"Mitxelenaren Idazlan Hautatuak" argitara berriak.


2021eko uztailaren 23an
Mitxelenari elkarrizketa.
MITXELENAREKIN ELKAR HIZKETAN
"Mitxelenaren Idazlan Hautatuak" argitara berriak.
Orain dela hamabosten bat egun argitaratu da Mitxelenaren idazlan hautatuak liburua. ETOR editorialak ondotxo ohiturik gauzka. Argitaraturik dituen liburuak hor daude lekuko bezala, ez baitira batere gutiesteko. Halaz guztiz ere, UNESCOk aurten ospatzen duen liburu urtea begiz jorik, inoren aurrean eta inongo lekutan lotsaizunik gabe harro agertu daitekeen liburua argitaratu digu. Ez dugu hitz alferrik idatzi nahi. Liburua nonahi eros daiteke. Bera da aski gora mintzo. Jadanik belarriratu zaizkigun iritziak ezin eta hobeak dira. Gure zenbait gizon ospetsuz, zineaz eta eta euskerara buruz ematen dituen iritziak batipat arras interesgarri jo ditugu. Dena jakitate haundi batez emanak trinko, argi eta zehatz.
Oso liburu inportante eritzi dio Zeruko Argiak K. Mitxelena jaun errenteriarraren liburuari. Arrazoi berorrengatik berarengana jo du eta zenbait galdera egin dizkio.
–Zure liburu honetako artikulu bat baino gehiagotan "belaunaldien borrokaz" mintzatzen zara. Gure artean biziki nabari da borroka hori. Lehen eta orain. Zer deritzazu? Azken hamar urte honetako euskal idazleek izango dute agian onik eta txarrik. Lebengoek bezalatsu. Zer on eta zer txar?
-Oraingo jendea euskal kultur gaietara isuriagoa aurkitzen dut, besteak beste, gure sasoikoa baino. Egia ere da bazela orduan orain ez den beste lanbiderik. Eta, gezurra badirudi ere, hauxe da oraingoei aurkitzen diedan alderik onena: lotsa galdu dutela. Harako guk genuen lotsa gaizto hartaz ari naiz. Etsirik geunden euskaraz "paxamodu" mintzatzea, ahoz nahiz izkribuz ("talerablemente", zion Oriraiztegik), apur batzuek bakarrik egin zezaketen gauza zela, eta errazegi jotzen geuden erdarara, mordoilokerian ez amaitzearren. Orain, berriz, lehen bakarka baizik erabiltzen ez ziren gaiak ere ausarki darabiltzate, dotoretasanaz gehiegi kezkatu gabe.
–Herri xehea galduz omen doa auskera, nahiz azkenaldi honetan euskal literaturak gora handia egin izan. Kolpe huts egiten ari ahal gara? Iiteraturaren loraldiak zergatik ez dakar ondore hoberik euskara bizia indartzeko? bide desberdinetatik, desberdinegitatik, ote dabiltza herri hizkera eta literatur hizkera?
–Herriaren artean, oraingoz, gure hizkuntza ez dea aurrera: inora mugitzekotan, atzeraka dabili. Gaitz hori, ordea, ez dugu arestikoa, aspaldidanik datorren eritasuna baino. Euskal literaturaren loraldiak, nik uste, ezin dezake hortan berehalako eraginik izan: eragin hori zenbait urteren buruan baizik ez da nabari izango. Bateraisu, urrutiko helburu bakar bati begira, ari behar genuke guztiok, baina nor geure sailean, gogoko ez dugunean ez baitugu gauza zuzenik egingo. Baina geiko, erdiko eta beheko mailako lanen premia gorrian gaude eta ez dut uste bata bestearen etsai denik. Ez luke, behintzat, horrela izan behar.
–Batasunerako hiruzpalau urte honetan daramagun bidetik arinegi omen dabil zenbsit gazte. Arantza zun aholketu ziren urratsak handitu egin omen ditugu eta herria –inoiz euskarazko liburuok irakurtzen dituen herria–ezin omen dakigute jarrai. Denbora ttipian urrats handiegiak egitera behartu omen dugu. Zer deritzazu? urrunegi joanak ahal gara denbora ttipiegian?
–Daramagun lasterra neurtzea ez da erraz; are gaitzago eraman behar genukeena mugatzea. Baditugu, bestetan bezala, ezinegonak eta lasaiak. Presakaegi ibili nahi luke agian zenbaitek, eta ez da harritzeko. Urte gehiegi iragan zaizkigu "bertan goxo" geundelarik. Orduko geldiak dakar oraingo lehia. ainbat falta zaigun ikusten duenak, nola esan urronegi joan garenik? Irakurle sail bakoitzak –eta irakurleak ere prestatu behar ditugu, ez bakarrik idazleak– gogoko duen bazka hartu behar luke idazleengandik. Hemen eta bestetan, inorentzat ez diren irakurgaiak ditusu okerrenak.
–Gure artean, dakizunez –Salamankara ere helduko baitzaizu agian hen,engo zaraten oihartzunik– iritzi desberdinak eta, okerrago dena, borroka latz xamarrak ditugu era askotako puntuetan. Batzu baizik aipa ez ditzadan, ikastola, erlijio, herria, politika eta abarretan. Zer gertatzen zalgu? asmo garbiz ari ahal gara? herriaren interesak ala nor bereak aldez ten ari gara?
–Antzinako etxe zahar hora lurrikarek iharrosi digute; zimenduak berak ere kilin-kalan dabiltza. Konpon dezagun, nahi baduzue, konpon daitekeena; jakinaren gainean, haatik, ez dugula hor bizitza egokirik aurkituko berriz, eta eraberriturik nora-ezean, eraikitzen hasten ez bagara. Nola ez zitzaigun horrelakorik gertatuko? Har ezazu aipatzen duzan erlijioa Mundu osoa "arre"-ka ari zenean, hemen ari ginen–hobeki esan, hemen ari zitzaizkigun– 'izo" eta "izo". Begien aurrean dltugu jobabide itsu horren ondorioak Gure arteko bereizkuntzak urritseko modua? Niri bederen urteek eta lagunizaileak (ez naiz adiskideez ari) bilatu behar direla non eta noiznahi Etsaiak, bilatu gabe aurkitzen ditugu: gogorrenak eta hurbilenak zein diren erabakitzea nekezago izaten da.Politika legea izateaz gainera, kristau legea ere badela deritzat horri. Besteen azpijanaz eta sator-lanaz (geureez ahazturdik) surnindurik ibili beharrean, pentsa dezagun inoiz edo behin besteek ere, nor bere bidetik, ongiaren irrikaz dabiltzala. Eta, alderaniziz, darabilizagun asmo guztiak ere ez direla geurok darabiltzagulako, artezak eta zuzenak.
–Batek baino gehiagok galdatzen du Mitxelena zergatik dagoen Salamankan: ez ahal genuke hemen behar? ez ahal lioke gure herriari hemendik bertatik on handiago egingo? gure zaharkeriaz ote dago dagoen tokian, hemen egon beharrean? Esan nahi ahal diguzu –mintza zakizkigu kupidarik gabe, ahal baldin baduzu– noren erruz zauden, norbaiten erruz baldin bazaude, Salamankan, ala, beste itsu haren gisara "inoren erruz ez itsu, baizik Jainkoaren goresmenerakon", euskararen eta gure herriaren on beharrez ahal zauden?
–Salamankan nago hemen duten bezalako lekurik hor ez dugulako: ez da orain astirik hori horrela zergatik gertatzen den aztertzeko. Estaduak Unibertsidadea zor digu, unibertsidade osea, eta euskaldon jendea sartua behar genuke unibertsidade horretan, gero besteri –ikasle eta irakasle euskaldonei– laguntzeko. Behartsuago gara "aberatsak" sail horretan, neure begiez ikusten dudanez, bestetango errumesak baino. Hor sartua nagoeino, uste dut indar gehixeago dudala lehengo (hor duzue, esate baterako, "Eusko-Ikaskuntza" ) eta oraingo zenbait euskaldunen gogoaren alde jokatzeko. Bide horretarik "gorago" joateko eskaintzak izan ditut. Nik, ordea, ez dut inora joan nahi, Euskal herrira izan ezik, baina Euskal herrira eta bide horretarik. Ez naiz, eta hau argi bedi, bestelako Unibertsidadeen etsai: bada, nik uste, guztientzat lekua eta guztien premia gure artean. Nik, ordea, bide bat hartu nuen jakinaren gainean, ateak zabal-zabalik ez zeudelarik gainera. Nekearen nekez hartu nuen "posizioa" ez dut inolaz ere, erretira deIa garbiro entzun arte, utziko.
-0O0-
Hor dituzu irakurle erantzunak, alderen araberakoak: zorrotzak. Patsadan irakurtzea merezi dute. Irakurtrea eta zenbait gogoeta egitea.
BENGOETXE.
1

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazMITXELENA3
GaiezBENGOETXE1Kultura

Azkenak
Nafarroan chemsex-ari erantzun koordinatu bat emateko baliabideen eta agenteen beharra mintzagai

Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.


Angel Berruetaren omenez plaka jarriko du Iruñeko Udalak

Ostiralean egingo dute ekitaldia 12:00etan, Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean. Erail zutenetik Angel Gogoan plataformak behin baino gehiagotan jarri ditu oroigarriak, baina behin eta berriz eraso eta erretiratu izan dituzte. Gobernu taldearen proposamena da oraingoan eta... [+]


2024-10-11 | Gedar
Ertzainek kamerak eramango dituzte gainean azarotik aurrera

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak asteazkenean jakinarazi zuen: azarotik aurrera, bideo-kamerak eramango dituzte soinean ertzainek. Ohikoa da poliziek, inolako disimulurik gabe, kamerak eskuan hartu eta interbentzioren batean gertatzen ari dena grabatzea;... [+]


2024-10-11 | Usurbilgo Noaua
1936ko gerraren oroimenean barneratzen laguntzen duen ibilbidea prest dute Usurbilen

"Gerraren Oroimena" izeneko ibilbidea osa dezakezue noiznahi Usurbilgo erdigunean.


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


2024-10-11 | Uriola.eus
Ezkutuan dagoena pantailetara ekarriko du Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak

Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]


Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean

Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.


EBko zigorren bateratzeak 45 euskal presori eragingo die

Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]


2024-10-10 | Leire Ibar
BIDEOA | Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik, Euskal Herrian geratzen den azkena

"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.  


2024-10-10 | Leire Ibar
Justizia Administrazioan ea hizkuntza eskubideak errespetatzen diren aztertzeko EH Bilduk eginiko proposamena atzera bota dute

Ostegun honetan, Gasteizko Parlamentuan, “Justiziaren euskalduntzean aurrera egitea” eskatzen duen zuzenketa onartu dute EAJ eta PSEk, baina ez dute neurri zehatzik proposatu EH Bilduk salatu duenez.


Proiektu eraldatzaileen bilgune izango da Oiartzun hiru egunez, burujabetzak eta trantsizio ekosoziala ardatz

Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.


2024-10-10 | Julene Flamarique
Kayle Villarren hilketa salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Mugimendu Feministak

Gizonak asteazkeneko goizaldean erail zuen Kayle Villar Pons arma zuri batekin. Bularrean hainbat labankada eman ostean Kayle ospitalean hil zen. Mugimendu feministak elkarretaratzea deitu eta aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak bost emakume erail dituela gogorarazi du.


2024-10-10 | Julene Flamarique
Arrasateko Eroskitik eta Alcampotik produktu israeldarrak kentzea lortu dute, orain Lidl eta BM-n gauza bera nahi dute

Herriko supermerkatuetan salgai dituzten produktu eta saltokiei eskatu diete Israelen ekoitzitako produktuak saltzeari uztea: Arrasateko Eroskik eta Alcampok eskaria onartu dute; Lidl eta BMk ez. Elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan Lidl supermerkatu aurrean.


Europako legea bete eta degradatutako natur guneak leheneratzea eskatu diote Jaurlaritzari

Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua sortu dute, eta asteazken honetan aurkeztu dute publikoki... [+]


2024-10-10 | iametza
Datuen kudeaketa lokalari buruz gehiago jakiteko aukera eskainiko du Euskarabildua jardunaldiak

Maider Likona informatikariak gidatutako solasaldi baten bidez, Alexis Guirlé Izarralde taldeko zuzendariak eta Xabier Garmendia Abaila kooperatibako kideak datu zentro lokalak eskaintzen dituzten euren proiektuei buruz hitz egingo dute. Era berean, datuen kudeaketa... [+]


Eguneraketa berriak daude