Piarres Lafitte, Irakaslea Eta Idazlea


2021eko uztailaren 23an
Piarres Lafitte idazleari buruzkoak
(Batasuna VII)
Piarres Lafitte, Irakaslea Eta Idazlea
Ari naiz elkar-izketa hoiek bukatzeko azkenetara irixten.
Mugaz auzko Piarres Lafitte kalonje jaunaren iritzi jakintsu eta aberatsak dakazkit gaur. Ba dakigu Euskaltzain osoa izanez gaiñera euskeraren aldeko lan aundi-aundiak egiña dala, bai liburuz iztegiz,eta Herria izparringia urte askoz ( 1944-67) zuzentzen ere. Ez dut gehiago esan beharrik. Urren, eta azken-elkarrizketan Mitxelena jaunaren iritziak ekarriko ditut; ezin dugu Mitxelena lanak epaitzen aritu geran sailean hau itzik gabe utzi; ez da bere gogokoa izan, baiñan nere eskabideari erantzun dio.
Lafitte eta Mitxelena jaunaren asmoak erakutsi eta gero, emen agertzen diran zortzi euskaltzaiñen iritzi nagusien laburpen bat eskeiñi nahi dut. Ez da erraza; arrixku aundiak ditu; alere saiatuko naiz. Laburpena ez dut nere itzekin egingo, eta erantzuleen itzetatik ez dut nik aukerarik egingo ere. Nero kutsurik txikienez ukituta azaldu nahi nituzke. Orain artekoan galderetan nik, eta nere eskubide osoz, eta nere izenean, eman diot elkar-izketari nere ezinbesteko, eta beharrezko, kutsua; nola ez?; askori luzeegiak eta arroak ere iruditu zaizkate nere galdera-bideak; gerta litekeana da, ez dut honelakorik ukatzen; alere, askotan erantzulea motibatu beharrean arkitzen da periodista iñora iritxiko bada: bestela h-aldeko lau kurpil, eta h-aurkako beste lau kurpil ekarriko nituan elkar-izketa hoietara. Nola nahi, nik nereak nere izenarekin esan ditut, beti ohi dudan bezela, eta iñorenik ez du txikitu, ez puztu, eta, bestalde, berean uzten ahalegindu naiz: lanak agertu aurretik erantzule bakoitzak osorik ikusi eta baieztu ditu. Gehiago ezin egin izandu dut auzi larri eta minkor honetan
Baiñan goazen gaurkoz Lafitte jaunaren itza entzutera; ez dut honako honetan ere itz bat, eta ikurtxo bat ere ez, orantzi.
–Euskeraren batasuna nere esku balego, diozu?–esaten dit–Literatura– izkuntzaren bateratzea ezin izan diteke gizon baten eskuetan jartzeko lana. Nere ustez, idazle multzo batek egin behar du lan hau. Baiñan idazle-irakurtzailedunak behar dute izan, eta ez batere beren xokoan, berentzat eta bere iduri bakarrentzat ari direnak: ots, gai jakingarri errexak derabiltzarenak nahi nituzke jostagarriak edo baliosa, baiñan beti atsegiñak, erritar gehienen gogokoak, arrokeri gutxikoak. Idazle hoiek behar luteke apai-buru bat gidari Honek esan lezakete zein itz berpiztu edo zein itz berri erabili zenbait illabetez: ez purruztan, baizik poliki-poliki; irakurlea ohartu gabe onartu ditzan. Epai-buruak enkuestak egin lezazke irakurle gehienei zer atsegin zaien ikusteko, bai gaiez, eta baita izkuntzaz ere. Bazter lezazke zaharkeriak, eta baita ezin sartuzko berrikeriak. Ots, gida litzazke euskera irakurleentzat izan dedin, eta gisa hontan euskaldunentzat. Onetxegatik, oroi beti mintzaira bat ez dala bultza bezela moldatzen eta eskukatzen: izate biziaren pare erabilli behar da, artezki, eta ez indarrez; bestela, begirune aundiarekin. Alere, itz gehiegi delarik, uste dut bakandu behar dela adar alperrek ez dezaten kalte egin. Baiñan ez dut aski esaten: goazen ikusiz!
–Orain arte urten diran elkar-izketan irakurriko zenduan, noski (esan nion, eta gero galdetu): zer derizkiozu batasuna gai dugula darabilkizkigun nahaspilla hoietaz?
–Zuen arteko nahaspillek erakusten dute– esan zidan –euskeraren alde ba duzuela denek gar eta suhar (su eta gar alegia). Baiñan, garra on balinbada, suharra kaltekor. Euskeraren batasunik ez da izango euskaldunen arteko gogobiotzen batasunik ez dan artean; eta gogo-biotzak ez dira batuko autsi-mautsirik gabe; esan nahi dut, denek zerbaitetan amor eman gabe. Bakoitzak nahi badu bere iritziari oso-osorik entsi eta besteri oso-osorik on artu arazi, ez dut uste batasunik aipatzea merezi dunik ere.
–Alaxe iruditzen zait neri ere (esan nion). Elkar egiteko eta hau auzi guzietan gerta ohi da, bakoitzak beretik eman behar du, eta besteengandik jaso ere bai. Ementxe, zer artu eta zer eman honen neurrian dago auzi guziaren muiña. Guk ere nolabaiteko neurri-legeak edo beharko ditugu euskeraren gurutz-bide larri honetatik nolabait ateratzeko; Arantzazun artutako "errekomendazio" hura ("ondo ikusiko lukela...") ondo iruditzen ahal zaizu gaurko euskeraren lege-neurri bezela, edo ez dugu egindako lan artatik ondorenik atera beharrik edo ateratzeko eskubiderik.
-Iñork ez badu batasunerako bide bat erakusten eta erakusleari iñork ez badu jarraitzerik, gure xedeak ez dira amets utsak baizik. Nik uste nuen Arantzazuko bilkura seriosa zela eta minimum, bat baizik ez zela proposatzen edo aurkezten, geroxeago emeki-emeki osatzekotan.
–Alere (esan nion) eta askotan esan didatenez, zuk esana omen duzu hau edo horrelakoxe zerbait: ez dugula zuen h honengatik gure batasuna arrixkuan jarri behar. Alere, mugaz onuzko gazte batzuek h hau artu nahi dute; zer derizkiozu zuk auzi honetaz?
-Egia da h letraz nere iritzia eman nuela Arantzazun. Iduri zitzaidan h ahoskartzen ez den euskelkietan ez zela alperrezko letra horren zabaltzeko beharrik. Baiñan Euskaltzaindiak erabakiz geroz, ez dut iñolaz nere iritzian tematu nahi. Guk ez badugu obeditzen, iñork ez du egingo. Izkuntza gehienetan ba dira letra alperrak eta haien literaturak alere bizi dira, eta ongi bizi gaiñera. Begira inglesari eta frantsesari, besterik aipatu gabe.
–Mugaz auzko gazteak nola ikusten dute batasunaren auzi hau ? –galdetu nion.
-Gure gazteen artean –erantzun ziran Lafitte jaunak–ez da batasunerako suharrik. H uzten diotenez geroz (salbu konsonante ondotik) ez daude batere kezkatuak. Ez du ere iduri indar andirik egiten dutenik euskelkiak elkartzeko: bakoitzak bere etxeko euskera darabilki bere burua lekuan-lekukoeri uler arazi beharrez. Besteraz ere ohartuak dira, emengo euskeldun andana batez ez duela liturjia batua errexki jasaiten, baizi-eta euskera españoldu diotegula!
-Emen ere ba dira hontaz arritu diranak esan diot–; baiñan goazen lehen aitatutako behar dugun neurri-lege horretara; anarkia hau zuzenduko lukean lege bat Mitxelena jaunak eskeiñi zuan Arantzazun, eta Euskaltzaindiaren aginduaz, batasunerako bide bat erakutsi zuan; uste ahal duzu beste aukera oberik ba dugula, eta la baderizkiozu, Euskaltzaindiak orain aukera berri hau billatzen saiatu behar lukeala?
–Mitxelenak egin zuen lana ez zen bakarrik arena. Euskaltzaindiak izendatu zuen batzorde edo komisione bat horretarako, eta ni or barruan nintzanez, oroitzen naiz aren gain utzi ginuela (ots Mitxelenaren gain) gure iritzien biltzeko eta jakintsuki ari-arazteko sailla. Alabaiña, prest giñauden Arantzazun besteen arrazoiak onak entzun eta gero ala beharrez, gure iritzien xuxentzeak egiteko. Iduri zait zenbait puntutan Mitxelenak amor eman zuela. Uste dut, Euskaltzaindiak beste batzorde bat izendatuko balu, eragozpen ber-berekin agertu litekeala: oiuka ari diran buru-beroekin, edo ixil-ixila bere artan dauden kaska gogorrekin.
-Bestaldetik (esan nion) emengo idazle gazteak bere kontura ari dira auzi guzi honen prolemak aztertzen eta zuzentzen; indar honen ondorenak nola ikusten dituzu?; arreta eta presa hau ondo ahal derizkiozu, ala kalteak ere ikusten dizkiozu Euskaltzainditik kanpora egiten ari diran lan hoiei?
–Euskaltzaindia "neutralitate" estakuru edo aitzekiaz deus erabaki gabe badago, nik ez dut ikusten nola anarkia bazter dezaken Anarkia gutxiago izango da ororen buru, Euskaltzainditik kanpoko zenbatek zerbait lege aterata gero. Seguru, nahiago nuke Euskaltzain argituek agintzea. Baiñan entzun nahi ez dituztenaz geroz... nunbaitetik atera dedilla zerbait batasun-bide, idazleak eta irakurleak on artu ditzaten.
Ugalde-tar Martin
14

GaiezHizkuntzaEuskaraEuskara bat
PertsonaiazLAFITTE1
EgileezUGALDE2Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude