Errusia'n Irakaskintza Nola Dan?


2021eko uztailaren 23an
Errusiako irakaskuntzari buruzko elkarrizketa
Errusia'n Irakaskintza Nola Dan?
Astekari onen azkenetako ale batek gai ontaz itz egin du: Errusi'ko Irakaskintza nola dan? Orain galdera orri beste erantzun bat geyago jarriko zayo. Erantzuna, berriz, errusitar' en aotik entzundakoa da. Orain, ba. lau urte dirala, Paristen Antropologi ta Etnologi Batzarra izan zan. Erri artekoa izan zan bera, ta milla ta berreun batzuk izena eman zuten batzartide bezela. Zazpireun batzu, berebat, mintzatu izan ziran batzarreko egunetan beste ogei batzu sailletan erdibanatuta.
Egun batez, Errusitar'en buruzagia itz egiteko zala-ta, sartu nintzan Etnologi sala bat bertan. Errusitar'en buru Tolstov jauna zan. Berak egin zigun itzaldia Sorbona'n, Errusi'ko Batza'ren buru zetorrenez, iehen agurrak egin ziran egunean. Errusieraz baizik ez zekin, eta errusieraz mintzatu zan. Baña batzartide guzien aurrean prantzeraz ere, ordia, buruz ikasitako agur itzak totelka esan zitun.
Tolstov jauna mintzatu zan egun eta ordu ortan, salako aurreneko alkietan jezarri nintzan. Algoko ulerterazle gazte batek tarteka prantzeraz adirazten zigun Tolstov jaunak errusiera latzez iñona. Latza ez ezik bere mintzaera gure belarrietarako, gizon bera ere zakarra zirudin izketan eta igikunetan. Zeiñ bestelakoa zan, gero, adibidez, engelandarra edo prantzetarra! Itzaldia bukatu zunean, antxe egin nizkion lehengo galdekizunak. Ta baita bertan ere eman zizkidan lehengo erantzunak.
Baña beste egun batez iru Errusitar'ekin, Musée de l'Homme'tik berayek irten ala, elkartu nintzan. Bata Tolstov jauna zan. Bestea, berriz, Debetz jauna Antropologi jakintsua zan. Beronek, Musée Moderne'n uste dut izan zala, arrats batean Errusi'ko Antropologi aurrerakuntzaz luzero itz egin zun. Irugarrena, berriz, ulerterazle gaztea zan. Esan nien euskalduna nintzala, ta Errusi'ko berri Irakaskintza zeiñ izkeraetan ematen zan, zeatz meatz jakin nai nula. Ulerterazle gazteak adirazi zion Tolstov jaunari, ta irurak erantzuteko zai geratu ziran. Ta galderak onelakoak izan ziran:
–Aurretik jakin nai nuke zenbat erri izkuntz diran gaurko Errusia'n.
"Amabost... amabost dira", erantzun zuten, elkar begiratuta ta gogoratzeko begiak alde batera jasorik.
–Ta erri bakoitzak bere izkuntzan aal ditu umeen ikastolak Esan nai dut, Uzbekistan erriak, azalbidez, bere izkuntzan ikasten ote dun, eta ez errusieraz.
_"Bai, ume eskoletan erri bakoitzak bere izkuntzan egiten ditu iRaskizunak", erantzun zuten.
–Ta batxiller Irakaskintzan edota Institutoetan, neska mutikoek bakoitzak bere jatorrizko izkuntzan ikasten du berriz?
_"Bai, iñosten, bakoitzak beti bere izkuntzan ikasten du. Errusieraz ere ikasten dute, baña besteiako ikasbide bat bezela Beste errietan eta estaduetan gaurko izkuntzak–prantzeraz, ingeleraz...– erakusten diran bezela, batxiller gazteek errusiera ikasten dute".
–Ta Ikastetxe Nagusietan ere erri bakoltzak, ikasle gazteek dena beuren errotiko izkuntzan ikasten aal dute?
Baita. Dena berezko izkuntzetan ikasten dute. Bañan errusiera ere ikasten dute, leen esanda bezela".
–Ta azkenik, aldizkariak eta ba aal ditute Errusi'ko erriek? Ta aldizkarietan ere erri bakoitzak bere izkuntzan idazten aal du?
_" Bai, bai. Aldizkariak ere ba ditute ta idatzi ere idazten dute". Ontan, Debetz jaunak erantzun zidan: "Idatzi... idazten dute, alegia, baña guk ez dugu ulertzen". Ta parre egin zuten.
Orrenbestez bukatu genun elkar izketa.
Aor Errusitar,en aotik jasotako izketaldia ta erantzuna. Orrezkeroz, Erri Kulturabideetan aukera ona izango litzake sortaldeko errietan, Errusi'ko Sobiet Errepublika Batuak osotzen dituten abenda artean.
Orratio, beste bein Armeniar batekin izan nun izketaldia. Bera Errusia'n urte askoz preso egona zan, gudaldian komunisten esku mendera etorrita. Armeniar'en erria, orain, Errusia'n bakarrik bizi da batuta, 800.000 jendez Errepublika txiki bat osotzen bai dute. Beste muga errietan, bai Turkia'n, bai Iran'en (ementxe uste dut dala) zearo sakabanaturik bizi dira, aspaldian Armeni'ko erria Turkiar eta Persiar'ek ondatu bai zuten. Armeniar orrek, ba, erantzun zidan, ez uste izateko ainbesteko zanik Armeniar'ek Kulturabidean zuten aukeramena. Ume eskoletan bakarrik azkatasun pixka bat omen zuten.
Barandiaran'dar Gaizka
8

GaiezGizarteaIrakaskuntzBesteak
GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaERRUSIA
EgileezBARANDIARA6Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude