Gazte protestante bati elkarrizketa
Elizaren Berri
Irakurleak jadanik dakikenez, Taize, protestante erlijioso komentua da. Munduan diren protestante komentu bakanetarik bat. Aspaldi on, bere jende-erakarmen indarra dela bide, ospe handia lortu duena.
Gazteria barra-barra biltzen da haruntz batez ere, Aste Sainduz. Datorren urtetarako, Gazteen bentzilioa delakoa antolatzen ari dira.
Gure artetik ere, hasia da jendea haruntz juaten. Hain zuzen, aspaldiko laguna dudan bat izana da aurtengo Aste Sainduz. Nere lagun horrek Taizen jaso duen experientziari interesgarri iritzi diot AMUNSA-ren irakurleentzat.
Hona bada.
–Haizak, hi, aurtengo Aste Sainduz Taize-n izan haizela entzun diat. Egia ahal duk?
–Ba, bai. Aspalditik nengoan toki hura ezagutzeko gogoz. Urteoro bezala, Aste Saindua non edo non pasatzeko asmoz, egun egokiak iruditu zitzaizkidaan hantxe igarotzeko. Lagun baten bidez jakin nian, bazela Donostiako talde bat autobusean haruntz joateko zena. Haiekin hitz egin ahal izan nian, eta tokirik ez nuela jakitean, bakarrik joatea erabaki nian. Horrela, Ostegun Sainduz, goizean goiz bidean jarri, eta iluntzean han ninduan.
–Non zegok hori, eta zer duk?
–Lyon-dik gora, 200en bat kilometro; Suiza, beste hainbeste kilometrotara, eskuinean gelditzen delarik. Zelai berde eta mahasti goxoen erdian, mendi koxkor bat. Gainean bi herri txiki. Horietako bat duk Taizé. Iristean, begien aurrean lehenik agertzen dena, ez duk herria, gehiago zirudik kanpamendu bat. Dena den, erdian eliza berria, aldamenean, fraide etxea, eta mendi gaina eta beste zoko guztiak jendez beterik. Nahiz eta ilunarekin heldu gain hartara, berehala nabaritu nian nazio askotako jendea zela han: nola frantsesa hala ingelesa, alemana eta amerikarra, italianoa eta espainola edo portugesa. Bahuen japoniar eta indiar gazterik ere. Han eta hemen bide bazterrean eraikitao letrerok esaten zian zertara hindoan: "PAQUES-TAIZE...". Urteoro bezala, nonahitik biltzen duk jendea mendi txiki hartan, RENCONTRES (topaketa) egiteko asmoz, bertako fraide elkartearekin jaiak ospatzen dituelarik.
–Beno, eta zerk eraman hau haruntzaino? Erretiroa egiteko asmoak ala?
–Funtsean, erretiro gurak eraginda joan ninduan; baina, banekian ere, gutxi gora-behera, zerekin aurkituko nintzen. Horenbesteko jendetzaren artean, errettiro eskasa izango huke, noski. Halere, erdizka bederen, zerbait egin ahal izan nian. Izan ere, haruntz doanak, bost aukera izan ohi dizkik. Topaketa batetan parte hartu nahi lukeenak, bere gogoa adieraztea aski dik; berehala esaten ziotek non aurkituko dituen bere taldekoak. Talde horietako bat, "Réflexion" izenekoa huen. Zelai handi bat. Han-hemenka, dendak, eta bazter batetan, Frantziako harmadak utziriko etxola zahar bat. Inguratu orduko, neska bat ondoratu zitzaidaan, alemana bera, eta frantsesez mintzatuz, eta barrura eraman nindian. Hiru-lau mahai. Tximist argia. Hamarren bat lagun mahai inguruan jarririk, isiltasun osoan iakurtzen. Gehienek Test. Berria ziaten. Alemanez, ingelesez eta frantsesez. Beste bat ere bazegoan, ile beltz eta bizar luze; nongotarra izango, eta sorbaldan ikusi nioan garai batetako eskapulario handi haletakoa, «Nuestra Señora de los Dolores» izen-irudi ,etai guzti: Hego Amerekitarra izan behar zian. Denda inguruan, kanpotik, bertiz, zenbait irakurtzen, nor bere aldetik, halakoa bere mantan bildua, bastea aurkian jarria. Bahuen han isiltasunik, beste muturrean, ari zirenen abesti eta hizketa gureganaino etorri ezean.
–Nazioarteko topaketa aipatu duk. Zenbatsu bildu zarete, eta nondiko jendea?
–Nere taldean, aleman, ingeles, amerikatar, suizar bi, italiar bi eta ni gintuan. Jendea, bost Kontinentetarik huen. Gehiena europarra.
Ikusparria, ordea, hango elkartasun harrigarria. Pentsatu ee nian, ez dela gaur egun nazioarteko halako desberdintasunik, jenerazio artekoa baizik. Ikustekoa huan benetan, jende guztia janari berdina jaten guztiak elizkizun berean parte hartzen, milaka gazte dinamismo batek eragina, munduko desberdintasuna kentzeko bideak bilatzen... Guztiek hogei milaren bat eskas, izango gintuan, nahiz eta zenbaitek hogeitamar mila bazela esan.
–Elkarri ulertzeko zer bide zenuten?
–Gehienetan, elkarri ulertzeko nahikoa lan izan ohi diagu. Han ez huen halakorik. Nazio bakoitzeko taldeak bere egontoki berezia bazian. Denok batera biltzen ginelarik, hizkuntza ofiziala frantsesa huen; baina, bat-baterako itzulpenak izaten hituen, hizkuntza nagusienetara. Elizan, itzulpen hori bertako fraideek egin ohi ziaten; kanpoan zerbait adierazi nahi zenean, berriz, eskuko altabosez gazte treberen batzuk nori bere hizkuntzan zuzentzen zitzeizkiguan. Orobat, Fr. Roger, fraida zuzendaria, Bazko egunez guztioi mintzo zitzaigularik, bat-bateko itzulpenean eman zitzaiguan haren hitzaldia.
–Erretiroa egiteko asmoz joan hintzela esan duk. Hori egin ezinda, hire asmoa ustel atera zaik, beraz, ala?
–Lehen esan diatenez, ezin esanen nikek hutsegin nuenik. Ahaleginak egin nizkian pertsonal giroz bizitzeko egun haiek. Bagenian nork geure isil giroa; bageizkian geure liburuak; baita, bi hizketaldi ere bertako fraideek zuzenduak. Hizketaldiak, egungo eguneko giroan oinarrituak, hain zuzen, hots, Bazko giroan, eta horretatik, beste burutapen sakonetara bideratu gintiaten, Jainkoaren heriotza delako puntu hori egoki ukituaz. Heriotza eta piztea, funtsean... Hortik aparte, aski distrakzio bide bahuen noski, bai inguruan, bai eliza barnean ere. Baina, aitortu behar diat, mesede handia egin didala beste erlijio dimentsio horrek. Han bizi zen giroak, alegia. Halako sinesmen bizia, halako dinamismoa nabaritzen nian, beste inon eta inoiz sentitu ez dudan bezalakoa. Ez huen txantxetako gauz milaka gazte talde hura elizan bakarka otoitzean ikustea! Eta nola otoitz egin gero! Ez GURE AlTAka, ez errosarioka; baina eliza erdian eta bazterretan ikusten nizkian, makurtuta, buruaz lurra jotzen zutela, besoak zabaldurik, Salmoak errezatzen, lurrean etzanik... Eta nahiz elizan egun osoan jendea sartu eta atera ibili, bazegoan isil giro ederrik. Harritzekoa benetan, guk zorotzat edo jende txolintzat edo hippitzat jotzen ditugun neska-mutil haiek, eliza beteta, elizkizunetan parte hartzen eta halako ernetasunez... ikustea, eta Ostirala Sainduz, banan-banan isil isilik joan katoilko aldarera eta bertan zegoan Jaunaren gorputza hartzen, gero nor bere tokira baztertu, eta han ordu luzeak egiten... Bai, esan behar diat, kristautasunaren lehen garaira eramana bezala sentitu nuala nere barrua. Beste gazte bat ere ikusi nian, ile zarpail horietakoa, sorbaldan kazadora antzeko bat, eta haren erdian «Jesus, Re volution» delako letrero eta irudiaz elizan otoitz egiten. Elizkizunetan, jende haren erdian, nere burua gure katedraletako dotore jantziriko eta usain gozoko gure jendearen elizkizunetatik oso urrun sentitu nian; jende hotzez beteriko gure elizetatik oso aparte. Inoiz eta inon ez bezala ikusi eta sentitu nian eliza betearen otoitzaren berotasona, bizitasuna. Bai, zerbait gehiago ikusi diat bizitzan.
–Eta horrenbeste jenderentzat jateko kontua nola?
–Egia. Ez huen txantxetako gauza hainbeste jenderentzat janaria prestatzea. Baina, badakik: preokupazio guztia jatea ez denean, jateko arazoa aisago moldatzen duk. Ongi organizatua zegoan. Hasieratik eman ohi ziaten txartel bat, 9 franko ordainduz, eta txartel horrekin eskubidea huan eguneko lau otorduetarako eta kanpamentuan lo egiteko. Ez uste, hango bazkari edo afariak urdaila leher eraziko zianik.
–Loa aitatu duk. Nolaz moldatzen zineten?
–Denda asko izanik ere, jende hanitz elizara joaten huen lotara. Bai, elizan lo egiten zian jendeak, neskak eta motilek batera. Pentsatu ere niani, gure arteko zenbait «epallari» zorrotz han izan, balitz dehadar ederrik atera izanen zukeela. Baina, ez; jendeak ez zian han halako prolemarik ikusten, eta neska-motilak, nahasian, han zeduean lo, lasai egon ere. Hantxe egin nizkian neuk ere bi gauetako loak, hanka-usain eta zurrunka artean.
–Heldu jenderik ba ahal huen; eta fraide eta monjarik ?
–Zenbait heldu ere bazebilean: hanbesteren artean gutxi eman arren, esango nikek, multzo polita osatzen zutela. Fraide eta anairik ere bahuen; baira, badakik, gaur egun ez direla aisa ezagutzen. Bi monja bakarrik ikusi nizkian. Bazko elizkizunean.
–Langile ala ikasle jendea huen?
_Ez nikek esango zeinetatik zen gehiago.
-Asko ahal zineten Auñamendi honuntzko jendea?
–Donostiatik bahuen autobus bat; beste bat, bazekiat, Irundik joan zela; Bilbaotik ere ba omen huen beste bat.
Madridetik, Andaluziatik, Burgostik.
–Eta elkarrekin, ezer gaua berezirik egin ahal duzue? Nola? Eukaristia, hitzaldiak...?
–Bai, izan genitian geure batzar txikiak; baina, ez zegoan guretzat giro egokirik memento horretan. Eukaristia ospatu nahi izan genian aparte; ordua ere jarrita genian; baina kriptara joan ginelarik, italiarrak ari ituen beren otoitzean.
–Ez ahal zaik iruditzen, Uuminismo edo lilurakeria askorako arriskua dagoela elkarrizketa honetan zehar aipatu duan giro horretan?
–Han ikusi nuena barruan ongi sartua gelditu zaidak, nahiz bere akatsak izan. Batetik, han dinamismoa jatorra nabari duk, mundu zapalduaren aldeko dinamismoa eta elizkizunetan debozio handia ageri hu en. Esaterako, Bazko egunez, eliz-jala ez huen elizako abesti-saio hutsean geratu; kanpoan abesten jarraitu ziaten; ez zegoan lotsarik, ez itxurakeriarik; jendeak naturalki adierazten zian bere barneko poza. Gaua sartuaz gero, hantxe jarraitu hituen eliza inguruan abesten, ingurua alaituz. Lilurakeria? Zerbait balitekek. Baina, zer duk sinesmena? Ez ahal zekarrek bere ondorio bezala barne poza?
–Konpromiso bizirik ba ahal dik jende horrek? "Nebulosa" antzeko zerbaitetan ez ahal duk gelditzen guztia? Alegia, ez ahal zaik iruditzen guztia honetara mugatua gelditzeko arriskua badela: edota munduaren etorkizuna ez dago gure eskuetan eta "kontestazio" maila hutsean gelditu, edota hau eta nori egin behar litzake eta ezer ez egin?
–Batzuk konpromiso bila joan dituk noski. Ez denak. Zaila duk, hainbeste jende biltzen denean denak ponpromisorako biltzea. Ezinezkoa Baina, Taizeko mugimenduak giro bat sortu dik; giro horretan bizi duk haruntz doan gazte jendea. Eta bertatik aterako dituk gero konpromiso zehatzago batetan sartu nahi izango dutenak. Eta esan behar diagu, Taizé-ko mugimendua mundu osora zabaldua dela, eta inolaz ere, gazte taldeak samaldaka datozela bertara nonahitik. Zertara? Zergatik?
–Zer derizkiok Boquen ela Taizé arteko arazoaz, orain dela zenbait hilabete harrotu zen arazoaz alegia. Ez zaik iruditzen egiázkoago bidea Boquen-goa: alegia, gai bat hartu, eta hari buruz erabaki konkretu bat hartu?
–Bai. Entzun diat zerbait arazo horretaz. Ezin diat garbi esan, ez bait zekiat gauza handirik horretaz. Egia duk; Taizé-n ikusi nian ikasle jende hura "kontestazio" maila hutsean gelditzeko emanago zegoela agian, konpromiso serio bat hartzeko baino. Baina, esango nikek, Taizé-n giro bat sortu dela, dinamismo bat ikusten dela. Agian, Boquen-en konpromiso bizigokoan dituk. Halere, uste diat, bi mugimenduak, errealitate bakar baten bi alderdi direla.
–Eta, azkenik, zein burutapen sor erazi dik Taizé-ko experientzia horrek? Gazteriak Eliza sinesten ahal dik?
–Han jasoriko experientzia lehen aipaturikoa duk. Gazteria zerbaiten bila zebilek. Materialismo handienean bizi diren nazioetatik biltzen duk jendea. Eta ikusi dudanez, Jainkoaren egarria oraino bizi-bizi zegok. Baina, gazteriari Jainkoa adieraztea hutsa huke, hemen gure arteko prolemetatik ebakita aurkezten balitzaio. Gazteriak, bi alderdi horiek aurkitu dizkik mendi gain hartan, elkarrekin uztarturik.
Ez nikek ausarta izan nahi; baina, negok, Taizé-ko giroak edo antzekoak bakarrik irabaz lezakeela gazteria. Eta hemen, Euskal Herrian, gure artean, bagenikek monastegi edo antzeko zerbaiten beharra, halako giro bat sortzeko.
Horrela eta maliziazko begi-keinu batez bukatu nahi izan du nere elkarrizketalariak bere saina. Esan nahiez bezala, dena ez dela paperean ezartzekoa. Esan nahiez bezala, gure artean ditugun monastegi eta bostelakoek badutela zer ikasia eta egina.
Eta beraren begi-keinuak hauxe gogarazi dit; Congar aitak nonbait dioena: monastegietan, askotan, ateak zabal-zabalik dituzu, baina haruntz doanak, nahi lukeena ez du aurkitzen, hois, pertsona irekia izatea.
Izan ere, gertatzen bait da, zabaltasun handia izan kanpotik, eta barnetik trikua baino itxiagua izan.
Gaurko txosten hau luze samar joan zaidalarik, horretan utziko dut. Azter bitza irakurleak berak elkarrizketa notera diren puntuak; asko hondo samarretik begiratu beharrekoak.
AMUNSA
11, 2
GaiezGizarteaErlijioaBesteak
EgileezAMUNSA1Gizartea