Bittor Egurrolarekinelkarrizkelan


2021eko uztailaren 28an
Bittor Egurrolarekin elkarrizketan.
Bittor Egurrolarekinelkarrizkelan
Errenteriako jaiak zirela eta elkar ezagutzeko zoria izan genuen. Igaz, Saio egunez, oso txalotua izan zen, Bittor Egurrola eguerdiko jaialdian. Jendeak gogo onez eta arreta handiz entzun zituen gure bizkaitar abeslarien abesti saioak, baita sutsu txalotu ere. Geroztik txori abeslaria isildu zalgu. Orain Inglaterrara joan aurretik, berakin egoteko zoria izan dugu.
–«Gehiago ez abestutzea erabaki dut» –esaten digu bat-batean Bitor Egurrolak.
Dakidanez, abesti zereginari 1968 garrenean ekin zion. Geroztik hamaika saio eskaini digu Euskalerriko herrietan zehar. Hiru urte luzetan abesten jardun eta gero, orain bere erabakiaren berri jaso dut.
–Zer dela eta, Bittor?
–Zaila da hitz bitan nere arrazoibideak adieraztea. Sarritan, giroak abesti batzuk eskatzen dituela dirudi, nere pentsakerarekin ados ez dauden abestiak, sasi maitasun abestiak, t.a. Baina bada beste alderdirik ere. Kitarra, abestia, musika landu egin behar da, ordu luzeak eskaini, eten gabeko saiotan jardun. Euskal abesti arloan gogoa, almena, lana eta denbora eskainiko dion jendea behar da hots, amateurismotik irten beharrean gaude. Nik ez dut horrelako aukerabiderik...
Hogeitik gora dira berak sortutako abestiak, batzuren batzuk gogo onez entzun ahal izan ditugu diskoan grabatuak. Gazteriak Bittorren kantak bereganatu ditu. Orain ordea, eta oraingoz, nik uste, isildu zaigu.
–Zein izan dira, Bittor, zure abesti gustagarri eta txalotuenak?
–Zazpi dira diskoan grabatu ditudan abestiak. Hauetatik ezagunenak: "Nire eskaria", "Gernikako Arbola", "Unibersalak" eta "Andereño".
–Elkarrizketari jarraipena ematearren, zer da euskal abestiati falta zaiona, eta zar ugariegi nabarmentzen zaiguna?
–Nere iritziz, dio Egurrolak, eta lehen bigarren galderari erantzungo diot. "folklorismo" usaia nabari zaio gaurko protesta abestiari. Bestalde,"gorakada" gehitxo ikusten dut euskal abestietan: gora gure ohiturak, nire osabaren... amaren... Sasi protesta asko sobran dagoela esango nuke.
–Zer da, zure iritziz, protesta abestiak bete behar dituen baldintzak ?
–Abesti gehienak protesta kutsukoak dira, baina kanpoekiko protesta abestiak. Guk AUTOKRITIKA ABESTIAK BEHAR DITUGU. Teoriaz hau oso polita da, baina "anti-ko ertzialak" izan ohi dira, gehiegi "molestatzen" dutelako.
–Hemen datza, beharbada, kakoa, askatu beharrezko korapiloa Baina, lehengoari jarraiki zar da falta zaiguna ?
–Euskal abeslari profesionalak behar ditugu, dedikaziño osoa eskainiko dien abeslariak. Bestalde, batasun estuago eskatuko nuke euskal abeslarien artean, bakoitzak, berekasa, ahal duena eginaz dabil Euskal abesti alorrean, emigrazioarekiko dugun prolematika ere aipatu behar litzakela derizkiot.
Bai, neronek ere, une honetan, UNIBERSALAK abestitik honoko hitz hauk dakuzkat gogoan:
«Badakite unibersalak izan behar gerala
baina euskalduntasona ta euskera oinharria.
Europa guztiz berria, beneteko alkartea,
herrietan finkatuta, ez jauntxo ekonomian...
–Zuk, Bittor, zeure aldetik hezar-memidun abestiak erabiltzen ahalegindua zaitugu. Zelan ikusten duzu gaurregun euskal abestiaren eta abeslarien egoera?
–Galdera honi zertxobait lehenago erantzun diodala esango nuke. Baina, bada gaurregun nire iritziz bide onetik dabilen abeslaririk ere.
–Zuretzat gogozkoenak?
–Euskal zeru ilunean, distira gehien egiten duten izarrak hauek dituzu: Mikel Laboa artistarik hoberena, talde mailan Oskarbi, eta interpretazio sailean Estitxu, hau dugu, nere iritziz, interpreterik hoberena.
–Azkenik, eta amaitzeko, zure abastirik gogozkoena?
–UMEZURTZA deritzan abestia da. Hemen abestiaren estrofa bat:
Umezurtza naz nere lor maite barruan
kanpokoa sentitzen naz nere etxean
hau dok itzela ta negargarriena Unezurtzak garala ez ohartzea.
Hauxe dugu Bittor Egurrola. Euskal abeslaria isildu zaigu, baina jarraituko du. jarraitu, euskal alorrean gartsuki lanean. Inglaterratik itzuli eta gero, irakaskintza lanetan murgilduko zaigu eta UNIBERSALAK eta UMEZURTZAK gerala erakutsiko.
Mikel Ugalde.
7

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakEGURROLA1
PertsonaiazEGURROLA1
EgileezUGALDE1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude