Tomas Hernandez Mendizabal Nor Dan


2021eko uztailaren 23an
Tomas Hernandez pintoreari elkarrizketa
Tomas Hernandez Mendizabal Nor Dan
Tomas Hernandez Mendizabal euskal pintore bat dugu. Berak egin ohi ditu, ain zuzen, Z. AR GlAren Gabonetako azal-marrazkiak azken urte auetan. Aurtengoa ekartzera gureganatu zaigunean, galdera batzuk egin dizkiogu, irakurleek ezagu ditzaten.
–Non jaio ziñan eta non ikasi zenduan?
–Nere gurasoak ere euskaldunak ziran eta ni Donostian jaio nintzan. Amalau urte arte eskolara joan nintzan eta garai ortan lanean jarri nintza. Beraz, ez dut eskola gehiegi iza gazte denboran.
–Non ikasi duzu, bada, orain artista izateko beste?
–Nere eskola euskal paisajea izan da. Ortik ikasi dut dana. Bete betean eta osorik iñor ez baldin bada ere autodidakta, ahal dan neurian, ni autodidakta naiz. Naturalezak erakutsi dit neri dana. Izan ere, ba al da ezer, naturaleza bezain abstrakto edo ain figuratibo danik?
–Noiz irten ziñan kalera?
–1964ean egin nuan agerketa bat Donostian "Club Guipuzcoa" delakoan. Ortik aurrara leku asko eta askotan azaldu ditut nere lanak.
–Zer unetan arkitzen zera orain pintore bezala?
–Orain igaro-une batean nabil. Nik, bizi dedana agertu nahi izaten det eta orain bertan gehiegi mugatu gabeko bideetatik nabil. Figuratibotik abstraktora pasa naiz. Beti naturalazaren bidez.
–Eta nolaz eman duzu pauso ori?
–Oso mantxo. Batez ere, aztertuaz, ez modan dagoelako edo beste azaleko arrazoiren batengatik. Paisaje orri begiratu eta barruan sartu eta gero, azken bolada ontan pintura-era au sortu zait.
–Zein jotzen dituzu maixutzat, eredutzat?
–Beti, gehien arritu nauana, Picasso izan da. Baiña euskaldunok Oteizari zor diogu gehien. Ikaragarria da gizon orrek gure alde egin duana. Bere indarrak berpiztu egiten gaitu.
–Oraingo une ontatik irtetzean nora joko duzula uste duzu?
–Orain nahasketa aundia dago .pinturan. Gero sortuko al da pake giroa eta orduan, gauza onak aurrera irtengo dira. Baiña zer gertatuko dan, iñork ez daki oraindik. Ez emen eta ez Parisen. Figurazio berri batetaz itzegiten da, baiña oraindik ez da ezer ikusten.
–Zer sari irabazi izan dituzu?
–Bederatziren bat bai baiña ez dakit gogoan dauzkadan orain bertan: 1961ean, Gaztetxoen Sariketan, urrezko medailla. 1962an Sariketa berean, bigarren saria, pintura-gaietan. 1967an Zarauzko Sariketan brontzezko medalla, eta Elgoibarko jaietako egitarauan bigarren saria. 1968an Zarautzen, lehenbiziko saria, Ordizian irugarrena eta Probintziako sariketan ere lehenbizikoa. Urte berean, Irungo Paisaje-sariketan, irugarren saria. 1969an Lezoko "Elias Salaberria" sariketan, lehenbiziko saria.
–Donostiatik kanpora ere azaldu dituzu, beraz, zure lanak...
–Bai. Tolosa, Eibar, Zarautz, Aginaga, Irun, Gazteiz, Iruñe, Lezo, Elgoibaren. Erri auek guztiek badakite nere lanaren berri.
–Zure expresio-biderik maiteena?
–Pintura, zalantzarik gabe. Baiña beste lan mota batzuk ere erabiltzen ditut. Grafista naiz nere lantegian eta ortik kanpora, kartel asko egiten det, baita dekorazioak eta liburu edo aldizkarietarako edergarriak ere: Z. ARGIA, TXISTULARl, orietan eta bestetan.
–Aberastu al dezu zuk euskal artea ?
–Aberastu... oraindik ez. Ahal dudana egiten dut. Aberastu, danon artean egin behar dugu. Gipuzkoak, arte kontuan, indar aundia dauka gaur eta ori euskal artearen benetako aberastasun bat da. Dena den, euskal giroko edozer gauzak zoratzen nau eta ori nabarmendu egiten da lanerakoan.
–Eta Gipuzkoan dagoen indar aundi orretaz Jabetzen al da erria?
–Ez. Askotan pentsatzen dut gipuzkoarrok ez dugula merezi ainbeste artista eta ain on izaterik. Egin edozein agerketa eta oso ona bada ere, irureun lagun ez dira ikustera joaten.
–Zergatik gertatzen da ori?
–Alde batetik, oso gutxi era. kutsi digutelako gaztetan. Neroni Zuloaga nor zan jakiteke irten nintzan eskolatik. Bestetik, materialismo giro ikaragarrian bizi geralako eta barru-indarra behar izaten da kultura arloetan denbora eta dirua galtzeko. Bestetik, artistak oso baztartuak egon izan ohi diralako, Euskal Errian. Orain bertan ere gauza parragarririk gertatzen da: askotan, ez dira onenak azaltzen eta agertuz gero ere, egunkarietan egun pare batean itzegin eta gero zeharo ahaztu egiten ditugu gizon ura eta kultura-arlo ori urtu egin balira berala.
–Kritikalari onik ba al da gaur Gipuzkoan?
–Kortadi izango da onenetakoa egia esan. Kritikoak lan aundia egin dezake eziketa arloan. Oso zailla da kritiko ona izatea.
–Zer esango zenioke Euskal Erriko jendeari?
–Artistaon lanak ulertzeko ahalegiñak egin ditzala. Gaizki itzegitea, baztartzea, oso erraza da. Baiñan agerketa batek zenbat lan ematen duan pentsatzen jarriko bagiña, beste giro batek babestuko gintuzkete.
–Eta Euskal Erriko komunikabideei?
–Beren eskuetan dagoela erri xehea arte kontuan, informazio bidez jaztea, eta pertsonari arteak ematen dion osotasunaren alde lan egitea. Lana egiten danean gauzak aurrera ateratzen dira. Ikus dezagun nola Lezo erri txikia. Nola antolatzen duan "EIias Salaberria" saria. Urtero sariak gehitu egiten dituzte. Zer indar dago or? Zarauzko saioak ere onak dira eta orain badirudi Eibar asia dala. Orain, Debako eskola izango da garrantzi aundikoa, berriz ere esan, Oteizari esker.
Onela bukatu genduen gure elkarrizketa. Ogeita amaika urtetako pintorea badijoa bere kezkaren batzuk azaldu eta gero. Guk kezka auek jaso egin ditugu, merezi baitute. Orain erriaren erantzunaren zai gelditzen da artista.
OLALDE
7

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakHERNANDEZ1
PertsonaiazHERNANDEZ1
EgileezOLALDE1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude