Gasteizko Elizaren Berri


2021eko uztailaren 23an
Luis Larrañaga apaizarekin
Gasteizko Elizaren Berri
Gero eta gehiago, euskeraz gauza gehiago egiten da Araban. Azken denboretan "Zeruko Argia", euskaldunen asterokoa. Arabako egoerari garrantzia haundia ematen dio. Arabako euskerazko berjabetzean "Comisión diocesana de Pastoral en Lengua vasca" delako erakundeak garrantzi anitz du. Zer egin du batzorde honek? Zer egiten du? Zer egingo du? Hau dana Luis Larrañagak, apaiz jator, baikor eta langileak, erakutsiko digu alkarrizketa honetan.
Nola jaio zen Gasteizen "Comisión Diocesana de Pastoral en Lengua Vasca" delako erakundea?
-Ez dakit zuzen hasi zaneko garaia, urte batzu baitira. Imanol Irigarai, Los Rios-etik etorri ondoren, Gasteizen zagoala, Brigiden elizan euskeraz meza ematen hasi zan, hurira azkenengo urteetan etorri ziran euskaldunentzat. Gero bere lanaren jarraipena Sabin Salaberri, Eusebio -osa eta Xabier Irigaraik, Imanolen anaiak, hartu zuten. Bainan orain bi edo hiru urte arte sortu gabe zan Batzorde bezala. Eta urte bete besterik ez du hurian degun etxeak.
Zein dira, zure iritziz, beren helburu nagusienak eta aurrera nola daramazkizue?
-"Eliz ondoan" orrian behin azaldu zuenez, gaur eguneko Araban, bere nortasun osoa lortzen eta sendotzen euskaldun gizonari laguntzea du bere helburu nagusia. Hau dana orden kristautasun eta elizaren begiekin, Eliza ordea kristau guzien bazkuna izanik ez genduan nahi Batzorde hau apaiz utsena izaterik eta horregatik lehenengo lehenengatik laikoak apaizen leku bera eta eskubide berberak dituzte erakundearen bizitzan. Eraketan eta erabaki guzietan. Hortarako Batzorde haundiaren barruan, beste lau batzorde txiki egin ziran, dotrina, liturgia, kultura eta diruaren gauzak erabiltzeko. Eta hoien arteko batzuekin zuzendaritza bat ere eratu zan. Geroago, guraso eta umeen harremanetarako ere beste taldetxo bat sortu da. Ezin esango degu gauza danak ondo dijoazenik. Gauza asko hasi ere ez dira egin oraindik. Beste asko hasi eta, beste gabe daude. Baina gauza ederrak ere lortu dira noski.
Gasteizen diren euskaldunen artean, zer ihardespenik hartu duzue?
–Danetako erantzunak ditugu gure euskaldunen artean. Euskeraz ez dakiten gasteiztar asko dugu geurekin gure lanetan sartuta eta gure izkuntza ikasten guk uste ez genduan suaz. Bainan hoien ondean umetatik euskeraz mintzatzen diran gipuzkoar eta bizkaitar batzuk badira gurekin eta gure hizkuntzarekin ezer nahi ez dutenak.
Hala ta guatiz aurrera goaz, ikusten denez, bainan bitartean zuen ahaleginen aurrean nola ziharduen Arabako Gotzainak eta beren inguruetakoak?
–Beharbada, nahiz da guri ez kalte gehiegirik egin, hemen degu gure Etsairik haundiena. Batetik bere eliz iritzi guztietan ez du pentsaera gaur eguneko Elizaren joeran. Horregatik moteldu eta eho ditu gure elizbarrutian ziran lanik bizkor eta garrantzitsuenak eta alde batera utzi ditu gixonik jatorrenak laiko eta apaizen artean. Baina alferrik! Elizak garbikiro erabakita ditu gauza hauek bere azkeneko ikuskizunetan eta gaur ez degu bildurrik alde hontatik. Ez da urte asko euskerazko igandeetako meza bat galerazi zala; euskerazko hileta bat egiten utzi etzutela eta nahiz eta ezkongaiak euskeraz nahi euskaldun apaiz batek erderaz ezkondu izan behar zituela. Gaur elizak nagusienetan egin ditugu hiletak euskeraz; ilero ditugu bataioak ere euskeraz eta igandero ematen dira lau meza euskeraz (bat larunbatean) eta hiru bi hizkuntzatan (bi larunbatean ).
Adizu, lehenago "Comisión Diocesana" esan dugu; beraz Araba guztian haren lanak hedatzen ditu?
–Hori da behintzat gure nahia. Gure aldetik alde danetara heldu nahi dugu, baina bereziki Aramaiona eta Legotianora. Izan ditugu harreman batzuk hari hoiekin eta baita egin ere lan batzuk alkarrekin. Baina ekintza hau hasi ta beste gabe dago oraindik. Behar bezala goratu ezindako lana da. Arabako alderdietan ere ba ditugu gure asmoak eta hau izan liteke datorren negurako jarriko degun helburu bat.
Amaituz, nola dakusazu Arabako etorkizuna?
–Nahiz eta agintarien aldetik beste lekuetako erreztasunik ez izan uste det giro eder bat sortu dala arabarren artean. Erdi galdurik zuten euskal kontzientzia edonon zabaltzen ari da eta hau ez elizaren babesean bakarrik. Behar bezela goratu ezindako lana uste det ari dala egiten Gasteizko umeen ikastola. Era berean, huriko gazteei euskera erakusten ari diran gazteak. Eta ezin ahaztu, beren sailean Euskaltzaindiaren eta "Manuel Iradier" taldearen lanak.
Lan hauek danak Gasteizi ekarriko dioten aldaketa, orain bertan zerbait nabaritzen da, baina urte asko baino lehen garbiro ikusiko da.
Ezkibel
11

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazLARRAÑAGA4
EgileezEZKIBEL1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude