Maite Idirin. Euskal Kantari Bat Parisen


2021eko uztailaren 16an
Maite Idirin abeslariari elkarrizketa
Maite Idirin. Euskal Kantari Bat Parisen
Maite Idirn Solatxi, bizkaitar andereño gazte bat dugu. Beste zenbait euskaldun gazte bezala atzerrira joan beharrean arkitu zen eta kantaria denez abestuaz du bere bizimodua ateratzen Paris-en. Lehen diska bat zuen egiña eta orain beste bi ateratzeko asmoak dituela jakin dugu. Ez da ez batere kokildu gazte hau, bere bideari jarraitzen dio, bere hitzak ondo agertzen duten bezala.
-Parisko zure entzuleak euskeraz ez dakienez, ze pentsatzen dute zure kantuei buruz?
-Eurek pixka bat ezagutzen dituzte gure Herriko gora-beherak, eta galdetu egiten dute ia kantu horiek zer dioten. Nik gehienbat kantu zaharrak abesten bait ditut, harriturik gelditzen dire gure folkloreaz. Hitzak ez ulertzea horregaitik ditut kantu horiek aukeratzen.
-Erraza izan ahal zaizu euskaldun abeslari bezala, Parisen bizimodua ateratzea?
-Behin lagun batzukin joan nintzan musika entzuteko asmoz, Hegoa Amerikako musika entzuten dan lokal batera. Lagun horietako batek nagusia ezagutzen zuan ta berari agertu ninduen euskal kantari bezala. Kantuz aritu nintzan eta nagusiak ateak zabalik nituela aurrerantzean esan zidan, geroztik arrats guztiz abesten dut.
-Parisen, euskal kantua ezagutzen al da?
-Ez, oso gutxi. Ia baatere ez.
-Ze jende mota joaten da zeuk abesten duzun areto hortara?
-Mota askotako jendea. Batzuk afaldu bitartean musika pixka bat entzun nahi dutenak eta beste batzuk, gure arazoak dakizkitenak eta kantuaren ondoren elkar hizketak eduki nahi dituztenak.
-Urrun ziranez, nola ikusten duzu euskal kantuaren mundua?
-Nun nahi agertzeko, nahi ta nahiezkoa iduritzen zait asko ikasi beharra dugula. Herri bezala ezagutzen gaituzten eran, kantu munduan ezagunak izan nahi badugu, asko ikasi beharrean gera.
-Zure iduriz, momentu honetan ba al da iñor euskal kantari berrien artean, kanpoan gellendu litekeanik?
-Oso zaila da neretzat galdera horri erantzuna ematea. Aspaldian Herritik kanpoan naiz eta ezin nezake erantzunik eman.
-Euskal hizkuntza erabiltzea kantuetan, oztopo bat da ala ez?
-Artista ona baldin bada, ez da, ez, oztopo. Artista behar da izan, pertsonalitatea eduki, zerbait eman kantuaren bidez.
-Momentuan zeuk, Parisen zaudelarik, Herritik urrun zeranez, zer da gehien nahi zendukeana?
-Euskal herrikoi kantari bezala nere Herriari kantatzea.
-Ze kantu mota da zure entzuleek gehien maite dutena?
-Zalantzarik gabe, euskal kantu zaharrak. Hauek izigarri maite dituzte.
-Maite, zu gazte zera eta zure barrenean hainbat eta hainbat gauza dituzunez kanpora agertu nahian zeure nahia kantu hitzaren bidez esan gabe akor zera?
-Kantu horiek, gehienbat, kanpoko jendearen pozgarrirako abesten ditut, herritarrei diska bidez eskeintzen dizkiet, besterik eziñean. Horiek dira nik egiaz maite ditudan abestiak eta herriak laster entzun ahal izango ditugu nere azken kantu berriak.
-Maite, amaitu baino lehen, eta batez ere zure egoera jakiñik, Z.ARGIAren bidez zerbait gehitu nahi baduzu zure herritarrentzat, orain duzu beta.
-Gure herriaren momentu txar huetan, denetaz asko gogoratzen naizela. Horra!
Azken hitz hauek ez ziran batere erraz atera Maite Idirinen eztarritik, bihotzean korapillatu zitzaizkion eta baita gurean korapilloa sortu ere zebait euskaldun gazteren egoera gogorra gogora arazi bai zigun.
Maitek, egun batean bere herrira itzultzeko zoria izango duela, biziki espero du.
Bitartean estudiatzen ari da, euskeraz abesten du, nola edo ala bere bizia ateratzeko, bere herriari atxikia prest da beti entzule guziei Euskalerria zer den, ze arazo dituen agertzeko. Beraz, esan dezakegu, kantari bat Parisen ziñez euskalduna dugula.
Iñaki Beobide
Maite Idirin Parisen
6

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakIDIRIN1
PertsonaiazIDIRIN1
EgileezBEOBIDE1Kultura

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude