Gure Bertsolariak, Lesaka Erri Politean. "Basarri", Arozamena, Mitxelena eta Lazkao-Txiki'rekin Berriketan


2021eko uztailaren 23an
Basarri, Arozamena, Mitxelena eta Lazkao-Txikiri elkarrizketa
Gure Bertsolariak, Lesaka Erri Politean. "Basarri", Arozamena, Mitxelena eta Lazkao-Txiki'rekin Berriketan
Ez nabillen oker sumatu nue nean zer edo zer zekartela, bertsolari auek Lesakan. Nola ez bada, Arozamena'ren sorterria baita eta bertsolari auek laguntasunaz gaiñera, arkitzen baitute alkartzen diranean arrazoi bat beren erretolikak agertu arazteko. Jakiña gañera, aitatu degun au, Nafarroako bertsolarien txapelduna izanik, zaletasunn berebizikoa sortu zan Lesakan, izendatu ditutenen bertsoak aitzeko.
Ala, antxe agertu giñan eta baita ere lagun on auekin maieran exeri. Ementxe, momentu auetan nabaitzen da gizon auek dakarten filosofia sustratsua. Errexat baldin badira kantuan, sakonak izketan, barruan daramaten olermena, edozein esakeretan iraultzen dakite. Or dira, or...
Lazkao-txiki, erderazko esaerak dion bezela, «Zozo-txuri bat degun (mirlo blanco). Bere inguruan dauden lagunak ba dute zar edo zar onentzat. Umorea barra-barra sakabanatzen du inguruan gure Lazkao'k. Onen xelebretasunak eta intenzioz jositako begiak, zorrozten dituzte bere ateraldi maltzurrak.
«Basarrin gure lagun jatorra, apal xamar arkitu det. Goraberak baititu; familiko arazoak, alegia. Beti oi dan bezela, ixil, apal. Ez da beriala zabaltzen. Onen jakiteak bertso kontuz ba dirudi batasun bat sortu arazi duela, danak baitira ikasi dutenak, maixu onen inguruan.
Bestia berriz, Mitxelena. Sendo, sakon, ixillik ere. Bein edo ebin parrari ekiten dio ta ikusten degu ere, zerbaitek atzerazten duela. Regimen pixka bat komeni zaiola ere, bixtan dago. Berdura eta legatz xerrak... Ezin degu asmatu nola etorriko dan arratsaldeko jai-aldia. Graziak Lazkaokin, pipertasuna barra-barra erabiltzen duelako. Ala, danak sartzen gera alkar izketan. .
Eta azkenik Arozamena. Napar-morrosko sendoa. Arrazaren erakustalle bikaiña. Naturaltasun. guztiarekin agertzen zaigu eta irri-parra sortzen da gure artean, berotzen asi geranean...
Gero, saioa. Bostak izango ziran igande otz-otz ontan, Lesaka'ko zinetxoa ondo osatu zanean, eta lau «artista. auek be
Gure lagun Muxika jaunaren magnetofonoari éskerrak, ekarri ditugu izparringira aurten bertso mordo batzuek:
Gaia, "Apaiza eta pekataria"... Apaiza Basarri. Pekataria, nola ez! "Lazkao-txikin":
B.–Txarrerako ba dauka abilidadia,
Apaizak ezagutzen du debilidadia
Zeruratzeko alare, ba dauka idia,
Noiztikan aztu zaizu, Eleiza bidia?
L.–Apaiz jaunak, zuek ere,
etzabiltzate fin,
Au jakin dezazuten,
nai nuke itzegin.
Gauzak gaizki esatiak,
neri ematen dit min
Guri lana galerazi eta berak egin...
* * *
Ala beste bertso batzuek.
* * *
Gai, Kaletarra eta baserritarra, Arozamena eta Mitxelena aurrez-aurre dirala.
M.–Konparazioz diyat jarriko,
ibaiaz baserritarra,
Zuen soroan aundi xamarra,
egiten danin belarra,
Eroziñeri esango diok,
ortxen da bide txigorra,
Au bezelaxen kalean ere,
dago ibilli bearra.
* * *
A.–Olago gauzak izaten ditu
bai Mitxelenak gogotan,
Oker aundiak ikusten ditut,
nik ere erria ontan,
Paret-izkiñan begira jarri,
eta an dago erdi lotan,
Arrai oriak alperrik dituk ez pasatze ezkerotan...

–Zenbat urte dituzu,"Lazkao-txikin"?
–Ogeitamasei urte, edozeiñentzat.
–Noiz ezkonduko zera?
–Datorren astean (oraindik etortzekoa baita)
–Datorren Txapelketa'n garaille ateratzeko presto?
–Ez!
–Bildurrik?
–Ez!
–Bigarren edo idugarren?
–Ori ez jakin
–Zer derizkiozu gaurko euskal-momentuari?
–Jartzazu auze: Nik berotasun aundia dot eta Erria ari da ozten, Eguzkiak lañoa baitaukan.
–Eskarrikasko, aundia zeran "Lazkao-txiki".
* * *
–Basarri, zer diozu?
--Esaten detana.
–Gaulko euskáltasuna, iraukor iduritzen zaizu?
–Asko egin da euskerari buraz, eta ortaz segi boar. Bañan kontu, ez tellatu eta ez bodega, erriaren ulertzeareFin jokatu buizik. Euskera sakona, aiten gandik artu genuena erabilli ezkeroz, etorriko zaigu Rondorena.
–Arrazoi dezu.
* * *
–Ta zuk Mitxelena?
–Euzkeraz egiteko amorrua eukitzit naikoa da euskera aurrera atera dedin.
–Gaurko egunean nola nabaitzen dezu gure izkuntza?
–Gaizki, gure ordoun beintzat. Ezagatzen ditudan lekuetan, atzera guazela nabaitzen det.
–Ain gaizki derizkiozu orduan?
–Mendian uste det biziko dala, andia artu bear buitu inda, satsua beruntz iraultzeko erri eta urietara gure euskal izakera berpiztera.
–Egia benebenetan.
* * *
–Jai ederra gaur Arozamena. Aizazu, gaurko gaztedia «nueva oiae deritzaiona, zer iduritzen zaizu?
–Erdi jakiñak diradela. Bai erderazkoak, baita ere euskerazkoak.
–Zer egin genezake?
–Saiatu egin bear alegiñak egiten. Napar bezela esaten dizut, garrantzizko lana dabillela. «Principe de Viana'koak ekiten diote euslcerari, eta gaurtikgaur, esaten dizut arrotasunez, eusEera emen irabazten arldula, aitatu dizadan laguntza degulako, eta e.san ere nere errlari opa diotela bertso auxe:
EskerriLasko lagun maiteak, saiaturikan orrela
Ikusitzen det jaiot-errzan,
oraindik maite nautela.
eman dirate neri bi aldiz,
nafarroako Txapela,
Lesakangatik saiatuLo naiz,
lengo urtetan bezela.
-–Ori dek.
TOLARETXIPI X.
Ezkerretik cskubira, Mitxelena, Lazkao, Basarri eta Arozamena.
8

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaBASARRI1
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaLAZKAO-TXI1
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMITXELENA2
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaAROZAMENA1
PertsonaiazAROZAMENA1
PertsonaiazBASARRI1
PertsonaiazMITXELENA2
PertsonaiazLAZKAO-TXI1
EgileezTOLARETXIP1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude