« LANGILEARI HISTORIAN ZEHAR»


2021eko uztailaren 23an
Mikel Ugalderi elkarrizketa.
« LANGILEARI HISTORIAN ZEHAR»
Erri bakoitzeko langileriak kondaira berezia du
Mikel Ugalde gizon ezaguna da gure artean Z. Argian argitaratzen diran lanenagatik. Bereak dirateke gehienbat irakurtzen diranak. Gihartsu dira, gatza dute bere lanek. Muinari deitzen diote . Garbi azaltzen dizkigu Euskal Erriaren problemak. Ez duzu bere iritzietan Euskal Herriaren aurkakorik ezer aurkituko, dena aldeko baizik. Pundu honetan esanbeharrik ez dago baina, zalantzarik gabekoa da. Bide honi egoki jarraitzen dio oraintsu idatzi duan liburuan ere. "Langileria historian zehar " deritza liburu honi. Liburua bide dela, zerbait berri eman nahiz, ekin diogu elkar-hizketari.
-Noiz hasi zinen? Zenbat denbora igaro duzu, liburu hori egiteko?
-Bi urte luze joan zait liburu hau burutzen. Luze bakarrik ez, neketsu ere izan dira bi urte hauek. Badakizu, gauzak ere ez dira gure artean nahi bezala egiten, ahal den moduan baizik. Beste euskaldun askoren antzera laneko orduz kanpo egin behar izan dut nere liburutxo hau.
-Baina zer nola hasi zinen liburua egiten? Nork eragin zizun?
–Begira gure errietako langille taldeek, langilleriaren azterketa historikoa egiten asten direnean, beste biderik ez eta erderara jo behar izaten dute. Ez genduen euskal langilleok euskeraz egindako historia bat.
-Beraz lanerako tresna bart izan nahi du zure liburuak...
-Orain, zorionez, kultura maila honetan gauza hobetzen ari da. Baina langileari buruz, euskal langilleriari buruz liburu bat bakarrik ere euskeraz ez izatea benetan triste da. Euskeraz egin behar zaio gure langilleriari bere historioa. Bere bileretarako, bere reflexioetarako laneko tresnak, euskal tresnak behar ditu.
–Zure liburuak betetzen al du, zegoen utsune lotsagarri hori?
–Ez eta gatxiagorik ere. Nere liburna ez da liburu oso bat. Urrik ernan ere. Behar dugun fruituaren lehen emaitza bat bosterik ez da. Egun guziz amabi ordu pasatzen nituen etxetik kanpo. Liburua egiten pasatzen nitunen gelditzen ziren orduak. Honela, liburu oso bat egiterik ez dagoela itsuak ere badakus. Nik asera bat eman diot. Lan obeak etorriko dira gerora.
–Liburuaren itzaurrean hau diozu: Jakitun eta ondo baino hobeto lan hau egin lezatekeenik ez dute, dirudienez, horrelako egitekorik haintzat hartu".
–Bai eta horretan diraut. Lana serioski egin dezakean jendea badago qure artean. Baina horietarik zenbaitek ez du honelako lanik euskeraz egiteko premiarik ikusten. Badirudi beste zenbaitentzat, berriz, cuskaldun eta langille izatea kontradikzio dela. Langilleriaren historia, erri bakoitzaren nortasun eta historiarekin zer ikusirik ez lukeen bezala edn nahi dute.–
–Langilleriaren historia arterizerakoan baduzu beraz zenbait printzipio?
Nik langilleriaz pentsatzean ez dut abstrakziozko lagilleria batez pentsatzen. Langilleria bere osetasun guzian aztertu nahi nuke. Non gauden eta nora goazen jakiteko, nondik gatozen jakin behar dugu. Langlleriaren historia bere erriaren historiatik kanpo ez diteke ar. Besterik egitea, barka ezinezko errua litzake. Nik nere lana egiterakoan printzipio honi jarraItu
–Zer gai nagusi aztertzen dituzu liburuan?
–Liburuan, iru zutabe nagusi be rezi genezazke. Lehena, Europako langilleriari eltzen diona da. Europan, batipat Bretaiña Aundian eta Frantzian, langilleriak izan duen Pragiña azaltzen dut. Bigarrena, Españiari begira osatutakoa da. Bertan, Industrializatzeak izan dituan eragozpenak aztertzen dira. Langilleriak Españian anarkia bideari zergatik eltzen dion ere, zerbait bederen, sakontzen dut. Irugarren zutabea berriz Euskal Erria da. Labur beharrez ez ditut ez nekazarien eta ez arrantzaleen arazoak aztertzen. Industrializazioa nola eta zerk eraginda sortua izan dan ere azaltzen dut.
–Geuretzat, euskaldunontzat, interesgairri izango lirakeen zenbait ondorio atera al duzu?
–Frantzia eta Bretaiña Aundik langilleriak jokabide desberdiña eraman du. Bretaiña Aundiko langi lleriaren borroka politikako eska bideei itsatsia egon da. "Kartismo" mugimendua eta beste honelako asko ikusi eta aztertu besterik, ez dago. Frantziakoak berriz bide horri berehala utzi zion. Sindikal bo rroka, hots, lantegi barruko borrokara mugatu zuen bere ekintza
–Ganza nola gertatu dan adierazi duzu, baina gertaera horren sustraia edo muiña zertan datza?
–Bretaiña Aundia eta Frantzia bi lurralde desberdin dirala, denontzat aski nabarmen dan gauza da Kondizionamentu desberdinen fruitu dira bai bat eta bai bestea. Ezin ditezke bietan beraz jokabideak berdinak izan. istoria desberdin baten fruitu diralako Frantzia eta Bretaiña Aundiko langilleriak desberdin dira. Batek jokabide bati elduko dio eta besteak besteari.
–Euskal Erriari gagozkiolarik, zer esaten duzu?
–Begira, Euskal Erriaren izaera, egiturak, historia, bizitza t.a. bereziak diranez gero, bertan sortzen dan langilleriak bere nortasun berezia baduke. Erri alde bakoitzak berari dagokion langille mota sortu duen bezalaxe Euskal Erriak bere langilleria, berezia du.
–Berezitasun hori nun ikusi duzu?
–Galdera honi erantzun zehatz bat emateko, ez dut liburu honetan Euskal Erriko langilleriaren azterketa sakonik egiten. Joan zen mendearen bukaera arte sortutako arazoak aztertzen ditut ain zuzen. Langilleria sortzen ari zen momentuan bukatsen dut liburna.
–Horrek berak ez al du bereiztasun bat adierazten...
Zalantzarik gabe. Beste Erri aldeetan langilleria sortu eta klase bezala indartuta azaltzen danean, hemen gure Errian, orduantxe piskana sortzen asten da. Horregatik batere egokia ez deritzat, emere tzigarrengo mendean Euskal Erriko langilleriaz itz egiteari. Hori, eskematismo utsez jokatzea da.
–Nik ere nere aldetik boste ondoren bat atera dut, zure liburuak beste est eskatzen duela, alegia.
–Bai, su eta fu, orain eguneon horixe egiten ari naiz. Lana pixka bat bederen aurreratua daukat. Baina zailtasun aundirik dut. Gure Erriko langilleriaz dateak arkitzea ez da erreza. Lagun hau burutzeko beste hatzuren laguntza beharko dut.
–Noiz bukatzea pentsatzen duzu7
–Aurten amaituko dudala uste dut. Noiz argitaratuko dan ezin dezaket esan. Hori "ETOR" editorialaren eskuetan dago. Berak erabaki beharko du.
–Datoak arkitzea ez dala erraza esan duzu...
–Aruntz eta onuniz ibilli naiz eta egia esan ez dut material asko atzeman. Eta arkidudana berriz oso sakabanatuta dago. Baina lehen esan dudan bezala, nik lanari asera emango diot. Gero, besteek lan 0soago bat egin beharko dute. Beste horiek ordea, taldean, elkarren leian egin beharko dute lan. Nere lanak ate bat zabaltzen du..
-Mikelen dei larri hau entzunaz bukatu genduen gure elkarrizketa. Orain dela gutxi, Donostian "Actualidades " deritzan antzokian izan zen mahai ingurua ikusi ondoren, are eta larriagoa deritzat. Denak aho batez aitortu zuten Euskal Erriko historioaz gutxi zekitela. Hau ikaragarria izan arren bada ordea beste gauza bat gehiago ikaratu ninduena, zenbait, kondairazaleen eskematismoa. Antzina antzinako historiaz ezer asko ez dakigu. Orain oraintsuko historiaz ere ezer gutxi dakikkegun beldur naiz. Ordua dugu geure lanari ekiteko. Mikel Ugalderen dei larriak ondorenik izango al du behintzat.
Donate Unanue
1

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezEkonomiaLanaBesteak
PertsonaiazUGALDE1
EgileezUNANUE3Ekonomia

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude