Xabier Kintana, Idazlea


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Xabier Kintana idazleari elkarrizketa
Euskera Batua (VI)
Xabier Kintana, Idazlea
Orain arteko elkar-izketak hauxe izan dira: aurrez-aurrez egindako izketa biziak, oraingo hau (denbora exkax baltut) eskutitzez egiña izan da, nik galdetu, arek erantzun, bi, iru aldiz. Ez dut, ba, Kintana jauna ezagutzen. Ba dakit gaztea dala, 23 urte; euskaldun berri eta euskera gaietan ikasia; ipuisari bat irabazi du Deuston, Unibersidade hontan ari da Filosofia ikasten, eta kolejio batean aurrei euskera ira kasten ari da; boste nobela bi eta antzerki bat ere ba ditu agertzeko, gutxienez; euskaltzain laguntzalilea da. Bilbon jaio eta bertan bizi da.
Bestetan egin izan ohi dutan be zela: h-ak erdi-bideko neurrian idatziko ditut, bai nereak, nere itzak, eta baita erantzunak ere.
Eta noan arira: Kintanaren lehengo erantzunera.
–Orain arte azaldu dituzun la gunen artean osorik nago konforme San Martin eta Satrustegi jau nekin –esaten dit– beraiek nahi duten bidea zinezko erdi-bide eta aurrera-bidea delako.
–Batasunaren auzia nola ikuster duzu? –galdetu diot.
–Batasuna ez da Bizkai-Gipuzkoa arteko arazo bat. Euskalerri osoarekikoa baizik. Orain indar gutxi eduki arren, literatura zaharrean indar eta frutu berezia eman duten eskualdeak (Nafarroa eta Lapurdi) bizirik konsideratzekoak dira. Euskaldun zaharrek, ilda egon arren, ba daukate auzi honetan zer esana. Maiz entzuten dugu hau: zaharrek ongi dakitela eusPera, eta gazteek ez. Pentsa dezagun honetaz: euskalduntasunari bagagozkio oraingo zaharrak lehenagoekiko gaztetxu ume-gorriak bosterik ez dirala.
–Baiñan honek ere ba du neurria, ezin dira gaurko gazteleraz ari diratenak Cervantes baten izkuntza-neurriari begira jarri. Baiñan, zer neurritan eta nola egin behar genduke batasunerako lan hau?
–Batasuna literaturazkoa da lehen pauso honetan –esaten dit–. Beraz, gramatikalari eta izkuntzalariei kasu aundia egin arren, idazleen arazoa da gehien bat. Beraz, idazle ez direnek, euskara teoriaz ondo jakin arren, idatziz, liburuz eta obra inportantez probatu arte, ez duteke zer esanik izango.
–Nik uste esan nion– idazle izateko ez da gramatiko bat izan behar, eta gehienetan, alderantziz, gramatikariak ez du izkuntzaren muiñik sumatzen; baiña batasuna nola egin, gramatikariak, teorikoak, ba dakite (nere ustez) idazleak aiña gutxienez. Elkar egin behar luteke lan.
–Idazle ona izateko ez da, zuk ondo diozun bezela, gramatiko on bat izan behar, baiña gutxienez gramatika ezagutu behar da, eta ortografiazko okerrik ez egin, besterik ez balitz.
–Nik ez nuke orren zorrotz jokatuko –esan diot.
–Batez ere euskal-kutsuko erderazko liburuak egiten dituztenetako idazleak direnean eskatu beLar zale hau. Beti izanen da euska~dunago euskera txarrean egindako lantxo umil bat, erderaz egindako «proclive dicotómico,> jator bat baiño. Bai, RiPardo Arregiren lanari, eta ez Barojatiarrenei.
–Zure asmoa ikusten dut, eta ondo. Alere, ezin ahaztu dugu gure erri hau gaurkoz iru izkuntzatakoak osatzen dugula, eta Euskalerria osatu nahi badugu, erdeldunak euskaldundu nahi baditugu euskaldun ez diranei euskeraren kezkak nolabait sortu behar dizkiegula, ez euskeraren kezka bakarrik, Euskalerriko diran gai guzien kezka ere bai!; gaur gurekin euskeraz egin eta irakurtzen dugunokin bakarrik bide motxean goaz Euskalerria osatzeko egin-behar neketsu eta zail hontan. Nere ustez, Euskalerrian gehien diran gogo-asmoak uts egitea izango litzate. Politika buruz uts izugarria! Nik Unamuno y el vascuence («vascuence» eta guzti) ez nuan arinki erderaz egin; eta berriz ere joka-bide honeteko erderaz egin beharko; aurretik gureak direnak gureganatzeko egiten ditugun askotan alperrikakoak derizkiet, eta gureak ez diranak gureganatzeko galtzen ari geran bideak eta indarrak lebenbait lehen lanean jarri behar ditugula uste dut.
–Lehen, apolojia egiteagatik, justifika zitezkean erdal liburu hoiek eta zurea bezela apolojia utsezkoak diranean, gaur ere bai (Urtainez kanpora irakurtzeko gogoa badute be intzat) euskotar eta erdaldun diran hoiek euskal familiara erakartzeko; baiñan literatura eta zientzia iñola ere ez; gutxi gara idazleok eta ez dugu gure luma erdibitu behar.
–Ez nauzu zurekin osorik konforme. Euskera landu behar dugu, noski; ahal dugun neurri eta eragiñ guzian, egiten ari geran lanak danak dira beharrezkoak eta behar gendunerakoz neurrituta oso-oso ahulak. Ez genioke, esate baterako, izparringietan gure baserritar euskaldunei erderaz idatzi behar, batez ere bere gai berezietaz ari geranean: hau euskeldunak erderaz irakurtzen jartzea iruditzen zaidalako; eta ezta ere non-nahi erderaz irakurtzeko gai geran Kanboya edo Viet-Nam-eko arazoetaz euskeraz idatzi, beste gure gai asko umezurtz dauzkagulako; hontan defendituko dut puntu hau eta nola nahi. Alere, erderaz egindako literaturak ekarri lezake oraindik, eta batez ere garai isilari eta maltzur hontan! euskerarentzako (gure erria euskeraren beharrera esnatzeko) emaitza aundiak. Sabino Aranak eta Canpionek egin zuten hau, eta Iturralde Suit-ek ere bai, Landaboru eta beste batzuk ere bai gero. Gaur ere euskeraz egindako lanekin batera egin beharko dugu erderazkoa ere. Tamalez, noski, dana euskeraz osatzea izango litzake nere pozik aundiena; baiñan gure egoera ahul hau aitortu behar dugu; nik aitortzen dut behintzat. Ez gera kasuistikan sartuko; idazle bakoitzaren asmo eta eragiñak kritika luzea merezi du; egunen batean lan hau egingo ahal dut neronek, gogoa ba dut-eta; gaur esan genezakeana da, orain dala amar urteko euskeraganako jokaerak ez duela gaur balio, eta atzerakoi ere gerta litekeala; idazle bakoitzak bere neurria garai berezian artu behar dio lumari, batez ere izparringietan, Baiñan osora gauzak ahal dutan zuzenena ikusi eta bide hau ikusten dut nik garbi-garbi gure aurrean. Zabala behar du gaur gure bideak; extutik ez dugu danok pasatzerik izango, eta pasatzen ez ba gera ez dugu erririk osatuko, erri-bidean itota geratuko gera. Batasuna egiteko erria euki behar dugu kontuan. Nola egin behar dugula uste duzu erriak onartuko duan batasun hau?
–Batasunari buruz mintzatzeko exin dagoke erriak berez dionera egin, erriak izketan daki, bai, baiñan euskalki danen batasuna nola lortu lezakenaren asmorik ez du. Iñongo erriak ez du, eta gureak ere ezin izan. Honetarako azterketak egin behar dituzte hontaz dakitenak, eta gero erriari zuzenbideak eta xehetasunak eman, noski. Baiñan lan hoiek estudio eta aztertze-lan berdiñez oiñarrituak izan behar dute; asko ari dira ortik aho batez betekadak esaten gure literatura klasikoa (Etxepa;eko, Leizarraga, Atsular Etxeberri biak, Iztueta, Mogel, Frai Bartolome, Lardizabal...) zoritxarrez eta alferkeriaz urrundik ere ezapgutzen ez dutenak, ondo idazten eta gramatika kontuan baiezka eta ezezka aritzeko. Zeruko Argian agertzen dan polemika alfer asko ez legoke baldin eta jende artean kultura gehiago balego. Batzuk gogoko izan ez arren, batasuna biololi aldetik burutuko da duda gabe; idazle langilleenak, gaiñera, euskera batuan ari dira, gehienak behintzat. Etorkizuna berauengan dagoela ezin uka.
–Gazteriak ere ba ditu bere akatsak –esan nion– askotan epalile erraxegiak dira; etiketak jartzeko abillidadea erraxa da.
–Gazteei egindako kritikak (euskera mordolilua darabilkitela eta abar) ez dira arrazoizkoak gehienetan. Idatzi, guztiok dakigu; egia da, gazteok gaizki-ago egiten dugu zahar batzuk baiño; baiñan ekiñari ikasiaz goaz. Honen exenplo begiramengarriena Rikardo Arregi bera izan zen. Konpara bedi aren lehengo eta azkeneko artikulurik.
–Danak aitortu behar dugula uste dut, zuek, gazteak, eta ain gazte ez geran besteok ere bai –esan nion– batasun lan honeri alderdikeria (Politika baiño alderdikeria) usain gehiegi eman diogula. Zurea entzun nahi nuke hontaz.
–Nolabait, batasuna politika-usainekoa dela esaten da. Eman dezagun horrelaxe dala, baiña gauza jakiña da, alabere, antibatasuna aspaldian euskera garbia predikatzen zutenengandik datorrela. Eta berauek, hain zuzen, bai egin nahi dutela antibatasuna (besterik ez baita) bere bandera.
–Beste auzi larri bat ikusten dut nik burruka hontan: Euskaltzaindia dugu gure errian bertan eta gaur bizirik-edo geratu dan instituzio bakarra. Idazleak izkuntzaz kezkak (eta kezka larriak) eukitzea legezkoa da, eta behar-beharrezkoa ere bai. Alere, ez ahal zarate euskaltzain zeraten idazle batzuk zuen Euskaltzainditik kanporako lanetan gehiegi nabarmentzen ari?
–Ba liteke; baiñan Euskaltzaindia batasun lanetan geldi, eta batzuetan atzeraka!, dabil –esan zidan– Goazen bidetik emendik milla urtetara beste batzar nagusiago bati egingo dio Euskaltzaindiak lan hau egiteko eskabidea. Eta zoritxarrez nik ez dut ainbeste denbora, eta nere kidekoek ere ez, eta ezta euskera berak ere. Ni eta euskal idazleen elkarteko ogeitamarrak, idezleak gera; hau da: idatzi egiten dugunok gara; eta idazleok batasuna premiazkoa dugu eguneroko lanak nola egin jakiteko. Orregatik, batasuna mundu guziak nahi duela ikusi arren, iñortxok ere orretarako ezer egiten ez zuela ikusiaz, Baionan bildu giñen eta saio eta buruko min askoren ondoren atera da laster Batasunaren Kutxa-n ikusiko duzuna. Ondo? Txarto? Geroak esango du hori. Guk ondoen dagoena egin dugu behintzat.
–Ez dut dudarik; nik fede ona erraz ertxikitzen diot gizonari, fede ona askok uste baiño ugariago dala uste dudalako; alere, gure auzi larri hontan, Euskaltzaindiaren bidez lanak egiten gehiago saiatzeak on aundiak ekarriko dizkigula uste dut, eta Euskaltzainditik kanpora egiten diranak (eta batzuk, nahi eta nahi ez, aurka ere bai) gure artean gauza asko apurtuko ditulakoaren beldur naiz. Euskaltzaindiak ba du gai ontaz erresponsabilidadea, hauxe ari naiz idaz-lan bakoitzean esaten, eta zuk zer diozu zuek, idazle-gazteak, duzutenaren erresponsabilidade onetaz?
–Euskal idazleen Elkarteak ez du Euskaltzaindiaren lekua artu nahierantzun zidan Kintana jaunak-Guetariko gehienak euskaltzaiñak gera, baiña orretaz geiñera, eta batez ere idazleak. Ortik gure Elkarte honen zergatia eta premia. Idazle geran aldetik nola idatzi jakin nahi izan dugu eta batasuna egiteko zegoela ikustean eta iñork ez zuela egiten ikusirik, gerok egin eta moldatu dugu Mitxelena jaunaren babesean. Euskaltzaindiak aurretIk egin balu, zer esanik ez, guk huraxe onartuko gendukean. Esate baterako, argi dago Arantzazuko batzarra Baionakoaren ondorio bat besterik ez zela izan,
–Eta kanpotik egin ahal izan duzuten lan hori erin zenduten barrutik egin?
–Egia esaeko, Euskaltzaindia aspaldi onetan bizkaitar, nafar eta lapurtarren begi izutuen aurrean doan bidetik segiez gero, laster Giputzaindia biurtuko da. Liturjiaren aurren Nafarroan eta Lapurdin egon diran protestak proba biziak zaizkigu onetaz. Hau autsi behar da edo ez da gehiago batasunik izango, gipuztasuna baizik.
–Eta zuek Euskaltzaindia zerate! ...
–Guk ez dugu or aginterik; eta artu diren agiriak ere ez ditu aginte horrek onartu. Ez dugu idazleok lan hau Euskaltzaindiaren babesean egiteko girorik arkitu. Nola nahi, esanak esan, batasuna nobelek obrek, antzerkiek, poesiek egiten dute eta ez tabernako edo gure izparringietan erakusten ditugun aserreketa alferrek. Idazleen langilletasunean dago dena. Batasunaren kutxa izenez agertuko dan liburuarekin azalduko da batasunaren alde dauden askoren izen-zerrenda. Konsideragarri diteke berauen adiña obra eta langilletasuna (hau da, zen batasuna eta nolakotasuna) basteen aurrean.
-Guk, euskaldonok, editorial aundi eta indartsu baten behar gorrigorrian gaude –esan nion– Hau da batasunaren behar aundientako bat. Gaurkoz, eta Euskaltzaindiak (eta lehen bait lehen!) bere zuzenbideak garbi eman eta erakusten dizkigun bitartean, asko dira nora eta nola jo ez dakitenak. Editorial arloan ere kezka berak dabilzkigu, bai ume-ikastola maian eta balta boste literatura maIlletan ere. Auzi hau osoki erabaki bitartean ez ahal duzu zuk uste gure editorialak h-kin edo h-gabeak berdin artu behar litukeala, eta zergatik zuek ez duzute hau onartzen? Alderantziz, zergatik dituzte batekora bakarrik behartzen?
–Editoriai guztiek jabe bat izan ohi dute, eta bakolizak bide batzuk markatu dizkio editorialari. Guk ez dugu orain arte editorialetan h-ganako erraztasunik sumatu. Rikardo Arregik ondo esan zuen hau aspaldi. Ez genduen tokia egin behar izan diogu gure bideari. Orain kexa? Editorial inpartzial bat balego bestelako txoriak abestuko luke, baiñan nork egingo du orrelakorik gaur egun?
–Nere ustez behar aundian gaude hauxe egiteko; biak: batasuna eta batasuna erraz, merke eta ugari zabaltzeko bideak behar ditugu gaur ahal dugun neurri txikian, noski, baiñan baita ahal dugun neurri guzian, osoan, ere!
Hau izan da bizkaliar gazte honekin eskutitzez izandako elkar-izketa. Gazteria honek, baste euskal-belaunetan gertatu ohi izan dan bezela, badaker bere indarra. Indarra behar dugu, baiñan ez indarra bakarrik, ezagun-argi eta zentzutasunarekin uztarritutako indarra. Gure erriko giza-belaunak bata besteagandik (ez adiñez kulturaz eta oituraz, baizik) gehitxo urrundu zaizkigu, elkar-jakitearen uts aundi hau argi nabari da gure artean; beste munduko guzietan ere eten-aldi hau ageria da, baiñan guk gureari begira behar diogu lehen, eta zearo gaixtotuta eta danon kaltetarako txartuta arkitzen dut eten-aldi honen giro hau. Ez ote dugu, oraindik, elkarri emateko zentzutasun eta bihotzik izango?
UGALDE-TAR MARTIN
16

GaiezHizkuntzaEuskaraEuskara bat
PertsonaiazKINTANA1
EgileezUGALDE2Hizkuntza

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude