GIPUZKOAKO BASERRI BATEAN, GAU TXORI


2021eko uztailaren 23an
Juan Luis Goenaga euskal pintore gaztearekin elkarrizketan.
GIPUZKOAKO BASERRI BATEAN, GAU TXORI
Juan Luis Goenaga, euskal pintore gaztea. "Euskal Pintura" saria irabazi berria du
Gure zorionerako, illargi betea zegoen gau hartan. Zori onerako Juan Luis ez baita gizon berdina gau guzietan. Ilargiak sena berezia ematen baitio. Hego haize eta ilargi argiek egoki baino egokiago janzten zuten azaroko gau hura.
Aste bete osoa falta zen "Euskal Pintura" sariaren banaketa erabakia izan zadin eta ez zegoen gure mutila sariaren zai. Juan Luisentzat pintatzea, arte egitea, bizitzea da. Hor arkitzen du, egunaren luze zabalean hain hitz gutxi esan ohi dituen gazteak, bere mintzaira bidea. Bakarrik bizitzeak ez dio bakardaderik sortarazten, inguru guztia eta barru betea ditu lagun.
–Juan Luis: Emaiguzu zure bizitzaren berri.
Urtarrilaren 9an Donostian jaio nintzen, orain 22 urte. Nere lehenengo urteak Ikastolan egin nituen eta gero batxiller delakoa bukatu nuen. Orduan ikusi nuen garbi ez nengoela konforme nere aldamenean ikusten nituen gauza askoz eta zeharo pintura bideetan sartu nintzen. (Ttikitandik hasia nintzen dibujoaz).
Beraz, pintura seriotasunakin hartzen, 17 urtetan hasi nintzela esan dezaket. Orduan, teknikaren oztopoaz aurkitu nintzen eta zerbait ikasi nahi banuen behintzat, kanpora irten behar. Kanpora, teknikarengatik: hori ez beste guztia gure Herriak, gure paisaje honek erakutsi baitit eta erakusten oraindik.
–Nora joan zinen?
–Parisa lehenbizi. Han ezagutu nituen KLE, KANDINSKI, BRANKUSI eta beste. Grabadoa zer zen ere ikasi nuen, bai eta harria lantzen ere. Berriro Donostiara itzuli eta orain, hemedik, gure herriko arte-egoera guztiak (pintura, eskultura, dantza) eta munduan zehar, batez ere Europan egiten ari den lanari ahal dudan bertaenetik, jarraituz.
–Orain azalketaren baterako lanak prestatzen ari zarala dirudi. Zergatik ez duzu oraindik azalketarik egin?
–Bai. Egia da aspaldidanik ez dudala azalketarik egin eta egia esan, orain ere ez dit gogo handirik ematen. Hala ere, kanpora irten naiz zerbait. Orain hiru urte, Zarautzen egiten den moraletako azalketan lehen saria irabazi nuen eta urte horretan bereotan, gastearteko beste azalketa batean ere lehen saria eman zidaten, nere aurrenetako obra abstrakto batengatik.
Geroztik, lanean jarritu dut, bakarrik, alde guztietara joaz, bai pinturara, eskulturara, grabadora bai eta reliebetara ere. Lan guzti hauek gordeta dauzkat.
Benetan, azalketak egitea ez dut behin ere gogoko izan. Piskaren bat ere irten izan naiz hemendik: Paris, Erroma eta Londresko museo guztietan begiak ondo zabalduta ibilia naiz.
–Zer lan mota, zer arte mota duzu maiteen?
–Orain pinturakin nabil batez ere. Baina Parisen hasi nintzen eskultura lanean, batez ere harrian. Gero, Donostian, harria eta burnia ere landu ditut. Fotografia aldetik ere zer edo zer egin dut. Arlo hontan gauza asko dagoela egiteko iruditzen zait. Gaurko artistak gero eta gehiago ari dira fotografiaz baliatzen, batez ere "arte konzeptual" delakoaren barruan ari direnak, esate baterako JEAN LE GAC, eta JEAN DIBBIETS.
–Zerk bultzatu zaitu orain Donostian azalketa bat egitera? Noiz izango da?
–Lehen esan bezala, ez dut gogoko izan sekulan azalketarik egitea. Bainan ikusi dudanez, baten batzuek nere lanak agertzea interesantea dela uste dute eta horrek eman dit bultzada.
–Norentzat pintatzen duzu, bada?
–Nik ez dut behin ere beste inorentzat lanik egin, neuretzat baizik. Ni hobeki ezagutzearren pintatzen dut.
–Zer azalduko duzu Donostian7
–Azken urte honetan egindako lanak, batez ere aurten egindakoak. Lan denak gauari buruzkoak dira. Gaueko laino, ilargi, isiltasun hosto-hots eta itzala ditut gai Donostiako San Telmo museoan eginen dut, otsailaren 15etlik 30era. "Euskal Pintura" sarira bi kuadro bialita ditut eta Azpeitiko Antxieta etxean eginen den azalketara ere bialiko ditut beste batzuk.
–Zergatik eta zertarako pintatzen duzu?
–Denbora luzean ez nekien argi zergatik eta zertarako pintatzen nuen. Gaur uste dut galdera horren erantzuna argiago ikusten dudala eta ahal dudan moduan erantzungo dizut. Gure gaueko baso, mendi, euri, elur, tximista, tramoi eta ontzaren oihuak maite ditudalako. Gure arkaseen leze-zuloetako pinturak eta mairubaratzak hobeki ulertzeko, ilargi-argipean egindako akelarreak hobeki ezagutzearren.
Nere ustez, gure euskal kultura guztia gauezkoa baita. Baserritako itzalak, kromletxak, sorginak eta axti guztiak gauekoak dira. Pio Barojak bere intuizio haundiarekin hau argi ikusi zuen. Bere "Alzateko Jauna" hortan agertzen diren espiritu guztiak ganekoak dira. Ontzak, sorginak, laminak, dantzak, Basa-Jaun eta Altzateko Jauna ere ganekoak dira.
Gure artea ere gauekoa da (Oteiza, Txillida, Basterretxea, Mendiburu...). Bustia eta gaua, euria eta ilargia, hauekin bizi eta lan egiten dut. Hala, nere azkeneko lanetan, euria (latza, Letek dion bezala) eta gure baserritako itzal eta hutsune holekin ari naiz. Eta gauza bat agertzea beharturik nago: nere lan guztia gauez egina dela.
–Zure pintura, beraz, euskalduna dugu... Zein izango lirake–izatekotan–euskal artearen egiturak?
–Bai. Nere pintura euskalduna da. Ez da retorikoa, hitz haunditakoa, barrukoa eta hitz gutxitakoa baizik. Gure kantuak bezala (beti berdinak, beti desberdinak), gure mendi, baso, erreka eta zelaiak bezala, bertsolariak bezala, kanpaiak bezala.
Euskal artearen egiturak nik baino lehenago jarriak dituzte bai Iztuetak, bai Barojak, bai Oteizak. Nere lanak isiltasunetik eta itzaletik doaz.
–Zer derizkiozu gaurko euskal pinturari? Eman izenen batzu.
–Nere ustez, gaurko euskal pintura oso bide onetik doa. Baina, hontan zerbait esan nahi nuke: Euskal Herrian egiten den euskal pintura eta Euskal Herrian egiten den pintura ez-euskalduna bi gauza direla. Nahiz eta biak Euskal Herrian eginak izan, alde haundia dago tartean. Lehenik, "GAUR" taldekoek konturatu ziren hontaz. Oso euskalduna iruditzen zait bai Zumeta, Balerdi, Sistiaga eta Ortiz de Elgea egiten ari diren pintura mota; oso euskalduna, Sistiagak egindako filma. Hori behar du euskal pinturak: lehenik, gure aurrekoek egindako guztia ondo ezagutu, leze-zulotan, kantu eta dantzatan. Horiei ondo begiratu, arretaz entzun eta kontuan edukiaz. Horrela gauza ederren bat sortu diteke lur hontan. Behin ere gure arbasoen lanak eta pentsaera ahaztu gabe. Gaurko artistek, erantzunkizun haundia daukate berengan.
–Zure pinturaren esanahia eta «Gaur» eskolarena berdintsuak edo berdinak omen dira. Ba ahal da .Gauren zantzurik zure lanetan?
–Bai. "Gaur" taldeak egin duen lanaren jarraitzalle bat besterik ez naiz. Berak erakutsi didatenaz eta gaur Europan zehar egiten ari denaz, hori dena ondo esagutuaz aurrera jo beharrean nago. Nere lana egiterakoan, Arteta, Zubiaurre, Tellaetxe eta belaunaldi hartako guztiak gogoan eduki ditut eta batez ere "Gaur" taldearen lanak, pintura, eskultura eta filmetan. Eta ezin ahatz ditzakegu Antxieta, Etxabe, Iriarte eta gutxiegi aipatzen den beste zenbait artista euskaldun.
-0O0-
Nekez utzi dugu Juan Luis Goenaga bere baserrian gauean. Elkarrizketa hau izan eta gero jakin dugu denok .Euskal Pintura. sarian, hopaita bost urtetatik beherakoen artean, berari eman diotela saria. Nekez aurkituko dugu hain erabat bere artera emana dagoen artista gazterik. Zorionak eta jarrai luzea da-ta aurretik dadukazun gaua.
ERRIALDE
1

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakGOENAGA4
PertsonaiazGOENAGA4
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude