Eduardo Txillida eskultorea


2021eko uztailaren 27an
Eduardo Txillida eskuloreari elkarrizketa.
Gure artistak.gaur eta hemen
Eduardo Txillida eskultorea
Duela zenbait egun, Yulen Lizundia nere adiskidearekin batera, Eduardo Txillida, gure euskal eskultore haundiarenera jo nuen; honi eman berria baitiosaria Barecelona-ko Kritikoen Bazkunak 1971. Azalketa batengatik, sari hauxe baita katalandar artisten artean saririk gogozkoena. Etxean: isiltasun bizia, surtako egurrak xinpartaka, haren emaztea. Braque bat, Miro bat, sumeriar eskultura bat eta Martin Heideggerek eskultoreari eskeini harrizko prueba, rorra gelako apaindura guzia. Toki garbia, barnekorra, hutsa, bere edozein obra bezala. Elkarrizketa zabala, hersturarik gabea.
–Adizu, Txillida, zer deritzazu gure kultur-panoramari, oro har?
–TX.: Lan bikaina ari da egiten, bai literaturan eta orobat artean Liburu-argitalpenak arreta haundiz moldatuak ateratzen dira. Besteen aldean, bentaja bat badugulakoan nago; ia dena egiteko dugula oraindik, gure erroetatik, gure izatearen muinetik egiteko, gainera. Nik eskultura alorrean egin nahi dut lan hori nork bere alorrean egin behar. Honela, gure geure zulotik asma dezakegu historiaren dialektika eta eskeini beste kultura zabalago horri ahal dizaiokeguna, Europari alegia. Geroari egon behar dugu.
–Zure ustez, ezaguna ahal dira zure errian zure obra eta bere erroak, ezagutzen ahal zaitu erriak eskultore gisa?
TX.–Munduko beste toki askotan bai harizen dutela aintzat nere erroa (toki askotako egunkari eta aldizkari zatiak erantzuten digu bere emazteak). Hemen ez dira ohartu. Legazpian, bai, egiten zait jaramonik, bai eta euskal aldizkarietan ere, bainan gainontzeko prensak ez bide daki naizenik ere. Bitartean nere eskulturak Düsseldorf-en, Hardward-en, U.S.A.-n, Parisen. Jacques Dupain irantses poetak eginik du poema bat nere obrari buruz; Gaston Bachelard filosofoak materiaren ulerpena eta nere obraz siaera bat eginik du eta mundu guziko krititoek dute interes nere obraz. Harosko naizela badirudi ere, egia da. Nere herrian oraintxe hasi zaizkit begira.
–Zer izan da Barnelonako Kritikoen Bazkunaren saria ?
TX.–Eskuratu, ez zait eskuratu oraindaino, bainan eman, eman didate. Aurreko urteetan, Miró, Picasso, Tapies eta neri eman digute, 68.tik 70.ra bitartean.
Barcelonako Sala Gaspar delakoan, azalketetan emandako obrengatik. Urrezko medallla eta... da sari hori. Barcelonan giro ederra dago, eta kulturaz gurearen tankerakoa. Nere obra ezin hobeki ulertzen dutelakoan nago.
-Zertan hari zara aldi hontan eta zein dituzu gerorako asmoak?
-TX.- Bukatuxe dut 70 toneladako altzairuzko obra bat Düseldorf-erako, hasia dut oroitarri bat Sueziarako, eta egiteko asmotan Burdinari orotarria, Bilbaorako. Liburu bat aru naiz gertatzen Joge Guillen poetarekin eta aztertzen dihardut Donostiarako "Haizearen Orrazia" egiteko bideak. Badut nire lantokian tokiaren maketa bat eskalan, bainan gehiago erabili behar dudala uste dut. Ez dut arriskatu nahi, betirako izango den zerbait egin nahi nuke bertako elementoez, haitzez, itsasoaz, harriaz, haizeaz. Dena dela, ikusiko dugu Soila izan dadin nahi nuke, ez barroko. Ona izango delakoan naiz. Ez nago ez loak harturik, ikus dezakezunez.
Gainera (ez zazu hau argitara), Arantzazuko Elizarako aldarea egin behar dut. Hiru gurutze edo harriek osatzen dute, irekitzen eta hixten direlarik, bata gediak eta besteak mugikorrak; harrizkoa izango da eta Elizen batasunaren irudi eta gure herriarena eta beste gauza askoren irudi izan nahi nuke.
-Zertan zara irakurtsen aldi honta? Mahai gainean Zelayaeren "Esploracion de la Poesla" dakuseu. Bere eskulturek Zelayoren poesia zerikusia badutela nere betiko ustez, esaten diot. Baietz erantzuten dit. Haren "Rapsodia Euskara"ko zatiak datozkit arrapaladan gogora, garraxika.
TX.–Begira, Zelaya irakurtzen dut, Jorge Gulllén, poeta frantsesak, serioak baitira. Españolik ez dut deus irakurtzen. Luckasen estetikari begiratu bat egin diot, bainan astiro irakurri beharrean naiz. Ez naiz oroitzen beste deusetaz.
–Egiten arí denetarik, zein pinturari eta eskulturari deritzazu interesgarrien? Irripar eragiten dio galderak, bainan, loturakikoa izan arren, erantzuten dit:
TX.–Ruiz Balerdi zoragarria da. Zurnetarena ere interesgarri zait. Tapies eta Miro katalanak. Eskulturatik ezer asko ez zait interesgarri, zeren Natura eta bion artean ez baita bitartekoaren beharrik. Badaiteke gustoko izatea, bainan interesgarri ez. Azalketak baino gehiago interesatzen zait zienizia.
–Elkarrizketa, barnekoi bihurtzen da, sotil, eta ardo beltz pixka bat eta gazta-zati batzuen Inguruan animatu egiten da. !Adizu, zer deritzazu Donostiako Santa Maria Parrokiako eraberritzeari?
TX.–Nik neure iritzia dut gauzez. Eta Maeren txinoekin bat nator, gauzak egiten direnean ongi egin behar direla pentsatzean, Beraz, ez dira neretzat rekonstrukzioak, berri sortzen dena, hori zait interesgarri Berregin ez, edo bai. gainera, atsegin zait urteen buruan eransten den zikina. Astakeria deritzat Malraux-ek Parisko monumentoez egin zuenari. Zikina, aldiaren zarraztada, berea duke arte-obrak
(Ene ustez, bere obrak ere bai).
Herriko jendeak zure obra nola ikus dezan nahi zenduke?
TX.–Begira, jende xeheak oso ongi ikusten du nere lana. Horra, 56 urtean Hernaniko elektrizista batek, bere obra bat ikustean, esan zuena: A, bai; hori musika bezala da, bainan burniz! Garai hartako nere obrei Musika Isila, Oihartzunak, Esferak neritzaten. Herriak, ikusi behar dituen bezala dakusatzi, begi garbiz; okerrena zera da "honek zer esan nahi ote du?" galdetzen dutela.
-–Estrukturalismoak eta bere obrak elkarren artean duten antzaz mintzatzen gara, errealismo berriaz,eta herriak kreazio hutsaren urratsak jarraitzeko duen zailtasunaz. Impresionismoa geureganatu dugu eta modernismoa oraintxe hasi gara geureganatzen. Isilean sortzelana egitea dela gure eginkuzuna, dio Txillidak. Artea era askotatoa daiteke, mota askotakoa ez dakigu nondik irtengo den, bainan badugu itxaropen artearen geroan.Garai bakoitzak bere artea du zergatik ez, ba, itxaron geroan?
Bere experientziak altzairua eta burdinean egin dituela esaten digu. Zementoa eta bere egituraz ere eginik du zenbait estudio. "Denborik" kezkatzen du bere reakziotan. Madrildar injenieroarekin lan egin ohi du. Bere ustez, zementoak asko eman dezake eskultura haundi edo makroeskulturan
Mintzaldi ederra eta luzea izan zen. Gure erriaren arazo askotaz mintzatu ginen, langiletaz, "Gernica"taz, estetikaz eta liburuez. Agurtzean honela esan zigun: Ahaztu egin zait zera esatea: Lubiankako Grabaduaren Sari Internazionala eman didate aurten eta Parisko Maegth galeriak monografia bat argitaratu due nere obrez Arrazoi du Zelayak: "Euskoa naiz nere lanean. Euskoa naiz nere arrazoietan Eta baketan Eta, haserrean. Euskoa naiz barnetik Gau sakratuan eta eguneko beldurrean ela esaten dudan orotan eta isiltzen dudan guzian, nekiena baino euskoago. Neure buruari kantatzean, neure herri zaharrari kantatzen diot".
EDORTA KORTADI.

"Eduardo Txilida eskultorea eta Euskal Herriko sustraiak lotuta daude»: Gaston Bachelard.
1

GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakTXILLIDA1
PertsonaiazTXILLIDA1
EgileezKORTADI1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude