"Anexa"k Badu Ostatu Bere Lurrean


2021eko uztailaren 23an
Anexa dantza taldearekin
"Anexa"k Badu Ostatu Bere Lurrean
Madrilgo A B C ek Donostia aipatzen digu bere orrietan Abuztuan gure artean ikusi dituan gertaerak aztertuaz au dio:
"-ANEXA izan da udaldi ontako agerpen arrigarria Donostia onetan"
Ta idazle beronek beste eguneroko batetan, au jakiñarazten digu
"–Anexa ballet adierazlea («expresionista., esan nai det), izan da Donostian bizibideko langilleen mailla gorenekoa Onelako arte-dantza gure etxean eukitzea, Txillida eukitzea bezelatsu da beste sail batean."
Eta onela jarraitzen du:
"Nola iritxi du Anexak jakintza eta arte-iraultza au, Madrilko eta Kataluñako arte-malla eta jakintza malla berekoa? akin-min aundia sortu du bisitalarien artean gertakari onek, eta gu ere ara joan gera, saio-lekura, Anexaren lan-lekua ikusi nairik An ikusi ditugu Gartzia Asensio, Eduardo Txillida eta Ruiz Balerdi Eta guziok arrituta ikusi degu lan-talde bikaiñenetakoa eta dantza-erakusle jatorrenetakoa. Onek leengo egitura guziak autsi eta askatasun osoz asmatzen du bere lana ".
–Baiña nor dira mirari au sortu dutenak?
–Neska-mutil talde arrunta itxuraz; baiña ez ain arrunta ere. Gazte auek, egunero 8-9ren bat ordu lan egin ondoren, beste 5 ordu egiten dituzte lan nekagarri eta luzaroan eraman ezin diteken egitekoan.
–Bizibideko maillan jarriko ote dira?
–Ori da orain leenbizi erabaki bearko duten ardura. Anexaren zuzendari, dantzari eta eratzailleek, au erakutsi dute garbi: urtebete pasatxoan nolako mirariak egin ditezken, gizonak bere aalegiña eta doi argia lanean jartzen dituanean.
–Zenbait ballet antolatu dituzue?
–Jose Lainezen amairu dantzagintza berri-berriak. Probintzi barruan eta beste probintzitako iriburu batzuetara irtenaldiak. Azkeneko bi jardunaldi Trinitate enparantzan. Eta onena au: «Txartelik ez da gelditzen» oarra atean. Sarrera guziak saldu, alajaiña!.
–Laguntzarik izan al dezue?
–Anexak bere burua ederki jazten du. Ori bai, ondo etorriko zaizkigu guzion txalo eta arrara onak, bai langitza-maillan eta bai gure aalegin-salilean, Donostian leenengo Ballet adierazlea sor dedin gure artean. Dantzari guziak lan ortatik bizi ditezela eta Donostiaren izena jeso dezala mundu zabalera talde onek.
–Nork bultza zaituzte?
–Erriko Etxeak leenbizi, lan-lekurik eroseena eskeiñi digu. Urrengo ekiñaldi berria Probintziko Aurrezki-Kutxak babesten du ta Diputazioak lagundu zigun aurreko ekiñaldian.
–Asmo berririk?
–Urrengo jardunaldia Victoria Eugenia Antzokian izango degu. Lau Ballet berri gaurko aidekoak. Auen artean «Udaberriaren Eskeintza» agerraraziko degu.
-Zer dezue "Anexa" ori?
-..Ederki galdetua! «Anexa» ez da Ballet-talde bat bakarrik. «Anexa» ortaz gaiñera, bizi-era bat da, giza-era jatorra, su ta garra, fede biziko indarra; gizarteko eder-lana zabaltzeko sortua. Maitasunez eta pozjarioz asmatutako eginkizuna. Orregatik, gure dantza au errietara gaixotegietara, zoro-etxetara, kartzeletara ta abar zabaldu nai genduke, ta elkarte au zabaltzeko lagunarte bat sortu degu: «Anexa Balletaren lagunak» izenekoa. Egunero sartzen dira iruzpalau lagun berri Guzion artean, senidatartea asmatu degu. Emen sar diteke edozein, lagun bezela, naiz dantzari bezela, laguntzaille bezela, bazkide bezela... Gure lagun egin nai duanak, jo bezaio Azpiroztar Jokiñeri, telefono ontara: 41-72-68.
–Lagun batzuk esango al dizkidazu?
–Berebizikoak ditugu. Ona emen azkenaldi ontan gertatuak. Igeldon dantzatzekoak giñan urrengo igandean. Lurrean alako gozagarri bat jarri bearra genduan, dantzariak zauritu etzitezen. Aristegi anaiak berealako batean jarri ziguten 11 metro laukotukoa. Guziak egiñalak egin zituzten, ondo baiño obeto geldi zedin. Eta au Anexaren lagun bezela egin zuten beste batzuk egiten ari diran bezela. Onela Angel Iglesias esta Villa Maria Luisa eta abar...
–Anexaren alde orrenbeste egin ezin duanak zer ta nola joka dezake?
-Bazkide, sozio sartuaz gure egituran. Illero ortarako 100,00 pezeta eman bearko lituzke. Onela lan sariak ordaintzeko, 200.000,00 pezeta eskutan genituzke. «Anexa» guztion egitekoa bada, orra nola bizitu diteken gure elkartea.
–Langintza maillan (empresa malilan), ezer egiten al da? Gipuzkoa industria aberatsa da eta oso euskalduntzat jotzen degu geuron burua Erri eta arte-alde ezer egiten al da?
–..Danetarikoak ditugu ta noizbait jakingo dira bakoitzaren aalegiñak.
–Ederki da jakitea Lagun aundiak geiago al izango dute lagundu.
–Orrela uste degu.
ETAR N

~Vol ox,i: MusiVarik abeko dantza dramatiPo indar auridikoa, Trinidade Plazan leen aldiz eman zan Dan" tzaria!<, dantzari t ikain bezain aktore apartak dira
6

GaiezKulturaDantzaBalleta
GaiezKulturaDantzaTaldeakANEXA

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude