"Marxen marxismoa" eta "Marx eta Nazioa" izeneko liburuen egille


2021eko uztailaren 23an
Gotzon Garateri elkarrizketa.
GOTZON GARATE
"Marxen marxismoa" eta "Marx eta Nazioa" izeneko liburuen egille
–Idatzi berria duzu "Marx eta Nazioa" izeneko liburua. Zerk eragin dizu hori idaztera?
–Marxismoari eta nazionalismoari buruz asko itzegiten delako Euskal Errian. Baiña iñork ez du aipatzen Marx, nazionalismoari buruz mintzatzerakoan, ez marxistak eta ez marxista ez direnak. Lenin-en eta Stalin-en liburuak bakarrik aipatzen dituzte nazionalismoari buruz itzegiterakoan. Ez Euskal Errian bakarrik, Europako beste nazioetan ere berdin gertatzen da. Ia ezer ez dute aztertu gai hau. Gauza asko esan dute Marxon jarraitzailleek nazionalismoaz, zehatz-mehatz Baiña Marx eta bere lagun Engels ez ziran artaratu. Ez zuten nazioa zer den eta nazio zapalduen etorkizuna zein den azaldu. Patxaraz aztertu beharra zegoen gai hau beren liburuetan. Horri ekin nion nik.
–Zergatik ain gutxi aztertu dute marxdarrek gai hau?
–Marxen eta Engelsen lan batzuk ezagutzen ez zirelako lehenik, noski. Argitaratu gabe bait zeuden. Alemanez askok ez dakitelako bestetik. Halare, ez zen hau arrazoirik aundiena. Errusiarrek ez dute, nazionalismoaren auzi hau aipatzeko gogorik sekulan izan. Badakizu gorroto aundia ziotela Errusiari Marx eta Engelsek. Oso konsertadore zen Errusia Marx eta Engelsen garaietan. Nazio txikiak irentsi eta alderdi guzietara zabaltzen ari zen gaiñera. Horregatik gogor eraso zioten Errusiari Marx eta Engelsek, etengabe, Europaren erdia jaten ari zelako. Errusiaren aurka izan zituen Marxek bere bizian irain eta itzik amorratuenak.
–Errusiarren errua da, beraz, batipbat auzi hau behar bezala garbitu gabe edukitzea?
–Bai, mingarri zaizkie errusiarrei Marxon zenbait gauza eta ezkutuan gordetzen saiatzen dira. Ehun nazionalidade baiño gehiago daude gaiñera Errusiaren barruan. Askatasuna nahi lukete horietatik batzuek: Baltikoko nazioak, Ukraniak, Turkestanek... Jakiña barruko gorapilleak nahastea da nazionalidade arazoa aipatzea. Marxen jarraitzaille direla aitortzen dute errusiarrek, baiña ez du iñoiz ere Marxek esan Baltikoko nazioak zapaltzeko eskubidea duenik. Horregatik zokoratzen dituzte Errusiako marxdarrek Marxen zenbait esan, nazioari buruz batipbat. Beraien aurka bait dago Marx pundu askotan.
–Norentzat idatzi dituzu zure liburu biak?
–Euskal Erriaren etorkizunaz arduratzen diran guztientzat. Batzuk diotenez Marxek bakarrik du arrazoi nazio kontuan. Beronek esandakoak bete behar ditugula, diote, egiazko Euskal Erri bat egin nahi badugu. Baiña gauza bat da esana eta beste bat izana. Asko dira, gure artean, beren buruak marxistatzat eduki arren, honen erakutsietaz tutik ez dakitenak. Horregatik azaldu beharra zegoen Marxek nazioari buruz esandakoa. Lau urte osoak behar izan ditut liburu hau idazteko. Friburgon eta Bernan egin dut ia lan guztia.
–Zer iritzi, aldeko edo aurkako, jaso dituzu zure lehenen liburuaz, ots, MARXEN MARXISMOARI buruz?
–Erri osoarentzat egiña duzu. Auxe izan du kritikarik gogorrena: oso laburra dela, alegia. Eta arrazoiz. Neuk ere ongi nakien arrisku aundia duela gauzak behar bezala ez agertzeko honelako lan labur batek. Baiña hauxe izan behar duzu gogoan liburu bat idazterakoan: zer esan nahi duzun eta zeini esateko diozun. Liburu hortan nik jendeari bide bat, ataka bat ireki nahi nion marxismoa zer dan ikas dezan, erderara jo gabe.
Askok irakurri dutela al derizkiozu ?
–Bai, askok. Eta hori pozgarri zait. Euskal Erritik eta Atzerritik ere eskutitz pillea jaso dut: aldekoak eta aurkakoak, baiña danak giza-legez idatziak. Alde edo aurka egoteak ez dit ajolarik ematen. Irakurtzeak ematen dit poz. Eta asko irakurri da. Gogoz artu du jendeak.
–Zertan duela uste duzu meriturik aundiena?
–Hontan datza liburu honen meriturik aundiena. ene iritziz: Marxen eta Engelsen jatorrizko testoetatik ateratakoa dela. Ez honek eta harek esandakoetatik, alegia, neuk, Marxek eta Engelsek alemanez idatzitako liburuetatik ateratakoa baizik.
–Zer diozu MARX ETA NAZIOA zure liburuaz?
–Zerbitzu bat egin diotela uste dut Euskal Erriari nere bigarren liburu honekin. Egia esan, bai Europan eta bai Ameriketan ezer gutxi egin da Marx eta Nazioa elkarrekin lotzeko. Bloon-ena zen orain arte agertu dan libururik onena. Baiña hori ere murritz pundu batzuk bakarrik ukitzen bait ditu. Beste iñon irakurri ezin dutena euskeraz irakurtzeko aukera izanen dute euskaldunak hemendik aurrera.
–Zer euskera mota maite duzu gehienbat?
–Agian Marxon marxismoan erabiltzen dutana errazagoa duzu, errikoiagoa, baiña Marx eta Nazioan erabiltzen dena batuagoa eta orraztuagoa. Penagarria da benetan, liburu bat idatzi eta euskerari buruz berriketan jardun beharra. Ez da holakorik gertatzen gazteleraz idatzitakoan, esate baterako. Badakit nik ondo atzera gaudela Euskal Errian. Euskerari begira egon beharko dugu biziko den ala ez problema daukangun bitartean. Nik euskera baturakoira jotzen dut beti. Gipuzkera osatura aditzean, ots, Gipuzkoa-Nafarroako mugetan egiten dan euskerara. Goizuetako Herrero Borda basarri jator eta maitean egiten ditut egonaldiak. Gogozkoa dut hango euskera: baiña Euskaltzaindiak esaten duena betetzea izan da nere lema. Horri nago begira eta berdin egin behar dugula euskaldun guztiok uste dut. Diziplina eta demokrazia: hona nere gogozko bi leloak.
–Asmo aundiak dituzula jakin dugu. Zer asmo dauzkazu?
–Bai, eta ez dut uste asmoak bakarrik izanen direnik. Aspalditik ditut nobela batzuk idatzita. Hoiek argitaratzeko beta nahi nuke. Polizialak dira batzuk, bi bestelakoak. Erdi idatzia dut Marxismo-Lenismoari buruz ere liburu bat. Badut filosofiaren iztegi bat egiteko gogoa ere. Gaia metatzen ari naiz. Antropologia kulturaletaz ere gogor ari naiz lanean, bere garaian liburu batzuk idazteko asmoz. Denak euskeraz, jakina.
–Baiña liburuetatik at ere lan egingo duzu, noski ?
–Deustoko Unibersidadean irakasle nauzu. Deusteko Unibersidadea da gaurregun euskal giroan ongien dagoen Unibersidadea. Lan bikaiña egiten dute Kultur-mintegiko ikasleek. Ni, irakasleetan eta erakundeetan, euskera eta euskal kultura sartu nahirik ari naiz aspertu gabe Unibersidadea euskaldandu arte, euskal Unibersidadea eduki arte, Unibersidadean gai guziak euskeraz irakatsi arte oso karkarra izango da Euskal Erriaren kultura. Edozer idatzi dezakegu ia uste dugu eziera eta eskola-bide oberik gabe, baiña azaletik eta arinkeria batetatik, sakontasunera iritxi gabe gabiltz.
–Zergatik ez duzu idazten gure aldizkarian lehen bezala?
–Bakoitzak bere saillean egin behar du lan. Bikain ateratzen da Z. Argia, astero astero. Badu idazle jatorrik eta langillerik asko. Egoki janaritzen dute Erria aldizkari horren bidez. Beste bide batzuetatik jo behar du orain nere lanak. Unibersidadean lan egin, irakasleak Euskal kulturarako irabazi, ikasleen artean euskaltzaletasuna piztu. Hortan ari naiz etengabe. Eta bestalde ikasi eta idatzi, il arteraiño. Aurtzarotik gustatu izan zait ikastea. Batez ere Matematikas eta Izkuntzak izan ditut gogozkoak Eta pozik nago joera hori izan nuelako.
–Asko lagunduko zizuan, noski, izkuntzak jakiteak?
–Ikaragarri laguntzen dit. Liburu onak eta ugari zehar ibiltzeko ere. Asko jazten eta aberasten du bait ditugu Deuston. Beharrezkoak dira munduan ibilliak. La munduko bost kontinenteak ezagutzen ditut. Baiña egia esan, nere dohainik aundiena hau dela uste dut: sekulan buruko miñik ez izatea. Amaika edo amabi orduz ikasten jarduten naiz egunero. Halare ez zait bururik nekatzen. Ez dut buruko miñik nabaitzen. Honek adore aundia ematen dit lanean jarraitzeko.
ERRIALDE.

GOTZON GARATE.
1

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezGizarteaIdeologiakMarxismoa
PertsonaiazGARATE1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude