Herriko festak


2007ko otsailaren 21ean
Felix Aizpuruarekin elkarrizketa.
HERRIKO FESTAK
Felix Aizpurua udaletxe bateko festa arduradunarekin
Herriko festak. Herririk txikienean ere egiten diran jaiak. Heriraren bizitzan garrantzia duen alderdia. Haundi eta txiki, gazte eta zahar, guztiak maite duten urte garala. Herriko festak herritarrak alaitasunean elkartzen dituen gertakizuna. Herriko bizitzaren aparra.
Baiña herriko festek ere birrinduak gerta ditezke. Hutsaren utsune-zuloan amilduak. Baiña badirudi oker hau zuzentzeko asmoz zeinbat lanean ari direla. Usurbil beste zenbaiten artean ontaz jabetu dena. Ezaguna da Gipuzkoan zehar honen jokabidea.
Eta ez dezagun pentsa hortarako gizon jakintsu eta ospetsurik behar denik. Eginkizun hori gogoz artzen duten gazte batzuk, Herriko Etxearen arreta piska bat eta animatzaille bat.
Horregatik aukeratu dugu gaurkoan Felix Aizpurua, langille soil bat besterik ez delako hain zuzen ere. Herriko esten animatzaillea ez da beste zeregiñik ez daukan artista bat, pamilia mantentzeko eguna lanean sartzen duen holetakoa baizik.
ðAizu, Felix, historian zehar zer aldakuntza izan dituzte Herrietako jaiak?
-Aintzinan nik uste, batpatean sortuak izango zirela herri jaiak: bai korrika apustuak, bai ahari-talkak, bai olasko jokoak...Gisa berean, adibidez, San Juan suko dantza eta abestiak... Gaurregun, berriz, aldez aurretik egiten dira antolaketa guztiak eta askotan, gainera, atzerriko jai kutsuz.
ðGaurregun egiten diran herri-jaiei zer akats nagusi arkitzen diezu?
-Herri kutsua eta herrikoitasuna falta zaiote. Eta ez dira urteko nekaldien poz eta atseden. Ene ustez ez dute helbururik nagusiena betetzen.
-Herriak, gazteak bereziki, zertan eta nola parte hartu beharko lukete herri bakoitzeko jaietan?
-Herriak, gazteak bereziki, herri-jai-antolaketan oso osorik parte hartu behar lukete. Hontan zerikusi haundia du Herriko Etxeak. Hauen esku dago dirua. Honek ditu besteak baiño erraztasun hobeak baimenak eta eskuratzeko. Festetarako izendaturik dagoen dirua herritarren eskuetan ipiñi behar litzake. Herriari nahi dituen egunak jai egiten utzi behar litzaioke. Herriari nahi dituen festak egiten.
ðAzken urteotan iritzi eta jokabide ezberdiñak dabiltza arlo hontan ere. Antolatu edo ez antolatu. Parte hartu ala muzin egin. Zer iruditzen zaizu?
-Jaiak beharrezkoak ditugu. Gizonak eta gizarteak alderdi hori ere landu behar dute. Iñoiz muzin egitea onartu diteke, baiña erabat egitea iñolaz ere ez. Ekaitza ez da etxean sartuarekin pasatzen. Ekaitzari ere gogor egin behar zaio. Batez ere euskaltasuna eta herritasuna daramaten jaiak gorde behar ditugu.
ðGure herrietako jaietan musikak parte aundia izaten du: konjuntoak, bandak, abastaldeak, txarangak... Zer esan musika saio hauei eta sortzen duten giroari buruz?
ðZerikusi haundia dute. Hemengo girokoak izan ditezen bortxatu behar ditugu. Hemengoak eta aurrerakoienak jo eta abestu ditzatela.
-Beste joku eta jolas askoren artean pelotak eta zezenak izan dute jarrera berezia euskaldunon artean. Zer egin diteke gaurregun hontaz?
ðIndartu diteke pelota-zaletasuna. Umetatik hartu behar dira hortarako. Pelota asko jarri behar litzake umeen eskuetan. Larruzkoak batipat. Orduan sortuko litzaieke pelotarako gogoa gure eskola-umeei Eta hortik sortuko lirake pelotariak ezpairik gabe. Zezenak ere berpiztu litezke, antziñako erara, kaleetan korrieraziz. Hortarako itxi litezke kale kantoiak gurdiz, goldez eta abarrez.
ðUsurbilen egiñak dituzue halako jai berezi batzuk: trikitilarien eguna esate baterako. zer moduz erantzun du? Horrelako beste-jairik egiteko asmorik bai?
ðEzin eta hobeto erantzun du jendeak. Garbi hauxe ikusi dugu: goi-maillako erantzuna izaten dela festak antolatzea herriaren eskuetan uzte danean. Herria bere xaltxan dabil. Trikitilarien egunak, arratsalde aldetik akats bat izan zuen. Dantzarako jende gehiegiz, tokirik ez zegoelako, asko entzule eta ikusle bihurtu zan. Alaz guziz ere egun gogoangarria izango da urteetan. Gaiñentzean, zer esatea nahi duzu? Berehalaxe datorkigu ostera Herriko festak. Gazteen eskuetan jarriak daude dagonekoz. Hortaz gaiñera badu ikastolako taldeak Zubietako enparantzan jai berezi bat erantzeko asmoa.
ðGerora begira, egin ote diteke euskaldun gazteek gogoz eta arduraz parte hartuko lutekeen jairik?
ðEdozein adiñetakook ditugu gogozko festak eta alaitasuna. Gazteak batez ere dituzte irrikatzen, sasoirik onenean bait daude. Horregatik askatasuna ematen bazaie arduraz hartzen dute jai-antolaketa. Baiña nik ez nituzke herriko festak erabat gazteei begira antolatuko. Umeak eta zaharrak ere gogoan edukiko nituzke. Garrantzi haundikoa da festen barruan umeen eguna. Umeak gizartean eta gizabidean sartzeko egokiera bat izan diteke. Eskola guztietako umeek hartu behar luke parte beren irakasleekin. Gaztetxoak ere oso gogoan edukitzekoak. dira Ekintza egokia izan diteke hauentzat festa-ekintza. Herriko arazoetan sararazteko bide izan diteke. Bestalde iñori bada-ta hauek behar dute alaitasuna, atsedena. Garai hontan ireki behar dute besteetara. Ezkonduak eta jende heldua ere ez da bazterrean uztekoa
ðZer esan diteke diru alderdiari buruz?
ðEz daude diruz berdin Herriko Etxe guztiak. Eta denak ere nahiko urri dirua barra-barra botatzeko. Baiña ahal duten gehiena ematen salatu behar lukete. Bestela zail da itxurazko jaialdiren bat festa barruan sartzea. Urtean zehar aski gutxi ordaintzen zaien artista taldeei itxurantzean ordaintzeko bide bat izan diteke gaiñera. Jendea ez da sarrera-zale eta antolatzaileek ikusi behar dute hori, baiña zertxobait jartzeak baditu bere alderdi onak. Jaialdiaz zaleturikako jendea bakarrik sartzen da honela eta bestela iristen ez diran arreta eta isiltasuna lortzen dira. Gaiñera diru gehixeago geratzen da honela zernahietarako. Baiña hori lehen esan dudan bezala antolatzailleek erabaki behar duten arazoa da. Eta hoiei eskatu behar dizkio herriak kontuak.
ðHitz gutxitan esanda, zer baldintza behar dituzte herri-jaiak euskal jai herrikoiak izateko?
ðLehen ere aipatu ditugu baldintza batzuk. Baiña herriak jakin behar du euskal alderdi guztiak bereizten: dela kultura, dela kirol-alderdia dela erlijoa... Euskal Herriaren helburuak gogoan ditugula antolatu behar ditugu Herriko festak. Bestela erraz sortzen dira zatiketak. Garrantzi haundia du KULTURAK iñoxentekerientan ibilli ez gaitezen.
Eskerrik asko, bada, Felix. Ez zaitugu galderaz josi nahi. Herriko festak beren bide jatorrera itzuli ditezen izan dedilla zurekin eduki dugun elkarrizketa hau. Euskal Herriko herri guztien gogozko festak izan ditzatela.
ERRIALDE.
1

Gaiez\Gizartea\Ospakizunak
Pertsonaiaz\AIZPURUA4
Egileez\HERRIALDE1\Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude