Aurtengo txapelkela berotu eta sutu duen pelotaria


2021eko uztailaren 23an
Fernando Tapia pelotariari elkarrizketa

Fernando Tapia
Aurtengo txapelkela berotu eta sutu duen pelotaria
Bai aurtengo pelotari txapelketa berotu eta sutu duen pelotaria Fernando Tapia dugu.
1961an bere mailako pelotari guztiak garaitu ondotik, bere anaiarekin batera profesionalen sailera pasatu zen.
1964ean Paskuali irabazi ondoren bigarren maila edo kategorikoen artean txapeldon genduen. Geroztik urtez-urte, goren mailako pelotariez burrukaturik dabila. Lehen mailako txapelketaotan, Tapiak oraindainokoan ez du zori handirik izan.
Bi alditan egondurik da Txapela lortzeko atectan; baina batean Azkaratek eta bestean Retegik menperatu zuten.
Zigor haien mingostasunek Tapiarekikoak ez zituzten egin halare. Bere buruaz etsitzeke ondoko txapelketetan ere parte hartuaz jarraitu izan du Tapiak. Aurten, hainbat amestu duen Txapela, sekula baino gertuago du. Retegi gaurko Txapeldunarengana iristeko ahalmena izan du, eta zuzen zuzen beroni jokatuko dio azken partidua Eibarko Astelena pelotatokian. Fernando Tapia 1940 urtean, Irailaren 16an jaio zen. Bere sorleku: Azkoitia. Kondairan zehar Euskal Herriari hamaika pelotari eman izan dion herrikoa.
Tapia pelotari izanez at, mutil jator eta zentzuzkoa dugu. Elkarrizketa hau moldatzeko bere adiskide Pakorekin joan gatzaizkio. Ez digu ezeren eragozpenik ipini, ezagutzen du Zeruko Argia. Bertarako lantxo bat egin nahi gendukeala adierazi diogunean, nahiz eta jaiegun izan, bere egitekoak utzirik pozik datorkigu.
Fernando: jakin dugu Maiatzaren 6an jokatu behar zen partidua, zure erregu eta eskez zortzi egun atzeratua izan dela. Zer dela eta atzerapen hau?
Anoetako pelotatokian Bergararen aurka jokatzen ari nintzela, hemezortzigarren tantoan irrist bat egin nuen. Beldur nintzen zerbait gogorra ote nuen, baina ez dut zorionez, gauza gogorrik: iztondoan kordokaldi bat daukat. Baina badaezpada ere seguru joan nahi dut azken partidura eta horrexegatik eskatu nuen atzerapena.
-Atzerapen honetaz, ongi sendatu eta behar bezala plazaratzeko haina denbora izango ahal duzu?
-Nik hala uste dut. Ez da ez denbora luzea baina hartarako tratamentu egokiaz ari nauzu. Egunero Etxebarren sendagileak ikus nazan Donostiara joaten naiz, Bihar edo etzi (Maiatzak bi edo hiru) alta eman edo pelotan egin dezadan baimenduko nau. Egunak gainean ditugu eta ia lehenbai lehen hasten garen entrenamentuak egiten.
-aurtengo txapelketan behe-beheko mailatik hasi beharra izan duzu. Lau pelotari zokoratu eta Txapeldunarengana zoazkio. Bazterrean utzi dituzun lau pelotariotatik, nor izan da zuretza etsairik gogorrena?
-Neretzat etsairik gogorrena azkenengoa izan da. Bergara alegia. Badakizu, guretzat gertuena daukaguna izan ohi dela gogorrena. Bergara eta ni askotan neurtuak izan gara, baina halaz ta guzti ere beldur haundia nion. Egun hartan gauzak ongi atera zitzaizkidan eta partidua irabazteko suertea eduki nuen.
-Bergararen aurka sekula baino lasaiago, sasoitsuago eta, esango genduke, baita burutsuago ere agertu zinela. Hura izan ahal zen zuk jokatu duzun partidurik onena?
-Jokatu dedan onena hura izan zenik ez dut uste. Behatzeko minez zortzi egun atzeraturik jokatu nion. Lehenengo tantotan behatzak ez ote zidan ondo erantzungo beldur nintzen. Baina eskuek ongi erantzuten zidaten eta pelota ederki gozatzen nuen. Bestetik bakarkako partidu asko erabat jokaturik nengoen eta sasoiko sentitzen nintzen. Beti menpean eduki nuen Bergara eta berehala atzeman nion, partidua ez juxtu, erraz baizik irabaziko nuela. Beharbada horrexegatik jokatuko nuen lasai eta seguru.
-Aurtengo txapelketan inoiz baino gartsuago ikusten zaitugu; Fernando. Zer gertatzen da, zu egundaino bezain hobeto prestaturik ala kontrarioak besteetan baino ahulagoak?
Kontrariok bestetan baino ahulagoak izan ditudanik ez nuke esango. Neu ongi prestaturik nago. Eskuak beste urtetan baino hobeto daduzkat. Operazio bat egin zidaten eta oso ondo utzi zizkidaten. Nik kontrario guztiak oso gogorrak izan ditut, oraidainoikoan denei irabazyteko zoria izan dut. Baina berriz dizut, aurtengo txapelketan izan dutan suerte istimagarriena, eskuak sendo edukitzea da.
-Fernando, garbi eta lagun bezala hitzeginik. Bati baino gehiagori entzun izan diot. Zuk pelotaritza gogotsuago hartu izan bazendu, aspaldidanik Txapeldun zinela. Zer derizkiotzu iritzi honi?
-Galdere hori egitean arrazoirik ez zaizu falta. Nik nere aldetik erantzungo dizut. Ahalegin guztiak egin ditut baina orainarte ez dut suerterik izan. Beti amestu izan dut txapeldun izateaz. Bi bider heldu hnaiz semifinalak jokatzera, bata Azkaraterekin eta bestea Retegi beronekin. Lerren guztiak eman ondotik bietan galtzaile nintzen justu-justu. Bata 21ean eta bestea 18an. Nik orduan bezalaxe, orain ere nahi dut Txapela. Ia oraingoan etxeratzen dugun. Zahartzera eta Txapeldun (hemen Tapiak burua pittin bat astindu digu) izatea nahiko neketsu izango zaigu. Baina...
Zuk Urola ibarreko txapelketetan, artean gaztea zinelarik, aurrelari jokatzen zenduen. Profesionalizatuz geroz beti atzelari ezagutzen zaitugu. Zein tokitan jokatzen duzu gustoenik?
–Orduan aurrelari nintzen eta teki horretan oso gustora jokatzen nuen. Artean nere anaIa gaztea ez zen pelotan jokatzen hasia. Gero bata besteari laguntzearren biok elkarturik bikote bezala jokatzen hasi ginen. Ni, zaharragoa izaki, atzelaritzara pasatu nintzen, eta gaur arte horretan ari naiz. Baina egia esan oso pozik jokatzen dut aurretik ere.
–Goazemazu Retegiri joka behar diozun partiduaz mintzatzera. Eibarko Astelena pelotatokla gogozkoa abal zaizu?
–Bai Astelena gaur daJukagun pelotalekurik ederrena izango dugu. Ancetakoa ere ez da txarra ez Gasteizkoa ere. Beldurrik gebiena lruñekoari nion, baina pasatu genduen hura. Eibarkoa neretzat oso ona da, ez dadukat kejarik.
–Lehenengo aldiz Retegiri jokatu zenionean erraz galdu zenduen. Bigarrenean ordea kontu estuak ziren eta ia zeuk garaltu zenduan Hirugarrenean ekarriko ahal duzu Txapela Urolara?
–Bai, ahal badut bai. Ia nola ateratzen zaizkidan ganzak. Retegik uzten badit... nik ekarriko dut.
-Retegik dituen egokitasunetatik zeinek beldurtzen zaitu gehienik: Sakeak, boleoak, besakadak?
–Denak, sakeak, boleoak ere bai, hitz batez esan da: denak. Bakarkako partiduetarako Betegik asko balio du. Arras egokia eta hartarako egina da.
–Bakarkako partiduak jokatzeko zer da hobe, kontrarica ezkerra ala eskubia izatea?
–Ezkerrak beti larrialdi gehiago emanten du. Jokabidez diferente izan obi da. Ezkerrak beti kezka gehiago eman izan dit neri.
–Atano X-ak sakeak txokotik atereaz zigortu zuen Retegi Zuk ere berdin edo gisako zerbait egingo ahal duzu Astelenan?
–Ez dakit oraindik sakeak nola egingo ditudan. Azkena jokatu nionean, neuk ere sakeak txoRotik egin nizkion. 18-17 geundela sake bat hats egin nuen eta zeharo beldurturik gelditu nintzen. Aurten ez dakigu ba zer egingo dugun.
–Txapeldun izateak alde on, asko ahal dakarkio pelotariari?
–Bai noski, Txapeldan izateak, nik uste dut, geroko kontratu eta partiduetaraRo alde ederrik baduela. Honez gainera Txapeldun izatea herri batetarako ere pozgarri izango den ustea dut.
–Fernando, Azkoltiko herriak majina bat Txapaidun eman dio Euskal Herriari. Azkoltiara zeran partetik nahiko zenduke noski zeu ere Txapeldun izatea...
–Bai, horixe, diozun bezala gure herritik Txapeldun asko irten dira. Haien artean nere izena idazteak asko poztuko ninduke. Nere amets hanndi bat horixe duzu.
–Zuk ongi dakizun hezala, azkenaldiotan zenbait pelotarik atxikiz edo behar den hainako garbita" sunez joketzen ez duela eta badabila franko gorabebera Gai honi buruz zer diozu?
–Penagarria da lagunartean horrela ibili beharra, baina gauzak holaxe sortzen dira asketan. Problema honek pelotarion artean baino kanpokoen artean oihartzun gehiago izan du. Guk denakin leben bezala lagun izanaz jarraltzen dugu.
–Gaurko esku~pelotaritzari zer etorkizun ikusten diozu?
–Ona, Beti-poz eta Aurrezki kutxak pelotaren alde lan asko egiten ari dira. Atzo bertan Azkoitian Memorial Txikito de Azkoltiaren izenez eratu ziren finalak jokatu ziren, Azkoitian bertan pelotari politak datoz eta nik etorLizun ona ikusten dut.
–Gazteak, pelotan hasten diren gazteak esan nahi genuke, goratzeko bide egokiak ahal daude?
–Gure garaian baino askoz hobeak, gu hamasei urtetan Zestuara joaten ginan; kerredore eta guzti jokatzen genituen partiduak. Gaur ez dago horrelakorik, askhoLeto eraturik dande.
–Eta azkenik Fernando, Zeruko Argiako irakurleei zer esaten diezu?
–Eskerrik asko zuei guztini, esan dizudan bezala ni ahaleginduko naiz Urolara Txapela ekartzen.
- Guk ere eskertzen dizugu zure arrera jatorra, Fernando. Eta bene-benetan opa dizugu hilaren hamairuan Txapela jantziaz Azkoitian sartzea. Aurtengoan ongi merezia bait duzu.
ANATSAN
1

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazTAPIA4
EgileezANATSAN1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude