EUSKALDUN-BERRI BATEKIN ELKAR-IZKETA


2021eko uztailaren 23an
Andre Leceque-rekin elkarrizketan.
EUSKALDUN-BERRI BATEKIN ELKAR-IZKETA
Egiazko ."prantxe-euskaldun" batekin topo egiña dut 30an dan igandean martxoaren 5'ean. Auxe bai dala ziñezko eta benetako .euskaldun prantxesa., beste era batera esanda. Au dala da, adiskide berri au bai; beste asko, ordea, naizta deitura bikoitz ori eman askotan, bietakoren bat dala gertatzen zaigu: aldiz euskaldun, aldiz frantziar.
André Levéque, bere izen-abizenak. Jaioterria Lille, uri ospetsua. Ikaslea da. Urtez, berriz, gaztea: .praileen dozena. esan oi zaiona bapikatzera ez da irixten; bi ."praileen-dozena" tara ez da oraindik garo.
Guzitarik itzegin dugun arren, gure izkuntza eta gure erria izan dira minkaldi guzien ardatz: auen inguru-biran korapillatu ditugu bion izketak eta iritziak; geienik-bost beintzat.
Ekin dezaiogun elkar-izketari. Aurrena, ordea eta besterik baiño leen, badut aitor bearrik: irugarren erako elkarrizketa edo elkarrekilako jarduna dugula au, alegia. Asi, aurrez-aurreko galde-erantzunetatik jarraitu Loiolako Erri-irratiz egindako jardueraz, bigarren; eta azkenik, beste bien bilduma idatzirik eta laburrago.
–oOo–
–Noiz etorri ziñan Euskalerrira ?
A.L.–Iragan den azaroan.
–Zein erritan zaude ?
A.L.–Hazparnen egon naiz. Obeki erranda, Hazparne ondoko Gerezietan. Ipar aldeko Euskera ikasi dut an. Gero, Arantzazun egun batzuz. Urrena, Usurbilen.
–Eta atzo-gaurretan, berriz, Aizarnan. Baiñan zergatik jo duzu alde ontara?
A.L.–Pixkabat ikasi dut Iparreko Euskera. Orain, Gipuzkoakoa entzun, ulertu, ikasi...
–Erraz ikasi al duzu Euskeraz? Gutxienaz ere, errara iruditzen al zaizu?
A.L.–Ez da zailla. Arras zuzena da, legeak zeatz botatzen ditu. Adi bidez, frantzera ez da orrelakoa; gauza bitxi gelago ditu.
–Aria artuaz gero, erraza dela uste duzu, beraz, gure Euskera. Lojika zuzena darabilkiala, alegia.
A.L.–Bai orixe.
–Baiñan zalitasunak ere arkituko zenituan, noski. Esaitzazu batzuk.
A.L.–Zaiitasun bat, "euskaldun-berria" danarentzat, bereziki, au da: alde batean era batera erraiten dala; besteetan bestela. Orre gatik, era bat baiño geiago ikasi bear eta ori zailla da.
–Zer alde arkitzen diezu Lapurterari eta Gipuzkerari?
A.L.–Nola gerta! Lapurtera ikasi dut geienik. Ala ere, niretzat, Gipuzkeraz errazagoa da aditza; Altunaren azalpeneri esker Bestalde, izen-jokuak zaillago eta nekagarriago zaizkit emengoak. Erraza goak zaizkit Lapurteraz.
–Eta itzei dagokienez, zer iritzi duzu ?
A.L.–Gutti goiti-beeti, eun itz arkitzen ditut nik oraingoz, Lapurtera eta Gipuzkeraren artean... bereziak... ez-berdiñak. Eun itz auek bateratuz gero, erraz ulertu daitezke biak batera.
–Bearrezkoa dela uste duzu, beraz, Euskera bateratzea; ez al da ala?
A.L.–Bai, bai bearrezkoa. Aurtzarotik ez dakitenentzat bereziki, ikasten asi berrientzat alegia.
–Ezin uka bearrezkoa danik eta bear-bearrezko dugunik. Oartuko zera ordea, ez dela guziz berdin–ez egoera eta ez jarrara– txikitatik dakitenentzat. Izan ere, batzuentzat guzia berri dan bitartean, besteentzat barne-barnean itsatsirik daramaten zerbait bizia da. Nola-nai ere, gure izkuntza bateratzekoan, bai al dakizu guretzat eredu izan deitekean izkuntzarik?
A.L.–Bai, nere ustez, Fialandera. Berriz ere, nola gerta! Ezagutzen dut finlandera eta orregatik izendatzen dut. Atzizkien bidez eta bi itz elkartuaz landu dute finlandera. Eta Euskerari ere galtasun bera arkitzen diot.
–Eta zergatik autatzen duzu bide ori?
A.L.–Era orretan sortutako itzak ulergarri diralako erriarentzat, nere ustez.
–Egia esan, ni ere iritzi arteko nauzu bete-betean, itz guzi-guzietan ezin daitekean arren.
A.L. -Jakiña, joera adierazten dut, ez itz orotan berdin jokatzea.
–Arantzazun egonalditxo bat egin duzunez gero, izketaratu al zera A. Villasanterekin?
A.L.–Bai, egin dugu elkar-izketarik.
–Asmatuko nizukela gauza bat uste dut. Ziur aski, A. Villasante ez dala iritzi ortakoa. Latin-izkuntzatik detozen itzak oparo artzeko joera edo zaletasuna nabaituko zeniola, alegia.
A.L–Egia, ezin uka dezaket.
–Beste bereizkuntzarik arkitzen al diezu Lapurterarl eta Gipuzkerari?
A.L.–Bai. Itzegitekoan, errazago ulertzen dut gipuzkera; nere ustez garbiago oguzten edo erraiten dituzte itzak.
–Bizkaiera ikasteko asmorik? Gutxienaz ere, entruteko asmorik bai al duzu?
A L.–Pozik egingo nuke. Ezin dut, ordea, orain. Geroago...
–oOo
–Beste gauza asko ere arrotu ditugu bion artean. Tamalez, ordea, idazkiz ezin adiérazi guzi-guziak; erri-arazoak, batik-bat. Izkuntza-arloan bertan ere aipatu ditugu zenbait izkuntzalari ospetsu: Saussure, Chomski... Bi auek baiño aurrarakoiago eta gure adiskide berriari gogozkoago zaiona, Jakobson.
Orra, gure erriak eta gure izkuntzak adiskide jator bat geiago urratietan. Zergatik ote da, goi aldetik beera etortzen dirala eta ez beatik gora?
Gaztañagak
7

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAlfabetatze
PertsonaiazLECEQUE1
EgileezAZURMENDI3Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude