Satrustegi-Tar Jose Mari, Idazlea


2021eko uztailaren 23an
Jose Mari Satrustegi idazleari elkarrizketa

Euskera Batua (IV)
Satrustegi-Tar Jose Mari, Idazlea
Satrustegi jauna ikustera Alsasutik bi bat kilometrotara dagoan Urdiain erritxora joan nintzaion, emengo apaiz bait da. Erri polita; arri garbia eta egurra non-nahi agerian duan erri txukuna; apaiz-etxeko ezkeratzean ia metro t'erdi aritz-gerri dago zutik mahai bezela; zuhaitz hau ez da amar urtetan egiten dan piñua!, eta Urdiain ere ez da oraingoa Ba da euskal-erri hontan bereziki nabarmen dan dotoretasun egoki bat. Apaizaren lan-tokian, gela berotzeko egur-sua bizi-bizi. Ementxe, sutondoan, eseri giñan elkar-izketa hau egiteko.
Jose Mari Satrustegi orain dala 40 urte Arruazun Nafarroan, jaioa da; Iruñeko apaiz-etxean egin zan apaiz eta Euskaltzaindikoa da; euskeraren alde lan asko ari da egiten Nafarroan; Nafarroko Diputazioak argitaratzen duan Principe de Viana-ko euskal aldizkariaren lankidea da, beste aldizkarietan euskeraz eta erderaz maiz idazten du, eta bietara idatzitako liburuak ere ba ditu.
Baiña, noan lehenbailehen arira, izan ere gai hau beti gehitxo luzatzen bait zait.
–Zure iritziz, zein da gaur euskeraren batasunerako dugun oztoporik aundiena?- galdetu nion.
–Euskaldunon gerekoitasuna; bakoitzak berea du onena, eta ez dugu inorenik entzun nahi, hau betikoa izan dugu, eta honekin kontatzen genuen asiera-asieratik. Baiña sortu dira beste oztopo batzuk ere, eta usterik gutxiena genduan aldetik: ustez batasunaren alde jokatzen asia eta gero atzera itzuli diranetatik. Hau da gaurko atzerabiderik aundien-aundiena.
–Zergatik itzuli dirala uste duzu?
–H honek ikurrin baten indarra artu digu: batetik h-zaleak eskualde guzietara ireki nahia ikusten dute letra muttu hontan, euskeraren batasun zabala, anai arteko berdintasuna; eta h-ren etsaiak ikasia dute lehengo, oraingo eta betiko euskera nagusia, eta ez dute iñungo txertorik nahi, batasuna nahi dute, bai baiña berena.
–Buruko oztopoa baiño setakoa gehiago?
–Buruzko oztoporik ezin diteke izan. Mitxelenaren esanetatik artutako bide erdia oso gutxirekin astekoa da. Euskal idazleetan hortaz jabetzeko on ez denik ba ote da? Setaz de la sinistea, bestalde, oso gogor egiten zait. Bakoitzak jakinen du. Nola nahi dala, une hau egokienetakoa zan batasuna egiteko alde guzietatik eskez zegoan jendea. Noiznabi traba gehiago izango genduan. Negargarri izan da ain gutxirekin itotzen gerala ikustea. Aundiagotan nola sartuko gera?
–Zuk batasunerako egin diran bideak nola ikusi dituzunaren asmoak jaso nahi nituzke- esan nion.
–Zerroek aurreko elkar-izketetan aitatu dituzunak beraz ezagutzen ditut: Baionan 1954-lan egin zutena (ni ez nintzan izan) lur-lankea bezela izan zan; ikusi zanez, danak arrera ona eman zioten. Gero Ermuan egindakoa ezaguna da, eta dana Arantrazurako prestaketa bat bezela egiña. Azkenik, Arantzazun izkiñak eta koskak kentzen, lurrak berdintzen, gogor arituak gera danok; konzientzi bat sortu ere egin zan, erriak ikusi duana hauxe da: "nik nere aldekoekin ezin uler!"; bizkaikoak nafarrekin, baxenafarrekoak gipuzkoarrekin, senide izan arren (sinistu behar senide gerala) elkar ezin uler, ezin artu. Hau erriaren kontzienzian dago, nik bertso eta eskutitz askoren probak izan ditut; hala, erriari erantzun bat eman beharra zegoan, eta giro hortan, usterik oberenean, urbildu giñan Arantzazura.
-Non asi da, ba, zure ustez, giroa txartzen? Galdetu nion.
–Egi-egia esatea nahi baduzu... (nik baietz egin nion nere buruarekin, horretxen billa bainabil) nere ustez Gipuzkoako batzuk bazekiten Arantzazura joan aurretik nola jokatu behar zuten: Gipuzkoako euskera danen gain ipiñi eta deneri hura sar arazi.
–Zure ustea horixe dala sinisten dut, baiñan Arantzazun asmo hori erakutsi ahal zan ba?
–Orain diotenez, alde batekoen itza bakarrik entzun omen zan Arantzazun; baiñan, ametsetan ez banabil, h-ren aurkako talde isil horri entzun genion: «beste batasun bat zertarako!», alegia euskeraren batasuna erdi egiña zegoala, eta beste erdia bide onez zijoala, gipuzkera zala gehienik idazten, eta gipuzkera zala, gaurkoan, gehienik mintzo; gipuzkerari bidea zabalik utzi eta berak ekarriko zuela. berez euskeraren batasuna. Itz gutxitan esateko; gipuzkera edo euskera batua artu hau da gaur daukagun aukera. Euspuzkera artu dugu, baiña batzuk kera batuan ere erdiko bezela gihaien bidea osorik artua ikusi nahi zuten nonbait.
–Teknika aldetik, batasunaren lehengo oztopo errazena hauxe zan-esan nion- eta emen geratu gera.
–Ortografia batua genuen onezkero burruka hau izan ez balitz. Lehen aitatu dugun bezela, h honekin ikurrin bi egin eta bata bestearen aurka jarri ditugu. Eta artekari baten beharra dugu. Guk Arantzazun esan genuan komeni zala norbait batasunaren bide honetan aurrelari bezela (nik ez nuke esango. ez buru, ez agintari, ezin da horrelakorik, baiña bai bide-erakusle) eta orduan aho batez Euskaltzaindia artu zan danen asmoak betetzeko bide egoki bat bezela.
Eta pozik giñan danok Baiñan ikustekoa zan oraindika Euskaltzaindi aukeratu zutenak zenbaiteraiñoko eskubideak eman nahi zizkioten emen bait dago kako guzia; eta horretxegatik, erresistentzi txikia jarri zan: bokal arteko h-ak bakarrik. Norbaitek esan ere egin zuan ia ba horretarako bakarrik bildu giñan, ezer gutxi zala hori, eta nik esan nion: ikuskari bat bezela zala, proba bat, hortik agertuko zala geroan zenbat egin genezakean zaillago diran gaietan.
–Zer indar du Euskaltzaindiak?
–Euskaltzaindiak ezin du iñor behartu, esan zitzaigun. Eta izan ere hala da. Horretarako egin zan dei zabal hura, eta iritzi guziak entzun ondoan artu zan erabakia. Gure agiria ez zan gurea: an bildu ziranen desberdintasanak erdi-bideratu zireneko itza zuen jaso Euskaltzaindiak. eta bere erabakiaren oñarriteko artu. Berea bakarrik izanez ez zuan ainbeste indar izango.
-Ala ere, erabakirik ez omen zan artu- esan nion.
–Euskaltzaindiak emandako agiria egin zutenen artean nengoan ni; irakurri ere neronek egin nuan lehendabiziko aldiz batzarraren aurrean. Erabakia artzeko ainbat euskaltzain-oso ba giñen gela txikian, eta gure ustez eskubide osoz baliatu nahi giñuen eta baliatu ere giñen, orduan.
–Zergatik ez zuan Euskaltzaindiak, agindu bezela, erabakia Oñatiko Ikastetxe Nagusian egiteko zuan batzarrean eman?
–Bai, egia da, Oñatin bertan festa bat antolatzeko asmotan giñela 50-garren urte-buruan. Arantazuko billerak ere antxe egin balira obe. An ziran, Oñatin, gure Euskaltzain diaren oiñarriak ezarri, eta an giñuen gure festa nagusia egiteko asmoa. Asmoa! Danok dakigu gero sortu ziran oztopoen berri. Momento batez, Arantzazun bertan ere eragozpenak izango genituela uste izan genuen, eta Oñatiko Ikastetxe Na gusian egiteko zen jalaldia –ohorezko festa–ez zan egin ahal izan. Hau da orain erabakirik artu ez zala esateko arrazoi guzia? Gaztaiña bota eta molkotzarekin geratzea iruditzen zait. Tamalgarria izan da, baiña Euskaltzaindiak bere iduria edo ustea agertu ondoan ez dute danak jarraitu eta makurrena dana: Euskaltzaindiari Euskaltzainditik sortu zaizkio burrukalariak.
–Nik uste dut- esan nion -Euskaldunok behar dugula zuzendaritza bat, eta izkuntza-gaietan Euskaltzaindia bedar dugula bide-erakusle; eta Euskaltzaindiak, eta bere bideetatik, h honen beharra ikusi badu, guk onartu behar dugula; ala ere, erriak ibili behar dituan bideak ulertu behar ditu. Lehen esan izan dugu h-rik gabeko euskal-ortografia oso garbia eta uler-erreza zala, zergatik zailtasun berri hau erantsi? Hau da erri zati batek galdetzen duana.
–Nik ere ez dut gurasoengandih h hau jaso, baiña ni ez naiz gurasoen euskerarekin geratu, hala balitz, bakoitzak berean irautea izango litzake lege, eta emendik ez dugu ain beharrezko dugun batasunik lortuko; ez dugu elkar ulertuko. Erria ez da epaile ona batasun gauzetan; bakoitzak berea ezagutzen du arrazoitzat, eta gaiñontzekoen arrazoirik ez du ezagutzen. Euskaltzaindiak aste-astetik tekniko baten eskuetan utzi zuan auzia eta ain zuzen tekniko hau ez zan mugaz aruzkoa, gure Mitxelena baizik. An ikusi zanez ortografia baterakeko on da h hori: ofe, obe, oge, oe, oia ohatze eta beste zenbait itz ba ditugu erderazko "cama" edo "lit adierazteko. Teknikoek esaten ba digute ohe itzarekin denak arrapatu laizkela, zertarako gure aldetik iskanbillak sortzen asi? Eta esan nezake beste zerbait ere: "zarra" eta "zaharra", biak bi dira Garazi aldean: «zaharra» urtez jantzitako norbaiti esan dakio; "zarra", berriz, iztegian dan gauzik txarrena esatea da. Berdin gertatzen da "naiz" eta "nahiz" itzekin: ez da berdin «ona izan naiz» (he sido bueno) eta "ona izan nahiz" (queriendo ser bueno").
–Hoiek dira h-zale izateko izan dituzun zure arrazoiak?
–H-zale edo h-aurkako esan beharrean, oiñarrien jarraitzaille edo berezale esatea askoz obe izango litzake. Arantzazuko erabakiak ditut nik on-artzen. H on-artu zan eta h-zale naiz. H baztartu balitz, letra horren aurka egongo nintzan; beti erabakien jarraitzaille. Bestela ez da batasun egingo duen errementaririk sortuko Euskal-errian.
–Neri ala iruditu zait beti- esan nion -bide baten beharra dugula, eta orregatik artu nituan Euskaltzaindiak Arantzazun errekomendatu zituan h batzuk; ala ere, egia esan, batzuk h ikusi ere nahi ez duten bezela, ba dira h hori non nahi eta nola nahi sartzen ahalegintzen diranak; nornahik ba du, noski bere gisa aritzeko eskubide zuhurra, baiñan gure ikastola, izparringi eta beste idaz-bideak gehigekiriz ondatzeak kalte aundiak ekarriko dizkigu; h hau behar badugu, neurri batean beharko dugu ba, ez ahal dago gehiegikeri horrera errazegi joateko arrixkurik?
–Ez dut uste–esan zidan–Mugatua da nondik noraiño behar dan, iztegia ba dugu, eta beste edozein izkuntzatan bezela zalantzan dabillenak iztegira jo besterik ez du. Gerta leike, noski, batek edo bestek urrunago joan nahi izatea; baiña nora joko du? Nola nahi dala jarraitzaille gutxi arkituko luke.
–Erdi-bide bat onartu zenduan zuk ere Arantzazun, orain ere ondo ahal derizkiozu bide hori?
–Bai, erdi-bide bat aukeratu zan orduan. Ez dut esan nahi Mitxelenaren txostena erdiratu behar danik, batasuna egiteko. Konponketa txarra litzake. Baiña agirian lehenbiziko zatian esaten dan bezela: «Batasuna, noski, ez da Euskaltzaindiak egin dezaken gauza, eta are gutxiago batbatean egin dezakeana». Ala ere, zerbaitetik asi beharra zegoan, eta lehendabiziko mailla bezela erdi-bidea eman zan. Horretarako esaten da gero: «honek ez du esan nahi gorago jo nahi dutenen saioak ez direla ongi ikusiak izango. Erdi-bide honek bi aurpegi ditu: 1) lehenbiziko urratsak arintzea, eta 2) gure ezi-gaitzaren neurria erakustea.
–Nolabaiteko politika-neurri bat izan zan hori –esan nion.
–Alatsu. Esan ere egin nion gutxi zela kezkatzen zan jaun bati: "konten nindaike gutxi hontan bat egiteko gai bagiña euskaldunok; Euskaltzaindiaren gidaritza onartu delako marka izango litzake". Politika sartu omen zaigu azken hontan. Bakoitzak bere aldera darama gaiñera. Nik uste, ba dela politika bat: gipuzkera utsa eta euskera batua nahi dutenen politika. Arantzazun ikusi zen, eta orain ikusten da. Ez dut besterik esaten. Nik hau diot erdi-bide honetaz: saia gaitezen danok bokal arteko h ondo idazten. Gaurkoz nahikoa ginuke. Utzi dezagun nahi bada bigarren zatia gure ondoren datoztenei. Zurekin batera nator. Guk urrats bat eta gerokoak eman bezate bestea.
Ugalde-tar Martin
12

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakSATRUSTEGI1
PertsonaiazSATRUSTEGI1
EgileezUGALDE2Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude