Baga Biga, Higa...


2021eko uztailaren 23an
Joxe Anton Arzerekin elkarrizketa
Baga Biga, Higa...
"Baga biga higa...", gure errian ainbat jendeak ikusia eta barne barnean sentitutako "sentikaria" eta erbestean Bretainan, Okzitanian, Kataluyan ainbat goratutako ikuskaria, ezin genezakean guk Z. ARGIAN aipamen berezi bat egin gabe utz. Horregatik "sentikeriaren" antolazaille edo konposatzaille berezia dan Joxe Anton Arzerengana urreratu gara.
-Joxe Anton, "Ez dok amairu" talde bezala noiz eta nola sortu zan?
–Batzuek alde batetik, besteek bestetik, bakoitza bere gisa eta denok zerbait expresio berri sortu nahirik genbiltzan. Zorionez orain dela sei urte elkar ezagutzeko bide egin genduan eta piskana biltzen asi giñan. Berehala ikusi genduan interesgarria bakarrik ez, beharrezkoa zela talde bezala euskal expresio berri bat sortzea.
–Asmo hori aurrera eramateko zer bide ikusten zenduten?
–Garai hartan oso modan zegoen kanpoko kanta famatuenak euskeratu eta kantatzea. Horrekin batzuk kontentu sentitzen ziren. Guk besterik pentsatzen genduan. Gure iritziz expresio guziak euskalduna izan behar zuan. Ez zitzaigun aski euskeraz kantatzea. Poesia eta musika egiteko "euskalera" billatu nahi genduan. Horretarako, bide bezala, kantu zaharretan oiñarritzea pentsatu zan.
-Beraz, zuek egin nahi zendutena zer zan, musika zaharrean oinarritutako zerbait berria egin ala musika zaharra berritu.
–Bueno, nik uste biak zirela eta gauzarik konkretoena, hori ala dala ikusteko, Mikel Laboaren desarrolloan dago. Musika zaharra berkreatzea edo bersortzea, hori da Mikelek egiten duana.
~Gaura garbiago ikusteko, zar esan nahi du berkreatze edo bersortze horrek?
–Begira, guretzako berkreatzea ez da kantu zahar bat berritu nahi izatea edo Kantuari beste itxura ematea. Gure barru barruan sentiturik, gure gaurko euskal izateari dagokion nortasun berezi bat abestiari emanaz kantatzea, hori da guretzako berkreatzea.
-Joxe Anton, zuek euskal expresio billatze horrekin zerbait esan nahi ahal zenduten ala expresio utsean edo orma utsean gelditzea aski zitzaizuen..
–Dudarik gabe, guk zerbait esateko abesten dugu. Erriarekin bizirik, erriaren prolemak gure egiñik erriaren prolemak agertu nahi genituen ahalik eta modurik zabalenean. Horregatik erriaren maitasuna, sentimentuak eta sufritzen dituan injustiziak izan dira gehienbat guk erabilli eta erabiltzen ditugun gaiak.
–Hauk dira, eta nik uste argi eta garbi esanik dagoela, zuek aseran zenituen, eta dituzuen asmoak. Orain, «Ez dok amairuren» bizitza sei urtetako bizitza hori nolakoa izan dan esango ahal zeniguke?
–Askoz ere aberatsagoa izango zalako eta egindako gauza osoagoa izango zalako asera aseratik pentsatu genduan elkarrekin kantatzea. Ala ere gure asmo hau egia bihurtzeko urte batzuk pasa genituen. Garai hartan bakoitzak egiten zituan bere kantak etxean gero jendearen aurrean, eszenariora igo eta bakarka kantatzeko. Gu lagun giñan baina ez zegoen talde-ekintzarik. Talde-expresio bat ez da agertzen.
–Baina elkar kritikatuko zenduten...
–Bai, hori egiten zan. Kanta hau ez zaidak gustatzan edo parte hori asko gustatzan zaidak, baina gehiago ez. Baina ez zan elkarren lanaren bitartez, elkarrekin egindako kanta edo poema bat. Talde-izena bakarrik genduan.
–Beraz, «Baga, biga, higa...» ren tikaria nola sortu duzue? Ez ahal duzue aurretik bwste experientziarik egin?
–Bi experientzi egin genduen baina ezer andirik ez. .Baga bigaren bitartez guk gauza lojiko bat egin nahi genduan. Bakoitzak bagenituen geure kanta eta geure poemak. Egin behar zana beraz, bakoitzaren emaitza edo aportazioa osatzea zan eta bestearenarekin lotzea edo moldatzea.
–Moldaketa hori nola egiten zenduten?
–Denok alkarrekin. Batek, adibidez, ekartzen zuan kanta bat. Kanta hori entzutean beti bururatzen zitzaion kanta horri zerbait erantsi behar zitzaioia edo beste bati, gitarraz edo esku soiñuaz laguntzea,eta abar. Horrela gauza, piskana gorputz bat artzen joan zan. Eta hori bakarrik ez, representazioak egiten asi giñanetik gaur arte ere osatuz joan da. Gaurko egunean ez dugu "Baga biga" lehenengo saioan bezala ematen.
–Jendea ohartu ahal da sentikaria, taldearen ekintza bat dala? Zer deritzazu?
–Nik uste baietz. Bat baino gehiago etorri zaigu puntu honetaz itzegitera. Ala ere Euskal Erriko jendea ez da gehiegi konturatu. Katalanak berriz gehienik arrituta utzi dituana, horixe izan da. Eta jendeak hau garbi ikusi behar du, alegia "Baga biga" taldearen fruitu bat dala.
–Zuk esan duzun arrazoi harrengatik berorrengatik sentikaria ez ahal da gehienbat bilduma bat? Batasun bat baino gehiago ez ahal da bilduma bat?
–Begira, pundu hontaz ez diot oraindik iñori itzegin eta benetan interesgarria da. Gu, lehen urratsak ematen ari gara. Zuk esaten duzun batasun hori ez da oraindik lortu. Hortarako lan asko, ikaragarri egin behar da. Batasun hori sortzea oso zalila da. Horregatik "Baga biga" gauza lortu bat baino urratsa bezala du bere garrantzia. Aukeratu dan bidea da inportanteena. Gauza aundirik ez da lortu oraindik. Egin dana, gauza oso xinplea izan da.
-Dena dela, gai aldetik zer batasun eman nahi izan diozute?
–Garai hontan bizitzeak, erri hontan bizitzeak ematen digun batasuna eman nahi izan diogu geure sentikari honi.
–Ala ere azaltzen dan prolematika ez ahal da erriarengandik urrun dagoen prolematika? Galderak ez ahal dira artistarenak bakarrik?
–Baina erri xebeak zergatik ez ditu holako galderak egiten? Izan ahal du okasiorik honelako galderak bere baitan sortzeko? Zer edukazio izan du gure erriak? Destinoaren seme bezala bakarrik ikusten du erriak bere burua. Makina bat izango balitz bezala bizi da. Hori dauka legetzat arturik. Eta guk horren aurka egin behar dugu.
–Nik uste, zuen asmoa zer izan dan zure iritzi hauek garbi agertzen dutela eta, eta baita "Baga biga" ren garrantzia konprenitzeko bide izango dirala ere. Baina badago argitu behar diguzun beste pundu bat, diru asuntua alegia. Asko kobratzen omen duzue...
–Orain arte zorrez ibilli gara. Sentikariaren ogei eta laugarren representazioa egin arte ez genduan xentimorik ere jaso.
-Jakin baledi behintzat, artista bakoitzak representazio bakoitzeko zenbat jasotzen du?
–Zergatik ez? «Baga bigaren» rerpesentazio bakoitzeko 500 pezta. Eta jakin zazu, Donostiako representazioan, arratsaldeko bostetan plazan geundela gauzak prestatzen eta goizeko ordu bietan oraindik ere plazan geundela. Eta horrela ibiltzen gara gehienetan.
–Kritika egiten duten horiek beraz, zuei ahotik ogia kendu nahi dizuete?
–Arotz batek, egiten duan lana nolabait, baiña kobratu egiten du. Guri, hori ere ukatu egite zaigu. Horra, guk zerbait egokirik egiteko orduak sartu behar ditugu beste guziek bezalaxe. Ordu horiek guk laneko beste orduei kentzen dizkiegu. Eta bizi nahi badugu jan egin behar dugu eta jateko badakizu zer behar dan.
–Ez ahal zaizu iruditzen pundu honetan kritikatzen zaituzteenak Euskal Erriko kultura ez dutela maite?
–Bai emen jendeak lelokerian ibilli nahi du eta funtsean gure kultura indartzerik ez du nahi. Bestalde, kobratu gabe dabiltzala esaten duten horiek berriz, eskirol batzuk besterik ez dira. Eta hori batere beldurrik gabe esaten dut.
–Lana, gizona, makina, gizona zapaltzen duan makina, gizona askatzen ez duan lana. Hori da gure gizartea. Mikel Laboak «Baga biga» abestiaren bitartez adierazten digun bezala zerbait berria sortu behar dugu, baina txalaparta sorinak adierazten digun bezala gure nortasuna galdu gabe, pentsatuaz utzinuan Joxe Anton Arze'ren etxea.
1

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakARTZE1
PertsonaiazARTZE1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude