Santo Tomas, Euskal Antzerki'aren Oñarra


2021eko uztailaren 26an
Antzerki lanetan ibilitako Joseba Olaizola eta Joxe Egilegorri elkarrizketa.

Santo Tomas, Euskal Antzerki'aren Oñarra
Gure Edertilariak Itzegiten Dute
Egun Au Donostian, Euskeldunena
Olaizola Tar Joseba'k
Noiz aukera obea au baño Santo Tomas'a egunaz itzegiteko aste bat aurretik degularik ?
Eta euskal gaiak aitatuz, On Jose Olaizola'k bezela, izkuntzari eta folklore euskaldunari, ain trebeki eutsi dion gizonari galdera batzuek egitea bururatu zait. Euskal-erriaren goraberak, pozgarri eta garratzak, muin-muiñean igaro baiditu. Esan dezakegunez, euskal-pizkundean parte baita.
–Nolataz goruntz jo zuen euskaltasunak Donostian ?
<> eratu zuten euskaltzale batzuek emen, gure errian. Aiek ziran egunak. Biotz aundia bear baitzan euskeraren alde egiteko. Bañan romantikotasun menpean geundenok opa genion Euskerari eta Euskal-erriari, biotzak sentiaraztezigun edertia...
– Zeintzuk ziñaten ?|
–Diputazioak eratu zituen Euskal-festa nagusiak, erriz-erri eramanaz Jai-aldi ederaskoak urtero. Orain gertatzen dan bezelaxe, Diputazioak gipuzkoar erritxo batean, zerbait onuragarri egiten duenean. Bañan <>'koak boltzakada trebe batekin, aurreruntz ekin zioten euskal-antzerki egiteari eten gabe, Santo Tomasetan.
–Garrantzi aundiko lana zan orduan?
–Urte aietan konzejala nintzan donostiar Aiuntamentuan, eta lortu nuen-neretzat poz-garri da esatea– Antzoki Zaarreko estatutuen artean, euskal teatroarentzako, gordetzea, Santo Tomás, San Sebastián eta Iñauteri egunak.
–Zeintsuk osatzen zuten "Euskal-fedearen'' buruzagitza ?
-Pepe Artola, Joxe Ganboa, Iñaki Uranga, Felipe Casal, Mariano Arrieta eta abar. Esaten dizkizudan gorabera auek sortu ziran I907 edo I908 urteetan.
– Idazlerik?
–Marzelino Soroa'k, Diputazioak agindu ta, egin zuen denbora aietako antzerki ederrena "Urrutiko intxaurrak...", agertuaraziz orduko problema: euskaldunaren iges egitea Amerikaruntz...
Ortxe ere genituen gure betiko Pepe Artola, Iñaki Uranga eta Jose Ganboa, idazle eta antzeslari zirala. Oar bat: denbora aietan etzan antzerkia seriyo artzen. Orregatik beti Pepe Artola, tema bat jarri gabe, parragarriari emana zegoen, berak baitzuen berezko etorri bat, teatro guziari par-egin araztekoa. Naturaltasun onenakin eratzen zituzten lan auek. Jendea beti lortzen zuten. Euskeraz dana. Eta bai dirua jaso ere. Pepe Artolak "partilla" moduz zabaltzen zituan ateratakoak antzeslarien artean...
-Nola lortu zan "Academia de Declamación Vasca"...?
-Emen bat-batean, sutsu eta jokabide onenakin, Abelino Barriola'k eratu zuen ala izenpetuta datorkigun euskal-antzerti oñarria, gaurko talde eta gazteentzat. Nolabait Donostiar Aiuntamentuan boto gutxi gatik bañan biotzez, atezan aurrera Euskal-ikastola. Toribio Atzaga diretore bezela izenpetuz, bere laguntzalle Marí­a Dolores Agirre zuelarik. Eta esango dizut ere, epai-maikoa izan nintzala azterpen artan, dudarik gabe aukeratuaz emakume onen lana, lenbizikoa bezela.
–Zure egiteak, euskal-folklorean, zertzuk dira?
–Nere lenen-lanetakoak eta garrantzi, egiñak "Zorigaiztoko eguna". Gero "OIeskari zarra". Esan bear dizut lan au, eta Katalina de Eleizegi'k eratutako "Garbiñe" berdinduak geratu zirala Euskal-antzerti sariketan. Nere lana orkestatu nuen "lieder" deritzaion tankerara. Ala Aita Donosti'k eskatu ta Oñatiko "Estudios Vascos"eko batzarrean lenengoz aurkeztu zan. Eta 1918'garren urtean Donostian ikusarazi genduen, Zubizarreta jaunak lenengo papera egiñaz, eta Oleskari gaztea B. Zalduak.
–Ta?
–Francisco Gaskue jauna, musikalarr trebeak, "E1 Pueblo Vasco"ren kritiko zalarik, "Oleskari"ren Angelus zatia aitu zuenean, exertokitik altxa eta "¡­bravo!" bero bat erantsi zion, periodikuan ipiñia gañera: "Olaizola ha tenido el gran acierto de tomar lo mejor del folklore vasco".
-Zer iduritzen zaizu gaurko euskal momentua ?
–Ederra. Erriak euskal-antzerkia eskatzen du, bera dalako euskal esnatzearen deia.
– Ez al da iñor aterako, euskal-zine alde, diru-laguntzarekin ?
–Ez da amets. Egun batean gure asmoak zineruntz joko dute. Dirua etorriko zaigu.
–Agur Olaizola tar Joseba, beti gazte. Zure itzurak eta kemenak, gogoraazi dezaigula, zuk egindako lana ez dala galdu.
Egilegor Tar Joxe'k
Emen degu. Par-irria ezpaiñetan, sendo. Euskeraren "pionero".
–Nere teatro lanetan asi nintzan I903' garren urtean. Centro Católico'n. Toki au izan baita oñarria ainbeste eta ainbeste donostiar-artistarentzat. Esango dizut "Txanton Piperri", antxe jarri genduela...
–Gero?
–"Centro Vasco"ra pasa nintzan, ortxen Bulebarrera. Antxe, Imaz. Zubizarreta, Andoni Sustaeta, Bixente Olano eta beste norbaitzuek egin genduen Agestaren traduzio bat "Ni bezelakoxia".
?
–Etzan oiturik emakumeak lan egiteko antzerkietan... Bañan pixkanaka zaletasuna goraka zijoan. Ikusia baitzegoen euskeraren zabalkundea gure antzerkiak zekarrela.
– ?
–Gogoratzen naiz lenengo jaialdi ura "Centro Vasco"n aurrentzat. "Jesusen jaiotza". Agestarena eratu genduenean. Aramendi andereñoa atera zitzaigun gallendurik bere pareroan. Ala "Academio"ra pasa zan. Bai eta ere esango dizut "Petxolo" –Agote jauna, lendabizikoz antzerki ontan lan egiña– aitatu degun andereñoakin ezkonda zala, gaur aien alaba ere antzeslan bikana izanik.
– ?
–Alataz "Academia"runtz jo genduen Gregorio Beorlegi, Nemesio Arizmendi, Juanito Arozamena, Federico Larman Leandro Torregaray, Francisco Mendiburu, Antonio Etxeberria, Paco Arostegi, Donato Ugartetxea eta abar.
– Berririk ?
–Auxe. "Dollorra"izan da, Joxe Elizondorena, paper egokia neretzat. Naiz eta nere egitez par-eragillea izan biotz biotzez artu nuben "Dollorra"ren ;an egitea.
–Zuen taldeak, zure ustez, noiz lortu du eragin bikaiñena?
–"Garbiñe"n. Morano españar artista famatuak ikusi gindun eta bere teatro taldeari erantsi zion gogorkeri au: "Aiengandik ikasi, auetek ekiten diote biotzez"...
Agur Joxe, baditut idatziak zer-esan geiagokin, bañan gaurkoz aski degu. Iraun dezazula pixkor eta biotzdun, gaur ezagutu zaitudan bezela.
"Escuela De Declamacion Vasca"
Nik zer esango dizutet. Zarrak utzitako ekinbideari eutsi diogula. Eta egunetik egunera, naiz eta zabarkeriak inguratu, aurreruntz egin dezala gure joka bideak. Santo Tomás'erako gertuta dago "La barea sin pescador", Casona'rena, Marí­a Dolores Agirrek euskeratua. Oraindik-orain ez dakigu nun agertuaraziko degun, Antzoki-zarra lan-egiñetan baitago... Aterako gera !
"Jarrai" Taldekoak
Piñ jokatzen ari dira, ardura guzia beren egitekoan jarriaz. Gaztetasunak eta euskeraganako maitasunak sugartzen baitie biotza.
Eguerri auei eman dezaiegun asiera gure antzerkia ipiñaraziz merezi duen mallan; "Udaberriko gau artan lorik ez" Jardiel Poncela'rena berriro jarriko al zenauteke ?
TOLARETXIP
"ESCUELA DE DECLAMACION VASCA.–Nik zer esango dizutet. Zarrak utzitako ekinbideari eutsi diogula. Eta egunetik egunera, naiz eta zabarkeriak inguratu, aurrerantz egin dezala gure joka bideak. Santo Tomas'erako gertuta dago "La barca sin pescador",Casona'rena, Maria Dolores Agirrek euskeratua. Oraindik-orain ez dakigu nun agertuaraziko degun, Antzoki-zarra lan-eglñetan baitago... Aterako gera!
3

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakESCUELA1
PertsonaiazOLAIZOLA1
PertsonaiazEGILEGOR1
EgileezTOLARETXIP1Kultura

Azkenak
Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Jone Gartzia
Hankamotz jaiotako Osasun Mahaia herrenka iritsi da azkeneko fasera

Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


DeepSeek, geopolitikaren lubaki berria

Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]


Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


Eguneraketa berriak daude