JUAN SAN MARTIN, EUSKALTZAINDIKO IDAZKARIA


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskera Batua (II)
JUAN SAN MARTIN, EUSKALTZAINDIKO IDAZKARIA
Euskaltzaindikoak illean behin bildu ohi dira, ta billera ondoren Donostia bertakoak ez diranak (eta hoietako batzuek ere bai) "Aurrera" jatetxera joaten dira bazkaltzera. An arkitu nituan joan daneko ostiral bateal mugaz-aruzko Larzabal antzerkilari trebea ta Bidasoz onuzko: Satrustegi, Onaindia, Berrondo, Garmendia (Xalbador), Aita Intza, Beobide, Zeleta, Lizundia ta San Martin bera.
Euskaltzaindiko idazkaria 47 urtetako gizon gaztea da; eten gabe lanean aritzeko gizona; kemen guziak euskerari eskeiñiak dauzkanez artu du alde honetatik gure izkuntzak irabazi ederra.
–1–
Orain arte batasunaren alde egin diran lanak ontzak artzen dituan jakin nahi izan dut lehen.
–Egin diran guziak izan dira onuratsuak–erantzun zidan. Batez ere azken urte hoietan egin diranak ondo finkatuak utzi ditu batasunerako egin diran lehen urratsak. Orain arte morfolojian zenbait partetan eta ortografian egin dugunari jarrai beharko diogu zerbait egingo badugu. Batez ere Arantzazun azaldu ziran ponentzietan egin zan lanari. Gero itzen aldetik egin behar dugun batasunerako, Lafitteren oiñarrietan Mitxelenak eratutako ia bi milla itzen iztegia artu dugu oiñ-azpi bezela. Lehendabizi lan hoiek bukatu behar ditugu, ta aditzaren beste egin-beharrari geroxeago ekin beharko.
–Ekin, diozu; don Manuelek aitatzen duan Euskaltzaindiaren "neutralidadea" ez zaizu, beraz, gogozko.
–Ez, zeren kontu hoietan "neutralidadez" jokatzea Euskaltzaindiaren araudiaren 5-gn. puntuaren kontra joatea da. Araudiaren bere lehen partearen 5-garren kapituluan, 2-en zatian, argi jartzen du Euskaltzaindia batasuna sortzen ahalengindu behar dela.
–Beraz, Euskaltzaindiak onartu behar dituan itz hoiek erabaki, itz hoien ortografiari dagozkien normak betiko onartu ta gero honen zabalkundea egiten ahalegintzea izango litzake lehengo lana. Ondo olduztuta artuak izan ahal ziran oiñarri hoiek?
–Bai, bai–dio bizi-bizi San Martinek-lan guzi hoiek Euskaltzaindiaren ardurapean artuak izan ziran, ta ez nola-nahi, gero.
–Nola, ba?
–Gertakizunak bata-bestearen ondoren, sortu diran bezela, esaten ahaleginduko natzaizu: 1) Euskaltzaindia aspaldi dabil batasunaren lanak aztertu ta zuzendu nahirik izan ere araudiak berak hori eska tzen du: euskera literarioaren batasuna; eta lehen, Campion eta Broussainek egin zuten 1920-an azterketa bat; horren berri eman duzu zerorrek Lekuona jaunarekin izan duzun izketaldian. 2) Urrengo ekiñaldian idazleak aurreratu zitzaizkion Euskaltzaindiari, ta 64-ean Euskal Idazkaritzak eta Baionan ortografiaz artu zituan erabakiak guztiz onartuak izan ziran, eta gero, 1968-an «Gerediaga» elkarteak idazle guziei Ermuako deia egin zien eta batzar bat antolatu zan (Jakin-en azaltzen da, maiatza-urriako 31-32 zenbakian: "Zenbait iritzi batasunari buruz", J. A. Letamendiak; "Euskeraren batasuna", Salbador Garmendiak; "Euskal joskera", Imanol Laspiur-ek; "Literatur-euskera batasun baten aldera", Aingeru Irigarayk; "Batasunaren bideak", Pierre Laffitek, eta, azkenik, "Gerediaga elkarteak eratutako biltzar-kideei" Txillardegik eskutitzez bialdutako lana). 4) Arantrazuko Billera.
–Esango ahal didazu, mesedez galdetu nion–Arantzazun zer gertatu zan?
–Arantzazun ez genuen behar bada, batzuek dioten bezela. «egitazko erabaikirik» artu. Asteko kontseillua bai; an Euskaltzaiñak aho batez ontzat eman zuten oiñarrizko agiria, eta biltzartueri irakurtzen denak txalo beroz artu zutena Euskera aldizkariaren (XIII, 1968) 250-go orrialdean dator.
–Baiñan, hala ere, han ez omen zan «erabakirik» artu.
–Han egin eta jasotakoak Euskaltzaindiak garbi asko errekomendatu zituan. Eta basteentzat errekomendetzen duena berak bete beharra du. Euskaltzaindiaren babesean danok onartuko asmoak izan ziran, hain zuzen, oraintxe atera berri ta aitatu berria dugun Euskera aldizkariaren alean agertzen dira, Euskaltzaindiaren babesean, noski: "Arantzazuko biltzarrak", "Euskeraren batasuna", M. Lekuonak; "Literatura euskeraren batasunari burazko biltzar nagusiak Arantzazun"; "Batasun buruz bibliografia", A. Luis Villasantek; "Deklinazio", S. Garmendiak; "Euskerazko itz berriak", Zatarain-dar Anbrosik; "Antziñako euskal hitzen formaz", A. Luis Villasantek; "Ortografia", Luis Mitxelenak; "Batasunari batzuk agurka ta beste batzuek aurka", "Elkarhizketak"; "Azken-itz", M. Lekuonak; "Literatura euskeraren batasunari buruz Euskaltzaindiaren agiria", Euskaltzaindiak berak; eta, azkenik: "Batasunerako hiztegia", batzuen laguntzaz (bereziki Lafittenaz) Mitxelenak eratua.
–Aurrera jarrai baiño lehen, Juanito–esan nion–. hemen, Euskaltzaindiaren aldizkarian bertan, Euskeraz, ematen diran arau, norma, guziekin konforme ahal zera?
–Ponentzietako normekin, bai, noski. Idazleak toki guzietan jarraitzen dituzte izkuntzalarien kontseilu eta normak; gurean ezin genezake bestera jokatu.
–Beste bat: euskeraren batasunaren billa gabiltzanok oso maiz "euskera literarioa"ren asmoa erabiltzen dugu el-buru bezela; nere ustez, literaturako erabilli behar dugun euskerak izan behar luke askatasun aundienekoa, arte-izkuntza baita; don Manuel Lekuona ere honetan konforme dago, nere ustez beste era batera aitatu behar genduke arazo hau; Jakin-en ikusi dut ondoen etorriko litzaioken izentatzeko bide bat: "Euskera idatziaren batasuna"; honek idazten dan euskera guzia behartuko luke, baiñan literatura bereziki aitatu ta behartu gabe, ta gaiñontzeko izparringi, ikastola-liburu ta beste zabalkunde lanetan erabili behar dugun idatzi-bideko euskera guzia aitatuaz.
–Arrazoi duzu; hor ere konforme nauzu; ala behar du izan. Literario batasunaren izena ondo ez dago ala ere, orrela erabiltzen oiturik gaude, Euskaltzaindiaren araudian ola jartzen duelako.
–Orain, Arantzazun garrantzi aundiz gertatu zan lanari buruz, ba: nola izan zan lan hori eratua?
–Arantzazun 1968 garrengo urriaren 3, 4 ta 5-ean, Euskaltzaldiak deituta, euskeraren batasunak kezkatuta, bildu giñan gizon pillo bat. Lehendabaziko egunaren goizean 72, ta gauerako 95; geroko egunetan 100-dik gora; ta batez beste handik pasiak 200-dik gora izan ziran. Baiñan batzarra bera ez zan, gero, hemen asi; aspaldi Euskaltzaindiak egiñik zuan elkartze hau gertatzeko behar ziran zenbait lan: 1) lehen batzorde bat osatzeko gizonak aukeratu ziran, gutxienez bi euskalki zekizkitenak izan ziran danak. 2) Gero, batasunari buruz bibliografi bat egin zan, batzordeko bezela izentatutako bakoitzari bere gaietan ordurarte izan ziranak jakiñarazi zitzaizkion: ortografiari buruz lana gertatu behar zuanak, hontaz, eta iztegiari buruz egin behar zuanak beste ainbeste; Arantzazun Euskaltzaindiak egindakoak ez ziran, ba utsetik asitako lanak izan; aurretik batasunari buruz egindako lan guziak ahaztu gabe, eta bestalde, egindakoak oiñarritzat artu ta gero, egiñak baizik. 3) Gero batzordeko bakoitzak bere lana aurkeztu zuan.
–Hoiek ahal dira Euskera aldizkarian agertu diranak?
–Bai. Ta honetaz, gaiñera, Arantzazun aurretik multikopiaz argitara ziren txosten hoiek batzartu ziran guziek jakinaren gaiñean egon zitezen.
–Euskaltzaindiak buruz eta astiro egindako lana izan zan, beraz!
–Bai, oso arretaz egiña izandu zan dana. Euskaltzaindiaren 50 urterako eratu genduan batzar honek hori merezi zuan eta halexe, berobero, aritu giñan lanean, han ba dakit, neroni izan nintzan-eta batzorde horretako idazkaria; halare nik ez nuen iritzirik eman, erakundearen laguntzaille bezela egin nituan guziak.
–Ba dugu, ba, lanari garbi nondik ekiñ; aurren-aurrena, ortografia; zergatik ez dugu auzi hau lehen eta betiko erabakitzen?
–Bai, baiñan, badakizu-esan zidan Lekuona jaunak bezela San Martinek ere-hor dago ordea!
–Bai esan nion –askotan arazo txikiak (ta seta dala-ta), izaten dira mintsuenak; eta min-eragozpen hau teknika-eragozpena baiño zaillagoa izatera iritxi liteke, nere ustez iritxi dan bezela; hala, lehen auzi hau erabaki behar dalakoan nago ni; begira ezaiozu gure gaurko egoerari, ta hainbeste behar dugun batasun abiada hau h batek geldituta lotuta, geratuko ote zaigu?
–Ez luke hala behar, baiñan hementxe dago gaurko gure koxka zaillena.
–Zu h-ren aldekoa zaitugu; zergatik?
–Ni ez naiz h-ren alde edo aurkakoa; nik ez dut h-rik berandu arte erabilli; ez bait dut txikitandik h-rik jaso; halare, gure mugaz bestaldeko anaiak h han badute, eta hemen ere idazten duten askok darabilkite batasuna behar ba dugu, batek eta bestek amore eman beharko.
–Don Manuel Lekuonak esaten zidan ber-bera galde-esango dizut nik ere: zergatik ez dute h darabilkitenak berak letra hori utzi nahi?
–Ez litzake legezko izango esan zidan San Martinek;-aiek, 1964-ean konsonante ondorengoak utzi zituzten, eta gure ortografia artu zuten (ordurarte ez zuten erabilli tx, x eta horrelekorik!): ta han guk beren h hori erabiltzearen trukez izan zan.
–Arrazoi bat da hauxe: aiek berritze batzuek artu, guk ere bai.
–Bestalde jarraitu zuan San Martinek–pronuntziatzen dutenaz ezin utzia dutelako da berak gorde nahi duten h hau, ta 1 964-egik honera iru aldiz egin dira batasunari buruz billerak, billera nagusiak, antolatzeko deiak: Baionan 1964-ean, 1968-an Ermun eta Arantzazun, iru billera nagusi hoietan joera bediñeko iritziak nagusitu ziren, eta batasuna nahi dugunok jarraitu beharko. Bestetik, Mitxelenak hainbeste izkuntza jakiteraz gaiñera, beste iñork ez bestean ezagutzen ditu euskeraren euskelkeriak, eta bere asmoak garbi erakutsi dizkigu. Gaiñera, gure erriak, gutxi edo asko, h erabiltzen du. Euskera (1go urtea, 190 zenbakia. 1920, 64-rren orrialdean} aldizkariak agertu zuan euskeraren abezedarioa, eta h ere hor dago; ez du esaten hangoentzat edo hemengoentzat dagoen, baiñan hor dago. Aitortu beharra dugu: beti izan dala h-ren aurkako seta hori; arrazoiz berdiñak ez direnak, baiñan goiburuz seta hori dutenak asko dira.
–Hala da; baiñan batetik eta bestetik ere ageri da seta hori-esan nion San Martini –aitortu behar dugu danok hau.
–Baliteke hala izatea; halare horen aurkakoak askotan eta seta hori izkutatzeko orixe altatzen dute kide bezela, baiñan nik galdetzen dut: zein Orixe? Neri (Zirikadak argitaratu eta gero) beti eirbartarrez idatzi behar nuela Karmel aldizkarian (irailla-urilla, 1960) esan zidana, edo Itxu mutilla bizkaieraz egin zuana Aitorkizunak gizpuzkeraz idatzi zuana, Barren muiñetan lapurdieraz eta gaiñera h-rekin) egin zuana, ala Euskaldunak napar izkuntzan idatzi zuana? Zein Orixe? Euskaldunak-en itzaurrean euskera baturako nafarrera eskatzen duana? Baiñan bere jarraitzalile diran gipuzkoarrak hori ez dutela nahi agirian dago; ez hori, ta ez Azkueren "gipuzkera osotua" ere, zeren argi dago dut ere ez dutela artu nahi det-en ordez. Eta horrelako txikekeri batean amor eman ezin dutenak ez dute besteetarako amore emango.
–Edo bai; seta kalte ta ondagarri hau utzi beharko dugu.
–Hala behar genduke zentzurik bagendu esan zidan San Martinek.
–Euskaltzaindia da, nere ustez, zentzuz artu behar dugun bide bakarra.
–Ortan naiz aspaldi esan zidan.
–Orain atera berri-berria dan Euskera aldizkarian Euskaltzaindiak erakusten dituan bideak Jarraitzen asko bagiña, ondo ahal legoke?
-Bai ba– erantzun zidan.
–Zergatik ez dugu orain arte egin dan lan orretatik maillatxo bat artzen; esate baterako: Utzi ditzagun oraindik aditza (batez ere) eta beste zailtasun batzuek, eta asi gaitezen, orduan, batasunerako lehengo iztegi hortako itzak erabiltzen eta euskaltzaindiak esan bezela demostratiboetan eta bi bokalen artean h jartzen: hau egiten ba dugu aurrera bidean abiatuak gera-esan nion.
–Halaxe da. Bi bokalen erdian, diptongo diranean (bi silabetan eten behar diranean) eta demostratibuen asieran, gutxienez. Erdi-bide batera jo nahi ba dugu beintzat.
–Zer diozu "gutxienez"– esan nion nere karga ta guzti.
–Ba ondo legokeala.
–Hala behar; ezin baitugu gaur hau eskatu, lortu ahal dugun hau eskatu, ta gero emendik gora jo; hala balitz, bestaldekoak ere hemendik bera joko luteke, ta lengoan giñake berriz. Seriotasunean joka bear dugu danok baliozko ezer egingo badugu.
–Hala da.
–Ta hemen dijoa garrantzitsuena iruditzen zaidaena: Lafitte-Mitxelenak emandako 2.000 itzeko iztegi horretan, zuk esandako (ta uste dut Don Manuel Lekuonak ere onartuko lukean) minimo honera errenditzeko, jarriteko h batzuek kendu beharko lirakeala. Hauxe da entzun nahiko nukeana; erdi-bide batean arkitu ahal izango bait dugu neurria. Neurri honetatik gorako h hoiek gure izkuntza gaur gehien erabiltzen duan erriak ez lituke irentsiko; agerian da hori; gaurko egoeran batez ere; ta gehiegikeri horrek h-ren aurka dagoen asko gogortzen du.
–Danok eman behar dugu amore, esan ziran San Martinek-hortan naiz ni, ta zuzentzeak, bai batetik eta bai bestetik, ondo ikusten ditut, ala ere ni ez naiz iñor, noski, Mitxelena ta Lafittek egindako lan hau nola zuzendu behar dan esateko. Nola nahi, batasun osoak bide luzea artuko digu, lehengo bidetxurrak hoiek dira, bide hoiek zuzentzen eta ibiltzen asi gaitezen, arren, Elkarri amore eman dezaiogun. Eta lehenengo mailla honetan ematen badugu, geroko bideak ere asko errezatuko zaizkigu. Baiñan asi, ta asi ez direnak beude isilik.
Ugalde-tar Martin
12

GaiezHizkuntzaEuskaraEuskara bat
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazSAN MARTIN1
EgileezUGALDE2Hizkuntza

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude