Sistiagarekin Solasean


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
J.A. Sistiagari elkarrizketa bere filmeaz
Sistiagarekin Solasean
...Ere Erera Baleibu Icik Subua Aruaren...
Munduaren zehar, txalo eta sari ugari jaso ondoren Donostian ikusi berri dugu J. A. SISTIAGAREN filma. Benetan filma izugarria eta estrainoa. Zalla da filma hau inungo arte motatan finkatzea. Hirurogeita hamabost minuturen zehar, etengabeko abantail batean doan arnasa bat litzake. Mugarik gabeko denbora baten azalpen miresgarria. Mugimendu baten funtsa. Arte ororen ondamendian aurkitzen du SISTIAGAK bere estetika sorketaren jatorria. Arteen ukazionean aurkitzen du beste arte berri baten iturburua.
Osoki eta orobat ematen zaiku egilea bere lanean. Ekintza gogoeta da, eta gogoeta ekintza; biak lanean uztartuak dira. Pentsa molde guztiak sobera ditu. LAN bizi baten aurrean gara eta lankide sentiarazten gaitu.
SISTIAGAK bere obraz, gure izatearen erro zaharrenen oiharzunak dakazki. Jatorra da eta agian aintzin denboretan sustraitua, zeren ba da hor gure kondaira osoaren errainurik. Aitzinean, artea lana zen eta lana artea, gure gizarteko kontradizioen zama astunaren pean datzan LAN hori birrerosirik argitara emana zaigu.
Kursaleko atarian eta ikusi berri dudan filmaren harridura buruan, oraindik bero, gisa hontara jardun naiz SISTIAGAREKIN solasean:
–Zer dela ta egin duk filma hau?
–SISTIAGA. Ez diat ideia batek bultzata tajutu, aitzitik inbestigazione, bilaketa, menturazko ekinaldi bat izan duk. Joka-lege bat aditzerat eman nahi nian, alegia, langintza baten prozesoa adierazi. Aitzina banian ideiarik, bengantza edo mendeku idela bat hain zuzen, baina gerorat ideia hori baztertu egin diat, zeren arte ekintzak berak bultzatu bai du nire lanaren burutzea. Oinarriko mendeku ideia gaindurik arte Igintzara heldu nauk.
–ZEB esan nahi dik "Ere erera baleibu icik subua aruaren"?
–SISTIAGA. Ez diat ezer aditzerat eman nahi, fonetika solla duk, filma osoa bezala galdera bat duk. Ez nian izenaz filma definitu nahi, hots, soinu hutsa duk.
I–Mutua ote duk gero, hire filma?
–SISTIAGA. Mutua... zer zentzunetan? Nor beraren barne musikari dagokionez? Nire filmak ez dik beste filmetan ohi den musika laguntzarik behar. Filma irudi soila duk, eta ez dik inolako doinuaren beharrik. Hain zuzen ere ba duk Paduan (Italian) emakume bat, elektronika moduzko musika bat egin duana, filma honetan inspiraturik, baina agian musika hori eraskin bat duk nire filmarekiko.
–Hire filma sinfoni irugarri bat iruditu zaidak. Hire filmaren ixilak zarbait esaten dik, agian ixilune musikala duk, zer diok hik honetaz?
–SISTIAGA. Bai noski, eta hain zuzen ere hortan datza doinurik ezaren beharra. Barne doinua dik. Eta funtsean nire filma hotsa besterik ez duk.
–Lehen mendekua aipatu duk... Ene baitan artegintza oro politikoa duk. Politikoa duk hire filma?
–SISTIAGA. Bai! Nire filma politikoa duk. Mendeku bat duk: Hemengo egoeraren kontra. Hemengo maitasunik ezaren aurka. Gure nagusien imajinaziorik ezaren mendekua eta salatzea. Bai, zinez artegintza oro politikoa duk; ez noski nire aldetik halako intenzionerik behar dudalako baizik eta sorketa berri guztiak, gure ohitura zaharrak bortxatu egiten ditualako, eta hau honela izanik, arte sorketak ondorio politikoak zekazkik. Zeren lege zabarren bortxaketak agian pertsonen itzartze bat zekarrek.
–Baina ez ote zegok sistima zanpatzaille horren aurka jokatzeko harma egokiagorik ?
–SISTIAGA. Bai noski, eta hain zuzen bakoitzak aukeratu behar dizkik bere borrokarako harmak. Nik artista bezala neronen baitara bilduaz, eta nire estetika sorketaren erantzunaren bidez borrokatuko diat. Oro arbuiatzeko eskubideaz, hots nire "droit au refus" erabiliaz, nire inguruaren aurrez esnai eta xelatan nagok. Ez diat gertakizunen testigu izan nahi, neronek nahi dizkat gertakizunak sortu. Biri sortzalle nauk eta ez, lege zaharren euskarri eta sostengu.
–Platonek ziok Ederra eta Ona uztarturik dabiltzala, beraz artegintzak ba dik etikarik, zer duk hire filmaren etika?
–SISTIAGA. Alegia, artista bere lanean ez dedilla prostituitu.
–Lehen maitasuna aipatu duk eta orain prostituzioa. Hire filmari erotikoa zeritzat. Zer deritzak hik?
–SISTIAGA. Ba zitekek, eta hain zuzen ere Roland Letaine, zinema-gintzalle eta kritiku belga hortik zioak: filma hau amodiozko kanta bat dela eta agian sexual ekintzaren azalpen bat. Maitasuna zuhaitz batean, bere ospelean, bere indarrean, itsasoan, ortzian eta non nahi zegokek. Nire filmak naturaren atsa atzematen dik. Eta natura hori gordina eta bilutsa diagu, horra hor nire filmaren erotiko alderdia.
–Hire filma kosmogintzaren kanta bat iruditu zaidak.
–SISTIAGA. Bai! Filmaren maila guztiak: haseran bakun, gero batzun eta aizken finean berez bera ondatuaz eta lehertuaz, adierazi nahi likek hala moduzko kosmogintza bat. Hain zuzen ere filmaren osaketan, nire baitan munduaren lau funtsesko gaiak nerabilzkian: ura, aidea, lurra eta sua. Filmaren hiru laurden ezkoa, ezea duk eta aizkenera beroa.
–Hire filma realista, sotera realista, zientifikoa izateraino juzka leikek.
–SISTIAGA. Bai, nik gogoko dizkiat fisika eta biologia.
–Donostiarra haiz, euskalduna hire filma hori euskal artea dela eta euskal artista batek egina aitór ahal dezakek?
–SISTIAGA. Bai, ba zitekek, baina pertsona bakar baten filma duk, halaz ere beste zenbait euskaldun akor izanen dituk nire filma honekin. Nire filma, berresanen diat, bilaketa bat duk eta egungo konsumozko gizarte hontatik at zegok. Nire ekintza hau natura berarena izan zitekek; eta baldin euskaldun banaiz eta Euskal Herriko naturakide banaiz, nire artegintza ere euskalduna duk.
–Filma hau duk, hire lehengo artegintzaren burutze bat ala hire aldi berri baten primezia ?
–SISTIAGA. Primezia bat dela esanen nikek, zeren filma honen lehen bersioak anekdota alderdi bat zian, baina anekdota hau estatikoa izanik baztertu egin diat, dinamika alderdiari ekiteko. Espresio, agerpen berri baten beharra nian, eta honetarako zinema aukeratu diat. Zeren zinema mugimendua duk eta agian musika, errealitatetik hurbilago zebilek gainera.
–Euskal Herriari, zer adierazten ziok filma honek?
–SISTIAGA. Bazekiat nire filma bitxi estrainio bat dela. Baina, agian, betiko leloa duk hori. Euskaldunak ez dik gaurkoi, haurrak halatsu, nor bera izateko ahalik eta eziketa artistiko baten beharrean arkitzen duk. Egun irakasten zaien pedagogiaz, bata bestearen aurka joaten ohitzen dituk, berekoi eta bakarti izan araziaz. Nire filmaren bidez askatasuna eta maitasuna aldarrikatzen dizkiat. Beraz, filma hau zenbaitentzat jolas, besterentzat aspergarri edo ikusmira bat izanen duk, baina halaz ere interesgarri izanen uke Euskal Herriaren zehar euskaldunen erantzuna jasotzea.
–Haurretaz diok... hire filma arrunta eta zertxo bat primitiboa iruditu zaidak, jatorraren jatorra agertu diguk.
–SISTIAGA. Bai ni jatorrizko bekatutik at jarri nauk edo agian Kristoren manamenduari jarraitzen zioat: "Haur bezala egin behar duzue". Erabat askaturik, ezen trabarik onartu barik, artegintza libro bat lortzen saiatzen nauk. Lanaren zehar aurkitzen diat nire sorketaren araua; umeak ere honela jarduten diate. Egintza eta gogoeta, batera zebiltzak umearengan. Eta halaber niregan gogoeta lan eta lana gogoeta, trokatzen duk.
–Hamazazpi hilabetez izarra egon haiz, eta aizkenean hire haurra argitarat emanik duk, baina haur hau ez ote duk zurtz bilakatuko?
–SISTIAGA. Nire umea egina diat eta dagoeneko bazterturik diat. Berak, ez hotz eta ez bero, ez nauk uzten. Niretzat historia bihurtu duk. Noski, oraindik ere, biziro arreta haundiz jarraitzen diat bere bidea, baina beste maila batean (adibidez, eta taberneteko hormetan txartelak erastean, gizartearen giro berri bat uxartzen diat). Gibelerat begiratzea mesedegarri zitekek, baina orain geroa zaidak ardura eta nire ondorengo obraz nabilek borrokan.
Sistiagak gauza asko du oraindik bere filma eta obraz esateko, baina hemen amaitzen da gure solasa. Sistiagaren filmak paperean eta hitzez aditzerat ezin eman, hainbeste esan nahi sortzen du, beraz,- onena, zinemarat joatea duzu. Sistiagak galdera bat egiten du bere filman, ene baitan funtsezko galdera, zoaz beraz ihardestera Geroak kezkatzen du Sistiaga eta hor doa itsasoari, lainoari, harriari, herriari... zuri galdezka. Galdera ezin bestekoa du, zeren bera ere galdera bat duzu.
LUIS HARANBURU- ALTUNA
1

GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemauzendariakSISTIAGA2
PertsonaiazSISTIAGA2
EgileezHARANBURU1Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude