Zartaro Bikaña


2021eko uztailaren 28an
Galdakanoko Txomin Egileor musika egileari elkarrizketa.

Zartaro Bikaña
Gizon bat degu Galdakano'n, erriko bizitanle guztietatik urterik geyen daukona, baña, kemenez ta batez bere adimenez, iñoz zar egiten eztana. Zartzaro bikaña benetan oilakua!
Jaun ori, gure argazkian ikusiten dogun, Egileor'tar Txomin da. Beren larrogeitamalau urtegaz edozein sasoiko gizon bat-lez azaldu, idatzi ta batez bere irakurten dau, eta etxebarruan zuzen ta lerden ibiltzen da. Gatxa da siñesten, ikusi eztabenak, adiskide onen izakera.
Egileor'tar Txomin guztiz da ezaume galdakanotar eta ereslarien artean, baña jakiña, ez "Zetuko Argia"ren irakurleen artian. Oi-gaitik ekarri nai dogu astekari auetara, beragaz, Txomin'ekin euki dogun izketaldia beren bitartez ezagutu daien gure gizon ospetsu au:
–Txomin, esango daustazu zenbat urtean izan ziñan Galdakano'ko musika bandako, gure eresbatza ederra ta ospatsuaren zuzendari?
–Bai, pozik, berrogei ta amar urtean.
–Badakit zure zuzendaritza aldian, eresbatzak sariketa askotan garaille urten ebana eta beraz, ospe edo fama aundia lortu ebana. Esango deuskuzu zenbat eta nun izan ziran garaitza oyek?
–O! ,ori gaitz da gogoratzen, asko ziran aldi aietan lortu genduzan sariak eta askotzaz geiago aurkeztu gintzaran erriak, baña, geien gogoratutzen naizenak, Bergara, Bilbao, Iruña, Donosti ta abar. Garraitzarik aundienatarikua izan Donsti'n lortu ebana gure eresbatzak.
–Noz izan zan Txomin? Beren alaba Terese'k erakusten dausku auen etxean eskegita dingilizka dagon "diploma" sariketa aietan irabazitakua, eta bertan irakurten dot: "Gran concurso Internacional de Bandas de Música, Orfeones, Corales y Charangas. Celebrado 21 al 25 de Julio de 1907. San Sebastián".
–Enaioazu asko geiago nekatzen. Itaun bat edo bi: badakit eresgille-be izan zarena, zenbat erestitza edo partitura idatzi dozuz?
–Eresgillea (compositor) ez naz izan esaterako, baña ainbat dira neure bizian egin dodazanak.
–Zetarikua izan da zuk erabilli dozun musika?
–Euskal musika, arin-arinka edo jota, biribilketa, ibilketa ta abar.
–Azkenengo eres-egintza edo idatzi dozuna?
–Orain sei edo zazpi illabete amaitu neban "Ibilketa" izenaz; izen orrek esan nai dau zer dan. Erriko azkenengo jaietan erestu eben lenengoz, gure eresbatzak. Pizka bat lenago, urte bi inguru, "Gurruti ibai" eta "Ibaizabal" eta abar, biribilketa ta arinarin.
–Dakigunez, zure bizibidea "Dina-mita" landolan euki zenduban, zeure langitza edo empleo bidez, baña, orita guztibe eresi asko egin edo idatzi dozu. Jakin litzake zenbat ordaindu dautsuben erestitza edo partitura oiek gaitik?
–Ordaindu?...–Barre egiten dausku beronek–gitxi edo ezerbez, nik igin dodan musika, zaletasuna gaitik izan da, batez bere euskal musika.
–Tira ba Txornin, gaur enoia geiago nekatutzen; laster arte. Galdakonatar jator eta eresizale guztiok ordainduko deutsugu gure eskerrik xamurrenaz, euskatzale zintzo orrek egin dozun lan bikaña.
"Basajaun"
4

GaiezKulturaMusikaMusika tradBandak
PertsonaiazEGILEOR1
EgileezBASAJAUN1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude