"Atzerritarren Legearen erreformak asiloari uko egitera behartuko ditu pertsona zaurgarrienak, erregularizatu ahal izateko”

  • Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik, eta zuzenbide ikasketak egin ondoren, azken urteak migratzaileak erregularizatzeko lanetan igaro ditu. Legediak atzerritarrak erregularizatzeko mekanismoak dituela dio, baina, praktikan, instituzioek ez dituztela lege horiek betetzen, eta migratzaileei “etengabeko trabak” jartzen dizkietela.

Jone Arruabarrena
Jone Arruabarrena

Maiatzaren 20an sartuko da indarrean Atzerritarren Legearen azken erreforma. Zer dago haren atzean?

Izango duen eragina aztertzen ari gara oraindik, baina dirudienez, erreformaren atzean dagoen borondate politikoa argia da: Regularización Ya (Erregularizazioa orain) mugimenduaren Herri Ekimen Legegilea bertan behera uztea. Izan ere, ekimen herritarrak egoera irregularrean dauden pertsona asko erregularizatzea ekarriko luke.

Besteak beste, erregularizazioa lortzeko epeak laburragoak izatea ekarriko du erreformak, ezta?

Erreformaren asmoa, ustez, erregularizazioa lortzeko epeak murriztea da, izapideak arindu eta sinpleago egitea. Egia da  epea hiru urtetik bi urtera jaitsiko dela. Hala ere, orain arte bezala baldintza zehatz batzuk betetzen dituzten pertsonei soilik emango dizkiete erresidentzia baimenak, eta atzerritarrentzako bulegoetan zitak eskatu behar dira horiek izapidetzeko; lan bolumen gehien eta langile gutxien dituzten bulegoetan. Ez du ezertarako balio legegileak pertsonak erregularizatzeko asmoa izateak gero ez badago langile nahikorik espediente horiek jarritako epeen barruan ebazteko.

"Ez dago alternatiba beharrik; gaur egungo legea betetzearekin nahikoa litzateke"

Zer dakar bulegoetako gainkarga horrek?

Adibide bat jartzearren, espediente bat ebazteko zazpi hilabete behar dira gaur egun, nahiz eta legeak argi eta garbi esaten duen administrazioak hiru hilabeteko epea duela gehienez ere. Ondorioz, espedientearen zain dagoen pertsona batek, lan egin nahi badu, legeak eskatzen dituen bi urteez gain praktikan beste zazpi hilabetez itxaron beharko du.

Polemika sortu du erreformak asilo eskatzaileetan izango duen eraginak.

Bai. Asiloa jasotzeko baldintzak betetzen dituzten migratzaile askori ziurgabetasun handia eragiten die erreformak. Euren orientazio sexual, ideologia politiko, erlijio zein nazionalitateagatik jazarpena jasan dutenak dira asilo eskatzaileak, eta ez dakigu beraiekin zer gertatuko den. Erreformak hutsune bat utziko du hor, eta erregularizazioa errotzearen bidez eskatzeko, asiloari uko egin beharko diote. Hau da: pertsona zaurgarrienak behartuko ditu asiloari uko egitera, erregularizatu ahal izateko.

Argazkia: Jone Arruabarrena

Errotze soziolaboralarekin gaur egun dagoen arazoari ere konponbiderik ez dio jartzen legearen erreformak.

Ez. Ezin du izan pertsona bat hona iristea turista bisa batekin, bisak ematen duen hiru hilabeteko epean lan kontratu bat izatea, eta, hala ere, bi urte itxaron behar izatea erregularizatu ahal izateko. Linbo juridiko batean egon beharko du bi urtez, zigor prozedurarik ez jasotzeko kontuz ibilita, horrek dakarren guztiarekin: gastu ekonomikoa berarentzat eta administrazioarentzat, higadura fisiko eta psikologikoa... Erreformak ez dio horri konponbiderik ematen, erakunde batzuek errekurtsoak jarri dizkiote horregatik. Izan ere, erreforma indarrean jartzen denean errekurtso eta instrukzioei atea zabalduko zaie, eta ez dakigu nolako kaosa ekarriko duen horrek, eta nola eragingo dien pertsona migratzaileei.

Eguneroko praktikan, betetzen al dira legeak zehazten dituen migratzaileen eskubide eta askatasunak?

Lege aldetik badaude mekanismoak pertsonek modu seguruan migratzeko edo beraien egoera erregularizatzeko. Zein da arazoa? Traba eta oztopo ugari jartzen direla pertsona horiek legea baliatu dezaten. Egunero ikusten dugu instituzioek Atzerritarren Legea sistematikoki urratzen dutela.

Non ikusten dira urraketa horiek?

Jo dezagun, adibidez, Mohamed izeneko migratzaile batek Espainiara migratu nahi duela. Emaztea Espainian du, eta berrelkartze baterako baldintza guztiak betetzen ditu: egiaztatu du baliabide ekonomikoak dituela, aurrekari penalik ez duela, etxebizitza egokia duela... Atzerritarren bulegoak eta gobernuaren ordezkariordetzak bizileku baimena eman diote, baina jatorrizko herrialdeko kontsulatuaren aldeko ebazpena iristen denean, galga jartzen zaio eskaerari, eta pertsona horri eragotzi egiten zaio legeak baimentzen dion zerbait eskuratzea. Erregularizazioak ahalbidetuko luke atzerritarrak Espainiako gizartean integratzea, eta instituzioek aipatzen dituzten bide seguru, legal eta ordenatuen bidez hona iristea. Baina galga hori sistematikoki jartzen da erregularizazioa eragozteko.

Erregularizatu gabeko pertsonei errolda ukatzen zaiela ere salatu izan dute hainbat erakundek.

Pertsona migratzaile askori galarazten zaizkie erroldatzeko dituzten eskubidea eta betebeharra. Ez dezagun ahaztu betebehar bat dela, bai pertsona horrentzat, baina, batez ere, udalarentzat, bertan bizi diren herritarrak erroldatzea. Erroldatzeak sarbidea ematen du beste eskubide batzuetara: erregularizaziora, osasun txartela izatera, zein zerbitzu sozialetara. Baina eragotzi egiten diete erroldatzea: batzuetan, etxeko errentatzaileek, eta, beste askotan, zerbitzu sozialek. Administrazioko langileek frogak eskatzen dizkiete askotan, herri horretan bizi direla ziurtatzeko. Baina pertsona horrek bertan bizi dela frogatzeko daukan mekanismo bakarra zerbitzu sozialak badira, eta zerbitzu sozialek frogak eskatzen badizkiote, nola frogatuko du? Ez dauka zentzurik, eta migratzaileak blokeatzen ditu. Hedatzen ari diren diskurtsoen arabera, badirudi migratzea erraza eta sinplea dela. Baina errealitatea beste bat da: ez dago erraza den ezer, eta prozesu osoan zehar zaurgarrienak diren pertsonen eskubideak behin eta berriz urratzen dira.
 

"Segurtasuna bermatzeko modu bakarra herritar guztiei eskubide gehiago ematea da"

Pertsona etorkinen eskubideak arautzen dituen lege organikoak integraziorako dituzten eskubideak ere aipatzen ditu.

Legeak ez du ezertarako balio, eskubide horiek behin eta berriz zapalduak eta mespretxatuak badira, eta ez badira betetzen. Ezin dugu pertsonen integraziorako legea bete, etorkinei sistemarako sarbidea debekatzen badiegu: erroldatzen uzten ez badiegu, erregulariza daitezen galarazten badiegu, modu legalean lan egiten uzten ez badiegu, eta, funtsean, beraien buruaren jabe izateko aukera kentzen badiegu. Eta, hori guztia lortzeko urteak igaro behar badira, zertara bultzatzen ditugu pertsona horiek? Erabateko bazterkeriara. Guztiz deshumanizatzen ditugu, eta gero, gainera, zaurgarri modura etiketatzen ditugu, sistemara sartzen uzten ez diegulako.

Migrazioaren aurkako diskurtsoek askotan darabilte segurtasun ezaren kontzeptua.

Segurtasunagatik kezkatuta dauden horiek jakin behar dute segurtasuna bermatzeko modu bakarra herritar guztiei eskubide gehiago ematea dela. Hau da: beraien auzoko, herriko edo hiriko inor bazterkeria sozialean ez dagoela bermatzea da herri seguruagoak eraikitzeko bidea. Hori da benetako arazoa: gure komunitateko pertsonak erabateko bazterkeria sozialera kondenatuta egotea.

Mugetan ere gertatzen dira lege urraketak?

Bai. Eta ez bakarrik Espainiako lurraldean. Mugak kanpora atera ditugu, eta giza eskubideak errespetatzen ez dituzten herrialdeen esku utzi ditugu. Guk hemen giza eskubideen inguruko akordioak, legeak eta direktibak dauzkagu, baina beste herrialde batzuei ordaintzen diegu lan zikina egin dezaten. Mugetan hiltzen den jendearen odolarekin zikinduta dauzkagu eskuak. Pertsonen eskubideak errespetatzen ditugula esateak ez du ezertarako balio, era berean mugak kanpora atera, Espainiako mugak militarizatu eta jendea pasatu ez dadin hesiak jartzen baditugu.

2022ko abenduaren 21ean 600.000 sinadura aurkeztu zituzten Espainiako Kongresuan 800 eragile baino gehiagok, 500.000 migratzaile erregularitzea eskatzeko Herri Ekimen Legegile baten bidez.

Alarma mezuak piztu dira, "jende gehiegi" iristen ari delako.

Kanaria uharteetatik, 30 urtetan, 255.000 pertsona sartu dira Espainiara. Baina kontuan hartzen badugu bi urtean 190.000 ukrainarri harrera egin zaiela, Kanarietako kopurua ez da oso altua. Orduan, nori interesatzen zaio alarma sentsazio bat transmititzea? Argi ikusi daiteke horren atzean intentzio politiko bat eta ageriko arrazakeria daudela.

Nola sortu daitezke alternatiba legalak, migratzeko bide seguruak egon daitezen?

Ez dago alternatiba beharrik; gaur egungo legea betetzearekin nahikoa litzateke. Nahikoa da dokumentazioa duen eta bidaia txartel bat ordaindu dezakeen pertsona bati hona etortzeko oztoporik ez jartzea. Europatik edo Ameriketako Estatu Batuetatik datozen pertsonei ez badiegu zailtasunik jartzen, zergatik ez dugu berdina egiten Hegoaldetik datozen pertsonekin?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


Migratzaileen deportazioak azkartzeko lege-proiektu berria iragarri du Bruselak

Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.


Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eguneraketa berriak daude