Denboraldi onen asiera baño lenago izketaldi bat eduki nuen Urrezti'rekin. Orduan esan zigunez, itxaropenak bazeuzkan lenengo mallara igotzeko aurten. Ordu ezkero "Real Sociedad"ek damazkin partiduegatik itxaropen ori bide onetik dijoala ikusi degu. Ori dala ta itz batzuek egin ditugu Arzak, futbolariarekin. Arzak, mutill bikaiña, jatorra, jokalari trebea, batez ere kontuan artzen balditugu dauzkan urteak.
Izena?
Joseba.
Gaztea zerala badakigu, noiz jaio ziñan?
Donosti'an 1943'go ilbeltzaren 12'an, beraz, ogei urte.
Zer futbol taldeetatik pasa zera?
La Salle eta "Deportes Elizon" gazteetan, "Sanse"n ere bai urte bat eta oraiñ "Real Sociedad"ean bi urte damazkit.
Zenbat urtekin asi ziñan futbolean?
Amabost urtekin.
Zer taldetan jokatu zenduke gogokoen?
"Real Sociedad"ean ondo nago.
Geien ederresten zaizun futbolaria?
Di Stefano.
Futbolaria ez baziña zer izango ziñake?
Komerziantea.
Zure denboraldi onena?
Au.
Zer afizio?
Musika, euskaldana ta errusitarra. Orfeoi ta koru dan guztia geienean.
Oraingo musikatzaz, zer derizkiotzu?
Azkar pasatzen dula, ez duala sustrairik uzten.
Andreagirik bai al dezu?
Ez.
Noiz arte?
......!
Gogokoen dezun kirola?
Pelota.
Osatuena dan kirola, zure iritzian?
Igariketa.
Gizon bezela gogokoen dezuna?
Etorkizuna sendotu.
Kirolari bezela?
"Real"arekin batera lenengo mallara igo.
Gogokoen dezun kirolaria?
Valeri Brunel, alturan munduko txapeldun.
Joseba bi urtetan Gipuzkoako txapeldun izan zala alturan eta 110 metro eragozpenekin esan bearra daukat. "Real"ean nortsuek itzegiten dute euskeraz?
Irulegi, Urreizti, Lasa, Maiztegi, Ormaetxea, A-stigarraga, Ezeiza, Elizondo, Mendiluze, Etrabarren eta Anza masajistak.
Orduan euskaldun geien dauzkan taldea izango da?
Baietz uste det, Atletiko Bilbao'n... bañan nik ala uste det.
Zer derizkiotzu Euskalerriko futbolatzaz?
Osasuna gaizki, eta taldean napar jenderik ez dauka. Bilbotarrak indartzen ari dala dirudi, gazteak trebetzen dijoaztela dirudi eta. Arabattarra oso gaizki eta gipuzkoarra ondo xamar.
Asten diranei zer esaten diezu?
Eta zuk zer esaten diduzu oraindikan gaztetxoa naiz.
"San Fernando" eta "Real Sociedad"en arteko partiduari zer?
"San Fernando" eliminatuko degu.
Ea zuri gertatuko zerbait esan.
Beiñ pelukerian nengoealarik gizon neretzaz itzegiten asi zan ni nintzala oartu ea Arzak'ek zenbat urte zituan galdetu ziran, ogeita bost edo zeuzkala uste zuan eta luzea zala uste zuan. Nik esan nion ni bezelakoa zala eta oartu gabe aldegin zuan.
Saizarbitoria'tar Erramon'ek
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.
Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]
Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]