hilarekin -eta ez hizkuntzarena bakarrik- jarraitu nahi luketen eta batasun berri bat aurkitu nahi genukenen artean dago. gainuntzekoak, axalkeriak dira, engainaturik jardutea. Begi bat omen du saltzaileak eta ehun ez ditu sobera erosleak. Hemen dago puskaketa. Nor den saltzaile eta nor erosle, hori da nik dakidana, alegia, erositakoa edo saldutakoa, herria dela.
-Konturatzen garenez, Anjel, arazoa zabaltasun osoan hartu nahi zenuke. Zail da eta azterketa luze eta sakon bat eskatzen du zuk azaldutakoak. Bainan zuk, pertsonalki, uste ahal duzu zerbait jartzen duzunik, idazle bezala, egoera honetan?
-Nerea ez da narratibagintzan bideak irekitzen saiatzea besterik. Bidea irekitzea diot. Eta hau garbi utzi nahi nuke: Gure mendea, erdi-bideko mendea da. Lanean harrokeriarik gabe bainan atsedenik gabe jardun behar duen mendea. Ikastoletatik datorren belaunaldia, bestela, dena egin beharrean aurkituko litzake, denok apaltasun honetan jarduten bagina, beste oilar batek eginen liguke zirin, eta ez etxekoak.
–Nik aurkitzen dut halako salto bat, berezitasun bat, zure lehendabiziko obratik bigarrenera.
–Baita nik ere. "Hunik arrais artean" Erroman egina zen, urrutiratu egin nintzen... Eta freskoagoa da. "Ajea du Urturik", ordea, hemen egina da, eta, nahi eta nahi ez, herriak bere arazoak kutsatzen dizkizu. Barren xelebrea behar da herrian egon eta herria seriotasun osoan aztertzeko. Bigarren obran, gure egoerak bereganatu ninduen. Tamalgarri ahal da hori? Ez dakit. Dakidana, obra horretan azaltzen dela nere ideia maiteenetako bat: Alegia, herri bat salbatzeko nahiko dela munduko mozkorrik ardo-zaleena... itxaropenik badu. Azken orrietan, herriak urkamendira eraman duen gaztea arrain bilakatzen
–Ze asmo zenuen lehendabizikoaz? Harrigarri zitzaigun argitara eraman zenuenean, eta harrigarri zaigu orain ere.
–Ba horixe: Harritu. Egia da, argitaratzeko garaian nere beldur eta zalantzak banituela. Ez nekien zein izanen zen arrera. Obra klasiko baten gogorik ez nuen, eta ez dut gaur ere. Ez dut esaten egin behar ez direnik. Eta imajinazioa askatu nuen. Ez da besterik. Hogei ta bi urteko mutil batek imajinazioa askatu ahal dezakeen mailan askatu nuela uste dut nerea, eta hor dago. Gero, arrera ona izan zuen, eta zer gehiago nahi nuen nik? Gainera, euskera oso erraza dela iduritzen zait. Ni ez naiz behin ere estilista bat izan, estilista, hizkuntzaren tekniko ugariegi degoela uste dut une honetan. Gero, eta imajinazioa aipatzen dudanez, euskerak posibilitate izugarriak ditu imajinak sortzeko. Bi hitz –edozein– elkarren artean lotzen badituzu, imajina bat sortua duzu. Nik, euskeraz, odol hitzari edozein margo erantsi nizaioke. Zuri, beltz, gorri.. Saia gauza bera egiten erderaz.
-Eta gerorako asmoak ere izanen dituzu ba?
-Sapelatsak bakarrak ezagutzen ditut geroaren ametsik gabe. Eta bere buruarekin amaitu nahi dutenak. Eta nik es dut ez sapelats izan nahi eta ez burarik errekara bota nahi. Txantxak alde batera, nobela batean ari naiz. Ezberdina bi lehengoetatik, nahiz eta euskeran lebendabizikora urreratu. Ikastoletako egiten ari garen testuetako euskera zaila, teknikeri hutsekoak irakurtzen ditudanean... nere ikasleen erruseraz irakurtzen jardunen balira bezalako begiak gogoratzen ditut. Badugu hizkuntza. Ausartu egin behar. Ez gaude hizkuntzaren mendeko, hizkuntza dugu morroi. Ez dakit.. sarritan hau ahaztu egiten dugula dirudi.
–Eta zertaz ari zara nobela horretan?
–Oso memori txarra dut. Eta haurzaroko esperientziak gorde nahi ditut. Anekdotak asmatuak dira gehienak, bainan ez esperientzia. Uda azkenean irtenen ote da..
Saritu berri den bere «Ajea du Urturik» liburuko hasierarekin amaitzen dugu guk:
"Armiarma sarea zabaldu zen lorralde haietan eta Urturi (Euskal Herria) gelditu zitzaigun erdian. Espiralaren amaia. Bizitza eta heriotzaren arteko une zail eta ilunean"
ERRIALDE
1

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLERTXUNDI2
PertsonaiazLERTXUNDI2
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude