POETA ETA IDAZLE


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Joxe Azurmendi poeta eta idazleari elkarrizketa.
Joxe Azurmendi
POETA ETA IDAZLE
Edo idazle eta poeta. Ez dakit nola litzakeen egokien. Dena den, Joxe Azurmendi produzio handiko gizona da. Jakin, Z. Argia, Olerti, Egan, Anaitasuna e.a. inoiz eskuratu dituenak badu bere berririk. Artikulo asko eskeini ditu han eta hemen. Oraintsu berriz, bi liburu mardul atera plazara. "Hitz Berdeak" eta "Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa".
Joxe Azurmendi gaztea da oraidik. 30 urte. Zegamarra. Arantzazuko prailea Hoien klasekoa, Franziskotarra, alegia. Azken zazpi urte hanetan atzerrian bizi da. Atzerrian egin dugu topo, eta solasaldi hau izan.
-Aizu Joxe noiztik zera poeta?
-Poeta-poeta, ez dakit. Amazazpi bat urte nituenetik ekin nion poesia egiteari, eta gogotik aritzen nintzan. Oraindik ere gordeak ditut orduan egindako zenbait. Gordeta edukitzeko hobeak dira noski. Lehenego koadernoa erderaz bete nuen.
-Noiz argitara zenuen lehena?
–Euskeraz eta Olertin argitara zidaten lehenengoa. 1964 inguruan izango zan. Geroztik gehiago ere argitara zizkidaten. "Hitz Berdeak" liburu horretan agertzen diranak ere, garai horretatsukoak dira, ha in zuzen.
–Zerk eragiten diau poesia egitera?
–Errazena eta tradizionalena ere horixe litzake, bainan ideolojiazko erantzunik ezin eman nezaizuke. Alperrikakoa litzake, eta, gainera, nola eman ere ez nuke asmatuko. Gauza oso sinplea da: egin egiten da ta kitto
–Bereko grina edo... ?
–Ez dakit. Sortu egiten zitzaidalako ekin niola esango nuke. Sortu ez noski poesia bera. Hori lan luzearen fruitua izan ohi da nigan behintzat. Poesia egin nahia, edo beharra sortzen zitzaidan. Barrenean neraman hura era konkreto horretantxe mamitu nahia edo... Batzuek egunkariak idazten dituzte. Nik poesiak. Egin grina behintzat, nahiz eta nere ahaleginen erdiak baino gehiago paper zorroan bukatu. Ohitura biburtu zitzaidan hori, eta ez daukat ohitura txartzat.
–Zure poesietan arki ahal diteke gai nagusi bat?
–Baietz uste dut. Nere poesietan gai oinarrikoa GIZONA da. Nere gizon hori berriz, animali erljioso eta kritiko eskektipoa da. Beste zenbait poesietan, nere aitaren heriotza, edo heriotza bera hats hotsean Beste batzuetan giro politiko ta soxiala e a.
–Aizu Joxe, literatur urriko herritzat jo ohi dugu gurea? Poesian ere berdin esan ahal diteke?
–Inola ere ez. Ez da norbaitsuek uste bezain urria.
–Euska1 prosari ala poesiari derizkiozu hobea?
–Nik, historia osoari begira, prosari.
–Poestan zein onena?
-Galdera horreri ez dago erantzuterik.
–Bainan.., zeure maixutzat edo erdutzat aukeratuko zenuen...
-Poesian ez dakit erabateko maixu ala eredurik behar litzakeanik ere. Neri behintzat ez zait atsegin inori oxoki jarraitzea, eta nolabaiteko maixuak egunetik egunera aldatzen dira. Nor izan dudan gustokoena, bai, esan dezaizuket. Dudarik gabe Etxaun.
-Ta hori...?
–Hori zergaitik? Aspaldian ez det irakurri eta zail zait orain bertanbera, arrazoia ematea Etxahunek badu indar eta bizitasun berezi bat. Eta egun esango litzakeanez, haren poesia ez da poesia "pribatua". Herri osoarena daiteke, edo gizadi guziarena nahi ba duzu. Problematikarik orokorrenak pritatu, bere-bere bihurtzen ditu Etxahunek; eta bere-bere dituen haiek ere-andrearekin hau edo hori duela, etxetik ihes egin beharrean dabilela-guziekiko kutsu nabarmenez dariete. Forma alderditik dariete Forma alderditik berriz nahiz eta erregelak errespetatzen gehiegi saiatu ez, espresio bikaina du. Koplalaria zenez gero, esatekoa banatzeko tankera, hautatzen duen hiztegia, sintaxiaz baliatzeko era e.a. Poesia juzgatzerakoan guzti hau kontuan edubitzekoa da
–Etxahun, koplalaria eta poeta esan duzu" Bertsolaritzak eta poesiak ez al zuten lehen egun baino lokera estuagoa?
–Bai. Bainan urrutitik asiz gero, herri guzien historian dakusgu fenomeno hau. Dantza, kantua-gure kasoan bertsoa eta poesia ez dira berez hain bereiztu errazak. Gerora ordea, usadioak eta kulturaren beraren eraginak behartzen ditu hoiek espezializazio aldera jotzera. Eta espezializatuz gero, sakabanatu egin behar. Bainan, gure artean bereizketa hau ez da zenbait tokitan bezain nabarmena, poesiaren eta bertsoaren artean batik bat. Bertsolaritza bizi bizirik dago eta poesiak ez daduka hori ahazterik.
–Zuen poesia molde berri honekin ez al da bereizte hau guziz burutu?
–Forma konbentzionalaren alderditik bai, bi bidetatik dijoaz gaur. Sortu dira ordea lokera berriak. Ni, neu ahalegindu izan naiz ene poesietan bertsolaritzako zenbait zeraz baliatzen. Eta egungo zenbait poesitan, nere poesietan baino garbiago nabari daiteke hau bera. Arestik, adibidez, esku aparta du horretarako.
–Aizu, eta... gaur egiten al duzu poesiarik?
–Ez. Edo oso gutxi. Egindako asko dadukat oraindik, noiz landuko, bainan. Prosarekin sartu nintzan eta berak kentzen dizkit ordu guziak.
–Lotu gatzaizkion orduan prosari. Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa duzu zure lanik handiena Noiz burutua duzu?
–Azkenengo lau urte hanetan etengabe Marxismoa eta herri arazoa azterkatzen jardun naiz. Urte hoien iruitua dira horri hoiek.
-Zer dalata hain zuzen Marxismoa?
-Zer nahi duzu. Gure hazaldia marxista tradizioa ezagutu beharrean aurkitu da. Eta nik neure erara marxismoari aspalditik diot nere maitasuntxoa, hura tradizio osoaren barruan hartuz, noski, eta ez esfera sakratu batetan. Gainera marxista tradizioak zerikusi zerikusi haundia du egungo gazteengan. Horregaitik ekin nion.
–Bainan, marxismoa eta herri arazoa
–Noski. Guretzako garrantzi izugarriko problema bai derizkiot. Izan ere, zenbait elkarrizketa, zenbait eztabaiden ondoren, gure artean oraindik gauza asko ilun, aztertu gabe genduzkala konturatu nintzan. Nere inguruan nekuzan antimarxismoa, nazkagarri zitzaidan, inguruko marxismoa, arrotz. Zenbait lapikotan egosten den marxismoa izan ere mingotza da. Ezin nuen eraman. Gaiaren inportantzia erakusteko, horra oraintxe Garateren bigarren liburua.
–Zer derizkiozu?
–Ona. Ikaragarri ona. Ez dut huste halako lanik inon ezagutzen.
–Zure liburuaren tituloan Hizkuntza eta Etnia aipatzen dituzu. Herri baten bizitzan zer garrantzi ematen diozu zuk hinkuntzari?
–Gizonarekiko edozerk importantzi erlatiboa du. Bainan, gizarte bat, gizona bera, herritasun ikuspegitik, herritasun mailan, aztertu nahi badugu, hizkuntza dugu ezaugarririk inportanteenetakoa. Ez dut uste, horrela, generalki, inportanteena den edo ez, esan daiteken. Herri bakoitzak, garai bakoitzean ezangarri ezberdinak dezazke, bainan edozeinetan ere garrantzitsuenetako bat denik...
–-Eta gurean zer... ?
–Bueno, gurean dudarik ez dago. Nerekiko itxukeriaz edo borondate txarrez bakarrik pentsa daiteke beste bat nagusiagorik dagerkigunik ere. Izan ere. .
–Segi, segi'
–Nik inola ere onartzen ez dudana honoko hau da: Herritasuna langileria rnailan definitu nahia. Holakorik ez da inoiz eta inon gertatu. Edonon eta edezein eratako pentsa eta ekintza egituretan azterkatzen badugu, ez dugu –3 edo 4 fanatiko kenduz gero– horrelakorik ezer arkitzen. Gure herrian bakarrik gertatzen da hau. Marxismo berri bat asma ezinean dabiltzenen artean nonbait. Eta tradizio bat beren interesen azpian jartzeagatik.
–Zer dala eta ote, gure herrian ain zuzen ?
–Arrazoi taktiko eta sujetiboak aparte utzi, ta informazio falta handia degula esan behar. Horregatik ni, nere liburuan, informazioa ematen saiatu naiz. Neure iritzia ere bai noski. Beti, ordea, lehentasuna informazioari emanaz. Agertzeko dauden lantxoetan ere hori bera egiten dugu, beste batzuek eta nik elkarrekin. Aurrera ere hortan jarrai nahi nuke.
–Hori! Zer asmo dituzun esan zazu!
–Zetatz ezer guti esan nezake. Literatur teoria marxista azterkatzeko gogoa ba daukat, eta ari naiz zerbait. Marxismoak, gain-egituraz jotzen dituen agerpenez diona berpentsatu beharra daukagu. Honetantxe bai dago, nerekiko, marxismoaren hutsunerik handiena, Erlijio problema, kultura problema, literatur problema, historia zer den, guzi hoiek elkarloturik daude ta problema bizi biziak dira gure artean. Badaukagu, nahi izanik behintzat, urte batzuetako lana.
ELURREKO.
1

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakAZURMENDI3
PertsonaiazAZURMENDI3
EgileezELURREKO1Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude