Ugarteberu, Guipuzkoar Txapelduna


2021eko uztailaren 23an
Ugarteburu, ajedrezeko gipuzkoar txapeldunari elkarrizketa

Ajedreza
Ugarteberu, Guipuzkoar Txapelduna
Ajedreza oso antxinako jokua da. Noiz agertu zan? Jakintsu batzuek diotenez, orain dala 6.000 urte Mesopotamiko erriek joku au ezagutzen zuten eta, au seguru dakigu, Egiptoarrak, Tutankamon Faraonen denboran (orain dala 3.300 urte inguru) gain klaseko jendeek ajedrez jokatzen denbora igarotzen zuten: Faraon illobian ajedrez ool bat arkitu da. Espaiñian, Alfonso X garaian, kirol au peninsulan asko zabaldu zan.
Baiñan gaur ajedrez jokatzaille bat gure ondoan degu. Joxe Iganazio Ugarteburu, emeretzi urte eta gipuzkoar txapelduna. Serio xamarra dirudi, ajedrez jokatren duanean bezela. Fubola eta gaurko musika ere atsegin zaio, baiñan gaur ajedrez ari buruz itzegingo digu.
–Aizu, Joxe Ignazio: Ajedreza zer da, kirola ala jakintza bat?
–Onen gain diskusio ederrak ikusi ditut. Neretzat kirol bat da, baiñan buru kirol bat. Buruak bakarrik lan egiten duela, esan diteke.
–Ajedreza noiztik jokatu liteke?
–Adimena izanaz, geraztik edozein urtekin. Bai zaar eta bai mutillak. Arturo Pomarrek, ajedrezak izan duen jokalari onenetakoak, lau urtekin sekulako partidak egiten zituen. Au, noski, ez da normala, baiñan gazte askok ederki jokatzen dute.
–."Azar" deritzanetako kirol bat ez ote da?
–Ez. Jugada asko buruz dakigu. Kirola asteko baditugu "apertura" rnugitasunak. Gero bakoitzak, beste lagunaren jugadak ikusiaz, piezak aal dan obetoe nik mugitu bear ditu. Beraz suerte onik edo txarrik ajedrezean ez dago. Okerrago edo obeto jokatzen da, ori bakarrik.
.Buruzko. kirola izanik injenieru batzuk ajedrez jokatzen dituzten makinak egin izan dituzte. Torres Quevedo, espaiñiar injenieru batek, olako makina bat egin zuen, eta, au dek miragarria, beti irabazten zuen, eta bere lagunak iru aldiz uts egitean, makinak ez zuen nai izan geiago jokatu.
–Joxe Ignazio, zer da kirol au jokatzeko gauzarik bearrena?
–Nerbioei ondo eutsitzea. Pazientzi galanta bear degu. Besteak egingo dituen mugimenduak asmatu bear ditugu, eta nerbioak kanpora irtetzen ba dira, ezin dezakegu ondo pentsatu.
–Zenbat ordu irauten du partidak?
–Lau ordu iraun dezake. Nik bein amabi orduteko partida bat jokatu nuen. Baiñan nere aurka zegoena itsua zan.
–Itsuek ere jokatzen aal dute?
–Bai, baiñan ortarako fitxa edo "pieza" bakoitzak gaiñean puntu batzuk ditu, itsuak zar fitxa dan ezagutu dezan. Orduan, jugada bakoitzaren ondoren, itsuak fitxa guztiak ikutu bear ditu, eta orrengatik denbora asko pasa genuen. Bainan joku normaletan, ordu batean, emezortzita ogeitabi mugimendu egin bear dira.
–Baiñan minutu batzutan bukatzen diran partidak ere ba dira.
–Bai, guk "Torneo Relampago" deritzagun txapelketak dira. Bost minututan batek besteari irabazi bear dio. Amar segundu barruan fitxa bat mugitu bear degu. Or izaten dira larritasunak presakin ankarik ez sartzeko.
Beste kirol batzuetan ikusi degun bezela, ajedrez barruan ere Kataluña eta Madrid dira jende geiago duten lurraldeak. Baiñan Gipuzkoan ere kiroltzale asko degu. Errenderin, Beasainen, Bergaran, Eibarren Irunen eta Donostian ba dira ajedrez billerak.
–Nola dira ajedrez barruko maillak?
–Leenbizi «juvenil» mailla, eta gero bigarren kategori, leenengoa eta, goiena, "preferente" mailla. Ni leenengoan nago, eta San Jose egunean txapeldun gelditu nintzan. Donostiako "Ateneo" billerakin. Azken partidan larri ibili nintzan Beasaingo Kerejetaren aurka. Orain dala bi urte ezkero leenengo kategorian nago.
-Eta "preferencia" mailara igaroko aal zera?
–Oso zailla da. Mailla ortan 15 en bat jokalari dira Gipuzkoan. Neretzat gipuzkoar onena Maximo Lopez izan da. Campins ere gaur oso ona da.
–Munduko txapeldunak ikusten beditugu, rusiatarrak dira geienak. Zergatik izan liteke?
–Rusian ajebreza batxiller barruan ikaskizun dalako. Orrengatik ikasle askok ajedrez bidea jarraitzen dute, eta orrela txapeldun gelditzen dira. Botvinnik, Spashki eta Petrosian dira nunduan onenak.
Orrela, 1948'tik, txapelketa guziak rusoek irabazi dituzte. Eta gerora ere orrela iraungo dutela dirudi. Bitartean gipuzkoar ajedrez kiroltzaleek lan egiten jarraituko dute. Asteko, aurten "Union Artesanak" ludiko jokalari onenetakoak Donostiara nai ditu ekarri, Gipuzkoarron aurka joka dezaten. Emen ere aalegiñak egingo ditugu ondo gelditzeko, Joxe Ignazio eta bere lagunen bidez.
XABIER ARCELUS.
JOSE INAZIO UGARTEBURU
10

GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazUGARTEBURU1
EgileezARCELUS1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude