Ikastola


2021eko uztailaren 23an
Ikastolari buruz elkarrizketa
Ikastola
Otsaillaren aurrenetan izandu zan, ikastolaren urteko batzar nagusia.
Batzar onen ondoren, ikastola onen burubideak nolatsu diran, erriari zerbait adierazi asmoz, ona emen batzordekoai zuzendutako galdera batzuen erantzunak.
–1969-70 garrengo ikastaroan: Zenbat aurrek egin zituzten ikasketak, mailla bakoitzean?...
–Ikastaro orretan beren ikasketak egin zituzten aurrak, auetxek ziran. 66 urtekoak, 34; 6 urtekoak, 29; 4 urtekoak, 44; ta 3 urtekoak 28. Guztira 135 aur.
–Ikastaro orren bukaeran, nolatsu arkitzen ziran dirutza kontuak ?
–Igazkoa, aro ona izan genduen, diru aldetik. Sarrerak: 327.600 lauerleko: ta irterak; 339.300 lauerleko. Beraz: 1.700 lauerlekoen zorrak agertzen dira amen, baiño, joan zan urtean, ostikalari zaarren artean egin zan jokaldian, amar-milla ogerleko libreak atera ziran ikastolaren aide, ta au dugu aro onaren sustraia.
–Batzordea berritzean, nortzuk ditugu jarraitzaille, sartu barri, ta irten diranak?...
–Jarraitzaillek; Ugarte tar Luis Castañares-tar Felix, Zabaleta-tar Julian, Zumalde-tar Fermin, Treku-tar Jose, ta Elorza-tar Jose Inaxio.
Sartu berriak: Maiztegi-tar Jesus Alzelai-tar Esteban, eta Portilla-tar Rufino.
Irten diranak: Kementsu lan egin ondoren; Urzelai-tar Jose, Urzelai-tar Patxi, ta Bolinaga-tar Luis, izan dira.
–Aurtengo ikastarorako, ikasleak ugaritu al dira?...
–Bai, iru urteko neska-mutikoen artean, 37 aur dira ugaritu diranak.
–Zenbat ditugu gaur-egun, ikastola au osatzen duten aurrak?
–Kurutz Donearen ikastetxean Eleiz nagusiko gelatan, ketakesis-ean dabiltzanakin; 182 aur ditugu danera.
–Aurrerako asmo berriak, garrantzitsuak izango dira, ain zuzen; Batzorde, aurren guraso, ta bazkideen artean, elkar-izketa giro ona sortu al zan, erabakiak artzeko?
–Bai, oso derrigorrezkoa dugu gañera. Batez ere; Oñarriko Eziketa lege berrieri buruz. Jakingo duzun bezela, ikastolakin asi giñaneon; Erdi-Maillararteko epea genduen: "Igresoarte" ain zuzen, baiñan arrezkeroz gauzak aldatu egin dira: Legepean jarri bearra dugu. «Kartilla de eskolaridad» delazkoa, ta abar, orain lenengo ikasketak amalau urtera arte luzatu bearra dugu. Giroari buruz, berriz, baiezkoa emango dizut, azkenengo Batzar Nagusian ikusi genduanez, oso giro ona sortu zan. Egia esan, gai batzuek etziran bear ainbat astindu, luzeegi zijoalako.
Baiñan, garbi ikusi zan, danon artean gogotsu astindu bearreko gai sakonak baditugula.
-Ordainketak, egunik-egun geitzen joango dira, noski: Zer diru lagun dauzka ikastolak, urteko egitaraua zuzen bete aal izateko?...
–Bai, egia esateko laguntzak naiz gutxi izan, geitzen ari dira. Aurrak ordaintzen dutenetik kanpora, gure diru iturriak auetxek dira. Bazkide edo erri osoan zabaldutako laguntzailleak; Lankideen Auzo-Aurrezki Ontzia; Aurrezki kutxa Probintziala; Aurrezki kutxa Munizipala, Auetzaz gaiñera; "San Nikolas" egunez biltzen duguna, ta beste jai-aldi batzuen bitartez eskuratzen ditugunak. Baita ere, erriko jaun batek ordaindu digu, gela bateko aulki ta maiak.
–Gurasoak, zer sari ordaintzen dute illean, aur bakoitzagaitik?...
–Sei urtetik beerakoak, 175 lauerleko, ta seitik goorakoak 200 lauerleko. Bi anai edo geiago ba-dira, gutxiago ordaintzen dute.
–Aitatu ditugun laguntza oiek aski aal dira urteko ordainketak osatzeko?
–Ez, ez dira aski; Ordainketak guztira, 598.122 lauerleko iristen dira: Sarrerak, 489.129. Orduan 105.993 lauerlekoen zorrak ditugu urtean. Udaletxeari eskea egiña diogu, jai-aldi, ta abar, bi zenbakiak berdinduko ditugun ustean gaude.
-Legezko laguntza berezirik, edo ikastolaren alde?....
–Ez, len esan ditudanak dira, gure diru sarrera guztiak. Baiña, badago aipatu bearreko eginkizun bat. Aitatu dugu erriko seme batek, sei urteko aurrentzat aulki, ta maiak ekarri dizkigula. Ez du bere izena azaltzerik nai, baiñan, jaun orrek egin duana, oso bearrezkoa da. Aurreko galderan esan dizut Udaletxeari eskea egiña daukagula. Oraindik erantzunik izan ez arren, laister jakingo dugun ustean gaituzu.
–Gurasoak, ados al dira aurrak daramazkiten ikastaroetzaz?
–Bai, aurra pozik joaten da, ta... Baiñan, oraindik guraso asko ez dira arduratzen ikastolaren sustraiagaz. Ez dute ulertzen mamia. Urte batzuek egin ondoren, bai konturatzen dira zergaitik erabiltzen diran gai asko. Au dugu orain gure lan larrienetako bat... gurasoa...
–Arduratzen dira, ikaskizun oietzaz batzorde, ta andereñoekin itz egiñaz?...
–Bai... Batzuek: Beste batzuek gutxi kezkatzen dira, ta naiago dute kanpoan itz egin. Lenengo jokabidea da egokiena. Kezkaren bat badago, or daude andereño, ta batzordekoak argitzeko. Bear-bearrezkoa dugu alkarizketa au. Len aipatuteko Batzar Nagusian, garbi ikusi genduen bear au, bai ta ere denon artean gogo au sortu gure barrenean. Asmoa dugu noiz-beinka bildu, ta alkar-izketa sendoak izatea.
–Badakit, ikasleak andereñoekin poz betean dirala. Andereñoak aurrakin bat ote dira giro onetan?...
–Bai, bestela ez luteke egingo egiten dituztenik. Aurrentzat andereñoa bigarren ama da, ta egia eurek ere kezkatuta daude jokabide onekin. Andereñoentzat aurra ez da "gauz" bat, baizik "gizon bat" eta ziur daude geroko gizon-emakumeen oñarriak, lantzen ari dirala.
–Zer etorkizun itxaro genezake, ikastolari buruz?...
–Etorkizun ona itxaro genezakela uste dut. Erria poliki-poliki kezkatzen ari dala esan ustetan nauzu. Gurasoak euron umentzat onena nai dute, ta andereñoak ere gogo aundiakin ari dira gertatzen lan orretarako. "Problema" aundiak izan, da izango ditugula ziur gaude, baiñan, gu, guraso guztiak kezketuko bagiña...
–Ondorengo ikasketa nagusiak egin nai dituanentzat, errentasunik bai al dauka ikastolan lenengo ikastaroak egiteak?...
–Bai; Orain arteko estadistikak diotena ikusita, argi dago ikastolako aurrak, edozein eskolak bezin ondo, edo obetoago gertatuak joatan direla, erdi maillako ikasketara. Ikastolan erabiltzen dan pedagogia, ta bi izkuntzak, aspalditik eta gizon jakintsuagatik, erabakia dago aurrarentzat oso ongarria dala, ta gurea baiño erri aurreratugoatan erabiltzen dala. Gaitzik ez, bai ongarri pranko, dakarzkigula ikastolak, gure neska-mutikoentzat, ziur gaude.
–Eragozpenik bai al duzute?...
–Asko, ta aundiak alegia. Diru aldetik, guraso askoren kezka eza, toki aldetik, eta, abar.
–Guraso, ta erritar guztiei oarren batzuek zuzendu nai zeniezueke?
–Bai. Gurasoeri esan nai nieke ez dala naikoa aurrak ikastolara bialtzea, eurek ez badute ezer jartzen beren aldetik. Ikastolan bost ordu egiten ditu aurrak, euskal giroan. Ortik kanpora ba-daukate naikoa erdal giro, gero etxean geiagotu gabe. Oso nabarmen geratzen dira aur oriek. Ain zuzen, alegindu bear dirala ikastolako giroa etxean erabiltzen.
Erriari berriz, Ikastola aurrera dijoala. Eragozpenak ba-ditugu, ta denon laguntzaren bearrean arkitzen gerala. Ziur gaude, urte gutxi barruan nabarmen izango dala ikastolaren lana, baiña ikastola ez da batzuen lana bakarrik. Alde batera geratuko al-zera erritar maite...?
AN-ZAN
8


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude