Zertaz ari garen ezer gertatzen ez denean, edo hiru idazle errealista

  • Anton Txekhov, Raymond Carver eta Alice Munroren ipuingintzari buruzko mahai-ingurua egin dute Iker Sancho, Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria idazle eta itzultzaileek, Ignacio Aldecoa zenaren ipuin literarioaren jaialdian, Gasteizen. Beñat Sarasolak gidatuta, autore horiek euskarara ekartzearen esperientziaz eta eraginaz jardun dute EHUren Campusean.

Beñat Sarasola, Isabel Etxeberria, Iker Sancho eta Harkaitz Cano. (Argazkia: Jazki Fontaneda / Foku)
Beñat Sarasola, Isabel Etxeberria, Iker Sancho eta Harkaitz Cano. (Argazkia: Jazki Fontaneda / Foku)

Ipuingintzaren tradizioan lerro nagusietako bat da errealismoarena eta, horixe da, hain zuzen ere, Txehov, Carver eta Munro idazleak lotzen dituen haria. Bizi izan zuten munduaren erretratuak dira haien ipuinak. "Ezer gertatzen ez den ipuinak" direla esan ohi da, baina gertakari gutxirekin asko kontatzen dute garaiari eta gizarteari buruz.

Anton Txekhov da errealismo horren lehen erreferentea. XIX. mende bukaerako idazle errusiarrak gaurkotasun handia du: “Harrigarria da hogei urterekin Txekhovek bere gizartearekiko zeukan ikuspegia. Oraindik orain, hil eta 121 urtera, gai baldin bada gaur egungo jendea hunkitzeko, zerbaitegatik da”. Hala azaldu du Iker Sancho (Lazkao, 1975) EHUko irakasle eta itzultzaileak, Txekhoven 31 Ipuin (2022) antologiaren egileak. Luzea da errusiarrak literaturan utzi duen arrastoa, eta nabarmena XX. mendeko idazleengan izan duen eragina, Carver eta Munrorengan, besteak beste.

Errealitate gordina, narrazio laburretan
Txekhoven narrazioetan gizartearen erradiografia zabalagoa egiten dela uste du Sanchok, eta Carver eta Munroren ipuinetako eszenarioak, berriz, mikroskopikoagoak direla baieztatu du Harkaitz Canok.

Idazlea eta itzultzailea da Cano (Lasarte-Oria, 1975), Raymond Carver estatubatuarraren poesia itzuli du. Hara Txekhov eta Carver lotzen dituen bitxikeria bat: Carverrek idatzi zuen azken ipuinak, Canok itzulitako bakarrak, Txekhoven heriotza kontatzen du. Aurrekoekiko ezberdina da, eta garai berri bat ireki zuen estatubatuarraren literaturan. Gazte hil zen Carver, ordea, Txekhov bezala, eta ezin jakin daiteke nola emango zion bide hasi zuen aro berri horri.

Ezer gertatzen ez denean gertatzen dena erakusteko gaitasuna, horixe da Carverren bertuterik handiena Canoren hitzetan. Antzeko zerbait idatzi zuen Galeanok Txekhovi buruz: “Ezer esaten ariko ez balitz bezala idatzi zuen, eta dena esan”. Carverren ipuinetan tentsioak sostengatzen du narrazioa, eta Canoren ustez, hori oso zaila da lortzen. “Ipuina erresonantzia kaxa bilakatzen du: objektu, pertsonaia eta hitz kolokialen oihartzun eremua”.

Canoren arabera, Txekhoven pertsonaiak haien patuaren kargu hartzen saiatzen diren bitartean, Carverrenek onartu egin dute beraien eremutik kanpo gertatzen direla bizitza eta benetan garrantzia duten gauzak; eta etsipenez, bortxaz edo zinismoz erreakzionatzen dute maiz. Munroren kasuan, askotan, bizitzari norabide aldaketa eman nahi dioten emakumeak dira pertsonaiak, egoera itogarri batean aterabidea bilatzen dutenak.

Alice Munro kanadarrak ere pertsonen arteko harremanetan eta egunerokotasunean jartzen du arreta. Hor ere egiten dute bat hiru idazleek, Isabel Etxeberriak dioenez. Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak itzuli du Etxeberriak (Donostia, 1975). EHUko irakaslea da eta Susaren Munduko Poesia Kaierak-en editore.

Munroren ipuinekin ere ezertxo ere gertatzen ez denaren irudipena izan zuen hasieran, irakurraldi gehiagorekin konturatzeko baietz, pisu handiko gertaerak daudela, behin bakarrik irakurrita ikusten ez diren arren. “Konturatu nintzen badela ipuin bat non pertsonaia nagusiaren senarrak gaixotasun degeneratibo bat duen eta bere buruaz beste egiten duen. Beste batean protagonistak minbizia du, beste batean alzheimerra, beste batean batek seme txikia hil zuen kotxearekin harrapatuta. Tratu txarrak ere ageri dira”. Egon badaude gertakariak; kontua da ez direla narrazioaren elementu zentrala, beste zerbait kontatzeko oinarria baizik: “Munrok ikusarazi nahi duena kontatzeko aitzakia dira, pertsonaien arteko mendekotasun eta kontrol harremanak”.

Umorea, txistea baino gehiago
Etxeberriaren ustez, Munrok konplizitatea eraikitzen du irakurlearekin, eta horrela lortzen du umorea: “Irakurlea eta idazlea gurasokeriaz ari dira begiratzen pertsonaiak zertan ari diren. Pertsonaiak hor barruan daude, gauzak egiten ari dira, erreakzionatzen gertatzen denari, eta batzuetan oso paradoxikoa edo umoretsua da patuak nora eramaten dituen ikustea”.

Txekhovek egoera absurdoak eta irrigarriak eraikitzen zituen, ironiaz zerbait edo norbait barregarri utziz, Sanchoren arabera. Sufrimendua, axolagabekeria, eroskeria dira errusiarrak landutako gaiak eta, nolabait paradoxikoki, “umore tristea edo tristura umoretsua” darabilela esan ohi da. Ez da barre algaraka hasteko umorea, baina irribarrea aterako dio irakurleari. Umorea ez baita txistea, Canok gehitu duenez: “Beste gauza bat da, askoz handiagoa, finagoa, eta zailagoa lortzen”. Carverren pertsonaiek ere erabiltzen dute umorea eta ironia, “batzuetan gaizto, beste batzuetan xamurtasunez, beste batzuetan autodefentsa modura”.

Noraino heltzen da itzulpena euskal literaturan?
Canok irudipena du idazten hasi zenean, 1990eko hamarkadan, literatura gutxi zegoela eskuragarri, eta zegoen horrek, beraz, eragin handiagoa zuela. Carver izan zen garai horretan bolo-bolo ibili zen autoreetako bat. Susmoa du Canok erabiltzen zuen hizkeragatik bihurtu zela garai hartako euskal idazleen autore maitatuetako bat, deskribatzen zuenagatik baino gehiago: “Idazketa minimal eta lehor horrek ez ote zuen bat egiten gure izaerarekin? Ez ote zetorkien ondo hizkuntza sinple, labur eta informalean idazten zuen erreferente bat? Zerbait hiritarragoa, agian, garai horretako euskal idazleei galdegiten zitzaiena bezalakoa”.

Irismenari buruz, sentsazio gazi-gozoa du Etxeberriak. Euskarara ekartzen diren liburuek komunikabideetan tokia dutela iruditzen zaio eta sona hartzen dutela. Baina, era berean, gogora ekarri du euskal idazle guztiak elebidunak direla eta hizkuntza hegemonikoetara gehiago jotzen dela. “Munroren bi liburu daude euskaraz, baina bere obra osoa dago gaztelaniaz eta frantsesez. Norbaitek aurkituko du, agian, Caver edo Munro euskaraz, baina hortik erdarara pasako da. Oxala, baina ez dut uste itzuli dugunak baldintzatuko duenik euskaraz egingo dena estilo edo idazketa aldetik”.

Literatur sistema minoritarioa da gurea Sanchoren hitzetan ere, eta gabeziak oso handiak dira, klasiko asko falta dira. Hala ere, gutxi dagoenez, dagoen horrek ikusgarritasun handia duela nabarmendu du. “Nik aldarrikatu nahiko nuke gure txikitasun horrek badituela alderdi onak. Eutsi diezaiegun dauzkagun potentzialtasun horiei: ahalik eta gehien itzuli dezagun, ahal dela garaikidea ere bai”. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itzulpengintza
“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


Erika Gonzalez. Australian ere zakurrak hanka-hutsik
“Pribilegiatua sentitzen naiz, baina gogotik lan egin behar izan dut”

Hamasei urte zeramatzan Gabonak hemengo etxean igaro gabe. Urruti baita beti Australia. Haatik, lanak Euskal Herrira etortzeko aukera eman zion iragan urtearen amaieran, eta Lazkaon izan genuen aurtengo jaietan. Hangoak hango eta hemengoak hemengo, ibili dituen bide bihurri... [+]


Amaia Gabantxo
“Kultur biolentzia da euskal literatura gaztelaniazko bertsiotik itzultzea ingelesera”

Idazle, itzultzaile eta kantari da, euskarazko literatura ingelesera itzultzen espezializatua, eta aitzindari ere bai lantegi horretan. Hainbat sari eta merezimendu jasotakoa, Miren Agur Meabe idazlearen Hezurren erretura ingelesera itzuli, eta Etxepare saria jaso du oraindik... [+]


Elhuyarren itzultzaile neuronalak ahotsa du orain

Aukera ematen du itzulpenak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez eta galegoz entzuteko. Bestalde, itzultzaile neuronala Telegramen integratu du Elhuyarrek, mezuak itzultzeko aukera ematen duena.


2023-10-13 | ARGIA
Urriaren 21ean egingo da Heptameronaren irakurketa Orbaizetan

Pandemiako 2020 itxialdian hasi ziren itzultzen Margarita Nafarroakoak idatzitako Heptamerona liburua. 2021etik urtero irakurraldi bate ere egiten dute Booktegik eta Nafarroako Ateneoak antolatuta.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


Beti baitago norbait euskaraz ez dakiena

Bi esperientzia linguistiko oso desberdin bizi izan ditut azken asteotan Hegoaldeko bi herritan. Bata, herri euskaldun bateko erakunde publiko batek antolatutako hitzaldi batean, eta, bestea, eskola bateko batzar batean. Hitzaldian baginen 80 lagunetik gora, nik esango nuke %90... [+]


Euskal literatura itzulia
Zer irakurtzen diguten katalanek eta zergatik hain gutxi

Katalanera itzulitako euskal literaturak 1982tik 2020ra bitartean izan duen bilakaera aztertu du Aritz Galarraga Lopetegik aurtengo martxoan defendatu duen doktore-tesian. Ikerketak bi kulturen arteko harremanari buruz dauden zenbait uste datuekin kontrastatzeko balio du, baita... [+]


2022-08-10
Miren Iriarte Oyaga itzultzailea zendu da

 Hainbat literatura-lan itzuli izan ditu euskarara nahiz gaztelaniara. 44 urte zituela hil da itzultzaile nafarra.


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


2022-06-28 | ARGIA
Hizkuntza gutxituetan idazten duten emakumeak ingelesera itzuliko dituen argitaletxea jaio da

3TimesRebelPress (3TR) argitaletxe independente eskoziarra jaio da, euskaraz, katalanez, galizieraz, gaelikoz, galesez… eta oro har hizkuntza gutxituetan idazten duten autore emakumeen literatura ingelesera itzultzea helburu duena, “mundu osoan sustatzeko”.


Idoia Santamaria, itzultzailea
‘Austerlitz’, memoriaren korronte ezkutuak

Anbereseko Central Staationen aurkituko du liburu honetako narratzaile izenik gabeak Jacques Austerlitz, bere iraganaz oroitu ezin den gizona. Hamarkadaz hamarkada eta hiriz hiri luzatuko dira bien arteko solasaldiak, lainoan bildutako memoria argitzeko ahaleginean. Idoia... [+]


Emakume idazleak XX. mendeko Italian
Alda Merini: harriduraz begiratzeko ahalmena

Alda Merini (Milan, 1931-Milan, 2009) poeta italiarra izan zen. Lan asko argitaratu zituen, tartean hamarnaka poesia liburu eta bi-hiru autobiografia (L'altra verità. Diario di una diversa, La pazza de la porta accanto eta Reato di vita. Autobiografia e poesia).


Eguneraketa berriak daude