Zer Gertatzen Da Unibersitateaz?


2021eko uztailaren 23an
Manuel Agud Querol, Donostiako Institutoko katedratikoa eta Mitxelena eta Tovarreko lankideari elkarrizketa
Zer Gertatzen Da Unibersitateaz?
Manuel Agud Querol-i Galdera Batzuk
Delako "III Plan de Desarrollo" argitara berria eman zaiku. Españiako gobernuaren baitan, ez da asmorik Gipuzkoan unibersitate edo goimailako irakaskuntzarik sortzeko Betidanik izan dugu euskaldunok euskal unibersitate jatorrik, hain zuzen ere Rodrigo Merkado de Zuazola jaun oñatiarrak XVlgarren mendean sortu zuan Oñatiko lehen euskal unibersitatea. Unibersitate aipatu honek 350 urte iraun zuan XVIIIgarren gizaldian "Azkoitiako Zalduntxoek" egin zuten goimallako irakaskuntzetan beren entregu eta proba; duela urte batzuk eta unibersitate baten beharra zela-eta kezka bat sortu zen geuren artean Baina kezka, asmo eta desira haiek bere hartan gelditu ziran
Oraingoz gipuzkoarrok unibertsitate gabe gelditu beharrean gara Egoera aldrebes hau zertxobat argitu naihrik Manuel Agud Ouerol-engana galdezka jo dugu. Agud Querol-ek ez du aurkezpen nabarmenik behar, guztiz ezaguna bait zaiku Donostiako Institutoko katedratiku eta Mlitxelena eta Tovar-en lankide bezala.
–Iruditzen al zaizu Gipuzkoak bere unibersitatea zuzpertu nahi duanik?
–Hau da batek egiten duen galdera, goimallako batzuen artean dagoen ajolagabekeria ikusirik. Ajolagabekeria hau ikusirik, goimailakoen asmoak hauek direla iruditzen zaiku: alegia, ikasgintza-demokraziaren arazoa momentuko «slogan» huts batean uztea; eta ikasgintza arazo hau ez dedilla izan eginik dauden molde batzuen hausle. Molde hauei eustea bai da goIkoen helburu bakarra.
Baina beste zenbait talde bada unibersitatearen egarri biziz: erdi mallako burgesiak eta tekniko mailan mugitzen dan langileriak egin du zenbait amets, unilbersitate berriaren, eraikintzearen beharra ikusita. Egarri eta amets hauek ez ditu sortu sona edo «izen ona» lortu nahi batek. Sakonago jo dezagun. Egarri honek bizi irauten baldin badu unibersitatetik zerbait jatorragorik espero delako da: alegia, gaurkotasunez eta sakontasunez betetako jakintza bat unibersitatearen bidez lortzea. Eta «lIl Plan de Desarrollok» eman digun ostikara ez da makala.
-Zergatik zapuztu digute gipuzkoarroi egia bihurturik ikusten genduen amets hau?
–Arazo hau dela eta denok ezagutzen dugu bai goimailako agintariek ere gure kezka bizia. Goiko agintariengandik entzunik dugu zenbait goratzapen: gu izan gerala unibersitate gose hau lehenik sentitu dugunak, inon baino lehen sortu zela gure artean «atronato pro Estudios Superiores Oficiales» delakoa; lehen pauso bezala azterketa bat egin ondoren gu izan ginela beharrak eskatzen dituen berrikuntza batzuen urratsak lehen aldiz azaldu genituenak. Arazo hauei erantzuna eman nahirik lehenak izan ginela goimallako ateak jotzen
Lehenago ere goi-irakaskuntza berrien sorketan gure herri hau erabat baztertua izan zen. Azken orduko eskabideei esker, Fakultate bakar bat sortu ahal izan genduen.
Hasiera batean «Letras» izanen zela uste arren, gero goiko aginduz «Deretxo» gertatu zen
«Jefe de Departamento» berak esan bezala, lehena genduen, hau. Ondoren unibersitate kolejio batere eskini zikaikun, ikasgai bereziren batekin agindua, eta bi urteren buruan gauzak, egitura eta ikastalgoaren aldetik zuzen joanez gero «Fakultate» mallara iristeko bide izanen zena. Honez gero eta jokabide berdinarekin «Zientziatarako» kolejio baten jabe izatera ere heldu gintezkean. Eta horrela lau edo bost urteren buruan Gipuzkoak berriro ere bere unibersitatea izanen zuen. Eskatu baino gehiago eskeintzen zitzaikun.
Orduko zenbait gertaera zala medio, asmo hauk guztiak hutsean galdu ziren. Bildurraz edo ekintzarako ausardirik ez genduen izan. Denbora pasa eta bi urtetan ez ziran bildu ez "Patronatoa", ez "Comisión Ejecutiva" delakoa.
Bagenduen "Deretxo" Fakultate bat. Geroago "Informatikako goi-eskola eskeintzen digute. Eskola eta goi-mallakoa, alajaina. Orain berriz, "informatika-Zentroa" dugu entzuten.
Bere izena lehen bai lehen erabaki dezatela nahi genduke, erdi mallako ala «Fakultate» erako irakaskuntza dan, jakite arren.
Eta aro berri bat hasten da, lehen bezain agorra. Otsallaren 12an orduko goi-irakaskuntzako Direktore Nagusiak aditzerat ematen digunez, Letras-ko Kolejio Unibersitario bat sortzeko biderik ba omen dugu. Gero isiltasuna!
Uztallaren 5ean biltzen da Patronatoa baina tira birako borroka baten ondorenean, talde pribatuaren aldetIk jarkipen sendoa agertzen da sorketa hortarako. (Aldizkariek ez zuen aipatu ezertxo era hauen berririk). Eta berriro ere isiltasunean erortzen gera. Aita Islak bere arrebarei idatzitako eskutitzean dion bezala: «Isil unea. Behingo batez aspertu eta ahaztuarekin gure asmo eta ametsak zokoratuak gera ditezen eta dena, leben bezala jarrai dedin,.
Ajolagabekeria horretan gerala, harrapatzen gaitu «III Plan de Desarrollo» bazterketak. Gipuzkoa baztertua gelditzen dela jakitean, kaleko zurru-murruak: Igaroteko zenbait jokaera desegokiren zigorra omen. Baina politika jator baten baitan jokabide hau onartu dezakeenik ez dago.
–Kanpoko talde pribatuaren menpean utzi nahi ote gaitu?
-Oso nabarmenkeri haundia agertzen da. Besterik ez bazan ere, Letras-ko Fakultate bat izan bagendu, hainbat bidez eta aldiz aipatutako gure izaera programatiko edo irabazkin hau asetzeko. Horrela, unibersitate batek behar dituen hiru Fakultatetara iristeko mailaka-mailaka igo beharraren arrazoiak esplikabideren bat izanen zukean. Baina hori ere ez.
–Orduan zer gertatzen da hemen?
–Gure probintziak bederatzi Prokuradore ditu, hauen artean, gure korporazio edo batzar buruak dau de. Zerbait egiteko garala dugu, zerbait konkretu eta indartsu, gure ahalmen guztiak bukatu arte.
Orain dela egun gutxi agerkerietan esan bezala, lau jurisdizio menpean egotetik sortzen dan egoera hau uxatu beharrean gera: Deretxorako Valladolid, Informatikerako ofizialki Madrid, Injenieritza eta Fisika-Zientziak Iruñen eta Filosofia Letrak (talde pribatua) Deuston.
Gainera "Filosofia-Letras"eko taldea, aizkenik aipatutakoaren menpean irakaskintzari dagokionez, erabaki zalantzatsua da.
Egoera horretan ez dagoke unibersitate baterako biderik. Halaz eta guztiz ere guk unibersitate malla baten beharra dugu, beraren baitan zenbait alderdi berezi jorratu ahal izateko.
Honen aurka deudenak zenbait aitzaki bide ipintzen dituzte: Egungo unibersitateak beste zerbait behar omen du; unibersitatearen pentsamoldea aldatu egingo dela; beste modu batera pentsatu behar dugula
Halaz eta guztiz ere, goimallako irakaskuntza batek nolabaiteko egituraren bat beharko du. Eta oraingoz, akats eta guzti, lehengo egitura zaharra hainbatekorik ez dugu arkitzen. Teknokratok beren mesias izateko nahikeri edo asmoekin erakutsi nahi dizkiguten gauzak ez gaitu asetzen, ezta urrik eman ere.
Jakingabeen edo atzerakoi eta taldetxo pribatuen defenditzaleek bakarrik onartu dezakete gure egoera hau, herri hau jakintza aldetik eremu edo soil legor bat bihurtzea, Jainkoak lagun gaitzala.
«Luz y taquigrafos» eskatzan zuan Maurak. Beharbada, hauxe dugu egoera nahastu hau zerbait argitzeko beharrezkoena Erdi-Aroko egitura hauek hautsi nahi baditugu, iraultza baten premia gorria dugu.
Une larriak dira benetan, eta inor ezin daiteke arazo astun hau alde batera bazterturik lasai gelditu. gure herriaren azken maila ipini nahi badugu behintzat, kulturaren zoru maila, unibersitate maila alegia, hainbeste aldiz aipatu den Ortegaren esanei jarraituz.

Honerano, Agud Querol-en iritzia. Beste batean gehiago.
Joxe Larrea
7

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEuskal Unib
PertsonaiazAGUD1
EgileezLARREA2Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude