“Europarrok, gerrarako prest!”

  • Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina balio du ekonomia modu krudelenean eta arriskutsuenean sustatzeko, defentsa industriarekin; edo EBko herrialdeak eta herritarrak etsaiaren aurrean kohesionatzeko. Jokoaren erdian dago Ukrainako gerra, menia errealitate egiteko ahaleginean.

Sabin Howard eskultorearen 'A Soldier's Journei' (Soldaduaren bidaia) obraren zati bat.

Berrarmatze berri honen ardatzean dagoeneko badira Ukrainako gerrako milioi bat hildako. Zifrak izan daitezke apur bat txikiagoak edo handiagoak, baina edozein kasutan ehunka mila lirateke alde bietan hildakoak eta zauritutakoak. Donald Trump AEBetako lehendakari hautatu eta azkar hasi zen su-etena bultzatzen –bere estiloan, 24 ordutan bideratu behar zuen afera–, baina asteak daramatzate hitz egiten eta aurrerapenak urriak dira. Hala ere, herrialde biei interesatzen zaie su-etena, baita dirua jartzen duten AEBei ere, eta denak adierazten du, kosta ahala kosta, lortuko dutela. Une honetan negoziazioen egoera zein den aztertzen da ondorengo lerroetan.

“Gerra bukatu da”
Jeffrey Sachs ekonomialari estatubatuarraren ustea da. Badu zerbait jakiteko moduko bizitzarik. Bera izan zen 1992an Errusian indarrean jarri zen liberalismo basatiaren arkitektoa, eta harrez geroztik AEBak, EB, Ukraina eta Errusiaren arteko harremanak oso gertutik jarraitu ditu, askotan bertatik bertara, aholkulari gisa. Hala zioen Europako Legebiltzarrean otsailean emandako hitzaldi batean: “Gerra bukatzen ari da. Beraz, mesedez atera ezazue burutik. Mesedez, esaiezue zuen lagunei bukatu dela”. Analista eta diplomatiko gehienak dira iritzi berekoak.

Ukraina galtzen ari da
2022ko otsailean Errusia Ukrainan sartu zenean, “operazio militar berezia” deitu zion inbasioari. Denbora gutxian Kiev hartzeko asmoa zuen, agintzaritza aldaketa behartu, eta bereziki, Ukraina NATOn sartzea saihestu. Ukrainak, aldiz, indartsu erantzun zuen eta, Mendebaldearen laguntza militarrarekin, Errusiako indarrak atzera bota zituen, gerra batez ere Ukrainako hego-ekialdera eramanda. 2023an Ukrainak egindako kontraerasoa oso gaizki atera zitzaion. 2024an, aldiz, arrakastaz hartu zuen Errusiako Kursk eremua, baina gero porrot egin du eta Errusiak hilabete batzuetan ia osoa berreskuratu du. Errusiak gaur egun Ukrainako lurraldearen %18 bat kontrolatzen du. Baliabide ekonomiko eta demografikoen ikuspegitik ere Errusiak Ukrainak baino askoz hobeto eutsi diezaioke gerrari. Nazioarteko zigor ekonomikoek min handia egiten diote Errusiari, baina horien aurrean pentsatu baino hobeto erantzun du Kremlinak.

"Apurka eraikitako abantaila sendoa lortu dute errusiarrek,
eta ez daude edozein akordio lortzeko prest"

Meniak denbora behar du
Saudi Arabian sinatutakoaren arabera, Ukrainak eta Errusiak adostuta dute energia azpiegiturei erasorik ez egiteko akordioa, baina ez ei da betetzen ari. Itsaso Beltzean militarki ez jarduteko ere ados jarri ziren bi aldeak, baina akordioa ez da indarrean sartu, batez ere Errusiak nekazaritza esportazioei lotutako zigor ekonomikoak altxatzeko baldintzak jarri dituelako, eta AEBak ados egon arren, Ukraina eta Europar Batasuna ez daude. Herrialdea odolusten duen gerra bukatzea nahi dute errusiarrek, baina apurka eraikitako abantaila sendoa lortu dute, eta ez daude edozein akordio lortzeko prest. Denak adierazten du negoziaziorako denbora hartuko dutela eta, bake sakona baino, su-eten luze bat erdituko dela. Denbora horretan alde biek izango dute berrarmatzeko aukera.

Argazki oina

Lurralde galduak?
Ukraina ekialdean Krimea, Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhiako eskualdeen gehiengoa Errusiaren menpe dago. Krimea 2014an bereganatu zuen, beste biak inbasioaren aurretik Errusiako errepublika autonomo gisa onartu zituen Moskuk, eta azken biak 2022ko irailean. Ukrainako gerrako arazorik arantzatsuena da, Errusiak bereak direla onartzea eskatzen du, baina Ukrainak ez du horrelakorik onartuko, eta Europar Batasunak ere ez, gaur egun dioenez. Irtenbide gisa aipatzen da Ipar Korea eta Hego Korearen arteko formula, non 1953tik gaurdaino su-eten luze batean bizi diren. Ez da bake erabatekoa, gerra arriskua gainean da beti, baina bake egoera dago. Formularen arabera, lurraldeen artean mugatzat hartzen ez den zatiketa bat egiten da, eta alde batera zein bestera lur eremu desmilitarizatu bat finkatzen da, atzerriko indarren zaintzapean. Askoren ustez, Ukrainak onartuta zuen lurralde galera maila bat –Donbass– gerra hasierako negoziazioetan, baina Europak eta AEBek ez onartzeko eskatu zioten eta gerrara bultzatu zuten. Kherson eta Zaporizhiako eskualdeak ere galdu zituen ondoren.

NATO: azkenean Ukraina kanpo
2008tik ari da aztertzen NATO Ukraina erakundean sartzea, baina Errusiak beti ohartarazi du hori akats handia litzatekeela. Aditzera ematen denez, su-etenaren negoziazioetan onartuta dago jada Ukraina ez dela NATOn sartuko. Trukean, NATOk eta bereziki Europar Batasunak sendotasunez jarraituko dute Ukraina militarki hornitzen. Horretarako Kievek hitzarmenak indartuko ditu hainbat herrialderekin, berbarako Frantzia, Erresuma Batua edo Alemaniarekin. Behin su-etena erdietsita, Frantzia eta Erresuma Batua soldaduak bidaltzeko prest daude, baina Errusiak ez ditu onartzen, etsaitzat hartuko lituzke. Aurretik ere, bai 2015eko Minskeko akordioetan, bai gerraren lehen asteetan Turkian egindako bake negoziazioetan NATOrena aski garbi zegoen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


2025-03-27 | El Salto
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko

Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


Deseraiki dezagun gerra propaganda: ez da segurtasuna, armak dira

Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]


“Su eten partzial” bat adostu dute Trumpek eta Putinek Ukrainako azpiegitura energetikoarentzat

Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.


2025-03-18 | ARGIA
Europako hainbat intelektualek bakearen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi dute

Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]


Putinek anbiguetate handiz eta presarik gabe erantzun dio AEBetako menia proposamenari

Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.


Europaren berrarmatzeari begira, euskal enpresek “muskulua” dutela esan du Jaurlaritzak

Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]


Ukrainak AEBen 30 eguneko su-eten proposamena onartu du

Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du. 


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Eguneraketa berriak daude