Jaime Ortuzar, A.S.P.A.C.E. elkarteko zuzendariarekin izketan


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

BURUAN KORDE OSORIK EZ DUTEN UMEAK. Gipuzkoan 600 bat izango dira


Jaime Ortuzar, A.S.P.A.C.E. elkarteko zuzendariarekin izketan


-Buruko korderik eza sendatzeko zerbait ipiñia duzuela, Urtarrillaren 7-an, Ibaetako Matia Calvo etxean jakin dugu. Zer jarri duzue?


-Guk badakigu beste arazo askoren artean gurea txikia dela. Etxe-bizitzak edo soldetek, gauzen garestitzea, lantegien berritzea, ikastolak eta abar arazo aundiagoak ditugu zalantzarik gabe. Baiña onek ere badu bere garrantzia. Guk dakigunez Gipuzkoan bakerrik badira 300 ume buru-eri. Etxe-zuloan ondo gorderik egoten diranez gero 600 batera iritxiko dira noski.


-Zuek bakarrik asi zerate edo beste toki gehiagotan ere ari dira lan ontan?


-Ipar-Amerikan, esate boterako, lan eta lan ari dira era ontako umeekin joandaneko 25 urte auetan. Badauzkete bi milla elkarte arazo oni begira. Europako Errialde aurreratuetan ere aspaldian asiak daude ontan lanean. Emen gure aldean Barzelonan bakarrik ari ziran orain arte. Gipuzkoan ere asi nahi genduke guk. Ibaeteko Matia etxean asi gera 6 umerekin. Laister ogeitaraiño ere izango ditugu.


-Guk ume elbarriak ikusten ditugu, baiña ez dakigu zergatik diran elbarri. Ezurretako gaitzen bat edo izaten al dute?


-Ez elbarri denak, noski. Gure ume auek ere elbarriak dituzu. Gorputzeko giak dauzkete batzuk gogortuak eta kuzkurtuak. Besteak, berriz, gorputz dardaratsukoak eta ormatutakoak dituzu. Baiña ez ezurretako gaitzez. Buruan dago elbarritasun onen iturria eta ez beste iñon. Badakizu motor bat dela burua. Onek agintzen eta eragiten die gorputzeko atal guziei: onek jasotzen ditu atal bakoitzak sematzen dituen gorabehera denak. Buruko leku bateko eritasun edo korderik eza duenak ez die behar bezala agintzen eta eragiten zain, gia eta atal batzuei eta jakiña elbarri geratzen asten da. Ibiltzeko eta mugimentuetarako moteltzen eta baldartzen nahiz eta itzegiteko, ikasteko eta irakurtzeko ahalmenak ez galdu eta ortan bizkorra izan.


-Buruan duela min, buruko atal batean korderik eza eta eritasuna, esan duzu. Gaitz kutsakorren batek sortua izaten al du?


-Ez. Ez beharren batek sortua zan ohi da. Batzuk amaren sabelean, basteak, berriz, jaiotzerakoan edo jaio-berrl direnean gelditzen dira buruan zauriturik. Amaren sabelean; janari egokirik ezagatik edo txarragatik edo askotan odoleio RH saltsagatik. Jaiotzerakoan; denborarik gabekoa edo azkerregi edo gehiegi behartua edo ito-zorian jaio delako. Jaio-berritan edo buru barruko odol-negarrak edo batpateko beldur-ikara aundiegiak edo zorne-geitzak edo kukutx-eztalak edo utzia. Eta jakiña buruko eritasun orrek ez dio gorputzeko atal bakoitzera bidali behar duen indarra neurtzen uzten. Batzutan gehiegi. Besteetan gutxiegi. Ortik dardarak, ikarak, alderoak, orekerik era, atal batzuen lotutasuna. Itz batean esateko elbarri izatea.


-Delako "poliomielitis" da ume elbarri askoren gaitza. Gaitz berdiñak edo elkarrekin zerikusia dutenak al ditugu?


-Bai zera! Ez dute elbarrekin zerikusirik. Oso desberdiñak dira. "Poliomielitis". bizkar-ezurraren muiñetako gaitza duzu. Geroxeago edo beheroxeago sortu eskuak edo oiñak gelditzen ditu. Orno edo bizkar-ezar tontorrean gelditzen bada eta buru aldera jo arnasa edo zaiñeteko odolaren joana edo janariak irenstea zatitzen du. Ehunetatik berrogei-ta amar erabat sendatzen dira. Ogei-ta amarren bat baldartuak eta ehunetatik amaleuren bat zearo elbarri gelditzen dira. 11, berriz, ehunetatik seiren bat bakarrik iltzen dira. Poliamialitis ez da ain senda-eziñeko gaitza. Erri edo toki jakiñetan zabaltzen da. Badaude ez kutsatzeko txertoak ere. Ez da larritzeko gaitza lurralde zabal askotan. Buruko korderik eza berriz nonahi eta noiznai sortu diteke, beste iñorengandik kutsatu gabe.


-Eman didazu gaitzaren berri, baiña zer egin diteke sendatzeko? Zer egiñik bai al dago?


-Asko ere asko egin diteke etxe-zuloetan, ohean edo seaska ibiltarietan, gorderik dauden aur elbarri oiekin. Esku egokiz eta begi argiz zaitu behar dira ahal denik eta azkarren. Tente ipintzea eta ibilliaraztea da lehenengo elburua. Besterik gabe saiatzeko eta ahalegiñak egiteko gogoa ernetzen zaio umeari. Bere buruaz baliatzeko gogo ori sortu behar zaio lehenik umeari. Ortik asi behar da.


-Buruz argiak diranez gero ez al da obe gorputzari begiratzeke eskola on bat ematea?


-Biak batera egin behar dira. Gutxi aurraratuko du eskolan gorputzez ere trabatzen eta baliatzen laguntzen ez badiogu. Orregatik elkarturik egin behar dute lan era guztieteko sendagilleak eta maixuak. Ume bakoltza desberdiña da, doalaz eta elbarriz. Ortarako jende laiotuak lan asko egin dezake. Aundia da apaizaren eginkizuna ere ume auen artean. Ez txikiagoa gurasoen lana. Baiña ortarako etxe on bat behar dugu: ezitegiz, sendategiz, osategiz, aurrerapenez eta jende ikasiz ondo oroitutzeko etxe on bat.


-Ortarako dirua ere beharko duzue, bada?


-Jakiña. Dirurik gabe ez dago ezertxo ere. Eta diru asko behar dugu gaiñera. Aldandegiren batek edo parrokiren batek edo Udaletxeren batek edo diru-etxeren batek laqundu beharko luke. Ez gindezke limosnatik bizi. Begira nola deuden borondote onarekin bakarrik eramaten diran eritegitik, esate baterako. Ez aurrerapenik, ez behar ainbat sendagille eta zaitzallerik, ez erosotasanik, ez ezer...


-Pentsatu el duzue laguntzailleen elkarterik sortzerik edo?


-Asieran, jakiña, arazoa bizi duten batzuk bakarrik asten dira lanean. Baiña berak bakarrik ezin ezer egin. Askoren laguntza behar da. Ari gera bai ortarako moduk eta batzarrak egiten ia urte bete osoan. Baditugu 250 lagun, guraso eta laquntzaileen artean. Baiña ortarako jendea argitu eta kezkarazi behar da. Jendeak ez du uste ume oiek jorlekutik mugitu ditezkeanik ere. Amar urte daramazkite ontan lanean Barzelonan. Lanik gehiena, ordea, Inglaterran egiten ari direla uste dut. Badituzte 120-ren bat etxe ortarako ondo jarriak.


Ea, bada, Orturaz jauna aurrera eramaten duzuen zuen langintza. Zalantzarik gabe beste premi latz eta estu asko daude Gipuzkoan. Baiña ez berriketakoa ume elbarri auena ere. Etxean daukanak daki ondoen orren berri. Lan zailla daukazute benetan, baiña ez etsi. Jarrai aurrera. Gu ere prest gaude dezakeguntxoa egiteko. Guk ere lagundu nahi diegu buruko eritasunagatik elbarri diran ume oiei. Eskerrik asko zure argibide guztiengatik.


LAPATX.



Argazki-oinak:Itzegiteko, ikasteko eta irakurtzeko blizkorrak izaten dira.


Argazki-oinak:Batzuk jaiotzerakoan edo jaio-berritan gelditzen dira buruan zauritu.




Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude